Hasiera » Proiektuak » Metodologia berriak

Metodologia berriak

2024-2025 IKASTURTEA

2024-2025 ikasturteko lehenengo bilera presentziala egin dugu (2024/10/08)
 

Metodologia berriakUrriaren 8an, Bergarako Miguel Altuna LHII-n, lehenengo bilera presentziala egin genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok.

2024-2025 ikasturtean ETHAZI ereduaren garapenean jarraituko dugu: ulermenean sakonduz zikloak sendotzea eta aberastea lortuko dugu.
Horretarako formakuntza, arituaren laguntza eta topaketak izango ditugu.

 

 

 

2023-2024 IKASTURTEA

2023-2024 ikasturteko azken topaketa egin dugu (2024/06/11)
 

Metodologia berriakEkainaren 11an, Tknikan, azken bilera egin genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok. Ikasturte honetan ETHAZI ereduaren ulermenean sakondu dugu eta taldeka ere gai hauek landu ditugu: familia-zikloen arteko sarea, irakasle taldearen inplikazioa, zeharkako gaitasunak. Horretarako hilabetean behin bildu gara presentzialki edo online eta uneoro arituaren laguntza izan dugu.

 

 

 

2023-2024 ikasturteko lehenengo bilera egin dugu (2023/09/19)
 

Metodologia berriakIrailaren 19an, Zoom bitartez, lehenengo topaketa egin genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok.

2023-2024 ikasturteko helburua da ETHAZI ereduan aurrera egitea ulermenean sakonduz eta zikloak sendotuz eta aberastuz.
Horretarako formakuntza, arituaren laguntza eta topaketak izango ditugu.

 

 

2022-2023 IKASTURTEA

Talde dinamika egin dute lau zentroetako ikasleek metabertsoan (2023/05/03)
 

Metodologia berriakHarrobiako Kirol Egokitzapen Fisikoko ikasleek parte hartu dute errealitate birtualarekin egin den Mendizabala, Ciudad Jardin eta Tartanga zentroekin batera talde-dinamika batean. Jardueran pertsonal selekzioetan egin ohi diren dinamika bat antolatu da aipatutako zentroetako ikasleekin, non bakoitzak bere avatarra zeukan. Harian-harian, errealitate birtuala badoa sartzen eguneroko eskoletan. Ongi etorriak izan unibertso berrira!

 

 

 

2021-2022 IKASTURTEA

Harrobiako irakasleek lehenengo laguntzei buruzko prestakuntza saioa jaso dute (2022/06/29)
 

Metodologia berriakHarrobiako irakasleek datorren ikasturtea prestatzen eta beraien burua trebatzen eman dituzte, besteak beste, eskolarik gabeko azken egunak. Atzokoan, Kiroleko irakasleen eskutik lehengo laguntzak nola egin ikasi dute ziklo guztietako irakasleek beraientzat propio diseinaturiko saio batean. Saioan ikastolan egon daitezkeen istripu posibleak aztertu eta bakoitzaren aurrean nola erantzun ikasi dute, esaterako, buxaduraren kasuan, traumatismoen kasuan, konortea galtzearen kasuan, zauriaren kasuan… Saioaren amaieran erreanimazio-praktikak ere egin dituzte. Espero dezagun horren beharrik ez egotea, baina egonez gero, ez arduratu, esku onetan egongo zara eta!

 

 

 

 

Ikaskuntza Koordinatzaileen promozio guztien topaketa (2022/03/08)
 

Metodologia berriakMartxoaren 8an, Ikaskuntza Koordinatzaileen promozio guztiak bildu ginen Tknikan.

Ikasturte honetan ETHAZI ereduaren bi arlo hauetan sakontzen ari gara: irakasle taldea eta zikloko ikuspegia.
Talde txikietan, ikastetxe bakoitzaren hausnarketa partekatu genuen eta ondoren CIFP Bidebieta LHII eta CIFP Armeria Eskola LHII -ren esperientzia ezagutu genuen.
Ereduaren ezarpenean lanean jarraitzeko emandako baliabide berriengatik, eskerrik asko!
 
 
 
Ikaskuntza Koordinatzaileen topaketa (2021/11/30)
 

Metodologia berriakAzaroaren 30ean, Ikaskuntza Koordinatzaileok talde txikitan bildu ginen Zornotza LHII-n.

Ebaluazioa ETHAZIren ikuspegitik lantzeaz gain, ereduaren ezarpenean sakondu genuen.
Bukaeran, norberak duen talentua partekatu genuen. Nagorerena, planifikazioa, noski!
 
 
 
 
 
Harrobiako Txabi del Cortek tailerra eman du LPO eta EIEko estatu mailako kongresuan (2021/10/19)

Metodologia berriakDonostian urrian ospatu berri den estatu mailako LPOko kongresuan, Txabi del Corte irakasleak parte hartu du. Ihes-gela (scape room) tailerra eman zuen ostiral arratsaldean. Tailerrean laneko arrisku faktorean modu ludiko batez ikasteko metodologia baten berri eman zen. Metodologia hori ETHAZIn du oinarria eta gamifikazioa ikas-prozesuaren ardatz bihurtzen du.

 

 

Donostian ospatu da LPO ikasgaia ematen duten irakasleen estatu mailako kongresua (2021/10/14)

Metodologia berriakEuskal Herriak hartu du LPO eta EIE ematen duten irakasleen kongresua, Donostiako Kursaalean alegia, urriaren 14, 15 eta 16an ospatu dena. Kongresuan estatuko irakasleak elkartu dira metodologiak, esperientziak eta iritziak elkartrukatzeko. Ostiraleko saioan presente egon zen Hezkuntza Sailburua, Jokin Bildarratz eta Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako Sailburuordea. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean tailerrak antolatu ziren Groseko Zubiri Manteo institutuan eta Amarako Easo institutuan, hurrenez hurren. Nola ez, bertan izan dira Harrobiako irakasleak.

 

 

 

 

 

‘Aldaketaren Kudeaketa’ formakuntzari hasiera eman diogu Harrobiako bazkideok (2021/09/28)

Metodologia berriakIrailaren 28an, Piedad Arbaizaren eskutik ‘Aldaketaren Kudeaketa’ formakuntzari hasiera eman genion.

