Hasiera » Proiektuak » Jasangarritasuna

Jasangarritasuna

2023-2024 IKASTURTEA

A2030eko lehenengo bilera egin da Eibarren (2023/10/31) 

URRATS BATUrriaren 31n egin da Eibarren EAEko lanbide heziketako zentroen arteko topaketa eta bertan aurkeztu ditu Harrobiako dinamizatzaileak ikastolan egiten diren bi praktika on: Marketinean egiten den Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka, jasangarritasunean oinarritutako negozio-ideiak garatzen dituena eta Bizitzari kantua erronka, pertsona nagusiengan aktibitate fisikoa egiteko grina piztu nahi duena.

2022-2023 IKASTURTEA

GJHekin lotutako proiektuak ideiatu dituzte MKT zikloko ikasleek (2023/04/28) 

URRATS BATGarapen Jasangarriko Helburuak oinarri izan dute Marketin eta Publizitateko lehenengo mailako ikasleek, merkaturatu behar zituzten proiektuak ideiatu eta negozio-plana aurkeztea zeregina zuten erronkaren barruan. Aurkeztutako proiektuak izan dira lur sailak erosi eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekin elikagaiak ekoitziko dituen kooperatiba bat, proiektu sozialak sustatuko dituen crowdfounding-a, baliabiderik gabeko pertsonentzako low-cost menuak eskainiko dituen jatetxea, kalitatezko hezkuntza mundu osora hedatzeko erakundea, diru-sarrera nahikorik ez duten familientzako denda eta gaitz psikologikoak jota dauden nerabe eta gazteentzako kabinetea eta lodifobiaren kontrako aholkularitza zerbitzua. Ikusten denez, proiektu guztiek kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, zero pobrezia, bizimodu osasungarriarekin zerikusia daukate. Horrez gain, proiektuetan aberasteko asmorik ez egotea azpimarratu nahi izan da; hortaz, proiektu guztiak elkarteak, fundazioak edo aberasteko asmorik gabeko kooperatibak izan dira.

Klimaren murala profitatu dute Harrobiako irakasleek jasangarritasunaren gaineko ekintza-plan bat diseinatzeko (2023/03/09) 

URRATS BATA2030 egitasmoaren baitan Harrobiak aurrera eraman nahi duen ekintza-planaren ildo nagusiak zehazten aritu da Harrobiako klaustroa Adesio erakundearen laguntzarekin, martxoaren 6an egindako saio batean. Klimaren murala izenaren azpian aldaketa klimatikoaren kausak eta ondorioak aztertzen aritu da irakasle taldea.

Harrobiako ikasleen %95ek bat egin du Harrobiaren adierazpenarekin Agenda 2030en baitan (2022/09/28) 

URRATS BATIgaro berri den irailaren 23ko klima aldaketaren kontrako greba dela eta, Harrobia ikastolak bere konpromisoa adierazten duen dokumentua argitaratu eta ikasle guztiei aukera eman zien bat egiteko. Dokumentuari bere atxikimendua adierazi zion 257 ikaslek, ikasleria osoaren %95ek.

Adierazpenean lau puntu nabarmendu ziren, natuaren aniztasuna galtzea (ekosistemak, basoak, ur-eremuak), gizarte aniztasunaren alde eta pobreziaren kontra, kontsumo eta ekoizpen jasangarrien alde eta krisi energetikoak baliabide gutxiko pertsonengan duen eraginari aurre egiteko asmoa. Harrobia ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiegu ikastolako ikasleei erakutsitako konpromisoagatik.

