Hasiera » Proiektuak » Urrats Bat

Urrats Bat

2023-2024 IKASTURTEA

 

Murtziako LHko zentro baten bisita (2023/11/29) 

URRATS BATAtzo, Murtziako LHko zentro bateko irakasle talde baten bisita izan genuen. Gure ikastetxera etorri ziren, gure LHko ikastetxeetan ekintzailetza lantzeko erabiltzen diren programak kontrastatzeko eta alderatzeko.

Horrela, gure instalazioak ezagutuz gain, Urrats bat programaren laguntzarekin beren enpresa proiektua garatzen ari diren bi ikasleekin, partekatu zuten. Zentroan bertan kokatutako SFKoops elkartea bisitatu zuten, etorkinekin ekintzailetza lantzen duena. Eskerrik asko zuen bisitagatik.

 

 

 

Harrobiako 6 proiektu garatuko dira Enpresari lehiaketaren baitan (2023/11/20) 

URRATS BATAurkeztutako ia 300 proiektutatik 100 inguru aukeratu dituzte DEMAko teknikariek proiektuak garatzeko, horien artean Harrobiako erdi mailako hiru eta goi mailako beste hiru. Ondorengo asteetan negozio-plana garatu beharko dituzte aukeratutako taldeek. Zorionak egindako lanagatik!

 

 

 

 

DEMAko teknikarien aurrean negozio-ideiak aurkeztu dituzte Harrobiako ikasleek (2023/11/06) 

URRATS BATHarrobiako ikasleek DEMAko teknikarien aurrean lau proiektu aurkeztu dituzte Enpresari lehiaketan parte hartzeko. Proiektuetan Marketin, 3D eta Kiroleko ikasleek hartu dute parte. Horrez gain, Enpresari lehiaketaren edizioan erdi mailako beste bi proiektu ere aurkeztuko dira.

 

 

 

DEMAko teknikariek sentsibilizazio saioak eman dituzte Harrobia ikastolan (2023/10/05) 

URRATS BATUrtero legez, aurten ere DEMAko lagunak gure artean izan dira ekintzailetzaz hitz egiteko. Enpresari lehiaketa aurkezteaz batera, zenbait hizlarik beraien esperientziak partekatu dituzte Harrobiako ikasleekin.

 

 

 

2022-2023 IKASTURTEA

Osorik proiektuaren aurkezpena DEMAko epaimahaiaren aurrean (2023/04/18) 

URRATS BATMarketin eta Publizitateko ikaslea den Bihotz Ibarzabalek Osorik enpresa-proiektua aurkeztu du DEMA erakundearen Enpresari egitasmoaren baitan. Osorik negozio-ideiak DBHko eta lanbide heziketako gazteen artean lodifobia kontuetan sentsibilizatzea du helburu, bai hezkuntza sistemaren barruan, bai gaztetxoen aisialdi-guneetan. Ekainaren 12an izango da Enpresari sarien banaketa-ekitaldia. Sariak sari, zorionak egindako lanagatik, Bihotz!

Harrobiako hiru proiektuk egin dute aurrera DEMAren Enpresari lehiaketan (2022/11/18) 

URRATS BATBizkaiko Diputazioaren mendekoa den DEMA erakundeak antolatzen duen Enpresari lehiaketan izandako enpresa ideien lehenengo hautapena egin eta gero, Informatikako bigarren mailako Olaia Script eta PC Galactic enpresek aurrera egingo dute proiektuaren garapenean DEMAko tutore baten gidaritzapean; Marketineko lodifobiari buruzko beste proiektu batek ere garapenaren faseari helduko dio.

 

DEMAn izan dira 3D eta Marketineko ikasleak enpresa-ideiak aurkezten (2022/11/04) 

URRATS BATIgaro den ostiralean, hilak 4, DEMAren Barakaldoko instalazioetan izan ziren 3Dko bi proiketu aurkezten eta Marketineko proiektu bat aurkezten Harrobiako ikasleak, Enpresari lehiaketaren baitan egin ohi diren aurkezpenetan. Proiektuetan gorrentzako pelikulak, teknologia berrietan (errealitate birtuala, gamifikazioa…) oinarritutako bezeroaren nahierara garatutako proiektuak edo lodifobiaren kontrako asistentzia eta sentsibilizazioa ardatz duten ideiak izan dira goi mailako zikloetako ikasleek aurkezturikoak.

 

2021-2022 IKASTURTEA

 

Harrobiako ikasleek ekitaldien antolaketaren prototipajea errealitate birtualaren bitartez egiteko proiektua aurkeztu dute (2022/06/09) 

URRATS BAT

Harrobiako 3Dko Olatz, Xabier eta Liher ikasle ohiak Bizkaiko Parke Teknologikoko BIC Bizkaian izan dira beraien ekitaldien antolaketarako Vrtual Planner proiektua aurkezten Provider egitasmoaren baitan. Epaimahaiaren aurrean azaldu dutenez, ekitaldien antolaketaren pilotajean errealitate birtuala erabiltzeak kostuak murrizten lagundu dezake. Zorionak egindako lanagatik eta mila esker Tknikari eta Beazi emandako aukeragatik!

