Hasiera » Proiektuak » TKgune

TKgune

TKgune Lanbide Heziketako zentroek osatutako sarea da, IKASTETXEEN ETA ENPRESEN ARTEKO EZAGUTZAREN BI NORABIDEKO TRANSFERENTZIA ERRAZTEKO.

Helburua enpresekin LANKIDETZAN ARITZEKO PROIEKTUAK GARATZEA DA, irakasleek eguneratze zientifiko-teknologikorako dituzten premiei erantzuteko, betiere berrikuntza sustatuta bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan.

40 zentrok parte hartzen dugu ondoko 6 arlo teknologiko hauetan: 1. Mugikortasuna; 2. Energia eta Ingurumena; 3. Digitalizazioa eta Konektibitatea; 4. Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua ; 5. Bioteknologia Eta Osasuna; 6. E-Commerce, Ostalaritza eta Turismoa .

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

Kirol aholkularitza tekniko berritzailea Gizarte-bazterketaren eremurako (2021/05/29)

TKguneAthletic fundazioko teknikariei entrenamendu funtzionalaren joera berriak erakusteko aukera izan dugu, eta honetarako, zerbitzu hau garatu ahal izateko, ikerketa eta ikasketa prozesu bat egin behar izan dugu.

Zerbitzu honen helburua, Athletic Fundazioko teknikariei entrenamendu funtzionalaren joera berriak erakustea izan da, batez ere beren proiektuen saioetan inplementatu ahal izateko eta, horrela, gizarte-bazterketa arriskuan daudenei zuzendutako futbol-saioak osatu eta aberasten dituzte.

Zerbitzu honen bidez, entrenamendu funtzionala inklusio-balioak, hau da 4.0 balioak,  desgaitasunak dauzkaten pertsonekin ez ezik baztertzeko arriskuan daudenekin ere lan egiteko baliabideak eta teknikak bereganatu eta indartu dituzte Athletic-fundazioko teknikariak.

 

 

Merkatu internazionalaren tendentzia guregantzen  (2021/04/08)

TKguneAbra Fresh Fruit enpresa, Euskadin jaiotako enpresa txikia izanik, zenbait produktoen nazioarte mailan barneratzeko aurre pausoak egitea erabaki du. Horretarako, produktuaren marka edo logo berria garatu nahi izan du.

Arlo espezifiko honetan, maila internazionalean eta batez ere Asian produktu bat merkataratzeko logoa sormena garatzea eskatu digu. Lehenik eta behin, ingurukoko marka eta enpresak egindakoa ikertu, aztertu eta baloratu egin da. Ondoren, gaur egunko eskaerak eta tendentziak kontutan izanik proposamenak egin zaizkio batez ere kreatibitate dinamikoa, modernoa eta elegantea jasotzen dituen ezaugarriak isladatzen dituen proposamena eginez. 

Nabarmengarria izan da, merkatu internazionalak aurkezten dituen tendentzia berrien ikerketa eta garatutako adaptazioa elikaduraren sektoreari.

 

Gamifikazioa - Diskapazitate Funtzionala neurtzeko APP (2021/03/15)

TKguneImpulso Cognitivo enpresak aniztasun funtzionalaren entrenamendurako digitalizazio eta berrikuntza prozesu baten beharra du. Horretarako, gamifikazioaren bitartez ahalkuntza psiko-kognitiborako herraminta digital bat garatzea erabaki du.

Proiektu hau gauzatzeak Android eta iOS plataformen garapenaren arloan ezagutza zehatz eta profesionalak eguneratzea suposatu du, zalantzarik gabe arlo horri lotutako eduki didaktikoetara transferituko den ezagutza eskuratu da. Horrez gain, mugikorretako azken modeloek barneratu dituzten azkeneko resoluzioak ikertu eta ezagutzeko aukera eman du.

 

Dantza emanaldi baten digitalizazio prozesu berritzailea  (2021/02/22)

TKguneDantza emanaldiaren obra digitalizatzeko baldintza funtzional zehatzak behar dira, obraren irudikapenik zehatzena eskaintzeko, eta ikuslearen ikuspegitik, antzerkira joatearen esperientzia nolabait sartu nahian.