2021-2022 IKASTURTEA

Harrobiak jaso du Eskola Jasangarriaren diploma lehendakariaren eskutik (2022/06/08) 

URRATS BATHarrobia ikastolak eskola jasangarria dela aitortzen dion diploma jaso du ekainaren 7an Urdaibain kokatuta dagoen Ekoetxean ospatutako ekitaldi batean. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala egon zen. Han izan ziren, besteak beste, Jokin Bildarraitz, Hezkuntza Saileko kontseilaria; Arantza Tapia, Industria eta Jasangarritasun Sailaren kontseilaria, eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Azken honek eman zion diploma Harrobia ikastolako ordezkariari. Ekitaldian EAE osoko hainbat zentrok ere jaso zuten diploma. Zorionak guztioi!

Elkarteneteko lagunek Marokon izandako esperientziaren berri eman diote Bilboko udal-korporazioari (2022/06/02) 

URRATS BATAgenda 2030en barruan ospatu da Bilboko udaletxearen pleno-aretoan urtero antolatzen den foroa. Bertan izan dira Agrazh eta Elkarteneteko lagunak, amazigh herriarentzak eramandako ordenagailu eramangarriekin izandako esperientzia Bilboko zinegotziei ezagutarazteko.

 

Elkartenet elkartea Marokon da, amazigh herrialdeko umeei teknologia hurbiltzeko asmotan (2022/05/13)

Agenda 21Marokon dira Elkarteneteko kideak herri amazigh txiki batean, bertako umeei digitalizatzen laguntzen. Horretarako, Euskal Herrian eskuratutako ordenagailuak berreskuratu, beraiek sortutako Txikilinux softwarea instalatu eta bertako umeen esku laga dituzte. Egun hauetan bertan dira komunitateko umeei, irakasleei eta gurasoei azaltzen nola erabiltzen den. Horrela, ekonomia zirkularra lantzeaz gain, Kalitatezko Hezkuntza bermatu nahi diete amazigh umeei. Bideoan ikus daitekeenez, bertako telebistan albiste izan dira.

Harrobiak eskola jasangarriaren izendapena berritu du  (2022/05/09)

Harrobia ikastolak berriro eskuratu du Hezkuntza Sailak ematen duen Eskola Jasangarriaren ziurtagiria. Ziurtagiriak Harrobiak jasangarritasunari ematen dion lehentasunaren aintzatespena da, bai kudeaketaren arloan, ikastolako komunitateko kide guztien partaidetza bermatzearenean, bai eskolak emateko orduan gaia lantzearenean. Zorionak guztioi!

Agenda 2030ko Eskolarteko Foroa ospatu da Otxarkoagako udaltegian (2022/05/09)

Urtero egin ohi zen legez, aurten ere berriro ospatu da Eskolarteko Foroa, bi urtez bertan behera geratu dena. Foroa maiatzaren 5ean egin zen Otxarkoagako udaltegian eta bertan egon ziren GIDA zikloko Irantzu eta David eta bertan aukera izan zuten udalari helarazteko Miribillako parkea hobetzeko proposamenak, besteak beste, bizikletak konpontzeko eta garbitzeko instalazioak jartzea.

 

Harrobiako irakasleek bizimodu osasungarriari heldu diote Kiroleko ikasleen eskuti (2022/04/05)

Kirola eta Egokitzapen Fisikoa zikloko eta Egokitzapen Fisikoko entrenamenduak areto balioanitzetan ikastaroetako ikasleek bezero izan dituzte Harrobiako irakasleak entrenamendu pertsonalak egiteko. Egindako saioetan irakasleen elikatzeko ohiturak, bizimodua, eta egoera fisikoa aintzat hartuta ikasleek entrenamenduak programatu dizkiete Harrobiako irakasleei. Osasuntsu bizi, luze bizi!

 

 

GIDA zikloko ikasleek itxasertzeko ekosistema aztertu dute (2022/03/25)

Agenda 21Kiroleko erdi mailako zikloko ikasleak Getxoko Azkorri hondartzan izan dira bertako uraren kalitatea eta plastiko-bilketa egiten.

