Hasiera » Proiektuak » Simuladore birtualak

Simuladore birtualak

2023-2024 IKASTURTEA

 

Mekatronikako Formakuntza Iraultzen: Virtua Errealitatean Berritzeko Proiektua

(2024/03/15)

TKguneHarrobia Lanbide Heziketako ikastola mekatronikaren arloa irauliko duen ikerketa-proiektu batean murgilduta dago. Beste bazkide batzuekin lankidetzan, gure ikastetxea Kondia CM-60 mekanizazio-zentro bat berritzea eta Mekatronika arloko ikasleentzat errealitate birtualeko ingurune bat sortzea helburu duen proiektu baten garapena gidatzen ari da.
Proiektu honetan, Harrobiako 3D eta RV irakasleek, berrikuntza teknologikoaren zatia garatzen ari dira, batez ere errealitate birtualaren inplementazioarekin. Teknologia horrek prestakuntza-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, ingurumen-inpaktua eta benetako makineriaren mantentzearekin eta eragiketarekin lotutako kostuak murriztuko ditu.
Errealitate birtualak mekanizazio-zentroarekin modu birtualean elkarreragiteko aukera emango die ikasleei, ikaskuntza-esperientzia segurua eta inguratzailea eskainiz. Horrek trebetasun praktikoak azkarrago eta eraginkorrago eskuratzeko aukera emango die, lan-munduko erronketarako hobeto prestatuz.

2022-2023 IKASTURTEA

RV Farma: Errealitate Birtuala terapia aurreratuko medikamentuen produkziorako (12/01/2023)

TKguneProiektu honetan, murgiltze-ingurune bat sortu nahi da, terapia aurreratuak fabrikatzeko Errealitate Birtualeko simulagailu bat sortuz. Ingurune birtual horiek sortzeak plus bat emango dio ikasleen prestakuntzari: izan ere, aukera emango die sendagaien fabrikazioan jarraitzen diren lan-prozedura espezifikoak praktikatzeko, benetakoen antzeko espazioetan, fabrikazio egokirako arauen arabera eta prozesu horietan eskatzen diren kalitate-sistema zorrotzak betez. Proiektuan garatutako parte garrantzitsu bat simuladorearen 3D grafikoak ekoiztea izan da: eszenatokia, eszenatokiko propak eta pertsonaia, modelatu, uv-ak egin, texturizatu eta rigeatu beharko ditugu. Bideojokoan elementuen muntaia egin eta interakzio posibleak ezarri.

Aurreko urtetik garapen bat zegoenez, proiektu hau aurrera ateratzeko lehengo urteko baliabideak posible de heinean berrerabiltzea adostu da hasieratik. Beraz, lehenengo fase honetan, eszenatokiaren eta prop garrantzitsuenen blockina sortu da, errekipa daitezkeen elementu modularren (paretak, pareta eskinak, ateak etb) ikuspegiarekin.

 

 

AVIME: NLP sistemaren inplementazioa errealitate birtualean (2022/12/02)

TKgune

Proiektua hizkuntza naturalak euskaraz prozesatzeko sistema bat (NLP) garatzean eta errealitate birtualera egokitzean datza. Proiektuaren helburua euskararen erabilera eta ugaritzea osakidetzako langileek egunero jasaten dituzten konbergentzia-egoeretan sartzea da. Horretarako, aplikazioaren erabiltzaileak errealitate birtualeko kaskoa jantzi beharko du bere ohiko lan-ingurunean egoteko. Behin kokatuta, bezero edo paziente desberdinek informazioa edo zerbitzu zehatzak eskatuko dituzte. Erabiltzaileak ohiko elkarrizketak izan ahal izango ditu gorabehera horiekin, arazoak konpontzeko.

Proiektuak hainbat fase ditu:

1) Bateratze-fasea.

2) NLP sistemaren ikerketa-fasea.

3) Ezarpen-fasea.

4) Probatzeko eta probatzeko fasea.

Gaur egun, sistema ezartzeko eta elkarrizketa-fluxua garatzeko fasean gaude, beste ikastetxe kolaboradoreekin batera. Horretarako, gure beharretara egokitzen ziren tresnak bilatu behar izan ditugu. Tresna horiek nahiko zehatzak ziren, proiektuaren hizkuntza-errealitatea kontuan hartuta. Gainera, plugina doakoa izatea komeni zen. Beraz, eta aurreko eragozpenak ikusita, proiektuaren helburuetarako moldakortasuna eta irtenbideak eskaintzen dituen Google DialogFlow tresna erabiltzea erabaki dugu.