Proiektu hau aurrera eramaterakoan irtenbide desberdinak proposatu ziren, teknologia desberdinak erabiliz, errealitate birtuala eta 360 bideogintza adibidez. Lehenengoa bertan behera utzi zen errealitate birtualeko teknologiak merkatu-hedapen mugatua izan dezakeelak. Bigarren aukera ere baztertu egin zen, 360 teknologiak lana ikuspuntu bakarra eskeintzen zuelako, eta gainera instalazioa bera ere obraren garapenean ostopoa izango baizen.

Antzerkian obra bat fisikoki ikusteak eszenatokiaren edozein lekura begiratu ahal izatea esan nahi du, arreta parte hartzen ari diren edozein dantzariari edo elementuari zuzendu ahal izatea. Premisa hori kontuan hartuta, hori ahalbidetuko lukeen aplikazio bat aukeratu da, aztertu obraren funtsezko elementu desberdinak; kasu honetan, pertsonaiak.

 

Errealitate Birtuala eta Bilboko Udala (2021/02/01)

TKguneBilboko Udaleko Ingurmen Sailekoak etorri zaizkigu bisitan, Tknika eta TKguneri esker garatzen ari garen teknologiak eta proiektuak ezagutzera. Oculus Quest 2 betaurrekoek eskeintzen dituen aurrerapenaz baliatuz, gure proiekturik ezanguratsuenak erakutsi ditugu, hauen artean nabarmendu nahiko genuke Basurto Ospitaleko Erizaintzako Irakaskuntza eta Ikerkuntzarako garatzen ari garen Tknika proiektua.

 

 

Oculus Quest 2 (2021/01/11)

TKguneTKGune programari esker, Moviltik enpresarentzat errealitate birtuala, areagotua eta mixtoaren inguruko aholkularitza teknikoa eskeini diogu eta horretarako, merkatuan dauden produktu berriak aztertu eta ezagutzeko aukera izan ditugu.

Orain arte, HTC VIVEa izan da bai merkatuan zein ikasgelan erabili dugun erraminta, baina lan kolaborazio honengatik, atera berri den Oculus Quest 2  betaurrekoek eskeintzen dituzten teknologia berritzaileak ezagutzeko aukera izan dugu eta baieztatu dezakegu, VR arloan onura interesgarriak ekarriko dituela. Alde batetik, ordenagailuaren menpekotasunetik askatzen delako eta bestetik, resoluzioa handiagoa eskeintzen duelako.

 Proiektu honetan ikasitakoaren ondorioz, hemendik aurrera Oculus Quest 2 teknologia berriaz baliatuko gera Harrobia ikastolan. Eskeintzen dituen aukera desberdinen ikerketa eta txostena sortuko da eta teknologia berri hau esku artean dauzkagun hainbat proiektuetan aplikatuko dugu. Proiektu hauen artean, Basurto Hospitalarekin garatzen ari garen TKNIKA ikerketa proiektua izango da, non aurrera pausu teknologiko berritzailea egitea erabaki da. 

 

Digitalizazioa: enpresaren biziraupenerako gako estrategikoa (2020/10/14)

TKguneTKGuneko bilera orokorrean argi utzi da: egoera honetan enpresa ertainak eta txikiak bizirik mantendu ahal izateko, digitalizazioa estrategiko izango da. Egoera ekonomiko berezi eta zail batean murgita gaude eta etorkizun ertainean gauzak ez dute oso itxura onik. Beraz, oztopoei aurre egiteko eta etorkizuneko pausoak eman ahal izateko, enpresak aukera bikaina izango dute Lan Heziketako ikastetxeek eskeintzen dituzten ezagutzak eta teknologiaz baliatzen badira. Honetan Harrobia Ikastolak asko du esateko, edo hobe esanda eskeintzeko. Gure zikloen berezitasun eta ezaugarriengatik, Digitalizazio eta Konektibitatea bideratzeko modu berritzaileak gauzatzeko ezagutza barneratuta daramagu, eta hauek eskaintzen dituzte baliabideak inplementatzeko prest gaude. Hortaz, inoiz baino indar handiagorekin, gure inguruko enpresak saretzen, ezagutzak zabaltzen, gure profesionalak trebatzen eta industria bultzatzen jarraituko dugu.