Saioa Azterkosta egitasmoaren barruan sartuta dago eta beronen helburua ikasleak ekosistema zaintzearen garrantziaz jabetzea izan da, beraien lan-karreraren garapenerako oinarrizkoa izan baitaiteke. Ekintza hau Agenda 2030n lantzen den jasangarritasunaren baitan dago, non Harrobiak 10 urte baino gehiago eman dituen dagoeneko.

 

 

6 asteko zirkuitoa egingo dute Harrobiako eta Calasanzeko ikasleek Barakaldoko gizarte zentro batean (2022/03/02)

Agenda 21Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek 6 asteko programa martxan jarriko dute non asteazkenetan 11:45etatik 13:45etara barakaldoko 5 gizarte zentroko 4 adinekoentzako zirkuitoak gidatuko dituzten.

Zirkuito horietan arlo fisikoa, kognitiboa eta emozionalarako ariketak proposatuko dira zahartze aktiboa sustatzeko.

 
 
Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saio batetan parte hartu dute (2022/02/22)

Agenda 21Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, urtero antolatzen duen BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpainan parte hartu dute Harrobiako lehenengo mailako ikasleek.

1,5 ordutako sentsibilizazio saioan hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatzearen garrantzia azaldu digute.
Gu gara kontsumitzaile, gu hondakinen sortzaile. Gure ardura da!
 
 
Dale Candela erakunderako ikasleen animazioa (2021/12/01)
 

Agenda 21

3Dko 2. mailako ikasleek , animazio bat sortu dute #DaleCandela erakunderako. Animazio txiki hau asteburuan eskeini den kontzertu batean ikusi ahal izan da.

Kontzertu hau, erakundeak aterako duen diska bat aurkezten zuen. Diska honek lortzen duen dirua, ELA gaixotasuna jasaten duten pertsonak laguntzeko izango da.

Eskerrik asko zuen lanagatik!

 

 

 

 

Marketineko ikasleek 11. GJHri heldu diote sentsibilizazio kanpaina bat eginez  (2021/11/02)

Agenda 21

Etorkizuna aldatzeko prest? Leloarekin heldu diote Publizitatea eta Marketina zikloko ikasleek Hiri eta Komunitate jasangarriak Unescoren aldarrikapenetako bati.

Ekintza honekin, Agenda 2030ren baitan Harrobian lantzen ari diren helburuen gaineko informazioa eta portaera aldaketak ekarri nahi ditugu eszenariora.

 

Hiri eta komunitate jasangarriak izango da aurtengo Agenda 2030eko gaia (2021/09/14)

Agenda 21

2021-2022 ikasturtean Unescon plazaratutako Garapen Jasangarriko Helburuei eutsi egingo die Harrobiak berriro ere. Oraingo honetan 11. helburuari helduko dio Harrobiak: Hiri eta Komunitate jasangarriak. Hartara, hiri-ohitura jasangarriak, hondakinen kudeaketa, zarata, bizi-kalitatea hobetzea, hiri-ortuak eta, oro har, hirietan jasangarritasuna sustatzeko ekintza andana sortzeko asmotan da ikastola.

 

2020-2021 IKASTURTEA

 

Uzta emankorra ematen ari da sabai gaineko hiri-ortuak (2021/06/01)

Agenda 21Urte hasieran eta Sarturekin elkarlanean sortutako hiri-ortua hasia da uzta emankorra ematen. Hemen dituzue loreak, letxugak, piper landareak eta tomate-landareak ikusgai!

 

Bilboko Udal Foroan parte hartu du Harrobiak (2021/06/03)

Agenda 21Urteroko tradizioari eutsiz, aurten ere Agenda 2030 egitasmoaren barruan Udal-foroa ospatu da ekainaren 3an. Oraingo edizio hau telematikoa izan da eta Harrobiak aukera izan du BirziklaOn proiektuaren berri emateko udal-ordezkariei eta Bilboko enparauko zentroei ere.

