Hasiera » Proiektuak » Ariketa fisikoa zahartze aktiborako

Ariketa fisikoa zahartze aktiborako

2021-2022 IKASTURTEA

Proiektuaren balorazioa  (2022/05/25)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakZahartze aktiborako aurtengo proiektuaren balorazioa egin dugu ikasle guztiekin. Lehenengo ikasleek haien emaitzak eta  ondorioak aurkeztu dituzte eta gero inprimaki baten bidez proiektuaren fase guztiak aztertu dituzte. Zorionak guztiei emaitzak eta ondorioak oso positibiak izan direlako: Adinekoentzako herriko zerbitzu bat inplantatzea lortu dugu.

Ez galdu Senior Animazio Zerbitzuko bideoa eta aurkezpena.

Azkenengo ekintza praktikoa  (2022/05/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakGaur bukatu dugu gure proiektuaren adinekoentzako azkenengo ekintza praktikoa: parke osasungarrietako makinak nola erabili irakatsi genien adinekoei Barakaldoko 5 auzotan: gurutzetan, Arrontegin, Bikendi deunan, Arrontegin eta Errekaortun.

Gymkana Barakaldoko kaleetan  (2022/05/04)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakBarakaldoko kaleetan  ordu t’erdiko 9 gymkana aurrera eraman ditugu Calasanz eta Harrobiako ikasleok 45 adinekorekin egun bakoitzean. Gymkana bakoitzean adinekoen arlo fisiko, kognitibo eta emozionala garatu dugu proba dibertigarrien bidez (argazkian partaide guztiei barre eragitea lortu behar zen).

Mugikonen hitzaldia  (2022/04/27)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakMugikon enpresakoek hitzaldi bat eman digute proiektuaren ikasleoi active parks aplikazioari buruz. Hori  eta goosechase aplikazioa  erabiliko ditugu gure adinekoentzako kalean antolatutako ekintzetan.

 


Jardunaldia Tolosa Inmakuladan  (2022/03/21)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakPasaden astelehenean, martxoak 21, Tolosa Inmakulada lanbide heziketako zentroan Jardunaldi bat antolatu genuen non proiektu honetan parte hartzen duten gipuzkoako ikasle eta irakaslei erakutsi genizkien bizkaian (calasanz eta Harrobia) erabiltzen ari garen teknologiaren bidezko ariketak.

Hain Zuzen ere, Harrobiako 3D-ko 2.mailako ikasleek sortutako 2 bideojoko eta Tartanga zentroko Unai lasok (irakaslea) egindako ekarpenak bideo joko horietan Hari gabeko pultsadoreak erabili ahal izateko makey-makey teknologiaren ordez.

 

Aitor Mayordomoren elkarrizketa (2022/03/02)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakMartxoak 2an gure zahartze aktiborako proiektuan Calasanz eta Harrobiako 4 ikasleek KoopSF34 laguntzaren bidez elakrrizketa bat grabatu zuten Bilboko kaleetan egiten diren adinekoentzako programak ikertzeko (ibiltarien sarea eta parke osasungarriak).

Aitor Mayordomo , Mugikon enpresako koordinatzailea, elkarriztatua izan zen. Elkarrizketaren bideoa twitchen eskegitu zen honako esteka honetan.

 

6 asteko zirkuitoa (2022/03/02)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakHarrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek 6 asteko programa martxan jarriko dute non asteazkenetan 11:45etatik 13:45etara barakaldoko 5 gizarte zentroko 4 adinekoentzako zirkuitoak gidatuko dituzten.

Zirkuito horietan arlo fisikoa, kognitiboa eta emozionalarako ariketak proposatuko dira zahartze aktiboa sustatzeko.

 

3Dko bideojokoak (2022/02/16)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakOtsailaren 16an Harrobiako 3D-ko 2.mailako ikasleek aurkeztu zizkiguten 2 bideojoko nagusiei bideratuta zahartze aktiboa sustatzeko:

1-Hanken indarra lortzeko (jauziak ekiditeko).

2-Arnas eta zirkulazio aparatuak indartzeko tokian ibiliz.

Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko Gizartaratze zikloko 1.mailako ikasleek bideojoko hauek erabiliko dituzte martxoaren 2-tik apirilaren 6ra arte barakaldoko 5 gizarte-zentroko nagusiekin haien egokitze fisikoa hobetzeko asmoz.

 

Aitor Mayordomoren hitzaldia (2022/01/26)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakUrtarrilaren 26an, Aitor Mayordomok, mugikon enpresakoak “adinekoekin nola egin lan” hitzaldi bat eman zien gure zahartze aktiboko proiektuan  parte hartzen dituzten calasanz eta harrobiako ikasleei haiek jakin dezaten nola jokatu adinekoak entrenatzen dituzten bitartean.

 

 

Informazio-puntuak Barakaldon (2022/01/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakUrtarrilaren 18tik otsailaren 23ra arte gure zahartze aktiborako informazio-puntua inplantatu dugu barakaldoko 4 gizarte zentrotan: Arrontegiko nagusiak, Errekaortu, Bizitza lasaia eta Gure toki.