Harrobiako bazkideok bi hilabetetik behin bilduko gara aldaketen kudeaketa modu osasungarri eta orekatuan ikastea helburua duen formakuntza osatzeko.
Pasadan ikasturtean egin genuen ikastaroaren jarraipena da eta lehenengo saio honetan elkarrizketaren osagaiak birpasatu genituen: lengoaia, emozionalitatea eta gorputza.
 

2020-2021 IKASTURTEA

Urte bat beranduago, 1819 promozioko koordinatzaileok presentzialki bildu gara! (2021/03/23)

Metodologia berriakMartxoaren 23an, 1819 promozioko Ikaskuntza Koordinatzaileok Eibarreko Armeria Eskolan presentzialki bildu ginen. Covid-19 dela eta, segurtasun neurri guztiak errespetatuz, Edward Bonoren txapelak ‘jarri’ genituen esperientziak partekatzeko.

Aste Santutik bueltan berriz bilduko gara, oraingoan Teams bitartez, ziklo bakoitzean ETHAZI ereduaren ezarpena ebaluatzeko eNola tresnarekin.

 

Ikaskuntza Koordinatzaileen bigarren bilera egin dugu (2020/11/18)

Metodologia berriak

Azaroaren 18an, Ikaskuntza Koordinatzaileen sei promozioek bigarren bilera egin genuen.
Digitalizazioa, ebaluazioa eta ereduaren hedapena dira ikasturte honetako helburuak eta horien inguruko argibideak eman zizkiguten Agustinek, Nataliak, Iñakik eta Usoak.
Bukaeran, Joxerrak eta Gaizkak koordinatzaileentzako gune berria aurkeztu ziguten; hemendik aurrera, Teams erabiliko dugu promozioen kohesioa indartzeko.

 

2020-2021 ikasturtearen lehenengo bilera egin dugu (2020/10/06)

Metodologia berriakUrriaren 6an, 2020-2021 ikasturtearen lehenengo bilera egin genuen Ikaskuntza Koordinatzaileen sei promozioek, berriz ere Zoom bitartez. Rikar Lamadrid-ek eta Agustin Agirrek ikasturte honetako helburuak gogorarazi zizkiguten: ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa, ETHAZI ereduaren hedapenean sakontzea eta ebaluazio estrategia egokitzea.Formakuntza eta ekipoen kohesioa ezinbestekoak izango dira ikasturte honetan murgilduta gauden ziurgabetasun honi aurre egiteko.

 

‘Harremanak Etekin Handiko Zentroetan’ formakuntzari hasiera eman diogu Harrobiako langileok (2020/09/29)

Metodologia berriakIrailaren 29an, Piedad Arbaizaren eskutik ‘Harremanak Etekin Handiko Zentroetan’ formakuntzari hasiera eman genion.
Harrobiako 12 langileok hilabetean behin bilduko gara gure arteko harremanak sendoagotzea helburua duen 25 ordutako formakuntza osatzeko.
Lehenengo saioan, dinamika ezberdinak egin genituen Harrobiako organigrama eta historia errepasatzeko, betiere maskara eta segurtasun arauak errespetatuz.

2019-2020 IKASTURTEA

2019-2020 ikasturteko Ikaskuntza Koordinatzaileen azken bilera (2020/07/01)

Acondicionamiento físico

Uztailaren 1ean, Ikaskuntza Koordinatzaileok 2019-2020 ikasturteko azken bilera egin genuen Zoom bitartez.

Ikasturte honetako datuak jakinarazi ondoren, 20-21 ikasturteko asmoak ezagutu genituen Agustin Agirreren eskutik: ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa, ETHAZI ereduaren hedapenean sakontzea eta ebaluazio estrategia egokitzea.

Irailetik aurrera Tknikak eskainiko duen prestakuntza aurkeztu ziguten Estherrek eta Nataliak. Aurreikusitako saio presentzial guztiak egiteko aukera egongo da? Nork daki!


Harrobiako irakasleok ETHAZI astean parte hartu dugu (2020/06/26)

Acondicionamiento físico

Pasadan astean, Tknikak antolatutako ETHAZI astean parte hartu genuen Harrobiako irakasleok.

Online formakuntza saio hauetan, ETHAZI ereduaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen: mitoak, erronkak, IKT gaitasunak, taldeak eta harremanak, besteak beste.

Gainera, COVID-19 dela eta ikaskuntzako testuinguru erdi presentzial bati begira, 2020-2021 ikasturtea planifikatzeko zenbait irizpide proposatu zizkiguten.

Hobekuntzak egiteko aurkezpen eta baliabide guztiak hemen utzi dizkigute. Eskerrik asko Tknika!

‘Emozioen Kudeaketa’ gaitasunean formatzen gara Harrobiako irakasleok (2020/06/12)

Acondicionamiento físicoEkainean, Piedad Arbaizaren eskutik ‘Emozioen Kudeaketa’ gaitasunean 6 ordutako formazioa jaso zuten Harrobiako irakasleek.

Elkarlanean aritzen garen pertsonekin ditugun harremanen inguruko hausnarketa egin ondoren, ELKARRIZKETAK aztertu genituen. Horretatako, elkarrizketa baten HIRU osagaiak ezagutzea ezinbestekoa da: lengoaia, emozionaltasuna eta gorputza. Gure taldeko pertsonekin lan egitean emozioak ere entzun behar dira; oinarrizko sei emozio daude baina unibertso oso batetan murgiltzeko aukera izan genuen.

Etekin Altuko Zentrua izan nahi du Harrobiak eta gaitasun honetan sakontzen jarraituko dugu.

Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera Coronavirusa garaian (2020/05/20)

Acondicionamiento físicoMaiatzan, Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera ON-LINE egin genuen GMeet erabiliz.
Bakoitzak bere egoeraren berri eman zuen eta Coronavirus garai honetan dauzkan zailtasunak partekatu zituen. Hala ere, AUKERA berriak ere aurkeztu zaizkigula komentatu genuen: gaitasun digitalak garatu ditugu eta komunikazio bide berriak erabiltzen ari gara.
2021 ikasturteko plangintza egiterakoan kontutan hartu beharko ditugu, adibidez, zer egin daiteke on-line eta zer egin behar da derrigorrez modu presentzialean, noiz da beharrezkoa guztiok aldiberean konektatuta egotea, nola landu harremanak ikasle berriekin. Hausnarketa egiteko bideo hau ikusi.