 

Bideo murgiltzailea, 360º bideoa (2020/10/09)

TKGune programari esker, 360º bideo edizio proposamen berri bat izan dugu, eta benetan, gogo handiz egingo dugun proiektua izango da. Bideo murgiltzaileak, 360º bideo izenez ere ezagunak, grabazioaren norabide guztietako irudi panoramikoa jasotzen duten ikus-entzunezko sorkuntzak dira. Bideo mota honen erabiltzaileak esperientzia murgiltzaile bat bizitzeko aukera izango du: edozein norabide ikusteko, denbora errealean. Berrikuntza proiektuaren proposamen hau hain interesgarria iruditu zaigu, 3D Animazio, Joko eta Ingurune Interaktiboen zikloaren barruan, arlo honetan formakuntza espezifiko bat egingo dela.

Proiektu internazional berritzailea (2020/06/04)

TKguneBartzelonatik Euskadira iritsi den Naduku enpresarentzat aholkularitza tekniko berritzailea emateko aukera suertatu zaigu. Bideo-Joko profesional arrakastatsua izango den proiektuaren oinarriak sortzen hasi ziren orain dela bost urte eta pixkana-pixkana sarea zabaltzen joan dira. Ibilbide honetan, Bizkaira iritsi eta TKGune programari esker, Josu Cobelo irakaslearen laguntza izan dute aholkularitza estrategiko berritzailea ematen.
2020an zehar bukatuta egon behar duen asmo handiko proiektu honen behar teknikoak eta produkziozkoak garatzeko estrategia izan du lehentasuna fase honetan.

 

Garapen arlo berriak Unity plataforman (2020/05/07)

TKguneBa al zenekien enpresa baten biziraupenerako alarma egoeran mugikorreko aplikazioa edukitzeak garrantzi handia izan duela? Lanbide Heziketako irakasleek ezagutzak eguneratu eta lan arlo berriak probatzeko aukera ematen duen TKGune programari esker,
aplikazioen garapenean merkatuaren eskaera berritzaileenetara gerturatu ahal izan gara Unity garapen plataforma erabiliz. Bideojokoen, errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren proiektuen garapenerako oso garrantzitsua den erraminta hain zuzen ere. Lankidetza honen adibide bat Mugikon enpresarentzat garatzen ari garen ebaluazio eta zuzenketa posturalaren aplikazio profesionala da.

Heziketa-proiektu zientifiko soziala: Do It Yourself Biology (2020/04/21)

TKguneBIOOK gizarte-berrikuntza bultzatzea helburua duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, horretarako herritarrek parte har dezaten eta ekoizpen zientifiko-kulturalaz goza dezaten ekosistemak sortzen ditu, biologiaren eta beste diziplina batzuen arteko mugak ezabatuz. Gainera, BIOOK Do It Yourself Biology (DIYbio) mugimenduan eta Herritarren Zientzian oinarritzen da. Gizarteak DIYBIO eta Herritar Zientziaren mugimendua ezagutzen hasi da, eta laborategi komunitario bat sortzea eskatzen du. Helburu horren bilakaeran, funtsezkoa da marketin- eta komunikazio-estrategia berritzaileak sortzea. TKGune programari esker arlo berri batean ditugun ezagutzak zabaltzeko aukera izan dugu.

Egoera desberdinetatik Aukerak (2020/04/11)

TKguneCOVID19ak baldintzatzen gaituen egoera berri honi aurre egitea da guztion erronka gaur egun, batez ere berrikuntzaren eta etorkizunaren inguruan lan egiten duten proiektuak edo programak badira. Horrela, egoera desberdinetatik ikasiz eta aukera berriak bilatuz, TKguneko Bilera Orokorra aurrera eraman zen, ezohiko bilera online batean. Batzarrean orainarte egindako lana aztertu eta hurrengo pausuak aurkeztu ziren, baita talde txikietan lan egiteko aukera izan genuen. Arintasunez, ordena manteduz eta teknikoki ezustekorik gabe, TKgune ere aurrera jarraitzen du egiteko modu berrietan murgilduta, etengabean lanean.

