Ikasenpresa
2023-2024 IKASTURTEA
Ikasenpresako kongresua Bic Ezkerraldean (2023/12/01)
Abenduaren 1ean, ikasenpresako kongresua izan dugu Bic Ezkerraldean eta bertan egon dira ikasenpresa bakoitzeko ardurandun bat bere enpresa ideia beste Lanbide Heziketako ikasleekin partekatuz.
Guztira, 16 ikasle izan dira, erdi mailatik informátika eta gida eta goi mailatik 3D eta Egokitze Fisikoa.
2022-2023 IKASTURTEA
Osorik proiektua saritua izan da Enpresari lehiaketan (2023/06/12)
DEMAk urtero antolatzen duen enpresa-ideia sarietako bat irabazi du MKTko Bihotz Ibarzabal ikasleak Osorik izeneko negozio-ideiarekin. Bizkaiko Diputazioak babesten duen lehiaketan Lanbide Heziketako Bizkaiko zentro guztiek hartzen dute parte; aurtengo edizioan 299 proiektu aurkeztu ziren eta 98 proiektuk egin dute bukaerara arteko bidaia. Horietatik 3 izan dira erdi mailako zikloetako sarituak eta 10 goi mailako zikloetan, horien artean Osorik.
Osorik-ek lodifobia du ardatz eta aholkularitza kabinetea izateaz gain, sentsibilizazioa egitea proposatzen duen enpresa-proiektua da. Zorionak, Bihotz!
Ikasenpresa azoka egin da beste urte batez Eibarren (2023/02/09)
Ikasenpresa programan parte hartzen duten EAE osoko Ikasenpresa guztiak ikusgai izan dira Eibarko erdigunean instalatutako hiru karpatan. Bertan izan dira, nola ez, Harrobiako ikasleak, guztira 16 proiektu aurkeztu dituztenak. Laster praktiketara joango diren Informatika, Kirola eta 3D zikloetako ikasleek ikasturte osoan izan dira enpresa proiektuak garatzen eta gaur, azken mugarri honekin, amaiera eman diote ikasgaiari. Mila esker egindako lanagatik, lagunok!
Ikasenpresa kongresua egin da Barakaldon (2022/11/30)
Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen ari diren Bizkaiko enpresen topaleku izan dira Barakaldoko “BIC Bizkaia Ezkerraldea“‘ren instalazioak. Bertan elkartu dira lanbide heziketako hainbat zentrotako ikasleak komunikazio, zibersegurtasun edo marketin bezalako gaiak jorratzeko. Bertan izan dira, nola ez, Harrobian aurten sortutako 16 enpresetako ordezkariak.
Harrobiako ikasleak buru belarri ari dira Ikasenpresako ideiak sortzen
(22/09/2022)
Urtero bezala, ziklo guztietako bigarren mailako ikasleek enpresa-proiektuak sortzeko erronkari heldu diote. Sormen-saioak egin ondoren, ideia jorratzeko eta talde osoaren aurrean ideia horiek azaltzeko tenorea heldu zaie.
2021-2022 IKASTURTEA
Ikasenpresak negozio-ideiak mamitzen izan dira DEMAren gidaritzapean
(22/10/2021)
Bigarrenenez izan dira DEMAko lagunak (Bizkaiko Diputazioa) Harrobian; oraingo honetan Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen ari diren enpresei laguntzen. Ane Undurragak emandako tailerrean beraien ideiaren arrakastarako gakoak eta zertan hobetu behar duten identifikatzen jardun dute Harrobiako ikasleek. Mila esker DEMAri eskainitako prestutasun eta laguntzagatik!
Ikasenpresako lehenengo bilera egin dute programan parte hartzen duten zentroek (2021/09/21)
Urteko lehenengo bilera orokorra egin dute Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen duten zentroek. Bileran ikasturte honetako ekitaldiak presentzialak izatea sustatu nahi da. Bileran hizpide izan ziren, besteak beste, irakasleen prestakuntza, Eusko Jaurlaritzak prototipajerako ematen dituen dirulaguntzak, Ikasenpresa kongresuak edo Eibarko azoka.
Martxan dira dagoeneko Ikasenpresako taldeak (2021/09/14)
ETHAZI metodologiaren inplementazioari jarraituz, bigarren mailako ikasleek Ikasenpresa proiektuari heltzeko taldeak sortu dituzte.
Aurtengo proiektuek garatzen hasteko irrikaz gaude!
2020-2021 IKASTURTEA
Fakturazio elektronikoa hizpide Ikasenpresako prestakuntzaren lehenengo saioan (2021/05/17)
Iurretako institutuan Tknikak antolatutako Ikasenpresa ikastaroaren lehenengo saioan fakturazio elektronikoa eta ticket bai tresnei buruz aritu dira EIEko hainbat irakaslek. Fakturazio elektronikoak enpresei erraztasunak amango dizkie beraien kudeaketa eramateko orduan, aholkularitza zerbitzuen beharrak arinduz; horrez gain, Ogasunak hobeto kontrolatuko du ioruizur fiskala. Gauzak horrela, 2022tik aurrera martxan jarriko da derrigorrez fakturazio digitala Bizkaian.