Asteazkenetan, 11:45etatik 13:45etara Harrobiako Egokitze Fisikoko eta Calasanzeko Gizartaratze Zikloko 1.mailako ikasleek 30minutuko elkarrizketak eskaini dituzte barakaldoko nagusiei zahartze aktiboko balorazioa eskainiz (test batzuk esakini dizkiet adinekoei haien egoera fisikoa, emozionala eta kognitiboa baloratzeko.

 

Oroi well-being (2021/12/16)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAbenduak 16an, Oroi enpresakoek formazio bat eman digute jakiteko nola erabili haien oroi well-being produktua: betaurreko virtual en bidezko esperientziak nagusiei bideratuta.

Produktu hori gure animazio senior zerbitzuan erabiliko dugu adinekoen arlo emozionala garatzeko asmoz.

 

Pultsadoreen ezaugarriak (2021/11/15)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAzaroaren 15ean Tartanga institutoko Unai Lasorekin elkartu ginen adosteko gure zahartze aktiboko animazio zerbitzuaren proiektuan sortuko dituen pultsadoreen ezaugarriak.

Hari  gabeko pultsadore horiek erabiliko ditugu adinentzako 2  bidejokoetan adinekoei bideratuta.

 

Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (2021/11/10)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAzaroaren 10ean, Senior animazio zerbitzu baterako lehenengo proposamenak (zerbitzuaren fluxu-diagrama eta jardueren katalogoaren disenua) aurkeztu dira.

Argazkian, Calasanzeko ikasleek (gizartaratze zikloko 1.mailakoak) eta Harrobikoek (Egokitzapen Fisiko zikloko 1.mailakoak) haien proposamenak aurkeztu dituzte.

 


Patricia Del Hierroren hitzaldia (2021/10/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakPatricia del Hierro, Barakaldoko udaletxearen gizarte ekintzako teknikariak, hitzaldi bat eman zien Harrobiako eta Calasanzeko ikasleei,  azaltzeko zein zen Barakaldoko jubilatuentzako zentroen egoera.

 

 

Senior animazio zerbitzua (2021/10/06)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak21-22 Ikasturtean senior animazio zerbitzu bat ezarriko dugu Barakaldoko jubilatuentzako zentroetan eta gaur, urriak 6, proiektuarekin hasi gara. Irudian, Calasanzeko ikasleak (Gizartaratze Zikloko 1.mailakoak) eta Harrobikoak (Egokitzapen Fisiko zikloko 1.mailakoak) elkar ezagutzen.

 

2020-2021 IKASTURTEA

 

Proiektuaren aurkezpena: zahartze aktiboa Covid garaian (2021/06/23)

Zahartze-aktiboaCovid-19aren osteko garaian, jarduera fisiko osasungarria sustatzeko, persona nagusiei zuzendutako osagai teknologikodun produktu hibrido eta eskalagarri baten prototipoaren diseinua hemen dugu, ez galdu proiektuaren bideoa.

 

 

Zierbenako jardunaldia (2021/06/17)

Zahartze-aktiboaZierbeneko kultur etxean aurkeztu genuen gure aurtengo proiektua, adinekoen iritzia ezagutzeko.

 

 

 

 

Etxebarriko jardunaldia (2021/06/08)

Zahartze-aktiboaEtxebarriko adinekoekin  saio praktiko bat (gymkana, parke osasungarriak erabiliz) antolatu genuen.

Gure adinekoen parte hartzea ikaragarria izan zen. Mila esker guztioi!

 

 

 

Oroi enpresarekin bilera (2021/05/14)

Zahartze-aktiboaOroi enpresakoekin elkartu ginen pasaden ostiralean zahartze aktiboari buruzko proiektu batean kolaboratzeko errealitate birtuala erabiliz. Argazkian, Josu Cobelo (gure 3d-ko irakaslea), Garazi Egiguren (Tolosa inmakulada ikastetxeko irakaslea) eta oroi enoresaren bi bazkideak: iñaki Aramburu eta Jorge Maylin.

Zahartze aktiboari buruzko proiektuan egindako topaketa birtuala (2021/05/06)

Zahartze-aktiboa

Gure Harrobiako irakasleek  (Rita Intxaurraga eta Raul Sánchez) San José de Calasanzeko beste Irakasle batekin(Astrid Villanueva) Arrigorriako eta Getxoko nagusien arteko topaketa birtuala antolatu zuten. Jarduera honen helburua esperientziak partekatzea audiokonferentzia baten bidez eta jarduera fisikoa egiten zen bitartean.
Hemendik Eskerrik asko topaketa honetan parte hartu duten Arrigorriako eta Getxoko nagusien taldeei eta haien begiralei Aitziber Alvarez eta Olalla Gaonari.

2019-2020 IKASTURTEA

Lantaldean (2020/03/11)

Zahartze-aktiboaZiklo, ikastetxe eta generazio ezberdinen arteko lana adierazten duen jarduera. 

Info gehiago.

ZORIONAK guztioi!