 

Harrobiako ikasleek irabazi dute Tknikak antolatutako enpresa-ideien lehiaketa (2022/06/05) 

URRATS BAT

Tknikak Zarautzen ekintzailetzan murgiltzeko asteburu pasa antolatu du pasaden asteburuan, hilak 3 eta 4, non elkarte autonomoko hainbat zentrotako ikasleek enpresa ideia onenak zein izango lehiatu diren. Asteburuan zehar dinamikak egin dira elkar ezagutzeko, enpresa-ideian sakontzeko, komunikazioa lantzeko eta, bukatzeko, ideiak epaimahairen aurrean aurkezteko. Amaieran, Harrobiako 3D animazio eta bideo-jokoetako Fsix games enpresa lehiaketa irabazi dute. Hala ere, saria bera baino, jasotako aholkularitza, egindako harremanak, eta sortu den giro paregabea izan dira nabarmentzeko aspekturik garrantzitsuenak. Tribuna honetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu tailerrak eman dizkieten guztiei, Israel, Beñat, Virginia, Nere… Zorionak partaide guztiei eta zorionak Koldo, Ander eta Iurgi egindako lanagatik!

 

Elkarteneteko lagunek Marokon izandako esperientziaren berri eman diote Bilboko udal-korporazioari (2022/06/02) 

URRATS BATAgenda 2030en barruan ospatu da Bilboko udaletxearen pleno-aretoan urtero antolatzen den foroa. Bertan izan dira Agrazh eta Elkarteneteko lagunak, amazigh herriarentzak eramandako ordenagailu eramangarriekin izandako esperientzia Bilboko zinegotziei ezagutarazteko.

 

 

Urrats Bat egitasmoko hainbat dinamizatzaile Harrobia plazan bisitari (2022/06/02) 

URRATS BAT

Ekintzailetzan diharduten lanbide heziketako zentroak biltzen dituen Urrats Bat egitasmoko dinamizatzaileak Harrobia plazan izan dira, bertako proiektuen berri izateko. Bisitariak Ekonopoloan eta Wikitokin izan eta gero, Harrobia ikastolako instalazioetara hurbildu dira, Koop SF34ren nondik-norakoa ezagutzeko eta ikastolako kafetegian hamaiketakoaz gozatzeko. Bisitaren ostean beste zentroetako partaideak BBK kunara hurbildu dira.

 

3Dko ikasle talde batek Fsix Games enpresa sortu du (2022/04/04) 

URRATS BAT

2021-2022 ikasturteko bigarren mailako 7 ikasleko talde batek Fsix Games enpresa martxan jarri du. Enpresa Playstationerako Rivalia jokoa garatzea ez ezik, enpresentzat aplikazioak ere garatzeko bokazioz jaio da.Horrez gain, animazio- eta digitalizazio-proiektuetan murgiltzeko asmoa dute. Lehenengo urratsak ere ematen hasiak dira infoarkitekturaren munduan. Bejondeiela!

 

 

Urrats Bateko dinamizatzaileen bilera egin da Ermuko Izarra Centre-n  (2022/04/04) 

URRATS BATUrrata Bateko ohiko koordinazio-bilera egin da martxoaren 31n Ermuko Garapen Agentziaren Izarra Centre-n instalazioetan.

Bileran hainbat zentrotako dinamizatzaileek hartu zuten parte eta Provider egitasmoa, sentsibiliazio saioak, egin beharreko bisitak eta ekintzailetzari buruzko beste hainbat kontu izan zuten hizpide.

 

 

 

 

3Dko bi proiektu lehiatuko dira Provider egitasmoan (2022/03/18) 

URRATS BATHarrobiako bi ikasle taldek proiektu bana aurkeztu dute Provider egitasmoan, BEAZ-ek Parke Teknologikoko BIC Bizkaian antolatzen duena. Irabazleak aukera izango du, BEAZ-en eskutik, tutorizazioa jasotzeko eta enpresa proiektua beraien instalazioetan kokatzeko.

Provider egitasmoak proiektu berriak sustatzeko xedea du fabrikazio aditiboan, 3D inprimaketan, errealitate birtualean eta punta-puntakoak diren beste sektore batzuetan ere. Animo gazteok!

 

 

Pertsona migratzaileen ekintzailetzaz aritu dira Urrats Bateko saioan  (2022/02/24) 

URRATS BATUPTA eta Harrobian egoitza dea duen Koop SF34ren eskutik ekintzaile migratzaileen gazi-gozoen berri izan dute Urrats Bateko dinamizatzaileek Iurretan egindako prestakuntza-saio batean. Zailtasun administratiboak ugariak dira, esaterako, egoera erregularrean ez egotea, ekintzaileentzako dirulaguntzak jasotzeko hemengo ekintzaileak baino zailtasun handiagoak, bankuen mesfidantza… Saioan, traba administratiboez gain, pertsona migratzaile horiek dituzten bestelako gabeziei buruz ere hitz egin dute; hala nola, harreman-sarerik ez edukitzea, oinarrizko bizibidea aurrera ateratzeko premia, ingurunea ez ezagutzearen ondorioz negozio-aukerak antzemateko zailtasunak, alokairuak topatzeko zailtasunak…

 

Ekintzailetza azoka egin da Harrobia ikastolan (2021/12/22) 

URRATS BAT

Urtero legez, abenduko azken eskola egunean Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleek Ekintzaileen azoka antolatu dute Harrobian. Azokan testigantzak jasotzeaz gain, Ikasenpresen erakusketa ere izan da; bidenabar, azoka aprobetxatu da Hodei eta Ilargi elkarteari diru ekarpena egiteko. Zorionak antolatzaileei eta mila esker bertaratu zareten guztioi, batez ere Mugarik gabeko Ekonomistetako Iratiri, Ingurugelako Uxueri eta Urrats Bateko Arantzari.