Hurrengo urratsik hurbilena avatar jakin batekin elkarrizketa bat hasieratik amaierara ezartzea eta garatzea da.

Denbora errealeko jarraipena duen estudio birutala. 1.Fasea (2022/11/20)

TKguneUnreal motorren 5. bertsioaren ezaugarri berrien ikerketa (“Nanite” eta “Lumen”) baita Blender-eko asseten garapenerako pipelineen d diseinua ere, eta bere transferentzia zuzena Unreal Engine Editor.Unreal Engine Editor-en azken bertsioaren funtzio berriek duela pare bat urte pentsaezinak ziren gauzak egiteko aukera ematen dute. “Nanite” teknologiak milioika poligono dituzten aktiboak erabiltzea ahalbidetzen du, sistemak sufritu gabe, geometria “drawCalls” gisa funtzionatzen duten multzoetan banatzeko duen gaitasunagatik. Hau horrela, ez da beharrezkoa lod-mailak (detaile-mailak) definitzea aktibo desberdinetarako, baizik eta sistemak berak klusterren bereizmena aldatzeko ahalmena du kameratik duten distantziaren arabera. “Lumen” teknologiaren izena da argiztapen globala eta PBR (physically based rendering) materialak denbora errealean erabiltzeko aukera ematen duena: sistemak geometria birtual bat sortzen du, argiztapen kalkulu konplexuak egiteko eta emaitzak geometria irudikatutakoetara estrapolatzeko aukera ematen duena.  Virtual shadow maps-ak itzalen sistemaren irudikapen bat dira, shadow maps zaharren errepresentazioa adierazten dutenak, mundu zabalagoetan itzalak egiterakoak erresoluzioa handiago ahalbidetzen dute, modu dinamikoan baita itzal leunen kalitate handiagoko irudikapena ere.

Ezaugarri hauek guztiek kalitate handiko asset-ak sortzeko aukera ematen digute, denbora errealean funtzionatzen duen aplikazio baterako duela oso denbora gutxi pentsaezinak zirenak. Fase honetan aktiboak sortzeko kanalizazio bat definitu dugu, Blender-etik Unreal editorera aktiboak modu optimoan sortu eta transferitzeko aukera ematen diguna.

 

 

2020-2021 IKASTURTEA

Triaje proiektuaren aurkezpena Harrobia Ikastolan (2021/06/24)

TKguneTriaje VR simuladore proiektuaren transferentzia Harrobia ikastolako klaustroan egin da gaurko egunean . Proiektuaren arrakasta lankideen artean partekatzeko momentua izan da.

 

 

 

 

 


Triajeko proiektua bukatuta dago (2021/06/22)

TKgune

Triajeko Simuladore birtualaren proiektua bukatuta dago! Azkenengo mugarria gaur bukatzen da eta material guztia Driveko karpeta honetan topatu dezakezue.
Aurkezpen finala azaltzen duen bideoa.

 

 

 

Inplantazioa Basurtuko ospitalean (2021/06/21)

TKguneBasurtoko ospitalean errealitate birtualeko simuladorea zein PC bertsioa jada ezarrita dago, mediku zein erizainen entrenamendurako!

Irailean aurkezpen ofiziala izango da ospitalean!

 

 

Triajeko simuladorearen inplantazioa (2021/06/11)

TKguneTolosako Inmakulada ikastetxean triajeko simuladorearen inplantazioa egin da.
Bertan, izandako esperientziaren ondorioz, material didaktiko bat sortu da, bideo batez osatutakoa eta simuladorearen Windowseko PC bertsioa erabiltzen duena ere. Material hau ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIETAKO TEKNIKARIA eta OSASUN-LARRIALDIETAKO TEKNIKARIA zikloetara bidali da eta datorren urtean beraien plangintzetan erabil dezaketen materiala da. Hemen ikusgai: Bideo didaktikoa eta PC aplikazioa.

 

Tolosako Inmakulada ikastetxean triaje proiektua frogatzen (2021/06/09)

TKguneTolosako Inmakulada ikastetxean egon gara triajeko errealitate birtualeko simuladorearen saio didaktikoa frogatzen, ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIETAKO TEKNIKARIA eta OSASUN-LARRIALDIETAKO TEKNIKARIA .

