Hasiera » Proiektuak » Teknologia interaktiboak eta murgiltzaileak

Teknologia interaktiboak eta murgiltzaileak

2025-2026 IKASTURTEA

 

Tknikako Ingurune Birtualen arloko lan-ildo estrategikoak 2025-2026 ikasturtean (2025/11/12)


Tknikako Ingurune Birtualak

2025-2026 ikasturtean, Tknikako Ingurune Birtualen eremuak hainbat lan-ildo estrategiko garatzen ditu Euskadiko Lanbide Heziketan. Horien artean, dagoeneko ezarrita dauden Gela Interaktiboen eta Gela Murgiltzaileen erabilera pedagogikoa sustatzea nabarmentzen da, ikaskuntza aktibo eta esperientzialean oinarritutako testuinguruak sendotzeko helburuarekin.

Ikasturte honetan, hainbat ikastetxerekin elkarlanean, errealitate birtualeko hainbat esperientzia lantzen ari dira, eta proiektu horien jarraipena eta gainbegiratzea Ingurune Birtualen eremuaren esku dago. Esperientzia horien artean, Kondia CNC makinaren biki digitalaren inguruan garatutako aplikazioaren hobekuntza lantzen ari da, prestakuntza tekniko aurreratuan erabilgarritasuna handitzeko.

Era berean, Viroo plataformaren eguneraketa berria aztertu da, lehendik sortutako esperientziak egokitu eta etorkizuneko garapen teknologikoekin bateragarriak izan daitezen. Lan honen bidez, Lanbide Heziketako ikasgeletan teknologia murgiltzaileen erabilera egonkorra eta jasangarria bultzatzen da.

 

Errealitate birtualaren eta teknologia murgiltzaileen dibulgazioa Ikasenpresa kongresuan (2025/10/17)


Ikasenpresa kongresua

Urriaren 17an, Harrobia Ikastolako 3D arloko irakasleek, Peiok eta Josuk, Tknikako Ingurune Birtualen eremuko kolaboratzaile gisa parte hartu dute Ikasenpresa kongresuan, errealitate birtualaren, errealitate mistoaren eta etorkizuneko teknologia murgiltzaileen dibulgazio-lana eginez.

Testuinguru honetan, Bizkaiko Lanbide Heziketako espezialitate guztietako ehunka ikaslek parte hartzen dute, eta tailer praktikoen bidez ikasleek teknologia horiek sakon ezagutzeko aukera izan dute: probatuz, esperimentatuz eta beren lanbide-arloetatik abiatuta aplikazio-ideiak sortuz.

Esperientzia honek aukera eman die ikasleei beren Ikasenpresa proiektuak teknologia berriekin nola indartu daitezkeen aztertzeko, Lanbide Heziketak etorkizuneko testuinguru profesionalak ulertu eta aurreikusteko duen ikuspegia indartuz.

 

Teknologia murgiltzaileen zabalkundea Provider ekitaldian (2025/10/07)


Provider ekitaldia

Urriaren hasieran, Harrobia Ikastolako 3D irakasleek eta Tknikako Ingurune Birtualen eremuko kolaboratzaileek parte hartu dute Provider ekitaldian, errealitate birtualaren, errealitate mistoaren eta merkatura iritsi aurretik dauden teknologia murgiltzaileen inguruko ikuspegia partekatuz.

Ekitaldi honetan, Lanbide Heziketako ikasleek etorkizuneko lan-merkatuan gero eta garrantzitsuagoak izango diren teknologien berri izan dute, eta tresna horiek beren prestakuntza- eta lan-esparruetan nola txerta daitezkeen hausnartu dute.

Jarduera hauek Lanbide Heziketak etorkizunera begira duen ikuspegi estrategikoa indartzen dute, ikasleak datozen urteetako erronka profesionaletara prestatuz eta teknologia berrien erabilera aplikatua eta kontzientea sustatuz.