 

Zamudioko parke teknologikoan izan dira 3D animazioak eta bideojokoetako bi ikasle (2021/10/21)

URRATS BATHarrobiako ikasleak diren Angela eta Isabel Zamudioko parke teknologikoan dagoen BIC Bizkaian izan dira igaro den urriaren 21ean. Bisitaldian Fabrikazio gehigarriari eta 3D inprimaketari buruzko informazioa jasotzeko parada izan zuten.

 

DEMAk sentsibilizazio-hitzaldiak eman ditu Harrobian (2021/10/18)

URRATS BATUrtero legez, bigarren mailako ikasleekin izan dira DEMAko lagunak aurten ere ekintzailetasunari buruzko mezua zabalduz. Marketin, Informatika, Kirol Egokitzapenean eta 3Dn izan dira Ane eta Luzia DEMAren partetik Enpresari lehiaketaren berri emateko. Bestelade, DEMAko hizlariekin batera Imanol eta Mikel ere izan dira gure artean, nork bere esperientzia ezagutarazteko ekintzaile bezala. Mila esker guztioi!

 

Urrats Bateko dinamizatzaileen lehenengo koordinazio bilera egin da (2021/10/07)

URRATS BATErrenterian elkartu dira Urrats bat egitasmoko dinamizatzaileak urriaren 7an, ostegunarekin, Gipuzkoako herri horretan Tknikak dituen instalazioetan. Batzarrean ikasturteko kronograma eta aktibitateak izan ziren hizpide nagusi, baina, horiez gain, Tknikak dituen instalazioetara bisita egin zuten. Bisitan zehar akuaponia, bioteknologia, errealitate birtuala eta areagotua edo zibersegurtasuna bezalako tailerrak bisitatu zituzten.

 

 

 

 

Ekintzailetza sustatzeko sarea sortzeko ahaleginetan dabiltza Bizkaiko hainbat eragile (2021/09/16)

URRATS BATIrailaren 16an, ostegunarekin, Bilboko Bizkaia aretoan bildu ziren Bizkaian ekintzaileei laguntza eskaintzen dieten hainbat eragile, tartean Harrobia zela. Beraien asmoa ekintzaileei lagunduko dien sarea sortzea zen, sinergiak aprobetxatze aldera. Hala, bertaratuen artean Garapen Agentziak, Urrats Bateko partaideak, Bizkaiko Diputazioa, Elkargo Profesionalak, Autonomoen Elkarteak, Kooperatiben edo Lan Sozietateen Elkargoak bezalako erakundeak egon ziren. Ekitaldia DEMAk antolatu zuen (Bizkaiko Diputazioa) eta inaugurazio ekitaldian Teresa Laespadak foru diputatuak hartu zuen parte.

 

2020-2021 IKASTURTEA

Elkartenet saritua izan da Urrats baten arlo teknologikoan (2021/06/17)

URRATS BATErmuako Izarra Centre-n egin da Urrats Bateko dinamizatzaileek multzo txikietan egindako bilera igaro berri den apirilaren 15ean. Bileran informazioa elkartrukatzeaz gain, migratzaile ekintzaileei buruz eta ekiteko ideiak garatzeari buruz aritu dira goiz oso batean zehar. Bidenabar, Ermuako Izarra Centre-n garatzen ari diren proiektuen berri izan dute bilerara bertaratu direnek.

 

 

Elkartenet saritua izan da Urrats baten arlo teknologikoan (2021/04/15)

URRATS BATElkartenet, Harrobian sortutako enpresa proiektua, saritua izan da Urrats Bat egitasmoaren sari banaketako ekitaldian, urtean sortutako enpresa onenak aintzatesten dituena. Elkartenet ordenagailuak berrerabiltzeko proiektua da, beraiek 6-10 urte bitarteko umeentzat propio garatutako softwarea darabilena eta eskolarik-eskola banatzen dituzte berreskuratutako ordenagailuak. Ondo asko jakingu duzuenez, Urrats Bat Tknikak sortutako egitasmo bat da, lanbide heziketaren ekosisteman enpresak sortzea helburu duena. Bideoa osorik ikusi nahi baduzue, hona esteka.

 

Mugarik gabeko Ekonomisten beste bi saio eman dira 3Dn eta KEF zikloetan (2021/01/13)

URRATS BATEkonomia soziala eta solidarioa ikasleen artean sustatze aldera, Mugarik gabeko Ekonomistak elkarteko lagunak Harrobian izan dira, berriro ere, enpresaren beste ikuspegi bat emateko asmoz, balioetan oinarritzen den ekintzailetzari bultzada emateko asmoz. Mila esker elkarteko Iratiri beraien kezkak eta iradokizunak gurekin partekatzeagatik. Guztion artean mundu hobe bat egingo ahal dugu!

 

Ekintzailearen eguna ospatu da Harrobia ikastolan (2020/12/22)

URRATS BATPasa den abenduaren 22an, urtero legez, ekintzailearen egunaren baitan hainbat ekitaldi antolatu zituzten Marketin eta Publizitatea zikloko 2. Mailako ikasleek. Besteak beste, Boga garagardo enpresako Urtzi egon zen bere proiektuaren berri ematen, Ikasenpresek beraien bideoak aurkeztu zituzten eta hainbat opari zozkatu ziren ikasleen artean. Giro paregabean murgilduta ibili ziren ikasleak eta zorionak antolaketa lanetan jardun zuten ikasle eta irakasleei!