 

Koordinatzailea naiz… eta zer? (2020/02/18)

Acondicionamiento físicoOtsailean, Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera egin genuen Tknikan gure eginkizunen hausnarketa egiteko.Ikastetxeetako ikaskuntza aldaketaren ‘lider’ gisa gure lana da dokumentazioa egokitzea, zikloetako arduradunekin biltzea eta jarraipena egitea, prestakuntza plana diseinatzea… baina funtzio horietatik ‘BELARRI’ lanarena nabarmentzea merezi du. Eta horrek eskatzen du malguak izatea, arreta jartzea, pertsonekin enpatia izatea… ETHAZI ereduak bultzatzen duen gaitasun sozialen sorta guztia. 

 

 

 

‘Komunikazioa eta lankidetza’ gaitasun digitalean formatzen gara Harrobiako irakasleok (2020/01/30)

Visible ThinkingTknikako kolaboratzaileak diren Xabier eta Eliren eskutik ‘Komunikazioa eta lankidetza’ gaitasun digitalaren 4 ordutako formazioa jaso zuen Nagorek, Harrobiako irakaslea, Iurreta LHII-n. Europako esparruak proposaturiko gaitasun digitalen bigarren ardatz honek on-line baliabideen bitartez komunikatu eta elkar-lan egitea du helburu. Horretarako nortasun digital egoki bat garatzea eta netiketa kontutan izatea ezinbestekoak dira.Duda barik, Tknikako biltegia erabiliko dugu Harrobiako ikasleekin ere gaitasun honetan sakontzeko.

 

‘Visible Thinking’ formazioa jaso dugu Ikaskuntza Koordinatzaileok (2020/01/22)

Visible ThinkingBegoñazpi Ikastolako Sergioren eskutik ‘Visible Thinking’ formazioa jaso genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok Durangon.

Ulermenerako irakaskuntzan oinarritutako metodo honetan pentsamendurako errutinak eta trebetasunak lantzen dira ikasleriak uneoro bere hezkuntza prozesuan parte hartu dezan.

Begoñazpi Ikastolan pentsamendu kritikoa sustatu nahi dute haien ikasleengan; hori ere beharrezkoa da ETHAZI ereduan erronketan lanean gaudenean emaitza bakarra ez dagoelako. Etapa ezberdinak baina helburu bera.

 

Ikaskuntza Koordinatzaileen formazio saioa (2019/12/10)

ETHAZIAbenduan, Piedad Arbaizak zuzendutako ‘Pertsonen Kudeaketa’ formazio saioan parte hartu genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok Iurretan.

Gure egunerokoan dauzkagun zailtasunak aurkezteko aukera izan genuen eta hiru egoera aztertu genituen: irakasleen arteko gatazkak, aldaketari erresistentzia eta frustrazioa. Entzute aktiboaren bitartez hizlarian ikertzerakoan honako emozio hauekin topatu ginen: sentikortasuna, beldurra, perfekzio eza eta itxaropenak. Gabonak aurreko opari ederra!

 

Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera (2019/11/05)

Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera

Azaroan Ikaskuntza Koordinatzaileen bilera egin genuen Tknikan sarea osatzen eta indartzen jarraitzeko.

Besteak beste, marra gorriak nabarmentzeko beharraz aritu ginen “ETHAZI mitoak” desmuntatzeko: erronkak eta metodologia kolaboratiboak erabiltzen dituen eredua da; ikasleriarentzat diseinatutako ikaskuntza prozesua gidatzen du irakasleriak; ebaluazioa eboluzioari bideratuta dago.

Abenduan formazio saio batean parte hartuko dugu gure kezkak eta beharrak asetzeko.

 

 

Ikasturteari hasiera eman diogu (2019/09/10)

ETHAZI

Irailean Tknika-k 2019-2020 ikasturterako ildo nagusiak aurkeztu zizkigun Ikaskuntza Koordinatzaileoi. Egutegia eta prestakuntza eskaintza ezagutu ondoren koordinazio lanetan murgilduta gaude aldaketa metodologikoaren inplantazioa lortzeko Harrobian.

 

 

2018-2019 IKASTURTEA

Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza bukaera (2019/06/14)

Dimako saioa

100 ordutako iraupena izan duen Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzari bukaera eman genion. Orain koordinatzaileon erronka hasten da baina ilusioz beteta ekingo diogu. Eskerrik asko Tknika-ko Usoa eta Nataliari zuen laguntzagatik.

 

 

Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza LEGO piezak erabiliz (2019/05/10)

Dimako saioa

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan nork bere zentroan aldaketa metodologikoa aurrera eramateko diseinatutako proiektuaren aurkezpena egin zuen LEGO piezak erabiliz. Ondoren beharrak aztertu genituen eta agerian geratu zen ekipoa dela gakoa.

Harrobian aldaketa metodologikoan murgilduta gaude (2019/04/12)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakApirilaren 10 ean (asteazkena), Ikastolen Elkarteak antolatutako Praktika Onen VI. Jardunaldian parte hartu zuen Harrobiak. Lanbide Heziketa eskaintzen duten Zurriola, Ibaizabal, Txoerri, Arizmendi, Oteiza eta Tolosako Inmakulada ikastolekin batera erdi mailako zikloetan aldaketa metodologikoa egiteko aukerak aztertu genituen eta zentroetan espazioak berrantolatzeko beharraz hausnarketa egin genuen Aitor Axperen eskutik.
Aldaketa metodologikoaren ildoari jarraituz, martxoan hasita, astero saio bat antolatu dugu Harrobian zikloen arteko esperientziak partekatzeko. Gainera, ikasturte osoko iraupena duen Tknikako Ikaskuntza Koordinatzailea prestakuntza jasotzen ari da Harrobiako Ikasketa Burua. Gure apustua argi da eta irakasle taldearen inplikazioa ere bai. Hau bai ekipo ona!

