Hasiera » Proiektuak » Software bilduma

Software bilduma


Harrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloaren 2. mailako Noelia Bautista, Asier Goienetxea, Eneko Quintero, David Valle eta Markel Miranda ikasleek garatu dute “SWB2019” (“Software bilduma 2019”) proiektua.

Proiektuaren xedea da euskarazko software librea sustatzea Bizkaiko ikasleen artean. Ildo horri eutsita, GNU/LINUX zenbait sistema eragile eta Android, Ubuntu zein Windows sistema eragileetarako mahaigaineko zein web-aplikazioak bildu ditugu “SWB2019” aplikazioan. Hala ere, erdarazko eta software libre ez diren aplikazioak ere aurki daitezke bertan. Harrobiako web-orrian “SWB2019” aplikazioaren web-bertsioa eta GNU/LINUX eta Windows sistema eragileetarako bertsioak eskuragarri daude.

Proiektu honen baitan, Bizkaiko hezkuntza zentroei eskaintzen zaie DBH 4. mailako ikasleekin erabat doakoa den ordu bateko tailer praktikoa egitea. Bertan, software librearen nondik norakoak aurkezten zaizkie ikasleei eta “SWB2019″ko zenbait aplikazio lantzen dira haiekin batera.

Zure zentroan doakoa den jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Joseba Mirena Bilbao Requena proiektuaren arduradunarekin kontaktuan jar zaitezke ondorengo posta helbide elektronikora idatziz: jbilbao@harrobia.net

“Software bilduma 2019” aplikazioaren aurkibidea ikusi.
“Software bilduma 2019” aplikazioaren iturburu-kodea deskargatu (577 MB).

 SOFTWARE BILDUMA 2019. MAHAIGAINEKO BERTSIOAK

 

 

Windows bertsioa deskargatu (67 MB).

 

 

 

Linux bertsioa deskargatu (45 MB).

 

 

 

 SOFTWARE BILDUMA 2019. WEB-BERTSIOA

“Software bilduma 2019” jardunaldian parte hartu duzu eta zure iritzia jakin nahi dugu.

 

       Ikaslearen galdetegia bete.

 

Irakaslearen galdetegia bete.

 

“SWB2019” proiektuaren tailer praktikoetan 21 ikastetxeko 850 ikaslek parte hartu dute eta horietatik 75 sartu dira 10 hazbeteko tabletaren zozketan. Irabazlea Ander Deuna ikastolako Eneko Aiartza da. ZORIONAK!!! Zozketaren bideoa hemen ikus dezakezue! Eskerrik asko parte hartu duzuen ikastetxe, irakasle eta ikasle guztioi!


Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak 2.mailako ikasleek garatutako “SWB2018” proiektuak Bilboko udalekoBILBAO BALIOAK MARTXAN lehiaketaren idea irabazlea izan da.

 

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!