2024-2025 IKASTURTEA

 

Ingurune birtualen eta teknologia murgiltzaileen garapena Lanbide Heziketan, Tknikaren eskutik (2025/03/18)


Teknologia interaktibo eta murgiltzaileak Lanbide Heziketan

Tknikako Ingurune Birtualen arloa teknologia interaktibo eta murgiltzaile berriak Euskadiko Lanbide Heziketan txertatzeko eta sustatzeko lanean ari da, ikaskuntzaren eraldaketa digitaleko prozesu baten barruan. Testuinguru horretan, 2024-2025 ikasturtean teknologia interaktiboak eta teknologia murgiltzaileak lantzea izan da lan-ildo nagusietako bat.

Euskadiko Lanbide Heziketako sarean Gela Interaktiboak ezartzen hasi dira dagoeneko. Harrobia Ikastolan oraindik ez dago halako gelarik, baina datozen ikasturteetan ezartzea aurreikusten da. Prozesu horren baitan, ETHAZI ikaskuntza-eredua garatzeko gela interaktiboek bete beharreko baldintza funtzional eta ez-funtzionalak zehazten lagundu da.

Zehazki, 360 graduko proiekzioa duten gelak eta ukipen bidezko interakzioa ahalbidetzen duten espazioek izan behar dituzten ezaugarriak aztertu dira. Lan horretan, softwarearen integrazioa sistema eragileekin zein hardwarearen erabilera eta konfigurazioa kontuan hartu dira, gela interaktiboek bete beharreko baldintzen definizio zehatza eginez.

Bestalde, gela murgiltzaileen esparruan —erabiltzaile anitzeko errealitate birtualeko (VR) gelak—, dagoeneko martxan dauden esperientziekin lanean jarraitu da. Harrobia Ikastolan, esaterako, Viroo gela dago, eta azken urtean garatutako hainbat esperientzia aztertu eta egokitu dira.

Esperientzia horiek etorkizunean beste plataforma batzuetan ere erabili ahal izateko, Tknikako Ingurune Birtualen arloak OpenXR estandarrera egokitzeko lana egin du. Horrez gain, Errealitate Mistoaren (MR) esparruan sakondu da. Meta Quest 3 gailuek dituzten koloretako kamerei esker, errealitate birtuala eta errealitatea uztartzeko aukera berriak aztertu dira.

Azkenik, hardware berritzaile honekin lanean, biki digitalen adibide bat garatu da, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasgeletan biki digitalak integratzea errazteko helburuarekin. Horrez gain, MR Portalekin esperimentatu da, ingurune birtualak eta errealak elkarrekin konbinatuz.

2023-2024 IKASTURTEA

Osasun zaintzaren iraultzarako ikerketa: MOCAP Teknologiaren (mugimenduaren atzematea) bidezko ikerketa  (2024/02/28)

Espezializazio TKnikaGure 3D zikloko, Bideojoko eta Ingurune Interaktiboen irakasleek TKNIKAk onartutako zentro arteko proiektu batean parte hartzen dute, TKNIKA LHko ikastetxeetarako berrikuntza lantzen duen erakunde publikoa da. Ikerketa honen bitartez, eta osasun zaintzaren arloan digitalizazioaren bitartez, iraultza ekarriko duen ekimen berritzailea sortzea du helburu. Proiektu hau, MOCAP teknologian (mugimenduaren atzematea) zentratuta, gaixoak transferitzeko praktikak hobetzeko errealitate birtual baten aplikazioa garatzea bilatzen du. Mugimendu ergonomikoen atzematearen bidez, proiektuak analisirako materiala sortzen du langileen jarrerak eta mugimenduak optimizatzeko, horrela arreta kalitatea hobetuz eta arrisku ergonomikoak murriztuz.

