Hasiera » Heziketa Zikloak » 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

Gure ikasleek 3D edukien ekoizpen katearen atal guztiak ikasiko dituzte, ikus-entzunezko, bideojokoen zein aplikazio interaktiboentzako. Aldi berean, eduki horiek integratzen dituzten produktu amaituen garapena egiten ere ikasiko dute, bai bideoetarako, bideojokoetarako, aplikazio interaktiboetarako, errealitate birtualeko zein areagoturako.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • 2D eta 3D animatzailea
  • 3 D modelatzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-aplikazio eta -produktuen garatzailea
  • Grafista digitala
  • Eremu birtualen sortzailea
  • 3D efektu berezietako teknikaria
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-eduki editorea
  • Multimedia-sistema eta -errealizazioko teknikaria

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

FAMILIA: Irudia eta Soinua
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)

1. MAILA

Lanbide moduluak:

1086. Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea (198 ordu)

1087. 2D eta 3D animazioa eta elementuak (264 ordu)

1088. 2D eta 3D kolorea, argiztapeana eta akaberak (198 ordu)

1090. Multimedia-proiektu elkarrragileen errealizazioa (231 ordu)

1094. Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)

2. MAILA

Lanbide moduluak:

1085. Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak (100 ordu)

1089. Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak (100 ordu)

1091. Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena (160 ordu)

0907. Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea (140 ordu)

E-200. Ingeles teknikoa (40 ordu)

1095. Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu)

1093. 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua (50 ordu)

1092. Lantokiko prestakuntza (360 ordu)

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

 

Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
    • Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako notei dagozkie.
  • Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako ikasketak beste  ziklo batzuekin osa daitezke. Adibidez, Marketina eta Publizitatea.
    • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak:
    • “Irudia eta Soinua” familian besteak beste.
    • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
  • Espezializazio masterra.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea (Zientzia eta Teknologiako Batxilergotik lehentasuna daukate).
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (B taldea).

 B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren originala eta 2 fotokopia
  • Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.

 C. Nola egiten da aurrematrikula:

  • Datak: Maiatzaren 6tik 24 ra.
  • Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
  • On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
  • Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
  • Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.

*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.

 D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.
  • Ziklo honetan, Zientzia eta Teknokogia Batxilergotik datozen ikasleek lehentasuna dute.

 E. Prezioak (2024-2025):

  • Matrikularen kostea 200 eurokoa izango da.
  • 180 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.

F. Arautegi Orokorra:

 

 

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.