Workflow berritzailea: Material Likidoen animazioa Stop Motion akaberarekin (2020/03/06)

TKgune

Energia berriztagarria sortzen duen sistema berri bat asmatu duen zientifiko batek, bere proiektua gauzatzeko behar duen finantziazioa lortu ahal izateko, ideia azaltzen duen bideo berritzaile baten garapena behar zuen. Honetarako, bideo berezi hau garatu ahal izateko, erronka profesional bat izan dugu: 3D objetu grafikoak 2D irudiaren itxura izatea eta likidoen animazioa Stop Motion akabera izatea. Helburua hau lortu ahal izan dugu teknika eta erraminta desberdinen arteko workflow berezia landu ondoren.

Xede zehatz eta berritzaile baten lorpenean workflowak barneratzea, teknika eta erraminta desberdinen erabilera etekin espezifikoak lortzeko, profesionalek zein ikasleek barneratu beharreko gai interesgarri eta garrantzitsua dela azpimarratu dezakegu proiektu honen ondoren.

Hausnarketa estrategikoa (2020/02/26)

TKguneBEAZ - Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak enpresei eta ekintzaileei proiektu berriak sortzen, berritzen eta nazioartera zabaltzen laguntzea du helburu. Eskuartean ditugun proiektuak direla eta, Harrobia Ikastola BEAZera hurbildu eta Lucía Graña-rekin egoteko aukera izan dugu. Bilera honi esker hausnarketa estrategikoaren balorea gure mahaiaren gainean jarri da betirako. TKgune programaen barnean, kolaboraziozko proiektuak garatu, aurrera ateratzen ditugu, eta baita kolaboratiboki sortu ere, baina badago batzuetan ahaztu egiten zitzaigun prozedura bat: hausnarketa estrategikoarena hain zuzen. Prozedura honek gure helburuak antolatzen eta finkatzen laguntzen du, eta hauen lorpenerako zer egin behar dugun ezartzen du. Garatzen ari garen edo garatuko dugun proiektu hori nahi dugun leku horretara eramateko, hausnarketerako tarte bat ere izan behar dugu, batez ere sormen industriaren esparruan sortzen diren proiektuaz ari garenean.

Maya XGen berrikuntza esparruan (2020/02/11)

TKgune3D animazioaren esparruan errealismoak profesional eta sortzaileentzako etengabeko erronka suposatzen du. Arlo honetako teknika eta erraminta aurrerapenak tregoarik gabeko ikasketa eta ikerketetara eramaten ditu goi mailako lan profesionala eskeini eta garatu nahi duten profesional guztiak. Gure irakaslea den Aritz Basaurik, aditu profesionala eta arlo honetan erreferentea Europa mailan, XGen Maya eremuan aholkularitza teknologiko berritzailea garatu du, TKGune programaren barnean, trebakuntza-zentro espezifiko eta aurreratu batean.

 

Lehen Arretan iraultza eragiten (2019/11/25)

TKguneOsatzen, Familia Medikuntza eta Komunitarioaren Euskal Sozietateak, natura zientifiko eta profesionala duen irabazi gabeko asmorik erakundea da. Urtero jardunaldi batzuk antolatzen ditu etengabeko hobekuntzarako ezagueraren kudeaketan duen konpromisoa gauzatzeko, beti ere zorroztasunez eta independentziaz. Aurten hala ere, taldeari garrantzi gehiago eman nahi izan zaio, eta honela sortu dute Euskadiko Lehen Arretatako Lankidetza I. Jardunaldiak. Harrobia Ikastolak, TKGune programaren bitartez, edukien zabalkuntzaren optimizaziorako eta marka posizionamendurako komunikazio berrikuntza estrategikoan kolaborazio bat garatzeko aukera izan dugu.

Berrikuntza estrategikoa (2019/10/31)

GaituzSportGizartean inkusioa bultzatzeko eta sustatzeko estrategia berritzaile baten lorpenean, Fundación GaituzSport Fundazioarekin batera, Komunikazio eta Marketinaren esparruetan ikerketan eta garapenean lan egiten ari gara.

Erronkez eta ilusioaz betetako proiektu hau, TKGune programari esker burutzen ari gara.