Garapen honen premiazko izaera gaur egungo aldaketa demografikoan islatzen da: adinekoen populazioaren nabarmen igoerarekin, espezializatua eta eraginkorra den arreta eskatzen duena. MOCAP teknologia erronka hau aurre egiteko gako-tresna gisa aurkezten da, beste teknologia adimendunetan oinarritutakoekin, hala nola Openpose eta Kinect, osasun arretan praktika onenak bilatzeko zehatzak diren datuak emanez.

Proiektu hau ez da soilik adin nagusiko populazioaren zahartzea prestatzen ari den osasun sistema baten beharrei erantzuten, baizik eta VI. Lanbide Heziketako Planaren helburuekin ere bat dator, hala nola hezkuntza zentroen eta enpresa sektorearen arteko lankidetza eta transformazio digitala sustatzea.

Teknologia hau inplementatzeak, MOCAP- Ergo Transfer proiektuak ez du soilik pazienteen arretaren kalitatea hobetuko, baizik eta osasun langileen prestakuntzarako tresna baliagarria ere eskainiko du, praktika seguruak eta eraginkorrak bermatuz. Hau adibide argia da nola teknologia berritzaileak eta sektorearteko lankidetzak gizartearen osasun eta ongizatean modu esanguratsuan ekar dezaketen, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuz.

2022-2023 IKASTURTEA

VR erakustaldia BIC Bizkaian  (2023/02/14)

Espezializazio TKnika

Providerrekin bat, Tknikako kolaboratzailea eta Harrobia ikastolako irakaslea den Ander Mendiak, VR erakustaldi bat egin du BIC Bizkaian. Horretarako, 5 Oculus Quest 2 eraman dira Zamudioko parke teknologikora. Laugarren edizio honetan, Ludus enpresaren hitzaldia izan dugu besteak beste eta enpresaren ibilbidea azaldu dute. Baita bidean harturiko erabaki garrantzitsuenak zeintzuk izan diren.

Miguel Altuna VIROO Gela Inmertsiboen Lehenengo esperientzia  (2023/01/10)

Espezializazio TKnika

Tknikaren eskuetan erori da Eukal Herriko ikastetxeetan ezarri diren (eta ezarriko diren) gela inmertsiboetarako lehenengo esperientziaren garapena. Miguel Altuna ikastetxearentzako beraien CNC makinaren hasiaraztea eta kalibrazioa erakusten duen esperientzia alegia.
Tnikako ikertzaileak diren Harrobia ikastolako irakasleek proiektuari ekin diote eta lehenengo bertsio bat garatu dute. Esperientziarekin batera, VIROO teknologia imertsiboak gure Harrobia Ikastolako ikasgeletan ezartzeko pausuak eman dira jada; aldi berean gela berdinean 5 erabiltzaile izateko gela erosita dago.
Harrobia Ikastolako 4 ikasle DUALA egiten ari dira Gurutzerako ospitalean VIROO edukiak garatzen eta Espezializazioko ikasleek “Errealitate birtuala eta areagotua” moduluan bakoitzak bere esperientzia propioak garatu dituzte.

 

 Blender ikastaroa  (2022/12/12)

Espezializazio TKnika

Aurten ere, Blenderraren sarrera ikastaroa eskeinu du Tknikak. Euskal Herriko hainbat irakasleek software hau ikasteko aukera izan dute eta pilo proiektu interesgarri ikusi dira. Aurreko urteetan bezala, formatzailea Harrobia Ikastolako irakaslea eta TKNIKAko kolaboratzailea den Ander Mendia irakaslea izan da. Helburuen artean, gure hezkuntza sistemako irakasleek, eskura dituzten gela inmersiboetarako edukiak sortzeko kapazak izatea da. Azkenengo proiektu bezala eta erreminta guztiak menperatzen dituztela baieztatzeko, BabyYoda baten inguruan diseinaturiko xanpu pote bat sortu dute.