Batzar berria Iurretako institutoan (2021/04/29)
Iurreta institutuan egindako bilera batean, Ikasenpresan diharduten hainbat irakaslek EIE eta LPO ikasgaiak elkartzeko aukera aritu ziren. Egitasmoa ETHAZI metodologiaren baitan txertatzeko asmoa azaldu zuten Ikasenpresako danimizatzaileek eta baita norabide horretan lehenengo urratsak ematen hasi ere.
Publizitate agentzia solidarioa (2021/01/10)
Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleak publizitate agentzia erreal bat sortu dute COVID-19aren osasun emergentzia dela eta. Helburua Bizkaian kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainentzako doako marketin eta publizitate zerbitzuak eskeintzea da. Ekintza solidario honek ikasleei proiektu errealekin lan egiteko aukera ematen die, bezeroen arazoei irtenbide sortzaile eta berritzaileak eskeiniz.
EIE+FOL ikasgaiak ETHAZIn integratzeko bilera egin da Tknikaren eskutik (2020/12/17)
Etekin handiko zikloak zabaltzeko asmoari helduta, Harrobia ikastolak parte hartu du FOL eta EIE ikasgaiak integratzeko egitasmoan. Hala, abenduaren 17an hainbat zentrotako beste irakasle batzuekin batera, bilera bat egin da Tknikaren gidaritzapean. Laster emaitzak ikusiko ahal dira!
DEARFOC ekintzaileentzako metodologiari buruzko prestakuntza jasotzen ari dira Urrats Bat eta Ikasenpresako dinamizatzaileek (2020/12/02)
Ekintzailetasuna sustatzeko eta negozio ideiak abian ipintzeko metodologia da DEARFOC, eta horretan trebatzen ari dira Ikasenpresa eta Urrats Bateko partaideak. 5 saio izango dira eta Iurretako institutuaren instalazioetan egiten ari da, modu presentzialean. Nola ez, bertan ere Harrobia partaide dugu.
Jasangarritasun-irizpideak Ikasenpresetan txertatzeko saioak egin dira (2020/10/15)
Urrian zehar, enpresa-ideia lantzeaz batera, enpresek izan ohi duten erantzukizun korporatiboaren baitan, Ikasenpresek jasangarritasun-irizpideak aintzat hartzeko saioak egin dira Enpresa eta Ekimen Sustatzailearen ikasgaiaren barruan. Iniziatiba honen xedea, Agenda 2030 lantzeaz gain, enpresek gizartearen balioekin bat egiteko duten beharra azpimarratu da, enpresak arrakasta izango badu. Landutako irizpideak Unescok planteatzen dituen 17 helburuak izan dira.
Ikasenpresako ideia bat Global Innovation Day ekitaldirako hautaketaren lehenengo fasea gainditu du (2020/10/14)
Marketin taldeko Marketin solidarioa proiektua azaroaren 2an ospatuko den Global Innovation Day-n aurkeztuko diren proiektuen arteko hautapen prozesuan parte hartzen ari da, eta hautapen prozesu horretan lehenengo fasea gainditu du. Berrikuntzaren eguna Harrobia bazkide den Innobasque erakundeak antolatzen du urtero, eta Harrobia hainbat urtetn presente egonda, dela stand-a jarrita, dela proiektuak aurkeztuta. Zorionak, Marketin solidarioa!
Ikasturteko lehenengo enpresa-ideiak sortzen hasiak dira Ikasenpresan (2020/10/13)
Dagoeneko lehenengo enpresa-ideiak hasi dira formulatzen lau zikloetako ikasleak. Informatika zerbitzuak, gimnasioak, bideo-jokoen salmenta edo marketin solidarioa izan dira ohikoenak. Ikasturte oparoa izateko bidean da aurtengo Ikasenpresako uzta.
Ikasenpresako ikasturte hasierako bilera egin da (2020/09/28)
Telelanaren bitartez ospatu da aurtengo Ikasenpresako bilera, irailaren 28an egin zena. Bileran, ikasmaterialaz gain, ebaluazioari buruzko, irakasleen prestakuntzari buruzko eta dirulaguntzei buruzko informazioa eman zen.Ikasenpresa ekintzailetza eskoletan lantzeko metodologia da, non ikasleek eginez ikasten duten, hots, ibiliz ikasten dute ibiltzen. Hartara, ikasturtean zehar enpresa proiektuak garatzen dituzte eta EAE osoko zentroen arteko Ikasenpresa proiektuen lehiaketan parte hartzen dute. Aurten, pandemia dela eta, azokarik eta kongresu presentzialik egingo ez badira ere, bestelako moduak egongo dira ikasleen proiuektuak partekatzeko.
