Hasiera » Ikastola

Ikastola

HARROBIA ikastola, LANBIDE HEZIKETAKO IKASTOLA INTEGRATUA da

 

Honetaz gain, HARROBIA, Kirol Federazioei igaroaldiko kirol irakaskuntzak emateko eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen duen KIROL IRAKASKUNTZETARAKO IKASTOLA BAIMENDUA da.

HARROBIA, irabazi asmorik gabeko eta herri-onurakotzat deklaratutako Kooperatiba Elkartea da.

Portugaleten jaio zen 2001ean IBAR EZKERRA IKASTOLA izenarekin. 2011tik aurrera, bere zerbitzua BILBON eskaintzen du HARROBIA izenarekin.

Ikastolen Elkarteko ikastola gara eta  elkarrekin hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoarekin.

Lanbide Heziketako VI. Euskal Planean eta 2030 Euskal Enplegu-Estrategian ezarritako xedeek eta Bizkaiko Foru Administrazioaren eta Udal Administrazioen (Bilboko Udala) erronkek , gure eginkizuna eta ikuskerarekin batera, gure jarduteko eremua ezartzen dute.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.