Pertsona eta Taldeen Kudeaketa (2019/04/04)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan bukaera eman genion ‘Pertsona eta Taldeen Kudeaketa’ moduluari. “Gure formatzailea izan den Piedad Arbaizari nire eskerrik zintzoenak sortarazi didan eraldaketa pertsonalagatik” Nagore Susial, Harrobiako Ikasketa Burua.

 

 

 

 

Pertsona eta Taldeen Kudeaketa (2019/03/21)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan hausnarketa egin genuen kontzeptu gako hauen inguruan: ikaskuntza kolaboratiboa, erronkak, ebaluazioa, inplantazioa, proiektua eta lidergoa. Ikuskaritza eta kalitateari begira ETHAZI zikloen araudia ere birpasatu genuen.

 

 

 

 

Aldaketa metodologikoa zuzentzeko egin beharreko Proiektua (2019/03/08)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan hezkuntza zentroetan aldaketa metodologikoa zuzentzeko egin beharreko Proiektua landu genuen. Proiektuaren arrakasta helburuaren definizio egokiari lotuta egongo da, beraz, SMART ezaugarriak betetzea ezinbestekoa izango da.

 

 

 

Emozioak eta gogo-aldarteak lantzen (2019/02/14)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan emozioak eta gogo-aldarteak landu genituen. Hauek identifikatzeko @EmotionsUnivers unibertsoan murgildu ginen dinamika ezberdinen bitartez. Kudeatzen dugun taldean pertsonak daude eta beraien emozioak ere entzun behar dira.

 

 

 

 

 

 

Prestakuntza Plana lantzen ETHAZI ezartzeko (2019/02/07)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan ETHAZI metodologia ziklo batetan ezartzeko egin beharreko Prestakuntza Plana landu genuen. Egun batetik bestera ezin da aldaketa egin; bi urtetako prestakuntza planifikatu behar da hirugarrenean ezarpena egin ahal izateko.

 

Prestakuntza Erronkak lantzen (2019/01/24)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Erronkak landu genituen. ETHAZI metodologiaren tresnak dira erronkak; ikasleek taldeka informazioa bilatu eta interpretatu behar dute egoera erreal bat ebazteko ezagutza berriak (ikaskuntza) bereganatzea ahalbidetuko diena.

 

 

 

Ekintzen koordinazioa (2019/01/17)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Ekintzen Koordinazioa landu genuen. Taldean ekintzak aurrera eramateko eskakizunak eta eskaintzak egin behar ditugu. Baietza ematean hitza ematen ari gara eta gure bikaintasuna datza arduratsu jokatzean hitza bete ez arren.

 

 

 

Ebaluazioaren Enfokea lantzen (2018/11/29)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika -ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Ebaluazioaren Enfokea landu genuen. Orain ikaskuntza prozesu osoan zehar irakasle zein ikasle taldeek behatu behar dute ikaslea gaitasun teknikoak eta zeharkakoak lortzen ari den. Eboluzioa da gakoa.

 

 

 

Elkarlana lantzen (2018/11/22)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakElkarlaneko Ikaskuntza landu genuen Tknika  ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan. Gizartea eskatzen ari da teknikoak ez diren gaitasunetan ere ikasleak trebatzea. Rol aldaketa sakona suposatzen duen metodologia honetan irakasleak ikasleari ikasten lagundu behar dio.

 

 

 

Errenteriako FPdboscora bisita (2018/11/11)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakErrenteriako FPdbosco bisitatzera joan zen Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen ari den Harrobiako Nagore. ETHAZI metodologiak aplikatzen dituzte bertan eskaintzen diren erdi zein goi mailako 15 heziketa ziklo gehienetan. Oso aberasgarria!

 

 

 

Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen (2018/11/04)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako Ikasketa Burua den Nagore Tknika egon zen Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen. 100 ordutako iraupena duen ikastaro honetan Harrobian dagoeneko erabiltzen diren ETHAZI metodologiak indartzeko dinamikak ikasiko ditu. Etekin Handiko Ikastaroa duda barik!

 

 

 

Mindfulness saio bat (2018/11/08)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza 15 minutuko Mindfulness saio batekin hastea proposatu zigun Piedad Arbaizak. Lantokiko-egoeren bigunketaren ildoari jarraituz ‘arimaren leihoa’ diren iritziei buruz roll-play ezberdinak egin genituen. Ikaskideek emandako feedback-ak eraman genituen opari gisa.

 

 

 

Pertsonen eta taldeen kudeaketarako tresnak lantzen (2018/10/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakPertsonen eta taldeen kudeaketarako tresnak landu zituen Tknika ren eskutik Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen ari den Harrobiako Nagore. Piedad Arbaizak ENTZUTEAri buruzko saioa eskaini zigun. Guztion hausnarketarako: “Tu escucha valida mi habla”.

 

2023-2024 IKASTURTEA

 
Gamifikazioaren bitartez ikasi dute Harrobiako ikasleek Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz (2023/10/28)


Metodologia berriak
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea moduluaren baitan lantzen den arriskuen prebentzioa lantzen izan dira Harrobiako ikasleak azkenengo asteetan; horretarako scape room batean parte hartu dute, non espazio konfinatuei, arrisku kimikoei, banakako babes-ekipoei, prebentzio-jarduerari eta argindarrari buruzko edukiak barneratu dituzten.

 

 

2021-2022 IKASTURTEA

 
Marka pertsonala sortzen (2022/04/06)


Metodologia berriak
Marketineko eta Publizitateko lehen mailako ikasleek beren marka pertsonala sortzeko erronka egin behar izan dute eta, marka hori eraikitzeko, gu ez gaudenean taldeak norbere buruaz esaten duena edo duen pertzepzioa kontuan hartu da.

Edozein profesionalek bere marka pertsonala sortu behar du, besteetatik bereiztu eta desberdintzen duena. Bakoitzaren pertsonalitatea eta estiloa defendatuz, marka hori gogoragarria izan dadin saiatuz.

 
 
Zeharkako trebetasunak lantzen izan dira Harrobiako ikasleak (2021/09/29) 
 

Metodologia berriak Lan merkatuak demandatzen dituen soft skill-ei buruzko informazioa bilatu eta ikasleek lanean erakutsi behar dituzten trebetasunak lanerako gai izan dute  Harrobiako ikasleek. Horretarako, lan merkatuan beraien sektorearekin lotutako lanpostuak identifikatu eta lan-eskaintzetan agertzen ziren trebetasunak atera behar izan dituzte.