 

 

 

Provider-eko saioa jarraitu dute MSS-ko ikasleekstreamingbidez (2020/12/17)

URRATS BAT

Abenduaren 17an ospatu da Dronei buruzko saioa Zamudioko parke teknolkogikoan Beazek dituen instalazioetan. Saioan, Dronak eta Birziplastic enpresek beraien negozioak aurkeztu dituzte. Horrez gain, Informatika zikloko ikasleek aukera izan dute tailer batean dron bat nola montatzen den ikusteko.

 

Koop SF34-k banaketa ekologikoko sistema bat abian jarri du (2020/12/09)

URRATS BAToop SF elkarteak martxan jarri berri du, besteak beste, produktuak banatzeko sistema bat San Frantzisko auzoan. Egitasmoaren xedea, beraien esanetan, gazteak eta pertsona migratzaileak ekonomikoki aktibatzea da. Zorte ona izan zuen proiektu berri honekin!

 

Koop SF34k emakumeei buruzko erakustaldia egin du San Frantzisko auzoan (2020/12/09)

URRATS BATEmakumeak, ekintzaileak izatea eta afrikar jatorrikoak izan dira Koop SF-k izan duen erakustaldiaren ardatz komunak. Erakusketarako itsas-garraiorako kontainerrak erabili dituzte. Informazioa ikusgai egon da urriaren 26tik 28ra bitartean Kantalojas zubian.

ETB1eko Sukalerrian saioan izan da Boga garagardoa enpresako Urtzi Ugalde (2020/12/02)

URRATS BATHarrobia Urrats Bat proiektuetako bat, Boga garagardoa, alegia, Joseba Argiñanok aurkezten duen sukalerrian programan izan zen atzo. Bertan, Urtzik izokina garagardo saltsan sukaldatzen aritu zen aurkezlearekin batera. Hona esteka.

ETBko Ur handitan saiokoak Yogurinha Borovarekin egin dute grabaketa Harrobiako instalazioetan (2020/12/02)

URRATS BATLaster Ur handitan saioan Yogurinha Borova gorpuzten duen Eduardo Gaviña b isitan etorri zen pasa den astean programako ekipoarekin batera, programa grabatzera hain zuzen. Lastear saioa ikusi ahal izango dugu ETB1en.

 

 

DEARFOC ekintzaileentzako metodologiari buruzko prestakuntza jasotzen ari dira Urrats Bat eta Ikasenpresako dinamizatzaileek (2020/12/02)

URRATS BATEkintzailetasuna sustatzeko eta negozio ideiak abian ipintzeko metodologia da DEARFOC, eta horretan trebatzen ari dira Ikasenpresa eta Urrats Bateko partaideak. 5 saio izango dira eta Iurretako institutuaren instalazioetan egiten ari da, modu presentzialean. Nola ez, bertan ere Harrobia partaide dugu. 

 

 

Ziberseguritateari buzuko saioa streaming-ean izan dute Informatikako ikasleek (2020/11/12)

URRATS BATProvider egitasmoaren baitan egiten ari diren sentsibilizazio saioetako baten lekuko izan dira Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleak. Aurkezpena parket teknologikoan dagoen Bic Bizkaiaren instalazioetan izan da eta bertatik bi enpresak aurkeztu dute beraien burua. Ikasleek adi-adi jarraitu dute enpresen mintzaldia ikasgelatik mugitu gabe, Zoom tresnari esker.

 

 

 

Mugarik Gabeko Ekonomisten bigarren saioa izan da Harrobian (2020/11/06)

URRATS BATUrtero legez, eta Harrobiaren konpromiso sozialari eutsi nahirik, Mugarik Gabeko Ekonomisten elkarteko lagunak Harrobian izan dira, batean modu presentzialean, bestean bideokonferentziaren bidez, enpresak sortzeko beste ikuspegi bat eskaintzeko asmoz, ikuspegi ekitatiboa eta solidarioa aberasteko helburu soila duten enpresen aldean. Konpromiso sozialaren bat eginez, aurrera Harrobia eta mila esker Mugarik Gabeko Ekonomistei! 

 

Bilera presentziala izan dute Urrats Bateko dinamizatzaileak Ermuko Izarra Centre-ean (2020/11/05)

URRATS BATAzaroaren 5ean bildu da Urrats Bateko B taldea Ermuko udalaren Toki Garapenerako Sailaren instalazioetan. Urrats Bateko dinamizatzaileak hiru taldetan daude antolatuta, eta Harrobiako dinamizatzailea den Txabi del Cortek B taldean hartu du parte. Bileretan ekintzaileei eskaintzen zaien zerbitzuari buruz mintzatu da. Bide batez, bisitariek Izarra Centre-aren egitasmoen berri izan dute.