Harrobia ikastolako bozeramaileek BirziklaOn proiektuaren babespean egindako ekintzak azaldu dituzte, hala nola, bideo-jokoa eta challenge-a. Informazio gehiago daukazue Instagrameko @birziklaon kontuan. Lan ona, Marketina eta 3D zikloetako ikasleei egindako lanagatik!

 


Plastikoaren erabilerari buruzko roll-up-a ikusgai Harrobian (2021/05/07)

Agenda 21Bilboko udalak zentroen esku jarri duen plastikoari buruzko roll-up-a ikusgai egongo da Harrobian bi astez. Bertan plastiko gutxiago sortzeari buruzko informazioa ez ezik, edukiontzia egokiro erabiltzeari buruzko aholkuak ematen dira.

 

 

Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saioan parte hartu dute (2021/02/25)

Agenda 21Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpaina antolatu dute eta lehenengo mailako ikasleek 1,5 ordutako sentsibilizazio saioan parte hartu dute aste honetan. Arantxa eta Aiala hezitzaileek hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatzearen garrantzia azaldu digute. Gure ohiturak aldatzeko prest gaude?

 

Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute (2021/02/11)

Agenda 21Otsailaren 4an, Libera Makers lehiaketaren kick-off online ekitaldian parte hartu zuten Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek, beste sei zentroekin batera. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu duten non ikasleek prototipoak egin behar dituzten honako erronka hauei konponbidea emateko: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA proiektuarekin ‘basuraleza’-z kontzientziatzeko.

 

 

Informatikako ikasleek lehenengo sorospeneko tailerra egin dute (2021/02/01)

Agenda 21Laneko Prestaskuntza eta Orientabidea ikasgaiaren baitako Laneko Arriskuen Prebentzioaren gaia lantzen aritu dira Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko 2. mailako ikasleak. Horren harira, lehenengo sorospenari buruzko tailerra egin dute. Tailerrean pertsona bat artatzeko prozesua edo bihotzeko masaje nola eman aztertu dute.

 

Martxan da hiri-ortua, Sartu eta Harrobiaren arteko elkarlana (2021/01/20)

Agenda 21Martxan jarri da Harrobiako sabai gainean Sartuko talde batek sortu duen hiri-ortua. Besteak beste, letxugak, piperrak, tomate eta loreak landatuko dituzte.

 

 

 

#BirziklaON, mundu aldatzen lagunduko gaituen proiektua (2021/01/15)

Agenda 21Gure zikloetako energia sortzailea BirziklaON sormenera bideratu dugu. Bilboko Udalarentzat diseinatutako proiektu berritzaile honek gazteen artean birziklapena, berrerabilpena eta hondakinen murrizketa sustatzea du helburu.

Gure ikasgeletan erabiltzen dugun Ethazi metodologíak, proiektuak eginez ikasteko aukera ematen duenak, gure goi mailako zikloetatik proposamen orokor eta dibertsifikatu bat eraikitzeko aukera eman digu. Ondorioz, datozen hilabeteetan zehar, Bilboko gazteentzat zuzendutako ekintzak proposatuko dira: sare sozialetan sortutako erronka dibertigarriak, bideojoko entretenigarria kaleratuko da eta ingurumena helburua duen kirol ekitaldi originala antolatuko da. Bilboko Udaleko Ingurumena eta Garbiketa Saileko arduradun eta teknikariak Marketing eta Publizitateko ikasleek garatutako proiektuaren aurkezpenean.

Mugarik gabeko Ekonomisten beste bi saio eman dira 3Dn eta KEF zikloetan (2021/01/13)

Agenda 21Ekonomia soziala eta solidarioa ikasleen artean sustatze aldera, Mugarik gabeko Ekonomistak elkarteko lagunak Harrobian izan dira, berriro ere, enpresaren beste ikuspegi bat emateko asmoz, balioetan oinarritzen den ekintzailetzari bultzada emateko asmoz. Mila esker elkarteko Iratiri beraien kezkak eta iradokizunak gurekin partekatzeagatik. Guztion artean mundu hobe bat egingo ahal dugu!

