Jasangarritasuna
2023-2024 IKASTURTEA
Harrobiak Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka Harrobia ikastolak Espainiako Garapen Agentziak eta Hezkuntza Ministeritzak ematen duten Vicente Ferrer saria jaso du Madrileko AECID erakundearen instalazioetan (2024/06/24)
Sariak hezkuntza jasangarriko praktika onak saritzen ditu eta Harrobia Marketin zikloko Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka aurkezteagatik izan da saritua.
Harrobiak Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka aurkeztu du Bolivian antolatu den Garapen Jasangarrirako eta Hiritartasun Globalerako Heziketa Praktika Onen Elkartruke eta Prestakuntza Mintegian (2024/06/20)
Boliviako Santa Cruz hiriko Espainiako Garapen Agentziak dituen instalazioetan hainbat zentrok partekatu dituzte beraien heziketa-praktikak, horien artean, Harrobiako Marketin zikloan egiten den Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka.
Harrobia LHIPI partaide Bolivian ospatu berri den Garapen Jasangarrirako eta Hiritartasun Globalerako Heziketa Praktika Onen Elkartruke eta Prestakuntza Mintegian (2024/06/19)
Ekainaren bigarren hamabostaldian Boliviako Santa Cruz hirian ospatu den Garapen jasangarriari eta hiritartasun globalari buruzko mintegian Herrialde horretan Espainiako Garapen Agentzia eta bertan errotuta dauden Gobernuz Kanpoko Erakundeen lanaren berri eman da. Bide batez, Txikitos probintzian ondarearen errehabilitazioa ardatz duen garapen-proiektu integralaren berri jaso dute bertaratuek, non errehabilitazioa ez ezik, ostalaritza, turismoa eta musika barrokoa uztartzen dituen biziberritze plan jasangarri bati ere ekin dioten.
GIDAko ikasleak Gorbeiako parkean izan dira mendiko ibilbideak prestatzen (2024/06/08)
Gorbeiako aterpetxean izan dira Kirola ingurune naturaleko eremuetan egiten duten erdi mailako zikloko ikasleak. Bertan mendi-ibilbideak prestatzen izan dira natura errespetatzen ikasiz eta irizpide inklusiboak aintzat hartuta.
Irteera egin dute GIDAko ikasleak Valderejoko parkera (2024/06/04)
Sobron aldera egin dute Harrobiako GIDA zikloko ikasleek natura-ingurunean kirol jarduerak praktikan jartzeko. Bide batez, ekosistema mantentzeak beraien lanbiderako duen garrantziaz jabetzeko parada ere izan dute.
Marketineko agentzia solidarioa (2024/06/01)
20 zerbitzu eskaini ditu Marketineko agentzia solidarioak 23-24 ikasturtean. Aurtengo ikasturtean Marketin zikloak eskaintzen dituen txikizkarientzako marketin zerbitzuetan 20 bat proiektu landu dira. Proiektuen truke bezeroek 20€ko ekarpena egiten dute eta diru hori Aspanovas erakundeari eman zaio
Basajainkoen eremua (2024/05/26)
“Basajainkoen eremua”, euskal mitologia eta ingurune naturalaren babesa erlazioanatzen dituen arkade jokoa garatu dute Harrobiako 3Dko ikasleek.
Ohitura osasungarriak bermatzen (2024/05/21)
Biztanleengan ohitura osasungarriak bermatzeko VR Joku bat egin dute 3Dko ikasleek. Jokoa Googaz BBK-ren programaren barnean garatu da.
Arkade jokoa ikastolako kafetegian (2024/05/19)
Itsasoetan zabor bilketaren gaineko Arkade jokoa egin zuen ikasle talde batek. Arcade makinan jarriko da datorren urtean ikastolako kafetegian.
Gariño Laburmetraila (2024/05/15)
3Dko ikasle talde batek Gariño Laburmetraila egin du.
Laburmetraian Itsas zaldi baten gora beherak matxismo mundu batean erakusten dira.
Arkade jokoa (2024/05/10)
Ikasle talde batek bulegotika lanak dakarren “burn-out” efektuaren inguruko arkade jokoa egin dute.
ETHAZIren biatan kokatzen den erronkan, ikasle talde batek Arcade motako joko mitikoa garatu dute; oraingoan gaia burn out sindromea izan da.
GJHak lantzen dituzten proiektuak aurkeztu dituzte Marketin eta publizitatea zikloko lehen mailako ikasleek (2024/05/01)
ETHAZI ereduaren baitan lantzen diren Garapen Jasangarriko Helburuak oinarri dituzten proiektuak diseinatu dituzte Marketineko ikasleek eta ikastalde osoaren aurrean aurkeztu dituzte. Ideien artean daude, besteak beste, orientazio-zerbitzu bat, eskuz egindako produktuen salmenta, elikagaien bankua edo uraren premia duten komunitateetara helarazteko proiektuak. Zorionak egindako lanagatik.
