Hasiera » Proiektuak » Skills Txapelketa

Skills Txapelketa

Andrea Gonzalez Harrobiako ikaslea EuskoSkills 2021 lehiaketaren txapenduna (2021/10/22)

TKguneMikel Roman eta Andrea Gonzalez, Harrobiako 3D’ko ikasleek #EuskoSkills lehiaketan parte hartu dute.

Urriaren 20a, egokitutako gaian oinarritutako pertsonaiak diseinatzen eta modelatzen eman zuten eta urriaren 21a pertsonaien teturizazioaren eta animazioaren txanda izan zen.

Txapelketa osoan zehar oso motibatutak egon ziren eta urriaren 21ean, arratsaldez, saria heldu zen; Andrearen burura txapela helduz. Bigarren postua Tartangako Iraiarentzat izan zen eta hirugarren postua Harrobiako Mikelentzat.

ZORIONAK BIOI eta parte hartu zuten guztioi!

 

Harrobia Ikastolako 3D zikloko bi ikasle “EuskoSkills 2021” Lanbide Heziketako txapelketan (2021/10/18)

TKgune2021eko “EuskoSkills”-ak  Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen ditu eta aurtengo txapelketak urriaren 19tik-22ra ospatuko dira Ficoban. “Euskoskills 2021” Txapelketa, Lanbide Heziketako edozein Ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta dago eta Harrobiaren kasuan 3D eta Bideo-Jokoak zikloko bi ikasle parte hartuko dute.

Urriaren 19an inaugurazioa izango da, 20 eta 21ean proben txanda eta bukatzeko 21ean arratsaldez sari banaketa.

Guztira, 19 skills mota ikusi ahal izango ditugu eta hemendik ZORTERIK onena opa diegu gure ikaslei!

Animo!

                       

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2021eko “EuskoSkills”-ak antolatzen ditu.

Informazio gehiago.

Txapelketa hau Madrilen izango da, IFEMA Erakustazokan, 2020ko martxoaren 22tik 25era. Gure ikaslea Andrea Gonzalezek “3D – Jokoen eta animazioen diseinua” txapelketan parte hartuko du Euskadiko txapelketan izan delako.

Informazio gehiago. 

 

SpainSkillseko saioak (2022/03/18)

TKguneEuskoSkillsen urrezko domina lortu zuen eta, Harrobia ikastolako ikaslea den Andrea Gonzalezek, SpainSkills lehiaketan parte hartuko du ondorengo egunetan.

Aurrean daukan erronka berri honetan garaile ateratzeko, talde saioak antolatu dira aurreko hilabeteetan. Martxoaren 8an ospatu zen azkenengo saio hartan, Athletickeko jokalari ohia den Koikili Lertxundik, norberaren nortasunaren azterketa sakon bat egiten lagundu zigun, eneagrama eta bestelako herramintak erabilita. Horrela, Lanbide  Hezkuntzako Euskal Selekzioa osatzen duten partaide guztiek lehiaketarako estrategia lanak egin zituzten.

Txapelketa hau Shanghain izango da, 2022ko urriaren 12 eta 17 bitartean. SpainSkills txapelketan irabazleak joango dira.

Informazio gehiago.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.