 

 

Kirol-animazioko ikasleak Azterkost programan parte hartu dute (2020/12/14)

Agenda 21Kirol-animazioko ikasleak Azterkost programarekin Azkorriko hondartzara  joan ziren laginketa egitera; ondoren hondartzan zeuden plastikoak jaso zituzten .

 

 

 

 

Marketineko ikasleek plastikoei buruzko bideoak editatu dituzte (2020/11/20)

Agenda 21A2030 egitasmoaren baitan, Marketin eta Publizitateko ikasleek plastikoek eraginak gaitzat hartu dute bideo-edizioko eskoletan. Hona emaitza: https://bit.ly/35kf6Zq .

 

 

Mugarik Gabeko Ekonomisten bigarren saioa izan da Harrobian (2020/11/06)

Agenda 21

Urtero legez, eta Harrobiaren konpromiso sozialari eutsi nahirik, Mugarik Gabeko Ekonomisten elkarteko lagunak Harrobian izan dira, batean modu presentzialean, bestean bideokonferentziaren bidez, enpresak sortzeko beste ikuspegi bat eskaintzeko asmoz, ikuspegi ekitatiboa eta solidarioa aberasteko helburu soila duten enpresen aldean. Konpromiso sozialaren bat eginez, aurrera Harrobia eta mila esker Mugarik Gabeko Ekonomistei! 

A2030 urteko plana aurkeztu zaie zikloetako tutoreei (2020/10/19)

Agenda 21Urtero bezala, ETHAZI bileran aurkeztu dira 20-21 ikasturterako planaren ildo nagusiak. Aurtengo gaia plastikoak izango da.

 

 

 

Unescoren Jasagarritasunerako Helburu Iraunkorrak landu dira Ikasenpresa proiektuetan (2020/10/07)

Agenda 21Agenda 2030 egitasmoaren baitan, eta Ikasenpresak horretarako abagune aparta eskaintzen duela aprobetxaturik, Harrobiako ikasleek garatuko dituzten enpresetan xede sozialak, ekonomia justuagoa, ekitatiboagoa eta solidarioagoa nola landu daitekeen aztertzen izan dira eskola-orduetan.

 


Natur-inguruneko ikasleak zalditegian praktikak egiten (2020/10/06)

Agenda 21Natur-inguruneko kiroleko zikoko ikasleek atzo izan zuten klase lehen eguna, eta ondo hasteko Trapaganeko Hípica Burdin Zaldia zalditegira joan ziren. Guztira 50 orduko formakuntza jasoko dute.

 

 

Harrobia Unescoren konpromisoekin bat (2020/10/05)

Agenda 21Aurtengo gaia Agenda 21en, plastikoarena ez ezik, 2030 Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzea da.

Harrobia Unescoren helburuekin bat!

 

Aurtengo leloa: “Plastikorik gabe askoz hobe”

2019-2020 IKASTURTEA

 

Agenda21en parte hartzen duten Bilboko zentroek bilera egin dute (2020/05/21)

Agenda 21Igaro den maiatzaren 21ean, bideo-konferentziaren bitartez, A21eko Bilboko zentroak elkartu dira. Bileran konfinamenduan zehar egindako jarduerak, kurtsoaren bukaera eta datorren urteko erronkari buruz jardun dute: A21 Agenda 2030era egokitzea.