 

DEMAk hauspotutako Sarekin Week emanaldiak Harrobian ikusgai (2020/10/30)

URRATS BATUrriaren azkenengo astean ospatu da Sarekin Week, ekintzailetzari buruzko astea, Bizkaiko Diputazioaren erakundea den DEMAk antolatuta. Astean hainbat hitzaldi egon dira, aste oso batez, goizez eta arratsaldez; saioak on-line emititu direnez, zuzenean jarraitu ahal izan dira Harrobia ikastolatik. Hartara, ikastolako ikasleek lehen sektoreko ekintzaileen testigantza inspiratzaileek entzuteko parada izan zuten, edo Lan Sozietateek ekintzailetza nola lantzen duten, besteak beste.

 

 

Harrobiak hizlari DEMAren Sarekin week-en (2020/10/28)

URRATS BATHarrobiako irakaslea den Raul Sanchezek hitzaldia eman du ekintzailetzaren astean urriaren 28an. Bere mintzaldian ekintzaileek pairatzen dituzten zailtasunei aurre egiteko gakoak azpimarratu ziren, betiere kirol munduaren esperientzia abiapuntu hartuta.

 

 

 

 

DEMAk on-line negozioei buruzko prestakuntza eman die Bizkaiko Lanbide Heziketako irakasleei (2020/10/27)

URRATS BATOn-line negozioak aintzat hartu behar diren aldagaien berri jaso dute lanbide heziketako irakasleek DEMAren instalazioetan #notepierdasenlasredes erakundearen eskutik. Ikastaroa bi saiotan izan da eta bertan Harrobiako Txabi del Cortek hartu du parte.

 

 

 

 

Urrats Bateko lehenengo koordinazio bilera egin da (2020/10/15)

URRATS BATBideokonferentziaz izan bada ere, urriaren 15ean, ostegunarekin, ospatu da lehenengo koordinazio bilera, EAEko koordinatzaile guztiak eta Tknikako arduradunek egin dutena. Bileran ikasturteko ildo nagusiak aipatzeaz gain, Urrats Bat Sarearen berri eman da, non enpresek beraien proiektuen gaineko informazioa igo dezaketen. Bidenabar, Provider egitasmoari buruzko informazioa ere eskaini da, aurten bigarren edizioa egingo duena.

 

Marketin solidarioa Urrats Bateko enpresentzako makulu izango da (2020/10/08)

URRATS BATMarketin zikloko ikasleek abian jarritako Marketin solidarioa egitasmoak bere lehen urratsak egin ditu Harrobian sortutako enpresa batean. Pasa den urriaren 8an Bira-ko sustatzaile den Lutxo Egiarekin egin zuten lehenengo bilera, Newsletter txukun bat egiteko asmoz. Luzarorako bidaideak izango ahal dira!


Urriko egitaraua aurkeztu du Birak, Jalgi fundazioak duen espazio kulturala (2020/10/05)

URRATS BATBira espazioa Bilboko Alde Zaharreko Errona kalean kokatutako kultura-espazio bat da. Bertako promotorea Jalgi Fundazioa da. Ekitaldi berriari hasiera emateko urriko agenda prestatu berri dute. Agendan musika saioak, literatura-solasaldiak, dokumentalen proiekzioak edo liburuen aurkezpenak daude, besteak beste. Informazio gehiago beraien FACEBOOK-ean duzue.

Boga garagardoak yoga eta garagardoa uztartzen dituen asmo berria aurkeztu du (2020/10/05)

URRATS BATBoga garagardoak ekimen berri bati ekingo dio urriaren 2tik aurrera. Oraingoan instalazioak bisitatzeko txangoa ere proposatzen digute, baina berrikuntza batekin, bidairekin batera Yoga saio bat egitea. Bisitan kontsumitzen den garagardoa alkoholik gabekoa da. Informazio gehiago Boga garagardoaren web orrian daukazue.

Hasi dira berriro ere DEMAk eman ohi dituen sentsibilizazio tailerrak (2020/10/05)

URRATS BATUrtero bezala, DEMAko lagunak izan dira Harrobian eta aste honetan zehar tailerrak emango dituzte. Ohi bezala, Enpresari egitasmoa aurkezteaz batera, ekintzaileen testigantzak ere protagonismoa hartu dute emandako sentsibilizazio saioetan. Guztira lau saio eman dira eta 60 bat ikaslek hartu du parte.

Yogurinha Borovari elkarrizketa egin dio ETBk Harrobia ikastolako instalazioetan (2020/09/19)

URRATS BATEduardo Gaviñaren bisita izan dugu Harrobia ikastolan irailaren 17an berriro ere. Oraingo honetan EITB kulturarako erreportai bat grabatzeko asmotan etorri dira ikastolara. Erreportaian bere ibilbideari buruzko galderak erantzuteaz gain, bere zaletasun eta idoloei buruz ere aritu dira solasean.

 

 

Elkartenetek ordenagailuak banatu ditu Miribilla eskolan (2020/09/18)

URRATS BAT

Elkartenet elkarteak bere lehenengo ordenagailuak banatu ditu Miribilla eskolan irailaren 18an. Ordenagailuak banatu ez ezik, bertako irakasleek ete prestakuntza jasotzen izan dira aurreko hilabeteetan. Egitasmo horrekin, Elkartenetek teknologiak popuklazio ororen esku jarri nahi ditu. Modu horretan, Elkartenetek Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua betetzen lagundu nahi du, guztiontzako kalitate oneko hezkuntza eskatzen duena, alegia.

