Hasiera » Proiektuak » Hizkuntza Normalizazioa

Hizkuntza Normalizazioa

Euskara lanbide heziketan eta lan-munduan sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Egibide zentroak Gasteizen (2019/10/15)

Hizkuntza NormalizazioaUrtero bezala, lan-munduan eta Lanbide Heziketan euskararen presentzia areagotzeko Hizkelan jardunaldia egin da Gasteizen Jakinbairen eskutik; oraingo honetan Egibide zentroari egokitu zaio antolatzeko ardura. Jardunaldiotan teknologia nola erabili eta sareak nola sortu izan dira hizpide. Bertan izan zen Harrobiako Hizkuntz Normalizazioko Arduradun Teknikoa.

 

Lanbide Heziketan euskara normalizatzeko ikasturteko lehenengo bilera egin dute Bizkaiko hainbat zentrok (2019/09/24)

Hizkuntza NormalizazioaAurreko bi urteetan bezalaxe, Lanbide heziketan diharduten zentroak elkarlanari ekin diote Bizkaian euskararen normalizazioan urratsak emateko. Horren adibide igaro berri den irailaren 24an Zornotzan egindako bilera. Bertan ikasturte honetarako erronkei errepasoa eman zitzaien, baita Hezkuntza Sailaren dekretu berriari eta Jakinbai ikasmaterialaren sorkuntzari ere.

 

Hizkuntz Normalizazioko lehenengo koordinazio bilera egin da Txurdinagako Berritzegunean (2019/09/19)

Hizkuntza NormalizazioaUrtero bezala, Harrobiak Hizkuntz Normalizazioan lanean diharduten zentroak biltzen dituen Ulibarri programan parte hartuko du aurten ere. Egitasmo horri dagokion lehenengo koordinazio-bilera irailaren 19an egin da. Harrobiak euskara lau haizeetara zabaltzeko erronkari heldu dio beste behin ere!

 

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa bukatu da (2019/06/25)

Hizkuntza Normalizazioa

Gaur bukatu da 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua. Izena eman zuten Kirola eta 3D goi mailetako zikloetako 8 ikasleek C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE 3. maila) prestatu dituzte eta erdi mailako biek B2. Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

 

2020ko Ibilaldia Elorrioko Txintxirri Ikastolan (2019/06/21)

Hizkuntza Normalizazioa

Dakigunez, Ibilaldia edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da. Oraingo honetan, 2020ko maiatzaren 31n ospatuko da Elorrioko Txintxirri Ikastolan, eta familia zein lagunekin euskaraz ospatzeko eguna izatea nahiko genuke, ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz.

 

Korrika 2019 (2019/04/12)

Hizkuntza Normalizazioa

Atzo Harrobia Ikastolak Korrikan parte hartu zuen. Ikastolan beroketaK egin ondoren, ikastolako ikasle eta langileak Korrikara parte hartzera joan giñen, gure kilometroa egitera. Primerako eguna izan zen!

 

 

“SWB2019” tailer praktikoak Informatikako zikloaren eskutik (2019/03/27)

Hizkuntza Normalizazioa

Gaur Informatikako Ziklotik “SWB2019” tailer praktikoak eskaintzen hasi gara Zunzunegui ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleei. Proiektuaren xedea euskarazko software librea sustatzea Bizkaiko ikasleen artean da.
Gaurkoan primeran ibili gara Zunzunegui ikastetxean, eskerrik asko bertan egon zareten guztioi eta bereziki Jaime Perez irakasleari.

 

Harrobiako ikasleak euskararen aitzindari lan-munduan (2019/02/18)

Hizkuntza Normalizazioa

Gauza jakina da oraindik bide luzea dagoela egiteke lan-mundua euskalduntzeko. Harrobiak, baina, bere ekarpen xumea egin nahi izan du betidanik eta, aurten ere, praktiketara joan diren ikasleek praktikaldia euskaraz egiteko urratsak eman ditu. Zentzu horretan, praktiketako ikasleak hartuko dituzten 65 enpresetatik %20n praktikak euskaraz izango dira, %17n ele bitan eta %65n gazteleraz. Horrez gain, nahi duten ikasleek hizkuntza gaitasunaren berri ematen duen identifikazio-txartela eramango dute, edo beraien lan-mahaian txartel identifikatibo bat izango dute. Hala, euskaldunen artean elkar identifikatzea errazagoa izango da. Bestalde, Marketin sektoreko ikasleek egindako ikerketaren arabera, enpresek 6,8 puntuko balioa ematen diote euskaraz jakiteari, ingelesa, alemaniera edo frantsesaren aurretik.