 

 

 

LPO ikasgaian lan-merkatua aztertzen izan dira zikloetako ikasleak (2021/09/22)
 

Metodologia berriakBadakigu, ondo jakin ere, enpresek trebetasunak demandatzen dituztela. Horixe bera izan da zikloetako ikasleek egiaztatu ahal izan dutena, lan-merkatura jo, eta hainbat lan-eskaintza aztertuta. Argi geratu da proaktibitatea, komunikazioa, talde lana edo iniziatiba oso erabakigarriak izan daitezkeela, ikasleek egindako muraletan ikus daitekeenez

 

 

Talde lanean hasi zira zikloetan LPO ikasgaia lantzen (2021/09/22)

Metodologia berriakETHAZIko erronkei heltzeko asmotan, martxan dira dagoeneko zikloetako lantaldeak LPO ikasgaian. Aurten 5 erronka izango dituzte, eta hasiera-hasieratik talde-lanean helduko diote lanari. Taldeak sortzeko dinamiketan, ikasleek talde-konpromisoak eta engaiamendu pertsonalaren arteko katexia positiboa dagoela egiaztatu ahal izan dute. ikasturte emankorra izango ahal da!

 

 

2020-2021 IKASTURTEA

Harrobiako Informatikako zikloan ETHAZI eredua ezartzen jarraitzen dugu (2021/03/15)

Metodologia berriakHarrobian ETHAZI eredua ezartzen ari gara eta lehenengo mailako Informatika zikloan aplikatzen dugu hirugarren ebaluazioan zehar. Hezkuntza zentro batetan mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronka daukate ikasleek eta taldeka aurrera eraman ahal izateko, gelaren antolaketa aldatu dugu. Egun hauetan lanean gogotsu daudela ikusten dugu, horrela jarraitu!

 

Harrobia Ikastolako Marketina eta Publizitateko ikasleen erronka berria (2021/02/23)

Metodologia berriakAste hauetan  Marketina eta Publizitateko lehenengo mailako ikasleek ETHAZI eredua erabiliz erronka berri bati aurre egin behar izan diote: marka batentzat Komunikazio plan bat  garatu eta aurkeztu. Ikasleek jo ta ke ibili dira lanean eta orain lan gogor horren emaitzak ikusten ditugu.

 

3D eta Bideo-Jokoak Zikloko ikasleen erronka (2021/02/09)

Metodologia berriakHarrobia Ikastolako 3D eta BideoJokoak ‘ko bigarren mailako 2 ikasle, tartak sortzeko bideo-joko hau sortu dute, “Azucarado”. Hemen TRAILERRA eta MAKING-OFa ikusgai eta beste BIDEO guztiak!

Kirol-Egokitze Fisikoko ikasleek 12 minutuko entrenamendua proposatzen digute (2020/11/17)

Metodologia berriakHarrobia Ikastolako Kirol- Egokitzapen Fisikoko ikasleek eguneroko bizitzan dauden desorekak ikusita,12 minutuko entrenamendu bat proposatzen digute.

Animatuko zara egiten? Hemen BIDEOA.

 

2019-2020 IKASTURTEA

Nuclear Corps Playstation-rako bideo-jokoa (2020/04/01)

3D ETA BIDEOJOKAOKAnimazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko ikasle talde batek, kalitate profesionala duen Nuclear Corps Playstation bideo-jokoa sortu eta garatu egin dute, Playstation Talents programaren barruan. Lehenengo aldia da horrelako esperientza bat garatu dugula Harrobia Ikastolan, baina emaitzak ezin hobeak izan dira: bai lortutako produktuarengatik zein ikasitakoarengatik. Gainera ikasleak oso motibatuta atera dira proiektu honetatik eta nota bikaina lortzeaz gain, benetako lan-talde bat direla erakutsi dute. Bestalde, bideo-joko profesional bat egiteko kapazak direla erakusteko aukera izan dute, eta beraien balio profesionala frogatzeko portafolio eta C.V. ezin hobea dute orain. Azkenik, nabarmendu trebezia teknikoa lortu dutela eta proiektu honi esker, proaktibitatea, komunikazioa, lan-taldea, erantzukizuna eta zeharkako beste balore batzuk ere garatu dituztela. BIDEOA IKUSI.

Anbulantzietarako VR prestakuntza simulatzailea (2020/03/27)

3D ETA BIDEOJOKAOKProiektuaren helburuak Osakidetzak duen benetako behar bat asetzen du. Harrobia Ikastolak lehen aldiz anbulantzia batera sartzen den osasun profesionalaren prestakuntzarekin lotutako arazoa identifikatu zuen: osasun arloko profesional bat anbulantzia batean lan egiten hasten denean lehengo aldiz, ez ditu ezagutzen anbulantziaren barruan dauden elementu guztien kokapena, eta larrialdi egoera batetara iristea, profesionalak behar dituen elementuen kokapena eta xedapena jakin gabe, oso arriskutsua izan daiteke.. BIDEOAK IKUSI.

Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek BerdinGO! mahai jokoa sortu dute (2020/03/26)
3D ETA BIDEOJOKAOKHarrobiako Marketina eta Publizitateko ikasleek, umeentzako balioetan oinarritutako mahai-jokoa sortu dute, BerdinGO!izenekoa. Harrobian erronken bitartez ikasten dutenez, taldeka eta modu praktikoan lan eginez aurrera eraman dute proiektu interesgarri hau. Egia esan, proiektu errealetan lan egiteak asko motibatzen ditu ikasleak eta lan mundura hurbiltzen die, beraz, ETHAZI eredua Publizitatea eta Marketina modu praktikoan ikasteko aukera paregabea ematen die.
Mahai-jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hau da, jolasaren bitartez modu entretenigarrian barneratzea. BIDEOAK IKUSI.