 

Kiroleko ikasleek konfinamenduari txertoa ipini diote (2020/05/18)

Agenda 21

Harrobia ikastolako ikasleek konfinamendu egoeran jasangarritasuna sustatzeko proposamenak egin dituzte. Ikasleek emandako aholkuak dira, besteak beste, bertoko elikagaiak kontsumitu, ura eta energia aurreztu, birziklatu, etxeko lanetan lagundu, errekaduak egitera bizikletaz joan…

 

Harrobiak parte hartu du Basque Ecodesign meeting-ean (2020/02/28)

Agenda 21Otsailaren 28an, Basque Ecodesign meeting topeketen barruan, Ihobek antolaturiko ekodiseinuari buruzko hub-ean parte hartu zuen Harrobiak. Hasieran hub horretan EAEko Unibertsitateek izandako esperientziaren berri izan ostean, elkarte autonomoko hainbat zentrotako partaideek ekonomia zirkularra lanbide heziketan nola lantzen den eta hub horrek lanbide heziketari nolako onura ekar liezaiokeen jorratu zuten talde-lanean; eta, horien artean, Harrobia. IHOBEk sustaturiko hub horrek ekonomia zirkularra du ardatz eta etorkizunean aterabide bat izan daiteke ikastolako ikasleek praktikaldiak, bekak eta antzeko laneratze bide berriak izan ditzaten; asmo horrekin ekin nahi dio Harrobiak egitasmo berri honi, behinik behin.

 

 

Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute (2020/01/29)

Agenda 21Hirugarren ebaluazioan, Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute eta atzo, urtarrilak 28, Zamudioko Parke Teknologikoko Tecnalia eraikinean egindako aurkezpenean egon ginen. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu dute ikasleek honako erronka bati konponbideak eta prototipoak bilatu dezaten: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA duen leloari ‘#basuraleza’-z kontzientziatzeko: ez da zure zaborra baina zure arazoa bada!

 

 

Natur-Inguruneko kiroleko ikasleak hondartzan (2019/11/27)

Agenda 21 Harrobiako Natur-Inguruneko Kiroleko ikasleak hondartzara hurbildu dira ingurugiroari buruz gehiago ikasteko. Bertan, uraren hainbat analisi egin dituzte: tenperatura, gazitasuna, oxigeno saturazioa, PH-a, nitratoak, fosfatoak eta abar. Biodibertsitateari dagokionez Azkorriko landareak ezagutu dituzte eta apo lasterkaria ere ikusiteko aukera izan dute! Amaitzeko, gizakiaren aztarna ezabatzeko hondakin solidoak bildu, aztertu eta birziklatu dituzte.

 

Elkarbizitza lantaldearen lehenengo bilera (2019/11/20)

Agenda 21Ikasleen eta Ikastolaren arteko harremanen jarioa hobetzeko asmoz, Harrobiak martxan jarri du aurten ere Elkarbizitza lantaldea. Lantaldean ikasketa buruak, orientatzaileak eta A21 eta Normalkuntzako ordezkariek ordezkatzen dute ikastola; ikasleen partetik, berriz, gela guztietako ordezkariek hartzen dute parte. Ebaluazioa, Agenda 21eko gaia, Beldur barik lehiaketa, ekintzailetza, Gabonetako azoka edo ikasleekiko komunikazio-tresnak izan dira jorratutako gaiak, besteak beste.

 

Ohitura osasungarriak hasi da sustatzen Harrobia ikastola (2019/11/19)

Agenda 21Harrobiak ohitura osasungarriak sustatzeko kanpaina jarri du abian. Kartelen bitartez jarduera fisikoa areagotzeko proposamenak iradokitzen dira, hala nola, eskailerak erabiltzeko, oinez edo bizikletaz etortzea ikastolara, 45 minututik behin geldialdi aktiboak egitea eta abar.

Agenda 2030 enpresetan txertatzeko tresnak aurkeztu ditu Munduko Itunaren Espainiako Sareak (2019/10/17)

Agenda 21SPRI-k Bilbon duen egoitzan aurkeztu ziren jasangarritasunaren bidean aurrera egiteko plataforma bat, enpresan gaia nola lantzen den erakusteko balio duena. Halaber, Agenda 2030k jorratzen dituen 17 gai horiek enpresentzat negozio-aukera berriak dakartzala adierazteko ere balio izan zuen. Aurkezleen artean izan ziren Basque Trade and Investment Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta Munduko Irunaren Espainiako Sarea. Ikusleen artean, nola ez, Harrobiako partaideak egon ziren.