Elkartenetek bere instalazio propioak zabaldu ditu Deustun (2020/09/01)

URRATS BAT

2019-2020 ikasturtean Harrobia ikastolako instalazioetan egon den Elkartenet elkarteak kabia utzi eta bere instalazio propioak zabaldu ditu Deustun. Lokal horretatik ordenagailuak reseteatu eta Txikilinux software-a instalatu ondoren, berriro ere hezkuntza komunitatearen esku jarriko dituzte.

2019-2020 IKASTURTEA

 

Eduardo Gaviñak Urrast bat sarietako ekintzaile sozialaren saria irabazi du (2020/06/23)

URRATS BAT

Harrobia ikastolako plan singularreko ikaslea izan den Eduardo Gaviñak, enpresaren sortze prozesua bukatu ondoren Urrats Bat egitasmoaren baitan egiten den negozio-ideien lehiaketa irabazi du, ekintzaile sozialaren atalean. Eduardo Gaviñak Yogurinha Borova Produkzioak proiektuarekin aurkeztu zen lehiaketara, euskara sustatu eta LGTB errealitatea eskoletara hurbiltzeko asmoa duen proiektua, alegia. Hemen duzue BIDEOA.

 

Urteko azken bilera egin dute Urrats Bateko kideek bideokonferentzia bidez  (2020/06/18)

URRATS BAT

Ekainaren 18an, ostegunarekin, ikasturteko azkenengo bilera egin dute Urrats bat egitasmoa osatzen duten zentroetako kideek; segurtasun-neurriak bermatze aldera, batzarra bideokonferentzia bidez egin dute.

Bileran urteko datuak eskaini dira eta dinamizazioan egongo den erreleboaren berri eman da, Leire Zuberok utzi eta Inge Gorostiagak hartuko baitu. Agur, Leire, eta laster arte; ongi etorri, Inge!

Eskutik enpresak DEMAren Enpresari lehiaketako epaimahaiaren aurrean aurkeztu du proiektua  (2020/05/25)

URRATS BAT

Bizkaiko Diputazioaren mendekoa den DEMA erakundeak antolatzen duen Enpresai ideia-lehiaketarako egitasmoan parte hartu du Eskutik enpresak, Kirola eta Egokitzapen Fisikoko 2. Mailako ikasle talde batek, Maiderrek, Iraiak, Iraidek, Clarak eta Nataliak osatzen dutena. Maiatzaren 25ean, eta teknologia lagun, Eskutik gimnasioaren aurkezpena egin dute. Etapa guztiak beteta, epaimahaiaren erabakiaren zain gelditu dira Harrobiako ikasleok. Zorte ona izan eta zorionak egindako lanagatik!

Koordinazio-bilera egin du Urrats batek bideokonferentziaren bitartez  (2020/04/02)

URRATS BAT

Coronabirusaren afera dela eta, martxoaren 12rako programatuta zegoen koordinazio-bilera bertan behera geratu zen eta bide telematikoen bitartez egitea erabaki dute Urrats Bateko arduradunek. Hala, apirilaren 2an egin da bilera hori; bertan konfinamendu-egoeraren berezitasunei nola aurre egin eta programari buruzko beste xehetasun batzuk eman dira. Holan aprobetxatu dute partaideek nork bere ekimenen eta egoeraren berri emateko.

Bilera Harrobiaren eta Provider egitasmoko sustatzaileen artean  (2020/02/19)

URRATS BATOtsailaren 19an, asteazkenarekin Harrobia ikastolako Josu Cobelo eta Txabi del Corte Providerreko Amaia eta Joserekin  bildu dira Harrobia ikastolan egitasmoan parte hartzeko proiektuak aurkezteko aukerei buruz.

Bileraren ondoren, instalazioak bisitatu eta egun ekintzailearen txokoan aurrera eramaten ari diren proiektuak ikusi ahal izan zituzten. Horietako bat Provider ideia-lehiaketara aurkeztuko ahal da!

Bizkaiko Diputazioak hauspotzen duen Sarekin egitasmoko bilera egin da San Mamesen  (2019/12/12)

URRATS BATBizkaiko Diputazioa buru duen DEMA erakundeak sortutako ekintzailetza-sarearen bilera egin da abenduaren 12an Athleticen San Mameseko instalazioetan. Sarean, Harrobia ez ezik, Bizkaiko hainbat eta hainbat erakundek hartzen dute parte, hala nola, Bizkaiko garapen agentziek, Lanbide heziketako beste zentro batzuek, unibertsitateek eta, oro har, ekintzailetzaren gaia lantzen duten erakunde guztiek.

Sarekin egitasmoaren xedea ekintzailetzan diharduten Bizkaiko erakundeen arteko elkarlana sustatzea da. Une honetan Sarekin egitasmoa sortzeko fasean badago ere, hasi da dagoeneko bere lehenengo urratsak ematen.


Harrobiako bi proiektu aurkeztu dira DEMAren Enpresari sarietarako  (2019/11/11)

URRATS BATHarrobiako Kirol eta Egokitzapen Fisikoko bi taldek aurkeztu dituzte beraien enpresa proiektuak DEMAk antolatu ohi duen Enpresari ideia lehiaketarako. Lehenengo fase honetan aurkeztutako ideia guztien arteko hautapen bat egingo da, ondoren tutoreak esleitu eta proiektuaren garapenari ekiteko. Amaieran, 10 proiektu izango dira saria jasoko dutenak. Animo, gazteok!