 

 

VR2020 proiektua Euskal Herrira heldu da  (2022/10/04)

Espezializazio TKnika

Norbegia, Finlandia eta Euskal Herriko ikastetxeetaz osatutako VR2020 proiektuak, herrialde ezberdinetako hezkuntza sistemetan erabiltzen diren VR/XR/AR (generalean teknologia inmertsibo eta intaraktibo berrien) inguruan murgiltzeko eta lantzeko aukera ematen digu.
Harrobia Ikastola, proiektuaren parte aktiboa da, ikastolan garatutako proiektuak frogatzeko, beraien inguruan ikasteko eta ezagutza garatzeko aukera izango dugu, bai gu, zein Norbegiako eta Finlanfiako lagunek ere.
Pasaden ikasturtean, Norbegian egon ondoren, oraingoan Euskal Herriaren txanda da, gure proiektuak, erremintak eta generalean hezkuntza sistema murgiltzaileak erakusteko aukera dugu.

 

Hitzaldi, tailerrez eta mahai ingurunez osatutako programa aurrera eramaten ari gara 3 egun hauetan.

Harrobiako Ikastolako ikasleentzat hezkuntzarik hoberena ziurtatzen dugu honela. Ikasleak Norbegiara eta Finlandiara ERASMUS-era joateko aukera izateko zubiak eraikitzen ditugu aldi berean. Baita etorkizuneko kolaborazioak garatzeko aukerak sustatuz, gure ikasleen errealitatea mundura zabalduz.

 

 

2021-2022 IKASTURTEA

Tknikako taldea Norbegian  (2022/04/04)

Espezializazio TKnika

VR 2020 proiektuaren babespean, Tknikako langile eta kolaboratzaileak diren Amagoia Zubia, Ander Erguin, Susana Espilla, Josu Cobelo eta Ander Mendiak, Norbegiara joan dira 2022ko martxoko azken astean.
Han, Nome Vocational School eskola norbegiarreko eta Riveria VET eskola finlandiarreko beste irakasleekin, VR/AR/XR bitarteko hezkuntzarako praktika onak partekatu dituzte.
Esperientzia baliogarria izan da. Herrialde bakoitzak hezkuntza arloan VR/XR/AR teknologiak zelan erabiltzen dituen ezagutu dute, baita herrialde hauetako hezkuntza sistemak ezagutu ere. Bertako esperientziaren berri laister izango duzue.

 

 

3D irakaslegoa Norbegiara doa bertako VR-a eta irakaskuntza lotutako proiektuan (2022/03/18)

Espezializazio TKnikaDatorren hilabetean, 3D-ko irakasleak eta Tknikako ikertzaileak diren Ander Mendia eta Josu Cobelo Norbegiara doaz VR2020 proiektu europarrearen kontextuan.

VR2020 proiektu europarra, Finlandia, Norbegia eta Euskal Herriko lanbide heziketako zentruez osatuta dago. Helburua, amankomuneko praktika onak ezagutzea eta elkarren artean VR-a irakaskuntzan gero eta gehiago ezartzea da.
Norbegiako bisitan, Harrobiak egindako 10 VR experientzia baino gehigoko aurkezpena darama, eta “horizon workrooms” elkarlanean aritzeko workshop-a prestatu du.
Bertako esperientziaren berri laister izango duzue.
 
 
Usurbileko ikastetxera bizita Innovae-ko VR “start-up”-ak ezagutzeko (2022/03/14)
 

Espezializazio TKnikaPasadan ostegunean (Martxoak 10-ean) Usurbileko institutuan egon ginen, Innovae-k ezarritako gela birtuala frogatzen eta Innovae-ko ainbat Start-up ezagutzen. Etorkizuenan Harrobia ikastolako ikasleez osatutako start-up bat sortzea litzateke helburua.

 
 
Dibulitoon Metaverso eta NFT mundura hurbilketa (2022/03/14)

Espezializazio TKnikaDibulitoon, euskal 3D animazio produktorea dena eta Bostnan, enpresen hobekuntza prosezuak garatzen dituztenak, Harrobia ikastolara hurbildu ziren gure Metaversoan eta NFT munduko ezagutzak jasotzera.