Harrobiako 3D-ko ikasleek ekitaldi handien diseinua VRn sortzen (2020/03/23)

3D ETA BIDEOJOKAOKProiektuak “Last Tour International” ekitaldien kudeaketa enpresaren benetan duen behar bat asetzea izan du helburu.  “Ekitaldi handien diseinua VR”n aplikazioak 3D ingurune birtualaren bitartez jaialdiaren diseinua modu errazean antolatzeko aukera ematen du. Honetaz gain, erabiltzaileak zuzenean ikus dezake proposatutako diseinuak nola funtzionatuko duen jaialdiaren eguna baino lehen eta modu errealista batean.BIDEOAK IKUSI.

Harrobiako 3D-ko ikasleek MrJam musika eskolarako aplikazioa egin dute (2020/03/18)

Acondicionamiento físicoHarrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera ematen duen Ethazi metodologiari esker, MrJam musika eskolarako errealitate birtualeko aplikazio baten kontzeptuan, diseinuan eta garapena egin dute. BIDEOAK IKUSI.


Informatika zikloko ikasleek gela antolatu dute ETHAZI ikasketa eredua erabiltzeko (2020/03/05)

Acondicionamiento físicoInformatika zikloko lehenengo mailako ikasleek hirugarren ebaluazio osoan zehar ETHAZI ikasketa eredua erabiliko dute. Ikastetxe batean mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronkari aurre egiteko ekipoak sortu ditugu eta gelaren antolaketa aldatu dute lan egiteko: ordenagailuak mugitu, kableak antolatu, sarea konfiguratu, etab. Hasierako egun hauetan oso motibatuta ikusi ditugu, horrela jarraitu!

 

 

 

Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleen erronka (2020/02/07)

Acondicionamiento físicoHarrobian erabiltzen dugun ETHAZI ereduarekin jarraituz, gimnasio batean eskeini ahalko zuten produktu bat sortzea eskatu genien Egokitzapen Fisikoko 2.mailako ikasleei. Entrenamendua, musika, ingelera eta teknologia bezalako edukiak eskatu zitzaizkien eta talde bakoitzak sortutakoa oso interesgarria izan da. Kasu guztietan lehen mailako Egokitzapen Fisikoko ikasleak izan dira bezeroak eta hauei “feedback” eskatu zaienean, emaitzak oso positiboak izan dira. Lan bikaina!!

 

 

Ekintzailetza azoka 2019 (2019/12/20)

ETHAZIBeti bezala Harrobia Ikastolan EKINTZAILETZA AZOKA ospatu genuen abenduaren 20an. Azoka hau ikasleek antolatzen duten azoka da eta haiek eginiko produktuak saltzen dituzte. Oso era ona lan mundura hurbiltzeko.

 

 

 

 

Harrobiako Marketineko ikasleek ekintzailetza azokarako kartela eta flyer-a diseinatu dute (2019/12/19)

ETHAZILehenengo mailako Marketin eta Publizitate Goi mailako zikloko ikasleek ekintzailetza azokarako diseinu lehiaketan parte hartu zuten erronka baten bitartez. Irabazleak Ianire García, Janire El Allali, Ane Melgosa eta Sandra Puente aurtengo irabazleak izan dira. Argazkian haiek egindako diseinuak ikusi daitezke. Zorionak egindako lanagatik!

 

 

3D 2ko ikasleen VR erronka (2019/12/02)

ETHAZIHarrobiako bigarren mailako  3D eta Bideo-jokoak-ko VR erronkaren BIDEOA. Beti bezala ETHAZI metodologian oinarrituta.

 

 

 

 

 

Informatikako ikasleek hustuketa simulaketaren erronkari heldu diote (2019/11/29)

ETHAZIUrtea ondo bukatzeko, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak Harrobiako zikloko ikasleak hustuketa simulakro batean nola jardun eta kaltetuak nola artatu ikasten aritu dira. Sute, uholde, gas isurketa eta antzeko larrialdietan nola jokatu, larrialdietako seinalizazioa, lehenengo sorospena eta istripu mota bakoitzean nolako arreta eman izan da egunotako hizpidea. Erronka Laneko Prestakuntza eta Orientabidea ikasgaiaren gaietako bat izan da, ohi bezala, ETHAZI metodologian oinarrituta.

 

 

Marketin eta Publizitateko ikasleek bat egin dute plastikoaren arazoarekin beraien ETHAZI erronketan (2019/11/13)

ETHAZIMarketin eta Publizitateko zikloko 1. Mailako ikasleek, Agenda 21eko gaiarekin bat etorriz, plastikoaren erabilera arduratsuarekin erlazionatutako zenbait bideo editatu eta igorri dizkigute.

Bideotan ikus daitekeenez, arazoak datozen belaunaldien etorkizuna baldintzatu dezake. Lana Etekin Handiko Zikloetan erabiltzen den metodologiari esker izan da posible, eta, plastikoaren gaia ez ezik, enpresen erantzukizun soziala hizpide izateko abagunea eman digu. Zorionak egindako lanagatik! Bideoak Harrobia ikastolako youtube helbidean dauzkazue ikusgai. KLIK Egin !

 

Scape room-aren lehenego pilotajea egin dute Harrobiako Informatikako ikasleek (2019/11/08)

Scape room

Laneko Arriskuen Prebentzioa lantzeko SCAPE ROOM baten pilotajea egin dute Informatikako ikasleek. Ihes-gela ETHAZI barruan ziklo guztietan proposatutako erroka izan da. Ihes-gela hainbat txokotan banatu da, eta txokoetan laneko segurtasuna, ergonomia, arrisku kimikoak, zarata eta sute baten aurrean nola jardun izan dira azpigaiak. Datozen asteetan pilotajeekin jarraitu dugu eta benetako saioak egingo dira.

 

 

Kirola, Informatika eta 3D zikloetako ikasleek Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute (2019/10/31)

Beldur BarikBigarren mailako Kirola, Informatika eta 3D ikasleek zikloen arteko erronka batean parte hartu dute eta Beldur Barik lehiaketan bideo bat aurkeztuko dute. Helburu hau lortzeko, irailetik hona, Urtxintxa Eskolak eta Bilbao Ekintzak emandako 7 ordutako sentsibilizazio saioetan genero berdintasuna eta zeharkako gaitasunak (talde lana, proaktibitatea, komunikazioa, esfortzua) landu dituzte. Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez, teknikoak ez diren gaitasunak eta BALOREAK gure curriculumean indartzera animatzen gaituzte eta horretan lanean ari gara! Erreprodukzio zerrenda IKUSI.  