 

 

Elkartenet Hezkuntza Elkartea izan da Urrats Baten 19-20 ikasturteko uztaren lehenengo emaitza. (2019/10/18)

URRATS BAT

Plan singularretik sortutako Elkartenet Hezkuntza Elkartea ordenagailuak muntatzen ditu eta beraiek diseinaturiko software batez hornitzen ditu. Horixe da aberasteko asmori gabeko elkarte horren balio-proposamena. Enpresa hainbat pertsonen artean sortu da eta ibilbide oparoa izan dezatela opa diegu.

Bare the label modaren ohianean murgiltzeko asmoz jaio den Harrobiako enpresa berria izan da (2019/10/18)

URRATS BATPlan singularreko ikaslea den Leticia Ibarrondo diseinatzaileak bere marka propia jarri du martxan. Marka Bare the label izena dauka eta Urrats Bat egitasmoaren barruan sortutako proiektua da, Bilbao Ekintza Garapen Agentziarekin batera. Laster bere diseinuak nonahi ikusiko ahal ditugu!

 

 

Ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio saioak eman dira Harrobian (2019/10/04)

URRATS BATBizkaiko Diputazioaren mendekoa den DEMA erakundea Harrobian izan da urriaren hasierako bi asteetan ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio-saioak ematen. Sentzibilizazio horiek Enpresari lehiaketaren aurkezpen-kanpainaren baitan egin dira, eta ikastolako Marketin, Kirola, Informatika eta 3D eta bideo-jokoetako ikasleek hartu dute parte. Saiootan lehiaketaren aukezpena egiteaz gain, ekintzailetzari buruzko oinarrizko kontzeptuak landu dira eta Lucia Bonilla ekintzaileak bere esperientziaren berri eman die ikasleei. Gogora ekarri behar da iazko edizioan Harrobiko Neftali Serranok 9. saria jaso zuela Enpresari lehiaketan. Animo eta ekin!

 

 

Provider egitasmoko kideak Harrobiara etorri dira egitasmoaren berri ematera (2019/10/01)

URRATS BATEkintzailetza eta berrikuntza sustatu nahi dituen Provider izeneko programa aurkeztu diete Harrobiako irakasleei egitasmo horren dinamizatzailea den Amaiaren eskutik. Provider Bizkaiko Diputazioak eta Tknikak elkarren artetan sortutako programa bat da, non ikasleek parke teknologikoan, BIC Bizkaiaren instalazioetan alegia, parte hartu ez ezik, beraien proiektu propioekin ere lehiatu daitezkeen. Hasierako sentsibilizazio saioetan Errealitate birtuala, dronak wearableak eta antzeko teknologiari buruz jardungo dute interesdunek; ondoren, beraien proiektuak sortu eta bertan garatzeko aukera emango zaie aurkezten direnei.

Urrats bateko lehenengo koordinazio-bilera egin da Zornotzako Lanbide Heziketako Institutuan (2019/09/26)

URRATS BATUrrats Bat sarean dauden zentroen lehenengo bilera egin da pasa den ostegunean, hilak 26, Zornotzako Lanbide Heziketako zentroan. Bertan ikasturteko plangintzaren berri emateaz gain, Fakturatzeko kooperatiben funtzionamenduaren berri eman zitzaien bertaratuei.

Urrats bat lanbide heziketako zentroen ekintzailetza sare bat da, ikasleen artean enpresa-proiektuak aurrera ateratzeko asmoz jaiotakoa. Harrobia Ikastolak 7 urte daramatza sare horretan eta, dagoeneko, 16 bat enpresa sortu dira egitasmo horren babesean horietatik %75 oraindik martxan daude.

2018-2019 IKASTURTEA

Harrobiako enpresa irakasleak Parke Teknologikoko BIC Bizkaian bisitan (2019/06/25)

URRATS BAT

Ekainaren 14an Harrobiako irakasleak diren Txabi eta Esther BEAZek Parke Teknologikoan duen instalazioetan egon ziren bisitan. Bisitarekin batera, BEAZek Provider egitasmoaren berri eman zien bertaratutako Urrats Bateko dinamizatzaile guztiei; egitasmoa negozio-ideia berritzaileak sustatzeko asmoa duen proiektua da, lanbide heziketako zentroekin batera ikasleen artean ekintzailetza sustatu nahi duena. Datorren ikasturtean martxan jarriko da egitasmo hori.

Horrez gain, bisitan zehar instalazioetan dauden hainbat start up eta spin off ezagutzeko parada egon zen, hala nola, malaria sendatzeko botikak esperimentatzen zituena, dron-zerbitzuak eskaintzen zituen beste bat, metalekin 3D produktuak inprimatzen zituen beste bat… Eskerrik asko eta zorionak, benetan, BEAZi eta TKNIKari egindako lanagatik.