 

 

Datuak biltzen (2020/02/21)

Zahartze-aktiboaAste honetan pertsonen ebaluazio funtzionala egingo dugu. Hasierako datuak eboluzioa neurtzeko ezinbestekoak dira.

Euskadi Lagunkoia (2020/02/04)

Zahartze-aktiboa“Bizitzari kantua” proiektuaren barruan, Santurtzin egin zen Euskadi lagunkoiako egitasmoan parte hartu genuen. Oso dinamika interesgarria belaunaldien arteko lana sustatzeko.

Bizitzari kantu proiektua  (2020/01/13)

Zahartze-aktiboaBizitzari kantu proiektuan, pertsona helduen bizitza hobetzeko lan bat egiten ari dira, 15 ekintzetan banatzen dena . 15 jarduera hauen barruan, kontuan hartuko dira alderdi kognitiboak, fisikoak eta sentikorrak. Gainera, lantzen ari da galdetegi bat, ohiturak, beharrak eta sintomei buruz, informazio gehiago edukitzeko.

Erorketen Prebentzioaren inguruko saioa  (2020/01/10)

Zahartze-aktiboaErorketen Prebentzioaren inguruan aritu gara eta hauek saiesteko ariketak proposatu dituzte Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola Ikastolako Ikasleak Zurriolako Ikastolakoenen laguntzarekin. Eskerrik asko beste behin!.

 

 

Unai Arrietaren hitzaldia  (2019/11/20)

Zahartze-aktiboaBizitzari kantuaren proiektuaren barruan @uarrieta bisita izan dugu aktiboago bihurtzeko jokabide aldaketen estrategiak aztertzeko. Eskerrik asko Unairi, @SJCalasanz eta @harrobiaikas ikasle eta irakasle guztioi!

 

“Bizitzari Kantu” proiektua (2019/11/19)

Zahartze-aktiboaBIZITZARI KANTUA proiektuak lanbide-heziketako zentruetan (Harrobia, San José de Calasanz, Tolosako Inmakulada, Zurriola) aritzen diren  hainbat espezialitatetako (osasungintza, gizarte eta jarduera fisikoa) ikasleak elkartzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduera fisikoaren bitartez. Jarraitu ezazu proeiktua sare sozialetan: Facebook, Instagram o Twitter.

Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuak (2019/09/24)

Zahartze-aktiboaTknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuen hasierako bileran egon gara. Bertan aurten “Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan” proiektuan jarraitu beharreko pausuak aztertu ditugu.

 

2018-2019 IKASTURTEA

Zahartze aktiborako proiektua (2019/06/20)

Zahartze-aktiboaEkainaren 20ean Zahartze aktiboko aurtengo proiektua aurkeztu genuen Tknikan. Zikloen (KEF, Osasun eta Gizarte) eta ikastetxeen (San Jose de Calasanz, Tolosako Inmakulada eta Harrobia) arteko proiektua eta bagaude datorren ikasturteari begira erronkaren oinarriak finkatzen.


Jarduera fisiko eta bizkarreko osasunaren mintegian (2019/05/17)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAtzo JARDUERA FISIKOARI ETA BIZKARREKO OSASUNARI  BURUZKO MINTEGIAn egon ginen Bizkaiko Foru Aldundiak Antolatuta.

 

Teleadin saioa (2019/02/25)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAdinberri I.Deialdiko Teleadin proiektuaren jarraipen bilera izan genuen. @OrainGipuzkoa @upvehu @harrobiaikas @Ideable #lanbideheziketa. Bertan Harrobia, jarduera fisikoaren atalaren arduraduna da.

Osakidetza lankideentzat ikastaroa (2019/02/19)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAste honetan burutu da Gaitasun fisikoen balorazioa eta bizkarraren funtzionaltasunaren analisia egiteko ikastaroa  Harrobiak Osakidetzako langileei eskaintzen diena. Heziketaren helburua da protokolo bat ezartzea bertako langileentzat, pertsona sedentario helduen artean jarduera fisikoa sustatzen duten programak aurrera eraman baino lehen balioespena egin dezaten.

Bizkaiko Foru Aldundiaren jardunaldia (2019/02/14)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakAriketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan proiektuaren helburuen artean erakundeen programen ezagutza dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Adinekoen iruditeri soziala jardunaldietara hurbildu ginen, gizarte-irudiak biztanleen jarrera-aldaketak bultzatzeko prozesuan beharrezkoak diren tresnak ezagutzera.

Zahartze aktiboa eta osasungarria HARROBIAk 2013-2014 ikasturteaz geroztik sustatutako proiektuen ardatz nagusia izan da. 

“Zilarrezko ekonomia” edo “silver economy” adineko pertsonen beharrak asetzen dituzten produktu, zerbitzu eta enpleguen etorkizuneko hobia da. Gure proiektuetatik gure ikasleak trebatzea eta jarduera fisiko osasungarriarekin eta adineko pertsonen funtzionalitatearekin zerikusia duten ekarpen berritzaileak egitea dugu helburu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

 

Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Raul Sanchez: rsanchez@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.