 

BBK Live errealitate birtualaren bitartez (2019/10/28)

BBK LIVEHarrobia Ikastolako lanbide heziketako 3Dko goi mailako zikloko ikaslegoak VRn simulagailu prototipo bat sortu du ingurune tridimentsional bat sortuz non posible izango den BBK Live festibalaren antolakuntza diseinatzea eta antolatzea. Simulagailua Harrobiak izango duen standean testatu ahal izango da urriaren 30, 31 eta azaroaren 1ean BEC!-en egingo den BIME PRO,  musika industriaren topaketa profesionala. BIDEOAK ikusi.

“Mugarik gabeko ekonomilariak” hitzaldia (2019/10/25)

Mugarik gabeko ekonomistak

Irati Cifuentes, Mugarik Gabeko Ekonomilariko kidea, Harrobia ikastolara hurbil da, MKT1-ko ikasleei Erantzunkizun Sozial Korporatiboaren eta Garapen Iraunkorreko helburuei buruz hitzegitera. Landutako gaiak eta egindako dinamikak oso interesgarriak izan dira eta lantzen ari garen erronkan erabiltzeko baligarriak. Eskerrik asko Irati!!

 

 

Gaitasun digitaletan sakondu dute Harrobiako ikasleek (2019/10/24)

Talent film

GRI enpresako Amaiak gaitasun digitalak landu ditu Kirola, Marketina eta Informatika zikloetako ikasleekin. 3 ordutako saioan, berrikuntza, web agerpena eta zibersegurtasuna gaien inguruko azalpenak emateaz gain doako tresnak erakutsi dizkie ikasleei hiru arlo horietan hobetu dezaten; haveibeenpwned proba ezazu! Harrobian badakigu zeharkako gaitasunak indartzea ezinbestekoa dela aldaketa metodologikoa sustatzeko.

 

 

 

Talent Film jardunaldian parte hartu dute Harrobiako ikasleek (2019/09/27)

Talent filmBilbao Ekintzako Nekane, Maria eta Ainhoa Harrobiara etorri dira Talent Film jardunaldia aurkeztera. 3 ordutako sentsibilizazio saio honetan, bigarren mailako talde guztiek praktikei eta lan munduari begira garatu beharko dituzten gaitasunak landu dituzte. Komunikazioa, talde lana, proaktibitatea eta esfortzua gaitasunen inguruko bideoak ikusi ondoren norberak hausnarketa egin du. Ondorengo egunetan klasean jarraituko dugu gaitasun hauek lantzen. Honetan datza aldaketa metodologikoa!

 

2018-2019 IKASTURTEA

 

3D eta Bideo-jokoak zikloko ikasleen erronka (2019/04/03)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako 3D eta bideo-jokoak-ko ikasleek izan duten erronkan pertsonai/ibilgailu-en sorrera izan dute helburu. Kurtsoan zehar ikasitako teknika gehienak erabili behar izan dituzte erronkaren oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Forma organikoak eta ezorganikoak bateratu dira eta horrekin batera ikasleek egiñiko ahalegina. Lan hauek burutzeko tresna nagusi bezala ondorengo programak erabili dituzte: Maya, Zbrush, Substance painter, Photoshop etab (industriako lehen mailako Softwareak). Hiru aste aritu dira burubelarri lanean eskatutako elementu teknikoak (Shader, Uv,Topologia, Renderrak) txukun aurkezteko, non sormena ere baloratu dugun. Aurkezpen egoki bat beharrezkoa denez, konposaketaren, kolorearen eta formen pisua garrantzitsua da.
Bukatzeko bakarrik esan beharra dago, ikasleek harro egon behar direla beraien lanetaz eta Portfolio/Demo reel baten jartzeko moduko piezak sortu dituztela.

Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t be dummy” (2019/04/01)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakKirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t be dummy” lehiaketan parte hartuko dute.
Lehiaketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak bilatzen duena honakoa hau da:
– Gazteen artean trafiko-istripuak prebenitzea.
– Mugikortasun seguru eta jasangarriko aukerak sustatzea.
Horretarako 11 talde sortu dira eta bakoitzean hiru zikloetako ikasleek parte hartzen dute. Talde bakoitzak bideo bat sortu du, bide-arriskuko egoerak islatzen dituzten sormenezko istorioak eta horiei aurre egiteko proposamenak agertzen direlarik.
Hau aurrera eramateko, mahai-inguruak egin dituzte, gero grabazioak eta azkenik edizioak. Zorte on lehiaketan!

Marketin eta Publizitateko ikasleek Mahai jokoak diseinatu dituzte (2019/03/25)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHETHAZI ikas-metodologiari jarraituz, Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoak diseinatzeko erronkari egin behar izan diote aurre 2. maila osoan zehar. Jasangarritasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta marketina bera jorratzeko gaiak emanda, ikasleek produktuaren diseinua, testeoa, pilotajea eta merkaturatzea egin behar izan dituzte; hori guztia egiteko Design Thinking metodologia erabili dute, bezeroen beharrizanetan oinarritzen den diseinu-prozesua, alegia.

 

Lehen laguntzetako tailerrak ematen Bilboko Esclavas ikastetxean (2019/03/11)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako kiroleko lehenengo mailako ikasleek Bilboko Esclavas ikastetxera joan ziren batxilergoko 55 ikasleei lehen laguntzetako tailer praktikoak eskaintzera.
Tailer hauek antolatzeko ETHAZI metodologia erabili zuten, taldeko erronken bidez eta jarraitutako pausuak ondorengoak izan ziren: ikastetxearekin harremanetan jarri, materialaren garraioa (panpinak, DESAk, etab) antolatu eta egin, jardunaldia planifikatu, edukiak prestatu, etab.
Tailer honi esker ikasleek larrialdi egoera ezberdinen aurrean nola erantzun eta bizitzak salbatzeko ze nolako maniobrak egin ikasi egin zituzten.

