Berdintasuna
Proiektuaren deskribapena
HARROBIAK Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzen duen ziurtagiria lortu du 2019ko maiatzaren 13an. Ziurtagiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du.
Gure Estrategia Planean genero-ikuspegia sartu dugu eta ikasturte guztietan pertsonen arteko berdintasuna sustatzen diren jarduerak garatzen ditugu. Hauetako batzuk, proiektu honetan islatzen ditugu, baita ikastolako berrietan eta sare sozialetan ere.
Kontaktua
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Nagore Susial: nsusial@harrobia.net

“Eta zuk… ikusten duzu?” kanpaina: indarkeria ezkutuaren aurkako sentsibilizazioa
25N, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, ospatzeko, “Eta zuk… ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena” leloa duen kanpaina aurkeztu da. Helburu nagusia da gizartea sentsibilizatzea...

Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak
Azaroaren 21ean, Confebask erakundeak ENPRESA&LH ekitaldia antolatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian, 2021–2022 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatu direnei Lantokiko Prestakuntza eta LH Duala programetako diplomak banatzeko. Ekitaldian,...

Azarotik LH Duala programan daude espezializazio‐kurtsoko neska bat eta lau mutil
Azaroan, LH Duala programan espezializazio‐kurtsoko neska bat eta lau mutil hasi dira, eta guztiek aukera dute praktika esanguratsuak egiteaz gain beren espezializazio teknikoan sakontzeko. – Estibalitz, Aritz, Asier eta Egoitz IIS BIOCRUCES...

Genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek
Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten, Urtxintxa Eskolako Ane eta Ikiren eskutik. Saioen helburua izan da ikasleekin —bereziki neska gazteekin— genero-ikuspegia lantzea, eta eguneroko...

Gizonen artean kontziliazio erantzunkidea bultzatzeko gida
Lan-munduan, pertsona guztiek —gizon zein emakumeek— zailtasunak izan ditzakete lana eta bizitzako beste erantzukizun batzuk uztartzeko. Hala ere, egunerokoan, zaintza eta kontziliazioaren ardura gehienetan emakumeen gain erortzen da, eta hori...