Bilbao balioak martxan lehiaketaren ideia irabazlea (2019/02/07)

Hizkuntza Normalizazioa

Harrobia ikastolako MSS (Mikroinformatika Sistemak eta Sareak) 2.mailako ikasleek Bilboko udaletxeko Gazte balioak martxan saria jaso zuten #SWB2018 proiektua zarituz. Izatez,
3000 euro jaso du proiektuak eta ikasleen artean banatu dugu erdia baino gehiago, azaroak 8an Harrobian egindako ekitaldian, bertara, udaletxeko arduradunak, gurasoak eta nola ez ikasleak etorri ziren.
Atzo Bilboko udaletxekoek ekitaldi propioa antolatuko zuten arratsaldeko 18:30etan bilboko euskal museoan proiektuak saritzeko.

Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da (2019/01/09)

Hizkuntza Normalizazioa

Urtarrilaren 8an (asteartea), ekainera arte luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua arratsaldean hasi zen. Izena eman duten kirola eta 3D goi mailetako zikloetako 8 ikasleek C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE 3. maila) prestatuko dituzte eta erdi mailako biek B2. Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Euskararen eguna ospatu dugu Harrobia Ikastolan (2018/12/05)

Hizkuntza Normalizazioa

Abenduaren 3an (astelehena), euskararen eguna ospatu genuen Harrobia Ikastolan. Heziketa ziklo guztietako taldeak areto nagusian bildu ziren eta zortziko taldeetan dinamika pare bat egin zituzten Euskaraldia gai nagusia izanik. Ordubeteko saioari amaiera eman genion Amets Arzallus bertsolariari egindako elkarrizketan bere buruari egiten dion galderari: hamabigarren egunean zer gertatuko da?


2018-2019 ikasturteari hasiera eman dio Hizkuntz Normaliazioaren Lanbide Heziketako foroak (2018/10/22)

Hizkuntza Normalizazioa

2018-2019 ikasturteari hasiera eman dio Hizkuntz Normaliazioaren Lanbide Heziketako foroak. Pasa den urriaren 16an, Iurretako Institutuan Ulibarri egitasmoan parte hartzen duten Lanbide Heziketako zentroak elkartu ziren aurtengo erronkei buruzko hausnarketa egiteko. Bertan, besteak beste, Lantokiko Prestakuntzan euskararen presentzia areagotzearen, Euskaraldiaren zenbait testigantzaren eta EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak abiatutako proiektu baten berri eman zuten. Jardunaldia laburtu behar bada, esan beharra dago adostasun osoa dagoela euskarak Lanbide Heziketara salto emateko; edo, hobeto esan, Lanbide Heziketak euskaran murgiltzeko. Ekin diezaiogun, bada!

Euskaraldia ekimena aurkeztu da Harrobia Ikastolan (2018/10/08)

Hizkuntza Normalizazioa

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldia Harrobia Ikastolan aurkeztu zen urriaren 2an, asteartearekin. Ekimena Euskaraldiaren Bilboko arduradunek aurkeztu zuten eta bertan bi figura nabarmendu zituzten: Ahobizi eta Belarriprest; nork bere rola hautatu beharko du eta hamaika egunez rol hori jokatu, uneoro euskaraz egin, edo euskaldun hartzaile izan, labur esanda. Ekimenaren asmoa euskaraz hitz egiteko ohiturak aldatzea da eta, bide batez, euskara gehiago entzutea kaleetan. Antolatzaileek esan zutenez, oraindik hasi eta Euskaraldia egin bitartean, hainbat sentsibilizazio ekitaldi egingo dira iniziatibaren berri emateko. Animatu eta eman izena Euskaraldian, epea dagoeneko zabalik dago eta!

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!