Harrobia Ikastolak Basquetourren (2024/04/29)
Harrobia Ikastolak Basquetourrek Zegaman antolatu duen mendi-ibiliak tailerrean parte hartu du. Mendiko gidarien irudiari eta prestakuntzari buruzko gure ikuspegia partekatu dugu, jardunaldi honetan baita ere Aktiba, Atrae, Nekatur, Orbela eta Tokiko Garapen Agentziek parte hartu dute .
Alkoholzaletasunari buruzko sentsibilizazio saioa jasotzen (2024/04/24)
Apirilaren 24an Kirol Instalazioan Irisgarritasuna eta Kontserbazio zikloko ikasleek alkoholzaletasunari buruzko saioa jaso zuten.
KIK oinarrizko zikloko ikasleak Zumaiako flyshean izan dira bisitan (2024/03/22)
Martxoan, Zumaiako geoparkea eta interpretazio zentroa ikusteko parada izan dute Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa zikloko ikasleek.
Egokitze Fisikoko ikasleek bi aste daramatzate Bilboko Udaleko Ibiltareen Sarea programan parte hartzen (2024/03/16)
Pertsona nagusiekin batera egiten dute ibilbidea eta bertan proposatzen diren ariketetan parte hartzen dute.
Helburu bezala daukate talde bakoitzak ibilbide bat prestatzearena eta aurrera eramatearena.
Mugikorraren erabilera arduratsuari buruzko prestakuntza jaso dute ikastolako ikasleek (2024/03/09)
Mugikortasuna gehiegi erabiltzea XXI. Mendeko jendarte-arazo larria dela jabeturik, ikastolako ikasleek sentsibilizazio saioa izan dute martxoaren 4an eta 7an.
Gure Egokitze Fisikoko ikasleek, “Hasiberri batentzako programa bat disenatuz” erronka bukatu dute (2024/02/29)
Erronka honetan, 5 asteko programa bat aurrera eraman dute, 14 auzokideri entrenamendu pertsonalak gidatuz .
San Frantzisko auzoko Tejiendo Salud elkartearen bidez, 14 auzokide, astean behin gure ikastolara hurbildu dira ohitura osasungarriak hartzeko .
Eskerrik asko Koop SF 34 elkarteari gure ikasleak laguntzeagatik eta parte hartu duten auzokide guztiei .
Gure ikasleek lan ona egin dute !!
KIK zikloko ikasleak Artigaseko zabortegian izan dira bisitan (2024/02/25)
Otsailaren 19an Ganekogortako magalean dagoen Artigas zabortegia bisitatzen izan dira KIK zikloko ikasleak.
Zikloetako bigarren mailako ikasleek genero-berdintasunari eta sexologiari buruzko bina prestakuntza saio jaso dute (2024/02/15)
Otsaila eta martxoan zehar bina saio jaso dute Harrobiako ziklo desberdinetako ikasleek sexologiari buruz; saiootan ikasleek generoa eta sexua bereizten ikasteaz gain, aukera guztiak errespetatzearen garrantziari buruz jardun dute.
Egokitze Fisikoko ikasleak adineko pertsonentzako entrenamendua gidatzen (2024/02/10)
Aste honetan, Egokitze Fisiko’ko ikasleek BizitzariKantua erronkaren barruan, adinekientzako azkenengo entrenamendua gidatu zuten.
8 astez ibili dira Bilboko zentrotara (Irala, Ibarrekolanda, Basurtu, Zorrotza, Begoña eta Otxarkoaga auzoetan) hurbiltzen, adineko pertsonei taldekako entrenamenduak gidatzera.
Gure ikasleek Mugikon enpresako begirale batzuei esker haien saioei buruzko feedbacka jaso dute eta haien laguntzaz, askoz hobeto ikasi dute saio hauek nola antolatu eta gidatu.
Eskerrik asko Bilboko udaletxeari saio hauek baimentzeagatik eta Mugikoneko enpresari gure ikasleei laguntzeagatik!!!
Egokitze Fisikoko ikasleak , IMQ-ko Bilbozar zahar egoitzan (2024/01/21)
Egokitze Fisikoko ikasleak , IMQ-ko #Bilbozar zahar egoitzara gerturatu dira ordubeteko entrenamendu pertsonalizatuak gidatzera, gaixotasun kronikoak dauzkaten hango pertsonei.
Oso pozik atera dira nola eskertzen zieten ikusita eta aukera izan dute fitnesseko gaixotasun kronikoei buruzko erronkari amaiera praktikoa emateko.
Ziber-jazarpenari buruzko tailerra egin dute ikastolako ikasleek (2024/01/10)
Jokozaletasunari buruzko sentsibilizazioa jaso dute Harrobiako ikasleek (2023/11/20)
Azaroan zehar ikastolako ziklo anitzetako ikasleek sentsibilizazioa jaso dute kirol-apostuen gainean eta, oro har, zorizko jokoen gaian.
MKT ikasleek kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio saioa izan dute (2023/10/31)
Sektorean garrantzi handiko gaia den gehiegizko kontsumoari buruzko sentsibilizazioa izan dute urrian Marketin zikloko ikasleek.
