Ariketa fisikoa zahartze aktiborako
2021-2022 IKASTURTEA
Proiektuaren balorazioa (2022/05/25)
Zahartze aktiborako aurtengo proiektuaren balorazioa egin dugu ikasle guztiekin. Lehenengo ikasleek haien emaitzak eta ondorioak aurkeztu dituzte eta gero inprimaki baten bidez proiektuaren fase guztiak aztertu dituzte. Zorionak guztiei emaitzak eta ondorioak oso positibiak izan direlako: Adinekoentzako herriko zerbitzu bat inplantatzea lortu dugu.
Ez galdu Senior Animazio Zerbitzuko bideoa eta aurkezpena.
Azkenengo ekintza praktikoa (2022/05/18)
Gaur bukatu dugu gure proiektuaren adinekoentzako azkenengo ekintza praktikoa: parke osasungarrietako makinak nola erabili irakatsi genien adinekoei Barakaldoko 5 auzotan: gurutzetan, Arrontegin, Bikendi deunan, Arrontegin eta Errekaortun.
Gymkana Barakaldoko kaleetan (2022/05/04)
Barakaldoko kaleetan ordu t’erdiko 9 gymkana aurrera eraman ditugu Calasanz eta Harrobiako ikasleok 45 adinekorekin egun bakoitzean. Gymkana bakoitzean adinekoen arlo fisiko, kognitibo eta emozionala garatu dugu proba dibertigarrien bidez (argazkian partaide guztiei barre eragitea lortu behar zen).
Mugikonen hitzaldia (2022/04/27)
Mugikon enpresakoek hitzaldi bat eman digute proiektuaren ikasleoi active parks aplikazioari buruz. Hori eta goosechase aplikazioa erabiliko ditugu gure adinekoentzako kalean antolatutako ekintzetan.
Jardunaldia Tolosa Inmakuladan (2022/03/21)
Pasaden astelehenean, martxoak 21, Tolosa Inmakulada lanbide heziketako zentroan Jardunaldi bat antolatu genuen non proiektu honetan parte hartzen duten gipuzkoako ikasle eta irakaslei erakutsi genizkien bizkaian (calasanz eta Harrobia) erabiltzen ari garen teknologiaren bidezko ariketak.
Hain Zuzen ere, Harrobiako 3D-ko 2.mailako ikasleek sortutako 2 bideojoko eta Tartanga zentroko Unai lasok (irakaslea) egindako ekarpenak bideo joko horietan Hari gabeko pultsadoreak erabili ahal izateko makey-makey teknologiaren ordez.
Aitor Mayordomoren elkarrizketa (2022/03/02)
Martxoak 2an gure zahartze aktiborako proiektuan Calasanz eta Harrobiako 4 ikasleek KoopSF34 laguntzaren bidez elakrrizketa bat grabatu zuten Bilboko kaleetan egiten diren adinekoentzako programak ikertzeko (ibiltarien sarea eta parke osasungarriak).
Aitor Mayordomo , Mugikon enpresako koordinatzailea, elkarriztatua izan zen. Elkarrizketaren bideoa twitchen eskegitu zen honako esteka honetan.
6 asteko zirkuitoa (2022/03/02)
Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek 6 asteko programa martxan jarriko dute non asteazkenetan 11:45etatik 13:45etara barakaldoko 5 gizarte zentroko 4 adinekoentzako zirkuitoak gidatuko dituzten.
Zirkuito horietan arlo fisikoa, kognitiboa eta emozionalarako ariketak proposatuko dira zahartze aktiboa sustatzeko.
3Dko bideojokoak (2022/02/16)
Otsailaren 16an Harrobiako 3D-ko 2.mailako ikasleek aurkeztu zizkiguten 2 bideojoko nagusiei bideratuta zahartze aktiboa sustatzeko:
1-Hanken indarra lortzeko (jauziak ekiditeko).
2-Arnas eta zirkulazio aparatuak indartzeko tokian ibiliz.
Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko Gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek bideojoko hauek erabiliko dituzte martxoaren 2-tik apirilaren 6ra arte barakaldoko 5 gizarte-zentroko nagusiekin haien egokitze fisikoa hobetzeko asmoz.
Aitor Mayordomoren hitzaldia (2022/01/26)
Urtarrilaren 26an, Aitor Mayordomok, mugikon enpresakoak “adinekoekin nola egin lan” hitzaldi bat eman zien gure zahartze aktiboko proiektuan parte hartzen dituzten calasanz eta harrobiako ikasleei haiek jakin dezaten nola jokatu adinekoak entrenatzen dituzten bitartean.
