Hasiera » Proiektuak » LP eta Duala euskaraz

LP eta Duala euskaraz

ORAIN DA UNEA. LH DUALA ETA PRAKTIKAK EUSKARAZ HARROBIAREKIN

Bizkaiko enpresa askok Harrobiarekin LH dual eta praktiketan kolaboratzen dute. Enpresa kolaboratzaile hauek guztiak gure web islatzen ditugu praktiketan egiten duten lana aitortuz eta zorionduz. Euskaraz praktikak egiteko aukera dagoenean, “txantxangorria” logoa jarri dugu.

“Bai Euskarari Ziurtagiria” duten enpresa eta elkarteak ere LH dual eta praktikak euskaraz egiteko aukera ona izan daiteke. Hona hemen ziurtagiridunen mapa. Sektoreka eta herrialdeka sailkatu ahal dira.

 

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria duten 433 enpresa daude. 80 oinarrizko mailan, 184 tartekoa mailan eta 169 goi mailarekin. 2022 urtean beste 28 enpresak lortu dute ziurtagiria. BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Ziurtagiridunak ere aukera onak dira.

 

 

Halaber, Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero hainbat jarduera euskaraz sustatu eta laguntzeko dirulaguntzak ateratzen ditu. Onuradunek ere aukera onak dira praktikak egiteko euskararen aldeko jarduerak egiten dituztelako:

a) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. 20212022 .2023
b) Merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei eta
profesionalak. 1) LH eta praktikak euskeraz eta 2) Euskara planak. 
20212022 .2023
c) Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak. 2021.2022. 2023
d) Udalak, udal erakunde autonomoak eta mankomunitateak. 2021, 2022, 2023
e) Euskarazko aldizkariak. 2021, 2022.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero ateratzen ditu dirulaguntza batzuk hainbat jardueratan euskara sustatzeko. Onuradunek ere aukera onak dira praktikak egiteko euskararen aldeko jarduerak egiten dituztelako:

a) Lanhitz (euskara planak). 20212022.
b) Euskalgintza (kirola, teknologiak, aisialdia eta abar). 20212022.

 

Gure jardueretan honako jarduera eta dokumentuak erreferente ditugu:
LH dualean:

Euskaraz, Balioa Erantsi Lanari! LANEKI elkartea.

Kirol Arloan:

Informazio eta Komunikazio Teknologietan:

Lan mundua eta administrazioa:

Orokorrean:

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.