Ikasleek Bilbo Zaharreko aniztasunari buruzko bisita-gidatua egin dute (2023/10/31)
Koop SF elkarteak antolatzen dituen Diversitours egitasmoaren baitan, bisitanizan dira Harrobiako ikasleak Bilbo Zaharreko kaleetatik zehar. Egitasmoaren xedea auzoan dagoen kultura aniztasuna pertsonengana helaraztea da..
Ocean Cleaning (2023/10/31)
“Natura Inguruneko Gidari Lanak eta Aisialdia” zikloko ikasleek #OceanCleaning-en 9 kilo zabor jaso dituzte ! Gure planetaren zaintzaz jabetu behar gara
Urrian genero berdintasunaren aldeko ekintzak egin ditugu (2023/10/31)
Batetik, bigarren mailako ikasleek lau ordutako formazioa jaso dute Urtxintxa Eskolako Leire eta Bernarren eskutik.
Bestetik, urriaren 26an, 9 langile (5 emakume eta 4 gizon) bildu ginen lau urteko planerako ekintzen zerrenda egiteko, Murgibeko Garaziren laguntzarekin.
Arlo honetan lan handia dago egiteko baina bidean gaude!
A2030eko lehenengo bilera egin da Eibarren (2023/10/31)
Urriaren 31n egin da Eibarren EAEko lanbide heziketako zentroen arteko topaketa eta bertan aurkeztu ditu Harrobiako dinamizatzaileak ikastolan egiten diren bi praktika on: Marketinean egiten den Ura joanda, alferrik da presa egitea erronka, jasangarritasunean oinarritutako negozio-ideiak garatzen dituena eta Bizitzari kantua erronka, pertsona nagusiengan aktibitate fisikoa egiteko grina piztu nahi duena.
2022-2023 IKASTURTEA
Garapen Jasangarriko Helburuak oinarri izan dute Marketin eta Publizitateko lehenengo mailako ikasleek, merkaturatu behar zituzten proiektuak ideiatu eta negozio-plana aurkeztea zeregina zuten erronkaren barruan. Aurkeztutako proiektuak izan dira lur sailak erosi eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekin elikagaiak ekoitziko dituen kooperatiba bat, proiektu sozialak sustatuko dituen crowdfounding-a, baliabiderik gabeko pertsonentzako low-cost menuak eskainiko dituen jatetxea, kalitatezko hezkuntza mundu osora hedatzeko erakundea, diru-sarrera nahikorik ez duten familientzako denda eta gaitz psikologikoak jota dauden nerabe eta gazteentzako kabinetea eta lodifobiaren kontrako aholkularitza zerbitzua. Ikusten denez, proiektu guztiek kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, zero pobrezia, bizimodu osasungarriarekin zerikusia daukate. Horrez gain, proiektuetan aberasteko asmorik ez egotea azpimarratu nahi izan da; hortaz, proiektu guztiak elkarteak, fundazioak edo aberasteko asmorik gabeko kooperatibak izan dira.
Klimaren murala profitatu dute Harrobiako irakasleek jasangarritasunaren gaineko ekintza-plan bat diseinatzeko (2023/03/09)
A2030 egitasmoaren baitan Harrobiak aurrera eraman nahi duen ekintza-planaren ildo nagusiak zehazten aritu da Harrobiako klaustroa Adesio erakundearen laguntzarekin, martxoaren 6an egindako saio batean. Klimaren murala izenaren azpian aldaketa klimatikoaren kausak eta ondorioak aztertzen aritu da irakasle taldea.
Harrobiako ikasleen %95ek bat egin du Harrobiaren adierazpenarekin Agenda 2030en baitan (2022/09/28)
Igaro berri den irailaren 23ko klima aldaketaren kontrako greba dela eta, Harrobia ikastolak bere konpromisoa adierazten duen dokumentua argitaratu eta ikasle guztiei aukera eman zien bat egiteko. Dokumentuari bere atxikimendua adierazi zion 257 ikaslek, ikasleria osoaren %95ek.
Adierazpenean lau puntu nabarmendu ziren, natuaren aniztasuna galtzea (ekosistemak, basoak, ur-eremuak), gizarte aniztasunaren alde eta pobreziaren kontra, kontsumo eta ekoizpen jasangarrien alde eta krisi energetikoak baliabide gutxiko pertsonengan duen eraginari aurre egiteko asmoa. Harrobia ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiegu ikastolako ikasleei erakutsitako konpromisoagatik.
2021-2022 IKASTURTEA
Harrobiak jaso du Eskola Jasangarriaren diploma lehendakariaren eskutik (2022/06/08)
Harrobia ikastolak eskola jasangarria dela aitortzen dion diploma jaso du ekainaren 7an Urdaibain kokatuta dagoen Ekoetxean ospatutako ekitaldi batean. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala egon zen. Han izan ziren, besteak beste, Jokin Bildarraitz, Hezkuntza Saileko kontseilaria; Arantza Tapia, Industria eta Jasangarritasun Sailaren kontseilaria, eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Azken honek eman zion diploma Harrobia ikastolako ordezkariari. Ekitaldian EAE osoko hainbat zentrok ere jaso zuten diploma. Zorionak guztioi!