Informazio-puntuak Barakaldon (2022/01/18)
Urtarrilaren 18tik otsailaren 23ra arte gure zahartze aktiborako informazio-puntua inplantatu dugu barakaldoko 4 gizarte zentrotan: Arrontegiko nagusiak, Errekaortu, Bizitza lasaia eta Gure toki.
Asteazkenetan, 11:45etatik 13:45etara Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko Gizartaratze Zikloko 1.mailako ikasleek 30minutuko elkarrizketak eskaini dituzte barakaldoko nagusiei zahartze aktiboko balorazioa eskainiz (test batzuk esakini dizkiet adinekoei haien egoera fisikoa, emozionala eta kognitiboa baloratzeko.
Oroi well-being (2021/12/16)
Abenduak 16an, Oroi enpresakoek formazio bat eman digute jakiteko nola erabili haien oroi well-being produktua: betaurreko virtual en bidezko esperientziak nagusiei bideratuta.
Produktu hori gure animazio senior zerbitzuan erabiliko dugu adinekoen arlo emozionala garatzeko asmoz.
Pultsadoreen ezaugarriak (2021/11/15)
Azaroaren 15ean Tartanga institutoko Unai Lasorekin elkartu ginen adosteko gure zahartze aktiboko animazio zerbitzuaren proiektuan sortuko dituen pultsadoreen ezaugarriak.
Hari gabeko pultsadore horiek erabiliko ditugu adinentzako 2 bidejokoetan adinekoei bideratuta.
Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (2021/11/10)
Azaroaren 10ean, Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (zerbitzuaren fluxu-diagrama eta jardueren katalogoaren disenua) aurkeztu dira.
Argazkian, Calasanzeko ikasleek (gizartaratze zikloko 1.mailakoak) eta Harrobikoek (Egokitzapen Fisiko zikloko 1.mailakoak) haien proposamenak aurkeztu dituzte.
Patricia Del Hierroren hitzaldia (2021/10/18)
Patricia del Hierro, Barakaldoko udaletxearen gizarte ekintzako teknikariak, hitzaldi bat eman zien Harrobiako eta Calasanzeko ikasleei, azaltzeko zein zen Barakaldoko jubilatuentzako zentroen egoera.
Senior animazio zerbitzua (2021/10/06)
21-22 Ikasturtean senior animazio zerbitzu bat ezarriko dugu Barakaldoko jubilatuentzako zentroetan eta gaur, urriak 6, proiektuarekin hasi gara. Irudian, Calasanzeko ikasleak (Gizartaratze Zikloko 1.mailakoak) eta Harrobikoak (Egokitzapen Fisiko zikloko 1.mailakoak) elkar ezagutzen.
2020-2021 IKASTURTEA
Proiektuaren aurkezpena: zahartze aktiboa Covid garaian (2021/06/23)
Covid-19aren osteko garaian, jarduera fisiko osasungarria sustatzeko, persona nagusiei zuzendutako osagai teknologikodun produktu hibrido eta eskalagarri baten prototipoaren diseinua hemen dugu, ez galdu proiektuaren bideoa.
Zierbenako jardunaldia (2021/06/17)
Zierbeneko kultur etxean aurkeztu genuen gure aurtengo proiektua, adinekoen iritzia ezagutzeko.
Etxebarriko jardunaldia (2021/06/08)
Etxebarriko adinekoekin saio praktiko bat (gymkana, parke osasungarriak erabiliz) antolatu genuen.
Gure adinekoen parte hartzea ikaragarria izan zen. Mila esker guztioi!
Oroi enpresarekin bilera (2021/05/14)
Oroi enpresakoekin elkartu ginen pasaden ostiralean zahartze aktiboari buruzko proiektu batean kolaboratzeko errealitate birtuala erabiliz. Argazkian, Josu Cobelo (gure 3d-ko irakaslea), Garazi Egiguren (Tolosa inmakulada ikastetxeko irakaslea) eta oroi enoresaren bi bazkideak: iñaki Aramburu eta Jorge Maylin.
Zahartze aktiboari buruzko proiektuan egindako topaketa birtuala (2021/05/06)
2019-2020 IKASTURTEA
Lantaldean (2020/03/11)
Ziklo, ikastetxe eta generazio ezberdinen arteko lana adierazten duen jarduera.
ZORIONAK guztioi!
Datuak biltzen (2020/02/21)
Aste honetan pertsonen ebaluazio funtzionala egingo dugu. Hasierako datuak eboluzioa neurtzeko ezinbestekoak dira.
