Berdintasuna
Proiektuaren deskribapena
HARROBIAK Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzen duen ziurtagiria lortu du 2019ko maiatzaren 13an. Ziurtagiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du.
Gure Estrategia Planean genero-ikuspegia sartu dugu eta ikasturte guztietan pertsonen arteko berdintasuna sustatzen diren jarduerak garatzen ditugu. Hauetako batzuk, proiektu honetan islatzen ditugu, baita ikastolako berrietan eta sare sozialetan ere.
Kontaktua
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Nagore Susial: nsusial@harrobia.net

Elkarbizitza lantaldearen lehenengo bilera: ikasleen ahotsa eta berdintasuna ardatz
Ikasleen eta Harrobiaren arteko harremanak hobetzeko helburuarekin, aurten ere martxan jarri da Elkarbizitza lantaldea. Taldean parte hartzen dute ikasketaburuak, orientatzaileak eta A21 zein Normalkuntzako ordezkariek; ikasleen aldetik, gela...

Harrobiako bi proiektu aurkeztu dira DEMAren Enpresari sarietarako, ekintzailetza parekidearen aldeko bidean
Harrobiako Kirol eta Egokitzapen Fisikoko bi taldek beren enpresa-proiektuak aurkeztu dituzte DEMAk antolatzen duen Enpresari ideia-lehiaketara. Ekimen honek aukera ematen die ikasleei beren proiektuak garatzeko, ekintzailetzaren oinarriak lantzeko...

Harrobiak Emakunderen aitortza jaso du: genero berdintasunaren aldeko konpromisoaren plaka
Harrobia Ikastolako zuzendariak Emakunderen eskutik genero berdintasunaren plaka jaso du, hezkuntza-erakundeen artean berdintasuna sustatzeko egiten dugun lanari egindako aitortza garrantzitsua. Sari honek azpimarratzen du Harrobiak urteetan zehar...

Bare the label: moda arloko emakume ekintzaile baten proiektu berria jaio da Harrobian
Plan Singularreko ikaslea den Leticia Ibarrondo diseinatzaileak bere marka propioa jarri du martxan: Bare the label. Proiektua Urrats Bat egitasmoaren barruan garatu da, Bilbao Ekintza Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta emakume gazteen...

Zikloetan berdintasuna lortzeko bidean: nesken presentzia handitzen ari da Harrobian
Harrobia Ikastolako zikloetan nesken matrikulazioa pixkanaka handitzen ari da, eta hori bereziki esanguratsua da tradizionalki “mutilen ziklotzat” hartu izan diren esparruetan. Aldaketa honek erakusten du gero eta neska gehiago animatzen direla...