Elkarteneteko lagunek Marokon izandako esperientziaren berri eman diote Bilboko udal-korporazioari (2022/06/02)
Agenda 2030en barruan ospatu da Bilboko udaletxearen pleno-aretoan urtero antolatzen den foroa. Bertan izan dira Agrazh eta Elkarteneteko lagunak, amazigh herriarentzak eramandako ordenagailu eramangarriekin izandako esperientzia Bilboko zinegotziei ezagutarazteko.
Elkartenet elkartea Marokon da, amazigh herrialdeko umeei teknologia hurbiltzeko asmotan (2022/05/13)
Marokon dira Elkarteneteko kideak herri amazigh txiki batean, bertako umeei digitalizatzen laguntzen. Horretarako, Euskal Herrian eskuratutako ordenagailuak berreskuratu, beraiek sortutako Txikilinux softwarea instalatu eta bertako umeen esku laga dituzte. Egun hauetan bertan dira komunitateko umeei, irakasleei eta gurasoei azaltzen nola erabiltzen den. Horrela, ekonomia zirkularra lantzeaz gain, Kalitatezko Hezkuntza bermatu nahi diete amazigh umeei. Bideoan ikus daitekeenez, bertako telebistan albiste izan dira.
Harrobiak eskola jasangarriaren izendapena berritu du (2022/05/09)
Harrobia ikastolak berriro eskuratu du Hezkuntza Sailak ematen duen Eskola Jasangarriaren ziurtagiria. Ziurtagiriak Harrobiak jasangarritasunari ematen dion lehentasunaren aintzatespena da, bai kudeaketaren arloan, ikastolako komunitateko kide guztien partaidetza bermatzearenean, bai eskolak emateko orduan gaia lantzearenean. Zorionak guztioi!
Agenda 2030ko Eskolarteko Foroa ospatu da Otxarkoagako udaltegian (2022/05/09)
Urtero egin ohi zen legez, aurten ere berriro ospatu da Eskolarteko Foroa, bi urtez bertan behera geratu dena. Foroa maiatzaren 5ean egin zen Otxarkoagako udaltegian eta bertan egon ziren GIDA zikloko Irantzu eta David eta bertan aukera izan zuten udalari helarazteko Miribillako parkea hobetzeko proposamenak, besteak beste, bizikletak konpontzeko eta garbitzeko instalazioak jartzea.
Harrobiako irakasleek bizimodu osasungarriari heldu diote Kiroleko ikasleen eskutik (2022/04/05)
Kirola eta Egokitzapen Fisikoa zikloko eta Egokitzapen Fisikoko entrenamenduak areto balioanitzetan ikastaroetako ikasleek bezero izan dituzte Harrobiako irakasleak entrenamendu pertsonalak egiteko. Egindako saioetan irakasleen elikatzeko ohiturak, bizimodua, eta egoera fisikoa aintzat hartuta ikasleek entrenamenduak programatu dizkiete Harrobiako irakasleei. Osasuntsu bizi, luze bizi!
GIDA zikloko ikasleek itxasertzeko ekosistema aztertu dute (2022/03/25)
Kiroleko erdi mailako zikloko ikasleak Getxoko Azkorri hondartzan izan dira bertako uraren kalitatea eta plastiko-bilketa egiten.
Saioa Azterkosta egitasmoaren barruan sartuta dago eta beronen helburua ikasleak ekosistema zaintzearen garrantziaz jabetzea izan da, beraien lan-karreraren garapenerako oinarrizkoa izan baitaiteke. Ekintza hau Agenda 2030n lantzen den jasangarritasunaren baitan dago, non Harrobiak 10 urte baino gehiago eman dituen dagoeneko.
6 asteko zirkuitoa egingo dute Harrobiako eta Calasanzeko ikasleek Barakaldoko gizarte zentro batean (2022/03/02)
Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek 6 asteko programa martxan jarriko dute non asteazkenetan 11:45etatik 13:45etara barakaldoko 5 gizarte zentroko 4 adinekoentzako zirkuitoak gidatuko dituzten.
Zirkuito horietan arlo fisikoa, kognitiboa eta emozionalarako ariketak proposatuko dira zahartze aktiboa sustatzeko.
Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, urtero antolatzen duen BIRZIKLATU!-¡RECICLA!
3Dko 2. mailako ikasleek , animazio bat sortu dute #DaleCandela erakunderako. Animazio txiki hau asteburuan eskeini den kontzertu batean ikusi ahal izan da.
Kontzertu hau, erakundeak aterako duen diska bat aurkezten zuen. Diska honek lortzen duen dirua, ELA gaixotasuna jasaten duten pertsonak laguntzeko izango da.
Eskerrik asko zuen lanagatik!
Marketineko ikasleek 11. GJHri heldu diote sentsibilizazio kanpaina bat eginez (2021/11/02)
Etorkizuna aldatzeko prest? Leloarekin heldu diote Publizitatea eta Marketina zikloko ikasleek Hiri eta Komunitate jasangarriak Unescoren aldarrikapenetako bati.
