Hasiera » Proiektuak » Ariketa fisikoa zahartze aktiborako

Ariketa fisikoa zahartze aktiborako

2021-2022 IKASTURTEA

Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (2021/11/10)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAzaroaren 10ean, Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (zerbitzuaren fluxu-diagrama eta jardueren katalogoaren disenua) aurkeztu dira.

Argazkian, Calasanzeko ikasleek (gizartaratze zikloko 1.mailakoak) eta harrobikoek (egokitzaoen fisiko zikloko 1.mailakoak) haien proposamenak aurkeztu dituzte.

 


Patricia Del Hierroren hitzaldia (2021/10/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakPatricia del Hierro, Barakaldoko udaletxearen gizarte ekintzako teknikariak, hitzaldi bat eman zien Harrobiako eta Calasanzeko ikasleei,  azaltzeko zein zen Barakaldoko jubilatuentzako zentroen egoera.

 

 

Senior animazio zerbitzua (2021/10/06)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak21-22 Ikasturtean senior animazio zerbitzu bat ezarriko dugu Barakaldoko jubilatuentzako zentroetan eta gaur, urriak 6, proiektuarekin hasi gara. Irudian, Calasanzeko ikasleak (Gizartaratze Zikloko 1.mailakoak) eta Harrobikoak (Egokitzapen Fisiko zikloko 1.mailakoak) elkar ezagutzen.

 

2020-2021 IKASTURTEA

 

Proiektuaren aurkezpena: zahartze aktiboa Covid garaian (2021/06/23)

Zahartze-aktiboaCovid-19aren osteko garaian, jarduera fisiko osasungarria sustatzeko, persona nagusiei zuzendutako osagai teknologikodun produktu hibrido eta eskalagarri baten prototipoaren diseinua hemen dugu, ez galdu proiektuaren bideoa.

 

 

Zierbenako jardunaldia (2021/06/17)

Zahartze-aktiboaZierbeneko kultur etxean aurkeztu genuen gure aurtengo proiektua, adinekoen iritzia ezagutzeko.

 

 

 

 

Etxebarriko jardunaldia (2021/06/08)

Zahartze-aktiboaEtxebarriko adinekoekin  saio praktiko bat (gymkana, parke osasungarriak erabiliz) antolatu genuen.

Gure adinekoen parte hartzea ikaragarria izan zen. Mila esker guztioi!

 

 

 

Oroi enpresarekin bilera (2021/05/14)

Zahartze-aktiboaOroi enpresakoekin elkartu ginen pasaden ostiralean zahartze aktiboari buruzko proiektu batean kolaboratzeko errealitate birtuala erabiliz. Argazkian, Josu Cobelo (gure 3d-ko irakaslea), Garazi Egiguren (Tolosa inmakulada ikastetxeko irakaslea) eta oroi enoresaren bi bazkideak: iñaki Aramburu eta Jorge Maylin.

Zahartze aktiboari buruzko proiektuan egindako topaketa birtuala (2021/05/06)

Zahartze-aktiboa

Gure Harrobiako irakasleek  (Rita Intxaurraga eta Raul Sánchez) San José de Calasanzeko beste Irakasle batekin(Astrid Villanueva) Arrigorriako eta Getxoko nagusien arteko topaketa birtuala antolatu zuten. Jarduera honen helburua esperientziak partekatzea audiokonferentzia baten bidez eta jarduera fisikoa egiten zen bitartean.
Hemendik Eskerrik asko topaketa honetan parte hartu duten Arrigorriako eta Getxoko nagusien taldeei eta haien begiralei Aitziber Alvarez eta Olalla Gaonari.

2019-2020 IKASTURTEA

Lantaldean (2020/03/11)

Zahartze-aktiboaZiklo, ikastetxe eta generazio ezberdinen arteko lana adierazten duen jarduera. 

Info gehiago.

ZORIONAK guztioi!

 

 

Datuak biltzen (2020/02/21)

Zahartze-aktiboaAste honetan pertsonen ebaluazio funtzionala egingo dugu. Hasierako datuak eboluzioa neurtzeko ezinbestekoak dira.

Euskadi Lagunkoia (2020/02/04)

Zahartze-aktiboa“Bizitzari kantua” proiektuaren barruan, Santurtzin egin zen Euskadi lagunkoiako egitasmoan parte hartu genuen. Oso dinamika interesgarria belaunaldien arteko lana sustatzeko.