Euskal industria Metaversora eramateko gogoetarekin etorri zitzaizkigun Bostnan eta Dibulitoon-eko lagunak. Horretarako bi bilera antolatu genituen bata online eta bestea Tknikan, teknologia berri hauei buruz gure ezagutzak jakinarasteko.

 

 

JMA enpresak XR teknologiak ezarri nahi ditu Harrobia Ikastola eta Tknika-ren eskutik (2022/03/14)

Espezializazio TKnikaJMA, mundu mailan giltzak fabrikatzen dituen enpresarik handienetarikoak enpresa digitalizazio prosezu batean murgilduta dago, XR teknologiak ezarri nahi ditu beraien hainbat prosezuetan, eta horretarako Harrboia ikastolara urbildu ziren.

3 Bilera izan ondoren hondokoa da aurkitutako beharrak/soluzioak:
JMA giltza fabrikazio prosezuan giltza modelu bakoitza egiteko tornoak eta makinak kalibratu behar dira, denbora luzea eskatzen duen prosezua izanik. Horretan 3D eskarrak eta VR teknologiak denbora murristen lagundu lezake.
Horretaz gain, munduan zehar fabrikak eta giltzen kopiak egiten dituzten makinak eta langileak dituzte. Euskal Herritik guzti horien kudeaketa, mantenua eta asistentzia egiteko, hololens bezalako AR betaurrekoak asko lagundu dezakete ere.
Azkenik, beraien formazio prosezuetan VR-a eta 360 bideoak erabiltzea interesgarria izan daitekeela argitu genuen.
Harrobia, JMA eta Tknikan izan genituen bilerak.

“Metaverso”-an bilerak (2022/03/14)

Espezializazio TKnikaTknikako “Ingurune Birtualak” sailak bere eguneroko funtzionamenduan “Horizon Workrooms”-en bilerak barneratu ditu, emaitza arrakastatzuak lortuz. Desplazamenduen murrisketa, bileren efektibitatea handitzea, arreta mantentzea… hainbat dira teknologia honek dakartzan abantailak.

Prosezu honek Ikasgeletan eta irakasle departamentuetan sartzeko prest dagoela frogatu nahi du, aurrez aurreko esperientzia bat izanez. Dokumentazio bat sortu da edozein ikastetxeek teknologia hau bereganatu dezan.
Irudian “Tknikako 3 pertsona VR betaurrekoak erabilita + webcam baten bitartez beste pertsona bat bilera bet izaten.

Ingeteam-erako Errealitate Mistoan aholkularitza eta aholkularitza teknikoa. (2022/01/20)

Espezializazio TKnikaHololens 2 bezalako gailuen bidezko errealitate mistoa Ingeteam bezalako ingeniaritzetan lan neketsu eta ekonomikoki garestiak egin ditzaketen teknologiak dira. Tkguneren barruan egindako azterketa teknologiko baten bidez, Ingeteamen zenbait behar teknologiko antzeman ziren, eta Harrobiak eta Tknikak konpondu ahal izan zituzten.

Urruneko laguntzako soluzioak ziren, iristeko zailak ziren instalazio teknologikoentzat, itsaso zabaleko itsasontzi batean daudenentzat, esaterako. Bertan, askotan, teknikari bat helikopteroz joan behar da larrialdietara. Egoera horietan, Hololensen bidezko urruneko laguntzak gastu hori ekidin dezake, eta konponbidea askoz ere eraginkorragoa eta eraginkorragoa izan daiteke.
 
Era berean, errealitate mistoak gaur egun teknikariak atzerrira joatea eskatzen dute. Neurrira egindako Hololens garapen baten bidez konpon daitezkeen zeregin batzuk ikastea erraztu dezake, hori ekidituz.
 