Ekintza honekin, Agenda 2030ren baitan Harrobian lantzen ari diren helburuen gaineko informazioa eta portaera aldaketak ekarri nahi ditugu eszenariora.
Hiri eta komunitate jasangarriak izango da aurtengo Agenda 2030eko gaia (2021/09/14)
2021-2022 ikasturtean Unescon plazaratutako Garapen Jasangarriko Helburuei eutsi egingo die Harrobiak berriro ere. Oraingo honetan 11. helburuari helduko dio Harrobiak: Hiri eta Komunitate jasangarriak. Hartara, hiri-ohitura jasangarriak, hondakinen kudeaketa, zarata, bizi-kalitatea hobetzea, hiri-ortuak eta, oro har, hirietan jasangarritasuna sustatzeko ekintza andana sortzeko asmotan da ikastola.
2020-2021 IKASTURTEA
Uzta emankorra ematen ari da sabai gaineko hiri-ortuak (2021/06/01)
Urte hasieran eta Sarturekin elkarlanean sortutako hiri-ortua hasia da uzta emankorra ematen. Hemen dituzue loreak, letxugak, piper landareak eta tomate-landareak ikusgai!
Bilboko Udal Foroan parte hartu du Harrobiak (2021/06/03)
Urteroko tradizioari eutsiz, aurten ere Agenda 2030 egitasmoaren barruan Udal-foroa ospatu da ekainaren 3an. Oraingo edizio hau telematikoa izan da eta Harrobiak aukera izan du BirziklaOn proiektuaren berri emateko udal-ordezkariei eta Bilboko enparauko zentroei ere.
Harrobia ikastolako bozeramaileek BirziklaOn proiektuaren babespean egindako ekintzak azaldu dituzte, hala nola, bideo-jokoa eta challenge-a. Informazio gehiago daukazue Instagrameko @birziklaon kontuan. Lan ona, Marketina eta 3D zikloetako ikasleei egindako lanagatik!
Plastikoaren erabilerari buruzko roll-up-a ikusgai Harrobian (2021/05/07)
Bilboko udalak zentroen esku jarri duen plastikoari buruzko roll-up-a ikusgai egongo da Harrobian bi astez. Bertan plastiko gutxiago sortzeari buruzko informazioa ez ezik, edukiontzia egokiro erabiltzeari buruzko aholkuak ematen dira.
Harrobiako ikasleek birziklapenaren
Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, BIRZIKLATU!-¡RECICLA!
Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute (2021/02/11)
Otsailaren 4an, Libera Makers lehiaketaren kick-off online ekitaldian parte hartu zuten Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek, beste sei zentroekin batera. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu duten non ikasleek prototipoak egin behar dituzten honako erronka hauei konponbidea emateko: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA proiektuarekin ‘basuraleza’-z kontzientziatzeko.
Informatikako ikasleek lehenengo sorospeneko tailerra egin dute (2021/02/01)
Laneko Prestaskuntza eta Orientabidea ikasgaiaren baitako Laneko Arriskuen Prebentzioaren gaia lantzen aritu dira Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko 2. mailako ikasleak. Horren harira, lehenengo sorospenari buruzko tailerra egin dute. Tailerrean pertsona bat artatzeko prozesua edo bihotzeko masaje nola eman aztertu dute.
Martxan da hiri-ortua, Sartu eta Harrobiaren arteko elkarlana (2021/01/20)
Martxan jarri da Harrobiako sabai gainean Sartuko talde batek sortu duen hiri-ortua. Besteak beste, letxugak, piperrak, tomate eta loreak landatuko dituzte.
#BirziklaON, mundu aldatzen lagunduko gaituen proiektua (2021/01/15)
Gure zikloetako energia sortzailea BirziklaON sormenera bideratu dugu. Bilboko Udalarentzat diseinatutako proiektu berritzaile honek gazteen artean birziklapena, berrerabilpena eta hondakinen murrizketa sustatzea du helburu.
Gure ikasgeletan erabiltzen dugun Ethazi metodologíak, proiektuak eginez ikasteko aukera ematen duenak, gure goi mailako zikloetatik proposamen orokor eta dibertsifikatu bat eraikitzeko aukera eman digu. Ondorioz, datozen hilabeteetan zehar, Bilboko gazteentzat zuzendutako ekintzak proposatuko dira: sare sozialetan sortutako erronka dibertigarriak, bideojoko entretenigarria kaleratuko da eta ingurumena helburua duen kirol ekitaldi originala antolatuko da. Bilboko Udaleko Ingurumena eta Garbiketa Saileko arduradun eta teknikariak Marketing eta Publizitateko ikasleek garatutako proiektuaren aurkezpenean.
