Marketina eta publizitatea
- Informazio orokorra
- Ikasketa plana
- Titulua eta gero
- Enpresa laguntzaileak
- Matrikulazioa
- Ikasleen bloga
Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:
- Community Manager
- Publizitate agentzietan langile
- Komunikazio-teknikaria
- Merkatua eta iritzi publikoa aztertzeko teknikaria
- Ekitaldien antolatzailea
- Marketina eta publizitate teknikaria erakundeetan
- Harreman publikoetako teknikaria
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
- ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
- LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
- EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
- Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
- Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
- Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (atsedenaldia 11:30etatik 12:00etara)
1. MAILA | 2. MAILA | ||
---|---|---|---|
LANBIDE MODULUAK | Orduak | LANBIDE MODULUAK | Orduak |
0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa | 198 | 1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea | 140 |
0930. Marketin-politikak | 198 | 1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak | 80 |
0931. Marketin digitala | 198 | 1009. Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua | 100 |
1010. Merkataritza-ikerketa | 132 | 1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana | 80 |
0179. Ingelesa | 165 | 1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea | 100 |
1014. Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 | 1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta | 100 |
1012. Marketineko eta publizitateko proiektua | 50 | ||
1013. Lantokiko prestakuntza | 360 |
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
1. Lanean hastea
Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.
2. Trebatzen jarraitzea
- Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
- Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
- Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
- Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
- Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
- Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da. Adibidez, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak.
- Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
- Profesionaltasun-ziurtagiriak:
- “Merkataritza eta Marketina” edota “Administrazio eta Kudeaketa” familietan.
- Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
3. Lana eta formazioa uztartzea
Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.
LPK–Praktiketan ondorengo enpresen laguntza izatea espero dugu:
Trupp Publicidad | Udal Urolako TV | Eventosfera | Soporte Kreativo |
Kultur Kabia | BilbaoDirecto | Mediasal 2000 | FF Global Events |
Contraste | 2CV TV | Triangulo Publicidad | Imagine Grupo |
- Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
- Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
- Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.
B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:
- Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
- Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa eta lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik datozen ikasleak.
C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.
D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.
E. Prezioak (2018-2019):
- Matrikularen kostea 150 eurokoa izango da.
- 120 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.
Marketina zikloko ikasleek egindako bloga ikusi.