Marketin eta Publizitateko ikasleek bat egin dute plastikoaren arazoarekin beraien ETHAZI erronketan (2019/10/16)

Agenda 21Marketin eta Publizitateko zikloko 1. Mailako ikasleek, Agenda 21eko gaiarekin bat etorriz, plastikoaren erabilera arduratsuarekin erlazionatutako zenbait bideo editatu eta igorri dizkigute.

Bideotan ikus daitekeenez, arazoak datozen belaunaldien etorkizuna baldintzatu dezake. Lana Etekin Handiko Zikloetan erabiltzen den metodologiari esker izan da posible, eta, plastikoaren gaia ez ezik, enpresen erantzukizun soziala hizpide izateko abagunea eman digu. Zorionak egindako lanagatik!

Bideoak Harrobia ikastolako youtube helbidean dauzkazue ikusgai. Egin KLIK!

 

Hasi dira 19-20 ikasturteko ohitura jasangarriak sustatzeko banakako saioak (2019/10/03)

Eskola jasangarriaKirol zikloko ikasleek, beste urte batez ere, Harrobiako komunitateari ohitura osasungarriak mantentzeko eta sasoian egoteko saioak eskaini eta ematen hasiak dira dagoeneko. Saio horietan norberaren ohiturei buruzko galdetegi bat egin ondoren, entrenamendu saioak pertsonalizatu egiten dizkiete bezeroei eta elikatzeko aholkuak eman ere. Urte batzuk joan dira aktibitate hau egiten hasi zenez geroztik eta aurten 20 pertsona inguruk erantzun dio eskaintzari, ikastolako kideak ez ezik, baten bat Harrobia plazan dauden ikastolako bizilaguna ere. Harrobian sasoiko harrapatuko ahal gaitu hurrengo udak!

   


Eskola Jasangarrien sarearen lehenengo bilera Eibarko Armeria Eskolan (2019/09/27)

Eskola jasangarriaEibarren Eskola Jasangarrien bilera egin berri dugu. Bilera horretan Elkarte Autonomoko hainbat zentro elkartu dira ikasturteari tamaina hartzeko eta aurtengo erronkei helltzeko.

Eskola Jasangarriaren bandera duten zentroak IRAES sarean elkartzen dira eta jarduera komunak planteatzen dituzte, baita estatu mailan elkartzen diren beste zentro batzuekin ere. Harrobia Ikastolak 2017-2018 ikasturtean lortu zuen eskola jasangarriaren bandera.


19-20 ikasturteko lehenengo Koordinazio-bilera egin du Bilboko Ingurugelak (2019/09/22)

Plastikorik-gabe-askoz-hobeAgenda 21 egitasmoa martxan ipintzeko bilera egin da irailaren 19an, ostegunarekin. Bertan, elkar ezagutzeko aurkezpenaz gain, aurtengo erronkei eta baliabideei buruz jardun dute bertaratutakoek. Aurten landuko den gaia plastikoarena izango da.

 

Harrobiak parte hartuko du aurten Azterkosta egitasmoan (2019/09/21)

Azterkosta

Natur Inguruneko Gorputz eta Kirol Ekintza Gidaritzako ikasleek Azterkosta egitasmoan parte hartuko dute aurten lehenengoz. Egitasmo horretan kostaldearen azterketa eta beronen ustiapenari buruzko ikerketa egingo dute. Egitasmoan ikasitakoa natura-inguruneetan egiten diren jardueretan aplikatzeko ezin aproposagoa izan daitekeelakoan, ekin, gazteok!