Azkenik, sektoreko azoketan marketinari begira, azoka horietara gailu handiak garraiatzea ekidin dezake, eta hori da teknologia mistoak hain garestiak diren garraio horiek saihestu ditzakeen beste alderdietako bat.

Hiru eremu horietan Ingeteamekin aritu gara lanean, bi jarduketa- eta ikerketa-eremu laburtuz: telelaguntza eta neurrirako garapena Hololensentzat:

– Telelaguntza.

 “Remote Assist” softwarearen erabilera modu egokian ikertu eta aztertu da Hololens 2-ren barruan. Honako erabilera-kasu hauetan, modu egokian:
– HoloLens 2 vs PC- Hololens 2 vs Hololens- Hololens 2 vs sakelako telefonoa
https://dynamics.microptert.com/es-es/mixed-reality/remote-assist /

– Neurrira egindako garapena Hololens2.

 Neurrira egindako garapen txiki bat ikertu eta egin da, eta aplikazio horren set-up eta deploy hardware errealean nola egin ikasi ahal izan da.

Proiektua modu egokian amaitu da. Ingeteamek Errealitate Mistoko laborategi bat integratuko du bere I+G sailean. Laborategi hori abian jarriko da https://orekainteractive.com/euskal enpresaren bidez. Ezarpenaren lehen urratsen ondoren, Ingeteamek DUALeko ikasle bat izango du ekainetik aurrera, laborategia erabiliko duena eta Hololens erabiliz neurrirako garapenetarako eduki berriaren garapenean aurrera egiteaz arduratuko dena.

 

 

Hololens 2 Hardwarerako prototipoak prestatzen. (2021/10/19)

Espezializazio TKnikaMicrosoft-eko Hololens 2 errealitate mixtorako Hardware berritzailearekin hasi gara lanean. Ingeteam-entzat lokalizazio kritikoa dituzten ingurumenentzako teleasistentzirako soluzio bat ikertzen dihardugu.

 

Tknikako “Ingurune Birtualak” lan taldean Harrobiako 2 irakasle lanean hasi dira (2021/10/09)

Espezializazio TKnikaAnder Mendia eta Josu Cobelo “3D zikloko irakasleak” lanean hasi dira Tknikako “Ingurune Birtualak” lan taldean. Ceinpro eta Ciudad Jardin ikastetxeko beste bi pertsonek osatzen duten lan taldea interaktibitatea eta inmersibitatearekin lotura duten hainbat proiektuetan lanean hasi dira. 

 

TKNIKA – Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroak lidergoa izanik eta Euskadi-Lanbide Heziketako ikastetxe batzuetako irakasleak osatutako lan taldeak dira. Bere helburua susperzen ari diren sektoreetako espezializazio-arloetan edota Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan ezagutza sortzea eta trebatzea da.

Halaber, ezagutza eta kapazitate horiek ahalik eta azkarren gainontzeko ikastetxeetara eta ikasleengana heltzeko ekintzak egitea.

 

 

Gaur honako espezializazio-arlo hauek lantzen ari dira:

  • IoM (Internet of Machines) Industry 4.0 (Komunikazioa eta biki digitala).
  • Errealitate birtuala eta fusionatua.
  • 3D modelaketarako segmentazioaren digitalizazioa medikuntzan Osasuna 4.0
  • Robotika autonomoa.
  • Digitalizazioa energia berriztagarrietan, hidrogenoa.
  • Teknologia interaktiboak eta murgiltzaileak ezartzea.
  • 5G sareak ezartzea «small cells» instalazioaren arabera.
  • Adimen artifiziala aplikatzea Euskadiko Lanbide Hezketan.
  • Blockchain teknologia aplikatzea Euskadiko Lanbide Heziketan

HARROBIAk TEKNOLOGIA INTERAKTIBOAK ETA MURGILTZAILEAK EZARTZEA espezializazio-arloan parte hartzen du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

 

Informazio gehiago

Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Josu Cobelo: jcobelo@harrobia.net

 

BIKAIN!

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.