Mugarik gabeko Ekonomisten beste bi saio eman dira 3Dn eta KEF zikloetan (2021/01/13)
Ekonomia soziala eta solidarioa ikasleen artean sustatze aldera, Mugarik gabeko Ekonomistak elkarteko lagunak Harrobian izan dira, berriro ere, enpresaren beste ikuspegi bat emateko asmoz, balioetan oinarritzen den ekintzailetzari bultzada emateko asmoz. Mila esker elkarteko Iratiri beraien kezkak eta iradokizunak gurekin partekatzeagatik. Guztion artean mundu hobe bat egingo ahal dugu!
Kirol-animazioko ikasleak Azterkost programan parte hartu dute (2020/12/14)
Kirol-animazioko ikasleak Azterkost programarekin Azkorriko hondartzara joan ziren laginketa egitera; ondoren hondartzan zeuden plastikoak jaso zituzten .
Marketineko ikasleek plastikoei buruzko bideoak editatu dituzte (2020/11/20)
A2030 egitasmoaren baitan, Marketin eta Publizitateko ikasleek plastikoek eraginak gaitzat hartu dute bideo-edizioko eskoletan. Hona emaitza: https://bit.ly/35kf6Zq .
Mugarik Gabeko Ekonomisten bigarren saioa izan da Harrobian (2020/11/06)
Urtero legez, eta Harrobiaren konpromiso sozialari eutsi nahirik, Mugarik Gabeko Ekonomisten elkarteko lagunak Harrobian izan dira, batean modu presentzialean, bestean bideokonferentziaren bidez, enpresak sortzeko beste ikuspegi bat eskaintzeko asmoz, ikuspegi ekitatiboa eta solidarioa aberasteko helburu soila duten enpresen aldean. Konpromiso sozialaren bat eginez, aurrera Harrobia eta mila esker Mugarik Gabeko Ekonomistei!
A2030 urteko plana aurkeztu zaie zikloetako tutoreei (2020/10/19)
Urtero bezala, ETHAZI bileran aurkeztu dira 20-21 ikasturterako planaren ildo nagusiak. Aurtengo gaia plastikoak izango da.
Unescoren Jasagarritasunerako Helburu Iraunkorrak landu dira Ikasenpresa proiektuetan (2020/10/07)
Agenda 2030 egitasmoaren baitan, eta Ikasenpresak horretarako abagune aparta eskaintzen duela aprobetxaturik, Harrobiako ikasleek garatuko dituzten enpresetan xede sozialak, ekonomia justuagoa, ekitatiboagoa eta solidarioagoa nola landu daitekeen aztertzen izan dira eskola-orduetan.
Natur-inguruneko ikasleak zalditegian praktikak egiten (2020/10/06)
Natur-inguruneko kiroleko zikoko ikasleek atzo izan zuten klase lehen eguna, eta ondo hasteko Trapaganeko Hípica Burdin Zaldia zalditegira joan ziren. Guztira 50 orduko formakuntza jasoko dute.
Harrobia Unescoren konpromisoekin bat (2020/10/05)
Aurtengo gaia Agenda 21en, plastikoarena ez ezik, 2030 Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzea da.
Harrobia Unescoren helburuekin bat!
Aurtengo leloa: “Plastikorik gabe askoz hobe”
2019-2020 IKASTURTEA
Agenda21en parte hartzen duten Bilboko zentroek bilera egin dute (2020/05/21)
Igaro den maiatzaren 21ean, bideo-konferentziaren bitartez, A21eko Bilboko zentroak elkartu dira. Bileran konfinamenduan zehar egindako jarduerak, kurtsoaren bukaera eta datorren urteko erronkari buruz jardun dute: A21 Agenda 2030era egokitzea.
Kiroleko ikasleek konfinamenduari txertoa ipini diote (2020/05/18)
Harrobia ikastolako ikasleek konfinamendu egoeran jasangarritasuna sustatzeko proposamenak egin dituzte. Ikasleek emandako aholkuak dira, besteak beste, bertoko elikagaiak kontsumitu, ura eta energia aurreztu, birziklatu, etxeko lanetan lagundu, errekaduak egitera bizikletaz joan…
Harrobiak parte hartu du Basque Ecodesign meeting-ean (2020/02/28)
Otsailaren 28an, Basque Ecodesign meeting topeketen barruan, Ihobek antolaturiko ekodiseinuari buruzko hub-ean parte hartu zuen Harrobiak. Hasieran hub horretan EAEko Unibertsitateek izandako esperientziaren berri izan ostean, elkarte autonomoko hainbat zentrotako partaideek ekonomia zirkularra lanbide heziketan nola lantzen den eta hub horrek lanbide heziketari nolako onura ekar liezaiokeen jorratu zuten talde-lanean; eta, horien artean, Harrobia. IHOBEk sustaturiko hub horrek ekonomia zirkularra du ardatz eta etorkizunean aterabide bat izan daiteke ikastolako ikasleek praktikaldiak, bekak eta antzeko laneratze bide berriak izan ditzaten; asmo horrekin ekin nahi dio Harrobiak egitasmo berri honi, behinik behin.
Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute (2020/01/29)
Hirugarren ebaluazioan, Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute eta atzo, urtarrilak 28, Zamudioko Parke Teknologikoko Tecnalia eraikinean egindako aurkezpenean egon ginen. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu dute ikasleek honako erronka bati konponbideak eta prototipoak bilatu dezaten: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA duen leloari ‘#basuraleza’-z kontzientziatzeko: ez da zure zaborra baina zure arazoa bada!
Natur-Inguruneko kiroleko ikasleak hondartzan (2019/11/27)
Harrobiako Natur-Inguruneko Kiroleko ikasleak hondartzara hurbildu dira ingurugiroari buruz gehiago ikasteko. Bertan, uraren hainbat analisi egin dituzte: tenperatura, gazitasuna, oxigeno saturazioa, PH-a, nitratoak, fosfatoak eta abar. Biodibertsitateari dagokionez Azkorriko landareak ezagutu dituzte eta apo lasterkaria ere ikusiteko aukera izan dute! Amaitzeko, gizakiaren aztarna ezabatzeko hondakin solidoak bildu, aztertu eta birziklatu dituzte.
Elkarbizitza lantaldearen lehenengo bilera (2019/11/20)
Ikasleen eta Ikastolaren arteko harremanen jarioa hobetzeko asmoz, Harrobiak martxan jarri du aurten ere Elkarbizitza lantaldea. Lantaldean ikasketa buruak, orientatzaileak eta A21 eta Normalkuntzako ordezkariek ordezkatzen dute ikastola; ikasleen partetik, berriz, gela guztietako ordezkariek hartzen dute parte. Ebaluazioa, Agenda 21eko gaia, Beldur barik lehiaketa, ekintzailetza, Gabonetako azoka edo ikasleekiko komunikazio-tresnak izan dira jorratutako gaiak, besteak beste.
Ohitura osasungarriak hasi da sustatzen Harrobia ikastola (2019/11/19)
Harrobiak ohitura osasungarriak sustatzeko kanpaina jarri du abian. Kartelen bitartez jarduera fisikoa areagotzeko proposamenak iradokitzen dira, hala nola, eskailerak erabiltzeko, oinez edo bizikletaz etortzea ikastolara, 45 minututik behin geldialdi aktiboak egitea eta abar.
Agenda 2030 enpresetan txertatzeko tresnak aurkeztu ditu Munduko Itunaren Espainiako Sareak (2019/10/17)
SPRI-k Bilbon duen egoitzan aurkeztu ziren jasangarritasunaren bidean aurrera egiteko plataforma bat, enpresan gaia nola lantzen den erakusteko balio duena. Halaber, Agenda 2030k jorratzen dituen 17 gai horiek enpresentzat negozio-aukera berriak dakartzala adierazteko ere balio izan zuen. Aurkezleen artean izan ziren Basque Trade and Investment Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta Munduko Irunaren Espainiako Sarea. Ikusleen artean, nola ez, Harrobiako partaideak egon ziren.
Marketin eta Publizitateko ikasleek bat egin dute plastikoaren arazoarekin beraien ETHAZI erronketan (2019/10/16)
Marketin eta Publizitateko zikloko 1. Mailako ikasleek, Agenda 21eko gaiarekin bat etorriz, plastikoaren erabilera arduratsuarekin erlazionatutako zenbait bideo editatu eta igorri dizkigute.
Bideotan ikus daitekeenez, arazoak datozen belaunaldien etorkizuna baldintzatu dezake. Lana Etekin Handiko Zikloetan erabiltzen den metodologiari esker izan da posible, eta, plastikoaren gaia ez ezik, enpresen erantzukizun soziala hizpide izateko abagunea eman digu. Zorionak egindako lanagatik!
Bideoak Harrobia ikastolako youtube helbidean dauzkazue ikusgai. Egin KLIK!
Hasi dira 19-20 ikasturteko ohitura jasangarriak sustatzeko banakako saioak (2019/10/03)
Kirol zikloko ikasleek, beste urte batez ere, Harrobiako komunitateari ohitura osasungarriak mantentzeko eta sasoian egoteko saioak eskaini eta ematen hasiak dira dagoeneko. Saio horietan norberaren ohiturei buruzko galdetegi bat egin ondoren, entrenamendu saioak pertsonalizatu egiten dizkiete bezeroei eta elikatzeko aholkuak eman ere. Urte batzuk joan dira aktibitate hau egiten hasi zenez geroztik eta aurten 20 pertsona inguruk erantzun dio eskaintzari, ikastolako kideak ez ezik, baten bat Harrobia plazan dauden ikastolako bizilaguna ere. Harrobian sasoiko harrapatuko ahal gaitu hurrengo udak!
Eskola Jasangarrien sarearen lehenengo bilera Eibarko Armeria Eskolan (2019/09/27)
Eibarren Eskola Jasangarrien bilera egin berri dugu. Bilera horretan Elkarte Autonomoko hainbat zentro elkartu dira ikasturteari tamaina hartzeko eta aurtengo erronkei helltzeko.