Koko-Joko, gure euskarazko bideo joko kuttuna! (2019/10/23)

KOKO_JOKO

Berri onak ditugu! TKgune programaren barnean, Eider Eibar margolari eta ilustratzailearekin batera Harrobia Ikastolak garatzen ari den Koko-Joko bideo jokoak Eusko Jaurlaritzaren Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntza eman diote.

Koko-Jokoren bitartez, gazteengana iristeko, marrazkigintzari duen balioa emateko eta ezagutzen ditugun marrazketa teknika desberdinak baliatzeko eta Kokoen filosofia (betiko sorkuntza/logika arauekin apurtu eta aske pentsatu eta erabakiz ondo pasatu eta eraiki) helarazteko aukera izango dugu. Horretarako, Kokoak eta Io izango ditugu Koko-Jokoren protagonistak.

 

Gaurkotze zientifiko eta teknologikorako bultzakada  (2019/10/07)

TKgune

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2019ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko eta trebatzeko dirulaguntzak atera ditu. Harrobiak bertan parte hartuko du.

Berrikuntza, hobekuntza eta lehiarkotasuna bultzatuz (2019/09/26)

Tkgune

TKgune, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten ikastetxeen artean, Harrobia Ikastola dago. Sare hau Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan punta-puntako Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin batera, helburu estrategiko zehatzak lortzeko batez ere Berrikuntza Teknologikoaren eta Sistema Adimenduaren arloetan, Euskadiko enpresekin batera berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasun lortzeko edo hobetzeko.

Helburu hauen bilakaeran, TKGuneko sarea osatzen dugun 35 ikastetxeko zuzendari eta arduradunok, Lanbide Heziketari aplikatuko ikerketa eta berrikuntzako zentroan, TKnikan, bildu gara 2019-2020 ikasturtean landuko ditugun helburuak eta jarduerak eztabaidatu eta ezartzeko.

 

 

.eus domeinuaren instalazio interaktiboa (2019/06/26)

Entornos VirtualesHemen dugu Harrobia ikastolak industria sortzaileen Tkgunearen bitartez garatutako instalazio interaktiboa, San Mameseko metro eta tren geltokiaren barruan. Instalazio hau ekainaren 28rarte egongo da ikusgai eta .eus domeinuaren abantailak ezagutzeko aukera izango duzu.

 

 

 

Julen Armendariz-en 3D proiektua (2019/01/28)

Entornos VirtualesHemen dugu Julen Armendariz, 3D-ko ikasle ohiak bezero batentzat egindako abatarra; Felicity , emakume langile eta gizakoiaren sormena. Gure ikasle ohiaren lanaz eta prozesuaz gehiago jakin nahi izanez gero egizu klik hemen.


“Lehen Mundu Bira” Animazio pelikulerako mugikor eta tabletentzat joko aplikazioa (2018/11/10)

Entornos VirtualesAndroid EUS: https://bit.ly/2FDgkma

iOS EUS: https://apple.co/2KIhZL9

ANDROID ES: https://bit.ly/2RGMh1o

iOS ES: https://apple.co/2JacX6Z

 

Depurfiltech TkGune Proiektua (2018/10/05)

Entornos VirtualesFiltroak egiten dituen empresa baterako iragarkia egin genuen. Horretarako Iñigo Maestrok marrazkia egin zituen eta hauek 3D ingurune batean sartu zituen, baita postprodukzioko herramintak erabilita dana atondu ere. Ideia originala bezeroarena zan baina Storyboard-a Ander Mendiak egindakoa. Ahotsa Zurinek grabturikoa. https://depurfiltech.es/es/video-depurfiltech.

 

 

 

Bizkayapp TkGune proiektua (2018/09/26)

Entornos VirtualesBegira Bideoko Larraizt Zuazok zuzenduriko iragarki baterako Ander Mendiak marrazkiak egin zituen. Marrazkia hauek, ostean, Larraiztek berak animatu zituen After Effects erabilita. Iragarki hau foru aldundiko BizcayApp zerbitzua jakinarazteko egin zen.

 

 

 

 

Elkalean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Zuriñe Álvarez: zalvarez@harrobia.net

Fernando Garrigós: fgarrigos@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude 😛.