Bizitzari kantu proiektua  (2020/01/13)

Zahartze-aktiboaBizitzari kantu proiektuan, pertsona helduen bizitza hobetzeko lan bat egiten ari dira, 15 ekintzetan banatzen dena . 15 jarduera hauen barruan, kontuan hartuko dira alderdi kognitiboak, fisikoak eta sentikorrak. Gainera, lantzen ari da galdetegi bat, ohiturak, beharrak eta sintomei buruz, informazio gehiago edukitzeko.

Erorketen Prebentzioaren inguruko saioa  (2020/01/10)

Zahartze-aktiboaErorketen Prebentzioaren inguruan aritu gara eta hauek saiesteko ariketak proposatu dituzte Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola Ikastolako Ikasleak Zurriolako Ikastolakoenen laguntzarekin. Eskerrik asko beste behin!.

 

 

Unai Arrietaren hitzaldia  (2019/11/20)

Zahartze-aktiboaBizitzari kantuaren proiektuaren barruan @uarrieta bisita izan dugu aktiboago bihurtzeko jokabide aldaketen estrategiak aztertzeko. Eskerrik asko Unairi, @SJCalasanz eta @harrobiaikas ikasle eta irakasle guztioi!

 

“Bizitzari Kantu” proiektua (2019/11/19)

Zahartze-aktiboaBIZITZARI KANTUA proiektuak lanbide-heziketako zentruetan (Harrobia, San José de Calasanz, Tolosako Inmakulada, Zurriola) aritzen diren  hainbat espezialitatetako (osasungintza, gizarte eta jarduera fisikoa) ikasleak elkartzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduera fisikoaren bitartez. Jarraitu ezazu proeiktua sare sozialetan: Facebook, Instagram o Twitter.

Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuak (2019/09/24)

Zahartze-aktiboaTknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuen hasierako bileran egon gara. Bertan aurten “Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan” proiektuan jarraitu beharreko pausuak aztertu ditugu.

 

2018-2019 IKASTURTEA

Zahartze aktiborako proiektua (2019/06/20)

Zahartze-aktiboaEkainaren 20ean Zahartze aktiboko aurtengo proiektua aurkeztu genuen Tknikan. Zikloen (KEF, Osasun eta Gizarte) eta ikastetxeen (San Jose de Calasanz, Tolosako Inmakulada eta Harrobia) arteko proiektua eta bagaude datorren ikasturteari begira erronkaren oinarriak finkatzen.


Jarduera fisiko eta bizkarreko osasunaren mintegian (2019/05/17)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAtzo JARDUERA FISIKOARI ETA BIZKARREKO OSASUNARI  BURUZKO MINTEGIAn egon ginen Bizkaiko Foru Aldundiak Antolatuta.

 

Teleadin saioa (2019/02/25)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAdinberri I.Deialdiko Teleadin proiektuaren jarraipen bilera izan genuen. @OrainGipuzkoa @upvehu @harrobiaikas @Ideable #lanbideheziketa. Bertan Harrobia, jarduera fisikoaren atalaren arduraduna da.

Osakidetza lankideentzat ikastaroa (2019/02/19)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAste honetan burutu da Gaitasun fisikoen balorazioa eta bizkarraren funtzionaltasunaren analisia egiteko ikastaroa  Harrobiak Osakidetzako langileei eskaintzen diena. Heziketaren helburua da protokolo bat ezartzea bertako langileentzat, pertsona sedentario helduen artean jarduera fisikoa sustatzen duten programak aurrera eraman baino lehen balioespena egin dezaten.

Bizkaiko Foru Aldundiaren jardunaldia (2019/02/14)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAriketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan proiektuaren helburuen artean erakundeen programen ezagutza dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Adinekoen iruditeri soziala jardunaldietara hurbildu ginen, gizarte-irudiak biztanleen jarrera-aldaketak bultzatzeko prozesuan beharrezkoak diren tresnak ezagutzera.

Zahartze aktiboa eta osasungarria HARROBIAk 2013-2014 ikasturteaz geroztik sustatutako proiektuen ardatz nagusia izan da. 

“Zilarrezko ekonomia” edo “silver economy” adineko pertsonen beharrak asetzen dituzten produktu, zerbitzu eta enpleguen etorkizuneko hobia da. Gure proiektuetatik gure ikasleak trebatzea eta jarduera fisiko osasungarriarekin eta adineko pertsonen funtzionalitatearekin zerikusia duten ekarpen berritzaileak egitea dugu helburu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

Elkalean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

 Raul Sanchez: rsanchez@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude 😛.