 

Harrobiako Experiental enpresa-proiektua finalista DEMAren Enpresari sarietan (2019/06/03)

URRATS BATNeftalí Serranok DEMAk sustatzen duen enpresa-ideien lehiaketan saritua izan da maiatzaren 30ean Campos Eliseos antzokian ospatu berri den ekitaldian. Neftalik martxan ipjni nahi duen enpresak Experiental du izena, eta ingurumena eta artea uztartzen dituzten esperientziak  merkaturatzen ditu. Proiektua abendu aldean hasi ziren lantzen eta lehenengo emaitzak orain heldu dira. Experientalek bere bidea egiten jarraituko du Harrobiak eskaintzen duen Urrats Bat egitasmoaren baitan eta etorkizun oparoa izan dezala opatu nahi diogu. Enpresari, Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen artean urtero egiten den enpresa-ideien lehiaketa da. Aurkeztutako 200 proiektuen artean lehenengo hautapen bat egin zen eta 40 bat proiektu garatu ziren DEMAko tutoreen aholkularitzapean; ondoren, 10 finalista hautatu ziren eta horietatik irabazlea suertatu zen Angeles Custodios zentrotik joandako ume gaixoen zaintzarako aplikazioa merkaturatzen duen enpresa-ideia; arestian esan bezala, Experiental finalisten artean egon zen. Zorionak parte hartzaile eta saritutako guztiei

 

Urrats Bat ideia-lehiaketaren aurkezpenak egin dira (2019/05/10)

URRATS BAT

Maiatzaren 10ean, ostiralarekin, Iurretako Institutuan egin dira Urrast bat egitasmoan parte hartzen duten enpresen aurkezpenak, gerora lehiaketako sarituak nortzuk izango diren balio dutenak.

Aurkezpenetan harrobia ikastolako bi proiektu aurkeztu dira, Zorutik eta Crossfit kia Kaha. Zorionak bioi egindako aurkezpenagatik eta ea egindako lanak fruiturik ematen duen. Edonola ere, eskerrik asko parte hartzeagatik!

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.


Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:

Vicky Elorriaga Espinosa: velorriaga@harrobia.net

Harrobian sortutako enpresak

Te lo tramito (2018-2019)

  • Ekintzailea: Carlos Flavio Valcarcel.
  • Sektorea: Tramite administratiboen kudeaketa, lehentasuna bezero migratzaileak.
  • Eginkizuna: Aholkularitza.

 

Yogurinha Borova (2018-2019)

  • Ekintzailea: Eduardo Gaviña.
  • Sektorea: Argazkilaritza, musika saioak…
  • Eginkizuna: Entretenimendua.

 

Varaderonet (2017-2018)

  • Ekintzailea: Reinaldo Max Diaz.
  • Sektorea: Bidaia agentzien jarduerak, operadore turistikoak, erreserba-zerbitzuak eta beraiekin erlazionatutako jarduerak.
  • Eginkizuna: Bidaia agentzia.

Zorutik (2017-2018)

  • Ekintzaileak: Hegoa Ugalde eta Irati Ugalde.
  • Sektorea: Bestelako zerbitzu pertsonalak.
  • Eginkizuna: Psikopedagogia kabinetea ume jaioberrientzat.

Crossfit Kia Kaha (2016-2017)

  • Ekintzailea: Iker Laraudogoitia.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Crossfit gimnasioa.

Georges Belinga (2015-2016)

  • Ekintzailea: Georges Belinga.
  • Sektorea: Txikizkako merkataritza, ibilgailuak eta motozikletak.
  • Eginkizuna: Bigarren eskuko denda.

M`Bouye Export SL (2015-2016)

  • Ekintzailea: Mammadou Sissoko.
  • Sektorea: Handizkako merkataritza eta merkataritza-bitartekaria, ibilgailuak eta motozikletak izan ezik.
  • Eginkizuna: Ekipo ondasunen esportazioa Afrikarekin.

Koop SF 34 (2015-2016)

  • Ekintzailea: Georges Belinga.
  • Sektorea: Elkartze jarduerak.
  • Eginkizuna: Sahara azpiko bilbotarrentzako proiektu haztegia.

Biking Through Spain (2015-2016)

  • Ekintzailea: Ismael Castiella.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Txirrindularitza ibilbideak Espainian zehar.

Jalgi Fundazioa (2015-2016)

  • Ekintzaileak: Gaizka Larrinaga, Ibon Larrinaga eta Daniel Ortiz.
  • Sektorea: Sormen jarduerak, artistikoak eta ikuskizunak.
  • Eginkizuna: Kultura zabaltzeko aberasteko asmorik gabeko erakundea.

Deporfut (2014-2015)

  • Ekintzailea: Ibai Unibaso.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Psikopedagogian espezializatutako umeentzako gimnasioa.

Boga Artisau Garagardoa (2013-2014)

  • Ekintzaileak: Urtzi Ugalde, Aingeru Remiro eta Alba Donadeu.
  • Sektorea: Edarien fabrikazioa.
  • Eginkizuna: Artisau garagardoa.

Summit Personal Training (2013-2014)

  • Ekintzailea: Amaia.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Kirol entrenamendu pertsonalak eta elikadura-aholkularitza.

Kemen Gimnasioa (2013-2014)

  • Ekintzailea: Jaime Barrio.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Pilates.

Entrenador Personal Bilbao (2012-2013)

  • Ekintzailea: Sergio Gonzalez.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Kirol entrenamendu pertsonalak.

Kilixketa (2012-2013)

  • Ekintzailea: Aitor Intxaurraga.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea.

Gaueko (2010-2011)

  • Ekintzaileak: Joseba Martos eta Dabid Martinez.
  • Sektorea: Programazioa, kontsultoria eta informatikarekin erlazionatutako beste jarduera batzuk.
  • Eginkizuna: Informazioen eta Komunikazioen Teknologia.

Urki Abentura (2009-2010)

  • Ekintzaileak: Aitor San Millan eta Ander Astuy.
  • Sektorea: Kirol jarduerak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak.
  • Eginkizuna: Abentura kirola.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.