2019-2020 IKASTURTEA
11 enpresa sortu dira Ikasenpresa egitasmoaren baitan (2020/02/29)
Aurtengo Ikasenpresaren edizioan 11 enpresa-proiektu sortu dira Marketin, Informatika, Kirola eta 3D zikloetako bigarren mailako ikasleen artean. Guzti-guztiek Ikasenpresa egitasmoan parte hartu dute. Marketin eta 3D zikloetako ikasleek enpresa bana sortu dute, eta talde osoak parte hartu du bertan, Baloreka eta Andregraun 401, hurrenez hurren. Kirolean eta Informatikan berriz, talde txikiagoak eginda, bost eta 4 enpresa sortu dira, hurrenez hurren: Binary tech, MSS Sports, Vertus, Gazte Ekintzaileak eta InforEssential MSSzikloari dagokionez eta, KEF zikloari dagokionez, Eskutik, OP Gym, Psikomotronik eta Bilcom Sport.
Zorionak egindako lanagatik!
Ikasenpresa azoka ospatu da Eibarren (2020/02/06)
Urtero bezala, unea heldu da Ikasenpresa egitasmoaren baitan landutako produktuak eta zerbitzuak ikusgai ipintzeko. Horretarako, Eibarren Ikasenpresa azoka antolatu da, Eibarko udalaren laguntzaz.
Harrobiaren erakusle Baloreka enpresa joan da eta salgai jarri dituzte sortutako mahai-jokoak. Harrera beroa izan dituzte jokoak eta etrokizun oparoa izan dezaketela jabetu dira Marketineko ikasleak.
Ikasenpresaren urteko bigarren kongresua egin da Barakaldon (2019/11/28)
Pasa den azaroaren 28an Barakaldoko BIC zentroan elkartu ziren Bizkaia osotik joandako Ikasenpresak. Bertan, nork bere enpresa-ideia ezagutzera ematea ez ezik, ekintzailetzarekin erlazionatutako hainbat tailer antolatu ziren. Harrobiako Marketin zikloko Baloreka enpresa presente egon zen ekitaldian, beraien mahai-jokoak Bizkaiko beste ekintzaile batzuekin partekatzen.
Martxan dira dagoeneko 19-20 ikasturteko Ikasenpresaren baitako proiektuak (2019/10/25)
Enpresa eta Ekimen Sustatzailea ikasgaiaren barruan dauden Harrobiako ikasleek beraien enpresa-proiektuei ekin diete eta dagoeneko martxan dira ikastolan sortutako 11 enpresa berri. Ikasenpresaren xedea enpresak sortzeko konpetentziak metodologia praktiko batez lantzea da; hori dela eta, enpresa proiektuak sortu ez ezik, salmenta errealak, aurkezpen publikoak eta azoketan parte hartu beharko dute ziklo guztietako 2. mailako ikasleek.
Ikasenpresa 19-20 Harrobia Ikastolan (2019/10/09)
Harrobian ikastetxe ezberdinak batu egin dira 19-20 #Ikasenpresari hasiera emateko. Ikasenpresa berriak martxan jartzeko irrikitan gaude!
Ikasenpresako lehenengo bilera egin da Iurretako institutuan (2019/09/19)
Ikasleen artean Enpresa eta Iniziatiba Ekintzailea ikasgaian lantzen den Ikasenpresa egitasmoaren lehenengo koordinazio-bilera egin da irailaren 19an Iurretako institutuan. Bertan irakasleen prestakuntzaz, jardunaldien, programaren ebaluazioaz eta ETHAZIko erronken gainean aritu dira egitasmoan parte hartzen duten 90 zentro inguru.
2018-2019 IKASTURTEA
Beste urte batez Harrobia Ikastolako ikasleen produktuak ikusgai Eibarko Ikasenpresa azoka (2019/02/14)
Pasa den otsailaren 14an, Harrobia ikastolako ikasleak, urtero egiten duten legez, Eibarren izan dira Tknikak sustatzen duen Ikasenpresa egitasmoaren baitan sortutako produktu eta zerbitzuak erakusten. Giro paregabean, EAE osoko ikasleek egindako proiektuak ezagutzeko parada izan genuen bertaratutako guztiok.
Azoka urte osoan zehar garatutako lanaren erakusleiho da, eta Kiroleko eta Informatikako zikloetako 2. Mailako ikasleek hartu dute parte 7 proiektu aurkeztuta. Proiektuetan dantza-akademiak, ez-ohiko kirolen sustapena, SW libreko enpresak edo bideo-jokoak izan dira, besteak beste Harrobiak eramandakoak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, TKNIKAren bitartez, koordinatzen du erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako Ikasenpresa programa.
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa da.
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Txabi del Corte: txabi@harrobia.net