Euskadi Lagunkoia (2020/02/04)
“Bizitzari kantua” proiektuaren barruan, Santurtzin egin zen Euskadi lagunkoiako egitasmoan parte hartu genuen. Oso dinamika interesgarria belaunaldien arteko lana sustatzeko.
Bizitzari kantu proiektua (2020/01/13)
Bizitzari kantu proiektuan, pertsona helduen bizitza hobetzeko lan bat egiten ari dira, 15 ekintzetan banatzen dena . 15 jarduera hauen barruan, kontuan hartuko dira alderdi kognitiboak, fisikoak eta sentikorrak. Gainera, lantzen ari da galdetegi bat, ohiturak, beharrak eta sintomei buruz, informazio gehiago edukitzeko.
Erorketen Prebentzioaren inguruko saioa (2020/01/10)
Erorketen Prebentzioaren inguruan aritu gara eta hauek saiesteko ariketak proposatu dituzte Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola Ikastolako Ikasleak Zurriolako Ikastolakoenen laguntzarekin. Eskerrik asko beste behin!.
Unai Arrietaren hitzaldia (2019/11/20)
Bizitzari kantuaren proiektuaren barruan @uarrieta bisita izan dugu aktiboago bihurtzeko jokabide aldaketen estrategiak aztertzeko. Eskerrik asko Unairi, @SJCalasanz eta @harrobiaikas ikasle eta irakasle guztioi!
“Bizitzari Kantu” proiektua (2019/11/19)
BIZITZARI KANTUA proiektuak lanbide-heziketako zentruetan (Harrobia, San José de Calasanz, Tolosako Inmakulada, Zurriola) aritzen diren hainbat espezialitatetako (osasungintza, gizarte eta jarduera fisikoa) ikasleak elkartzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduera fisikoaren bitartez. Jarraitu ezazu proeiktua sare sozialetan: Facebook, Instagram o Twitter.
Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuak (2019/09/24)
Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuen hasierako bileran egon gara. Bertan aurten “Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan” proiektuan jarraitu beharreko pausuak aztertu ditugu.
2018-2019 IKASTURTEA
Zahartze aktiborako proiektua (2019/06/20)
Ekainaren 20ean Zahartze aktiboko aurtengo proiektua aurkeztu genuen Tknikan. Zikloen (KEF, Osasun eta Gizarte) eta ikastetxeen (San Jose de Calasanz, Tolosako Inmakulada eta Harrobia) arteko proiektua eta bagaude datorren ikasturteari begira erronkaren oinarriak finkatzen.
Jarduera fisiko eta bizkarreko osasunaren mintegian (2019/05/17)
Atzo JARDUERA FISIKOARI ETA BIZKARREKO OSASUNARI BURUZKO MINTEGIAn egon ginen Bizkaiko Foru Aldundiak Antolatuta.
Teleadin saioa (2019/02/25)
Adinberri I.Deialdiko Teleadin proiektuaren jarraipen bilera izan genuen. @OrainGipuzkoa @upvehu @harrobiaikas @Ideable #lanbideheziketa. Bertan Harrobia, jarduera fisikoaren atalaren arduraduna da.
Osakidetza lankideentzat ikastaroa (2019/02/19)
Aste honetan burutu da Gaitasun fisikoen balorazioa eta bizkarraren funtzionaltasunaren analisia egiteko ikastaroa Harrobiak Osakidetzako langileei eskaintzen diena. Heziketaren helburua da protokolo bat ezartzea bertako langileentzat, pertsona sedentario helduen artean jarduera fisikoa sustatzen duten programak aurrera eraman baino lehen balioespena egin dezaten.
Bizkaiko Foru Aldundiaren jardunaldia (2019/02/14)
Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan proiektuaren helburuen artean erakundeen programen ezagutza dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Adinekoen iruditeri soziala jardunaldietara hurbildu ginen, gizarte-irudiak biztanleen jarrera-aldaketak bultzatzeko prozesuan beharrezkoak diren tresnak ezagutzera.
Zahartze aktiboa eta osasungarria HARROBIAk 2013-2014 ikasturteaz geroztik sustatutako proiektuen ardatz nagusia izan da.
“Zilarrezko ekonomia” edo “silver economy” adineko pertsonen beharrak asetzen dituzten produktu, zerbitzu eta enpleguen etorkizuneko hobia da. Gure proiektuetatik gure ikasleak trebatzea eta jarduera fisiko osasungarriarekin eta adineko pertsonen funtzionalitatearekin zerikusia duten ekarpen berritzaileak egitea dugu helburu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.
Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:
Raul Sanchez: rsanchez@harrobia.net