Hasiera » Proiektuak » Simuladore birtualak

Simuladore birtualak

Bideo-jokoen eta animazio-zinemaren arteko sinergia (2020/03/27)

ELKANODibulitoon-en eskutik, bideo-jokoen industriaren eta animazio-zinemaren arteko sinergiaren alde lanean jarraitzen dugu. Film fotograma batetik 3D eszenatoki interaktiboak sortzeko gaitasuna probatu berri dugu. Metodologia,erraza, emaitza ikusgarriak eman dizkigu.

 

Irizar autobus enpresarako VR simulatzailearen BETA bertsioa (2020/03/25)

IRIZARIrizar-ekin lankidetzan jarraitzen dugu, autobusen diseinu berrien balioztapen estetikoa lortzeko VR simulatzaile baten bitartez. Simulatzailearen BETA bertsioak, autobus prototipo berriak egungo ekoizpen bertsioekin alderatzeko aukera ematen dio Irizarri. Bi ingurune simulatu dira, bata Showroomerako eta bestea hiriarentzat.

 

VR triaje ALPHA frogatzen (12/03/2020)

TRIAGE

Sendoa Ballesterosekin ( erizaintza irakaskuntza eta ikerkuntza saileko arduraduna) Triaje simulatzailearen Alpha bertsioa probatzen aritu gara. Aholku eta argibide interesgarriak eman dizkigu Beta bertsioari begira, aplikazioari bultzada bikaina emateko.

Bere jakintzaz baliatuko gara VR esperientzia murgiltzailea lortzeko asmoz.

 

Basurtuko ospitalean gure TRIAGE VR simuladorearekin jarraitzen  (2019/12/11)

TRIAGEBasurtuko ospitaleko larrialdietako harreran egon gara TRIAGE VR simuladorerako  neurriak hartzen.                                                                        

 

ELKANO pelikularen bideo-jokoa (2019/12/04)

IrizarHarrobia ikastolan ELKANO pelikularen bideo-jokoaren inguruko demoa garatzen ari gara, bi ikerkuntza proiektuetan. Beraz, GOYA nominazioa duen pelikula baten bideojokoan lanean gaude! Zorionak Dibulitoon-eko taldekideei!                                                                       

Bilera Basurtuko ospitalean TRIAGE proiektuaren inguruan (2019/11/15)

IrizarHarrobia ikastolako Ander Mendia irakalea, bilera izan du Sendoa Ballesteros, Laura Angulo eta Fernando Ugalderekin, Basurtuko erizaintzako profesionalak. Bilera honeta Triage Vr simuladorearen inguruan hausnarketa egin dute, proiektuan jarraitu beharreko pausuak definitzeko.

 

VRaren bitarteko balioztatzea fabrikazio prozesuan (VTFVR) (2019/10/30)

IrizarProiektu hau autobusen fabrikatzailea den Irizarren enpresaren beharra asetzen duen proiektua da. Irizarrek bere fabrikazio prozesuaren hasierako balioztatze fasean VR simulazio baten bitartez denbora murriztea, balioztatze kopurua handitzea eta gastu zein karbono aztarna murriztea du helburu.
Irizarrek bere digitalizazio prozesuan VRaren erabilpena ikertu nahi du, fabrikazio 4.0aren eraldatze prozesuan alegia, eta Harrobia Ikastolak VRaren erabilpena Fabrikazio 4.0aren inguruan frogatu nahi du.

 

Triage VR simuladorea (2019/10/30)

Simuladore BirtualakTriage VR simuladorearen proiekturako eskaneaketa bat egiten egon dira ikastolako irakasleek. Gure ikasketa burua den Nagore Susial hartu dute modelu moduan. Bera izango baita simuladorean agertzen zaigun gaixoa.

Besteak beste ikertu dira prozedurak, eskaneaketa hobetzeko, honen garbiketa errazteko eta ateratako texturak UV set berrietara egokitzeko. Ikerketa guzti hauek pipeline eta workflow berrien garapenerako egiten ari dira. Bideoak IKUSI.

Basurtuko ospitalean (2019/10/02)

Simuladore Birtualak

“Emergentzia kasuetan, gaixoen klasifikazioaren entreneamenduaren hobekuntza, espazio zein gertaeren simulaketa eginda, errealitate birtualaren bitartez” proiektuaren inguruan bilera egin dute gaur Harrobia ikastolako Ander Mendia eta Basurtuko ospitaleko Sendoa Ballesterosek. Bilera horretan proiektuaren lehengo urratsak definitzen Laura Angulok lagundu die, #triage -an aditua den erizaintzako arduraduna. 

Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektua (2019/09/24)

Simuladore Birtualak

Irailaren 24an Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuen hasierako bileran egon da Ander Mendia Harrobiako irakaslea. Bertan aurten “Emergentzia kasuetan, gaixoen klasifikazioaren entreneamenduaren hobekuntza, espazio zein gertaeren simulaketa eginda, errealitate birtualaren bitartez” proiektuan jarraitu beharreko pausuak aztertu dituzte.

Errelitate areagotua (AR), errealitate birtuala (VR) eta mixtoa (RM) hainbat sektoretan aplikatua ahal diren teknologia disruptiboak dira. Besteak beste, osasungintzan, kirolaren industria, txikikazko merkataritza, aisialdiaren eta entretenimenduaren eremua, turismo edo fabrikazioa.

HARROBIAk proiektuak garatzeko dugun gaitasuna eta esperientzia eta gure inguruneaz dugun ezagutza oinarri hartuta, gure inguruneari eta teknologia hauek dakartzaten berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

Gaur egun hiru proiektu beste hiru enpresekin batera garatzen ditugu:

1. Errealitate Birtualen bidezko fabrikazioaren balorazio teknikoa (VTFVR) -IRIZAR S. COOP.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. Larrialdietan gaixoak sailkatzeko entrenamendua hobetzea errealitate birtualaren bitartezko espazioak eta egoerak simulatuz – Basurtoko Hospitaleko Erizaintzako Saila.

 

3. Ikusentzunezko animazioaren bideojokogintza sektoreen arteko sinergiak lortzeko Teknologia aurreratuen garapena. – Dibulitoon Studios S.L.

 

 

Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:

Josu Cobelo: jcobelo@harrobia.net

Ander Mendia: amendia@harrobia.net

Igor Hermoso: ihermoso@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude 😛.