Harrobia Ikastolako Informatika zikloan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara (2019/03/06)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHirugarren urtez, informatika zikloko lehenengo mailan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara hirugarren ebaluazioan. Hezkuntza zentro batetan mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronka ezberdinak egin behar dituzte ikasleek. Taldeka lan egiteko gelaren antolaketa aldatu dugu. Egun hauetan oso motibatuta ikusi ditugu, horrela jarraitu!

 

3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartzen (2019/02/20)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakPasadan ostiralean 3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartu zuten. Bigarren mailako ikasleek, beraien Errealitate Birtualeko proiektu finalak erakutzi zituzten, jendearen oneritzia jasotzen. Aldi berean, lehen eskutik jaso zuten industriaren gaurko egoeraren berri eta beraien erlazio sarea zabaltzeko aukera izan zuten, beraiek zein irakasleek ere.

 

Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleen ekitaldia (2019/01/28)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleek marketinari buruzko ekitaldi didaktikoa (ginkana baten antzekoa) ospatu egin zuten, pasadan astean; barneko eta kanpoko ikasleentzat. Kanpotik Urretxindorra Ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleak etorri ziren.
Ekitaldi hauetara hurbildu zirenak Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak, instalazioak, Ethazi metodologia, ikasketa hauen lan irteerak etabar ezagutu zituzten. Harrobiako marketineko ikasleek %100 antolatu zuten Ethazi metodologia jarraituz.

 

Marketineko ikasleek Harrobiako ebakuazioaren simulakroa antolatu dute (2019/11/20)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAzaroaren 16an (ostirala), Harrobiako ebakuazioaren simulakroa egin genuen Marketineko ikasleek antolatuta. LOF lanbide moduluan erronka bezala eman beharreko pausuak landu dituzte, besteak beste, talde guztiei ebakuazio jarraibideak azaltzea. Simulakro osoan zehar antolaketaz arduratu ziren eta bukaeran ikasle zein irakasleriaren zenbaketa egin zuten elkargunean.

 

Harrobiako ikasleak Kirola Biziz lehiaketaren irabazleak izan dira (2019/11/19)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako ikaslea den Oierrek Kimet Sport enpresari aurkeztutako erronka irabazlea atera zen Bizkaiko Foru Aldundiak Kirola Biziz jardunaldirako antolatutako lehiaketan. Zorionak lantaldean aritu diren kirola, marketina eta 3D ikasle guztiei!

 

Gorabideko kideak Kiroleko ikasleek zuzendutako jarduera fisikoak egiten ari dira Harrobian (2019/10/16)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Urriaren hasieratik, asteartero, Gorabideko kideak Kirola zikloko ikasleek zuzendutako jarduera fisikoak egiten ari dira Harrobian. 90 minutuko saioak dira oreka, koordinazioa, pertzepzioa eta komunikazioa hobetzeko. ‘Ezintasunak dituzten pertsonentzako ekintza fisikoak’ lanbide moduluan ikasitakoa praktikan jartzen dute bigarren mailako ikasleek. Esperientzia oso aberasgarria, duda barik!

 

 

2021-2022 IKASTURTEA

Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saio batetan parte hartu dute (2022/03/07)

Metodologia berriakBilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, urtero antolatzen duen BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpainan parte hartu dute Harrobiako lehenengo mailako ikasleek.

1,5 ordutako sentsibilizazio saioan hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatzearen garrantzia azaldu digute.
Gu gara kontsumitzaile, gu hondakinen sortzaile. Gure ardura da!

 

 

Ekintzailetza Azoka Harrobia Ikastolan (2021/12/22)

Metodologia berriakGaur ospatu da Harrobia Ikastolako Ekintzailetza Azokaren zazpigarren edizioa. Ekitaldi honek ekintzailetza izan du ardatz, ikasleek tailerrak eta hitzaldiak prestatu ahal izan dituzte, eta ekintzailetzaren mundurako interesgarriak izan daitezkeen tresnak aurkeztu dituzte.

Profesional batzuk ere gonbidatu dituzte, hainbat sektoreri buruzko hitzaldiak emateko:

 

  • Olatz Arin, “Nuclear Corps” bideojokotik
  • Urtzi Llarena Sua Estudiotik
  • Fernando Hurtado, crossfit zentro bat muntatzen ari den ikasle ohia

Gainera, azoka osoa stream bidez eman da, eta, beraz, publiko zabalago baten eskura egon da. Eskerrik asko ikasleei, irakasleei eta hizlariei ekitaldi zirraragarri honetan egin duzuen lanagatik!

 

 

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2021/10/08)

Metodologia berriakIrailaren bukaeran, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten. Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptu hauen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.

Egoera berria dela eta, posiblea izan da pandemiaren aurretik erabilitako metodologia berreskuratzea, neurri haundi batean behintzat.

 

2020-2021 IKASTURTEA

Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saioan parte hartu dute (2021/02/26)

Metodologia berriakBilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpaina antolatu dute eta lehenengo mailako ikasleek 1,5 ordutako sentsibilizazio saioan parte hartu dute aste honetan. Arantxa eta Aiala hezitzaileek hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatzearen garrantzia azaldu digute. Gure ohiturak aldatzeko prest gaude?

 

Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute (2021/02/11)

Metodologia berriakLibera Makers lehiaketaren kick-off online ekitaldian parte hartu zuten Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek, beste sei zentroekin batera.SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu duten non ikasleek prototipoak egin behar dituzten honako erronka hauei konponbidea emateko: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA proiektuarekin ‘basuraleza’-z kontzientziatzeko.

 

 

 

 

Ekintzailearen eguna ospatu da Harrobia ikastolan (2020/12/22)

Metodologia berriakPasa den abenduaren 22an, urtero legez, ekintzailearen egunaren baitan hainbat ekitaldi antolatu zituzten Marketin eta Publizitatea zikloko 2. Mailako ikasleek. Besteak beste, Boga garagardo enpresako Urtzi egon zen bere proiektuaren berri ematen, Ikasenpresek beraien bideoak aurkeztu zituzten eta hainbat opari zozkatu ziren ikasleen artean. Giro paregabean murgilduta ibili ziren ikasleak eta zorionak antolaketa lanetan jardun zuten ikasle eta irakasleei!

 

 

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2020/10/09)

Metodologia berriak

Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.
Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzea.

Informazio gehiago

Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:

Nagore Susial: nsusial@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.