Hasiera » Heziketa Zikloak » 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

Gure ikasleek 3D edukien ekoizpen katearen atal guztiak ikasiko dituzte, ikus-entzunezko, bideojokoen zein aplikazio interaktiboentzako. Aldi berean, eduki horiek integratzen dituzten produktu amaituen garapena egiten ere ikasiko dute, bai bideoetarako, bideojokoetarako, aplikazio interaktiboetarako, errealitate birtualeko zein areagoturako.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • 2D eta 3D animatzailea
  • 3 D modelatzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-aplikazio eta -produktuen garatzailea
  • Grafista digitala
  • Eremu birtualen sortzailea
  • 3D efektu berezietako teknikaria
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-eduki editorea
  • Multimedia-sistema eta -errealizazioko teknikaria

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

FAMILIA: Irudia eta Soinua
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)

1. MAILA

Lanbide moduluak:

1086. Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea (198 ordu)

1087. 2D eta 3D animazioa eta elementuak (264 ordu)

1088. 2D eta 3D kolorea, argiztapeana eta akaberak (198 ordu)

1090. Multimedia-proiektu elkarrragileen errealizazioa (231 ordu)

1094. Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)

2. MAILA

Lanbide moduluak:

1085. Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak (100 ordu)

1089. Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak (100 ordu)

1091. Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena (160 ordu)

0907. Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea (140 ordu)

E-200. Ingeles teknikoa (40 ordu)

1095. Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu)

1093. 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua (50 ordu)

1092. Lantokiko prestakuntza (360 ordu)

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

 

Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
    • Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako notei dagozkie.
  • Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako ikasketak beste  ziklo batzuekin osa daitezke. Adibidez, Marketina eta Publizitatea.
    • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak:
    • “Irudia eta Soinua” familian besteak beste.
    • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
  • Espezializazio masterra.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

LPK–Praktiketan laguntzen diguten enpresak honako hauek izan ohi dira:

BITART

  • Bilbo.
  • Ikus-entzunezko produktora.

BALEUKO

  • Durango.
  • Ikus-entzunezko produktora.

BINARY SOUL

BINARY SOUL

  • Bilbo.
  • Industria 4.0rako gamifikazio, prestakuntza eta simulazio interaktiboko software garapena.

NADUKU GAMES

NADUKU

  • Bilbo.
  • Bideojoko profesionalen sormena.

BEITXU STUDIOS

BEITXU

  • Mungia.
  • Komunikazio soluzio pertsonalizatuak teknologia berritzaileenekin.

MR JAM

MRJAM

  • Bilbo.
  • Musika eskola modernoa.

TXIKITECH

TXIKITECH

  • Bilbo.
  • Haurrentzako ingeniaritza eta hezkuntza teknologikoa.

GLASSO TV

GLASSO

  • Bilbo.
  • Enpresa eta erakundeak sustatzeko ikus-entzunezko produktora.

TECNALIA

TECNALIA

  • Zamudio.
  • Transformazio teknologikoa eta berrikuntza.

D&A INNOVATIVE SYSTEMS

INNOVATIVE SYSTEMS

  • Bilbo.
  • Softwarea eta proiektu elektroniko pertsonalizatuen garapena.

LUDUS

LUDUS

  • Bilbo.
  • Proiektu pedagogiko aktiboak eta alternatiboak.

 

 

DELIRUIM STUDIOS

DELIRUIM STUDIOS

  • Bilbo.
  • Bideo-jokoen faktoria independentea.

VIRTUALWARE

VIRTUALWARE

  • Bilbo.
  • Software interaktibo eta inmersiboaren diseinua eta garapena.

VIRTUAL BILBAO

VIRTUAL BILBAO

  • Bilbo.
  • Jokoak, esperientziak eta hezkuntza Errealitate Birtualean.

GESTIONET

GESTIONET

  • Erandio.
  • Gamifikazioa, simulazioa eta talentua bereganatzea.

SOLID VIRTUAL
SOLID VIRTUAL

  • Santurtzi.
  • Errealitate Birtuala, Areagotua eta Mistoa.

KATUE
KATUE

  • Algorta.
  • Animazio ekoiztetxea.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea (Zientzia eta Teknologiako Batxilergotik lehentasuna daukate).
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (B taldea).

 B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren originala eta 2 fotokopia
  • Espediente akademiko digitalaren originala eta 2 fotokopia (BATXILERGO: 1,2. mailetakoak) edo goi mailako zikloetara sartzeko probaren gaitasun-egiaztagiriaren originala eta 2 fotokopia edo Teknikari espedientearen originala eta 2 fotokopia,….

 C. Nola egiten da aurrematrikula:

  • Aurrematrikula on-line edo modu presentzialean egin daiteke.
  • On-line eginez gero, eskabidea etxean beteko da eta zentroan NANa eta espedientea entregatuko da.
  • Modu presentzial batean eginez gero, zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda nahi beste aukera adierazi beharko ditu ikasleak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

 D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.
  • Ziklo honetan, Zientzia eta Teknokogia Batxilergotik datozen ikasleek lehentasuna dute.

 E. Prezioak (2020-2021):

  • Matrikularen kostea 200 eurokoa izango da.
  • 180 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.

 

 

3D zikloko ikasleek egindako bloga ikusi.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.