Eskola Jasangarriaren bandera duten zentroak IRAES sarean elkartzen dira eta jarduera komunak planteatzen dituzte, baita estatu mailan elkartzen diren beste zentro batzuekin ere. Harrobia Ikastolak 2017-2018 ikasturtean lortu zuen eskola jasangarriaren bandera.
19-20 ikasturteko lehenengo Koordinazio-bilera egin du Bilboko Ingurugelak (2019/09/22)
Agenda 21 egitasmoa martxan ipintzeko bilera egin da irailaren 19an, ostegunarekin. Bertan, elkar ezagutzeko aurkezpenaz gain, aurtengo erronkei eta baliabideei buruz jardun dute bertaratutakoek. Aurten landuko den gaia plastikoarena izango da.
Harrobiak parte hartuko du aurten Azterkosta egitasmoan (2019/09/21)
Natur Inguruneko Gorputz eta Kirol Ekintza Gidaritzako ikasleek Azterkosta egitasmoan parte hartuko dute aurten lehenengoz. Egitasmo horretan kostaldearen azterketa eta beronen ustiapenari buruzko ikerketa egingo dute. Egitasmoan ikasitakoa natura-inguruneetan egiten diren jardueretan aplikatzeko ezin aproposagoa izan daitekeelakoan, ekin, gazteok!
Plastiko bilketa egin dute Harrobia ikastolako ikasleek Sopelako hondartzan (2019/09/20)
Urtero legez, Harrobiako ikasleak ikasturteari hasiera emateko dinamikak egitera joan ziren Sopelako hondartzara. Dinamika horien xedea elkar ezagutzea eta giro ezin hobean murgiltzea da; dena dela, aurtengo edizioan aukera aprobetxatu dugu Agenda 21en baitan landuko den plastikoaren gaia jorratzeko. Hori dela eta, ikasleek plastikoa biltzeari ekin zioten. Plastiko puska handiak errez antzematen dira, baino mikroplastikoek egiten dute kalte gehien, kate trofikoan errazago sartu baitaitezke; horiexek izan ziren Harrobiako ikasleek batu zituzten gehienak.
Jasangarritasuna (2019/05/05)
Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroek Bizkaiko Diputazioak antolatutako jasangarritasun foroan izan ziren abenduaren 13an, asteazkenean. Bertan jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait gai landu zituzten ikasleek, hala nola, ekonomia zirkularra, ekodiseinua edo lan arriskuen prebentzioa.
Harrobia, nola ez, presente egon zen eta ikastolako Marketineko ikaslea den Galder Conchak aurkezle lanak ere egin zituen. Lan ona, Galder!
2018-2019 IKASTURTEA
Bidegorriak (2019/04/02)
‘Bizikleta Ibilbideetako Gida’ ikastaroko ikasleek egindako bidegorrien egoeraren inguruko txostena Bilboko Udalean aurkeztu du Harrobiak. Txostenak epe labur eta ertainera mantenu- eta hobekuntza-lanak behar dituzten lekuak islatzen ditu egoera nahasgarriak sortarazten dituztelako. Lan horiek egin ezean, istripuak gerta lekizkieke txirrindulariei zein oinezkoei. Txostena euskaraz eta erdaraz eskuragarri dago.
Ur-Zikloa (2019/03/22)
Koop SF 34 (2019/03/20)
Sahara azpiko bilbotarrak biltzen dituen Koop SF 34 elkarteak Espezieen merkatua antolatzen hasi da Harrobia plazan igandero. Merkatu horretan emakumeek beraien herrialdeetako jaki gozoak eskaintzen dituzte pintxo formatuan. Horrekin batera, jai tematikoak antolatzen hasiko dira, esate baterako, jai errumaniarra, euskal jaia, etab.
Bilboko Eskolen Arteko Foroa (2019/03/10)
Harrobiak parte hartu zuen Otxarkoagoko Udaltegian antolatutako Bilboko Eskolen Arteko Foroan. Harrobiako Naiak eta Asierrek Lanbide Heziketako beste zentro batzuetako ikasleekin egindako lanak eta proposamenak partekatu zituzten. Bitartean Harrobiako irakaslea den Nagorek Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio saileko Mikel Gonzalezek egindako Hiri Mugikortasun Plan Jasangarriaren aurkezpenean parte hartu zuen. Hamaiketako arduratsuaren ostean ikasleriak talde lan esperientziak komunean jarri zuen eta bukaeran Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko zinegotzia den Alfonso Gilek Planak biztanleriaren osasunean izango duen eragin positiboa nabarmendu zuen.
Informazio gehiago irakurri.
Emakumeak (2019/03/08)
Birziklajea (2019/02/14)
Otsailaren 14an eta 15ean, Harrobiako 1. mailako ikasleek parte hartu dute Bilboko Udalak ikastetxeei zuzendutako hiriko hondakinen birziklatzeari buruzko kanpainan. Ordu eta erdiko iraupena izan duen tailerrean hondakinen gainean pertsona bakoitzak duen erantzukizunaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, dinamika ezberdinak burutu dituzte beharrezkoa den jarrera aldaketa bat lortzeko.
Agenda 21 Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Txabi del Corte: txabi@harrobia.net