Plastiko bilketa egin dute Harrobia ikastolako ikasleek Sopelako hondartzan (2019/09/20)

Hondartza irteeraUrtero legez, Harrobiako ikasleak ikasturteari hasiera emateko dinamikak egitera joan ziren Sopelako hondartzara. Dinamika horien xedea elkar ezagutzea eta giro ezin hobean murgiltzea da; dena dela, aurtengo edizioan aukera aprobetxatu dugu Agenda 21en baitan landuko den plastikoaren gaia jorratzeko. Hori dela eta, ikasleek plastikoa biltzeari ekin zioten. Plastiko puska handiak errez antzematen dira, baino mikroplastikoek egiten dute kalte gehien, kate trofikoan errazago sartu baitaitezke; horiexek izan ziren Harrobiako ikasleek batu zituzten gehienak.


Jasangarritasuna (2019/05/05)

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroek Bizkaiko Diputazioak antolatutako jasangarritasun foroan izan ziren abenduaren 13an, asteazkenean. Bertan jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait gai landu zituzten ikasleek, hala nola, ekonomia zirkularra, ekodiseinua edo lan arriskuen prebentzioa.
Harrobia, nola ez, presente egon zen eta ikastolako Marketineko ikaslea den Galder Conchak aurkezle lanak ere egin zituen. Lan ona, Galder!

2018-2019 IKASTURTEA

Bidegorriak (2019/04/02)

‘Bizikleta Ibilbideetako Gida’ ikastaroko ikasleek egindako bidegorrien egoeraren inguruko txostena Bilboko Udalean aurkeztu du Harrobiak. Txostenak epe labur eta ertainera mantenu- eta hobekuntza-lanak behar dituzten lekuak islatzen ditu egoera nahasgarriak sortarazten dituztelako. Lan horiek egin ezean, istripuak gerta lekizkieke txirrindulariei zein oinezkoei. Txostena euskaraz eta erdaraz eskuragarri dago.

 

Ur-Zikloa (2019/03/22)

 

 

Koop SF 34 (2019/03/20)
Sahara azpiko bilbotarrak biltzen dituen Koop SF 34 elkarteak Espezieen merkatua antolatzen hasi da Harrobia plazan igandero. Merkatu horretan emakumeek beraien herrialdeetako jaki gozoak eskaintzen dituzte pintxo formatuan. Horrekin batera, jai tematikoak antolatzen hasiko dira, esate baterako, jai errumaniarra, euskal jaia, etab.

Bilboko Eskolen Arteko Foroa (2019/03/10)

Harrobiak parte hartu zuen Otxarkoagoko Udaltegian antolatutako Bilboko Eskolen Arteko Foroan. Harrobiako Naiak eta Asierrek Lanbide Heziketako beste zentro batzuetako ikasleekin egindako lanak eta proposamenak partekatu zituzten. Bitartean Harrobiako irakaslea den Nagorek Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio saileko Mikel Gonzalezek egindako Hiri Mugikortasun Plan Jasangarriaren aurkezpenean parte hartu zuen. Hamaiketako arduratsuaren ostean ikasleriak talde lan esperientziak komunean jarri zuen eta bukaeran Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko zinegotzia den Alfonso Gilek Planak biztanleriaren osasunean izango duen eragin positiboa nabarmendu zuen.

Informazio gehiago irakurri.

Emakumeak (2019/03/08)

Birziklajea (2019/02/14)
Otsailaren 14an eta 15ean, Harrobiako 1. mailako ikasleek parte hartu dute Bilboko Udalak ikastetxeei zuzendutako hiriko hondakinen birziklatzeari buruzko kanpainan. Ordu eta erdiko iraupena izan duen tailerrean hondakinen gainean pertsona bakoitzak duen erantzukizunaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, dinamika ezberdinak burutu dituzte beharrezkoa den jarrera aldaketa bat lortzeko.

Agenda 21 Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

 

Informazio gehiago.

Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:

Txabi del Corte: txabi@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.