Kriston arrakasta izan du saioak!

 

 

 

 


Triajeko proiekturako argazkiak ateratzen (2021/05/20)

TKguneTriajeko errealitate birtualeko proiekturako, kasu klinikoetan beharrezkoak diren pertsonaien argazkiak ateratzera joan gara Basurtuko Ospitalean.

 

 

 

Triajeko proiektua Bizkaiko erizaintza kongresuan (2021/04/22)

TKguneApirilaren 22an Bizkaiko Erizaintza Elkarteak antolatutako VII JORNADA DE TRABAJOS PRESENTADOS EN CONGRESOS NACIONALES E INTERNACIONALES DE ENFERMERÍA EN 2020 jaurdunaldian Sendoa Ballesteros Triajeko proiektua jakineraztera eman zuen, diseminazio prozesuaren barnean. Hemen ikusgai jardunaldiaren BIDEOA.

Basurtuko TRIAJE proiektuak Bigarren fasea bete du (2021/03/24)

TKguneBasurtu ospitaleko triaje simuladorearen proiektuak bigarren fasea bete du. Bigarren fase honetan,  Basurtoko Ospitalerako triaje VR esperientzia hobetu egin da, kasu kliniko berri askorekin. Gaixo zein ospitaleko jendearen irudiak gehitu dira eta funtzionalitatea asko hobetu da. Horretaz aparte, esperientzia Oculus Quest 2 VR betaurreko berrietara adaptatu egin da. Horretarako, ikerkuntza bat egitea beharrezkoa izan da, eta Android formatura aplikazioa pasatzeak ekarri dituen arazoak konpontzea. Horren inguruko emaitzak hemen dira, fasearen emaitzak, klik egin informazio guztia eskuratzeko:

 

Errealitate Birtuala eta Bilboko Udala (2021/02/12)

TKguneBilboko Udaleko Ingurmen Sailekoak etorri zaizkigu bisitan garatzen ditugun teknologiak eta proiektuak ezagutzera. Oculus Quest 2 betaurrekoek eskeintzen dituen aurrerapenaz baliatuz, gure proiekturik ezanguratsuenak erakutsi ditugu, hauen artean Basurto Ospitaleko Erizaintzako Irakaskuntza eta Ikerkuntzarako garatzen ari garen Tknika proiektua.

 

Harrobiako TRIAJE proiektua, Bilbo-Basurtuko  ESI ko Zientziaren eta Berrikuntzaren VII. Jardunaldian (2020/12/06)

TRIAGEAzaroaren 26an Basurtuko ospitalean Zientziaren eta Berrikuntzaren VII.jardunaldia egin zen. Bertan, Harrobiak Basurtuko ospitalarekin batera egiten ari den TRIAJE proiektua aurkeztu egin zen. Ikusi jardunaldiaren BIDEOA.

 

 

TRIAJE proiektua hobeto ezagutzen (2020/12/05)

TRIAGE

Basurtu ospitaleko triaje simuladorearen proiektua hobeto ulertzeko, hona hemen power point bat pausu guztiekin.
Klik egin HEMEN.

 

 

 

Basurtuko TRIAJE proiektuak lehenengo fasea bete du (2020/12/04)

TRIAGE

Basurtu ospitaleko triaje simuladorearen proiektuak lehenengo fasea bete du. Hemen, fasearen emaitzak, klik egin informazio guztia eskuratzeko:

 

 

 

 

 

 

Tecnalia Basurtoko TRIAJE proiektuaren kolaboratzaile berria (2020/10/16)

TRIAGEOstiralean, Miñanonen dauden Tecnaliako instalakuntzak bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, hainbat gauza interesgarrien artean fotogrametria kupula erabiltzeko aukera izan genuen. Fotogrametriaren instalazioaren bitartez 2 pertsonen eskaneoa egitea lortu genuen eta  horrek Harrobian erabiltzen ditugun fotogrametria teknikekin konparatzeko aukera emango digu. Guzti hau, Basurtuko ospitalarekin batera aurrera eramaten dugun TRIAJE proiektuaren barnean ikertuko da. Bisitaren ondorioz, Tecnalia, proiektuaren partaide bihurtuko da eta garatzen diren ikerkuntza guztien balidatzaile izango dira.  Proiektuko emaitzak maila altu batean daudela balioztatuz eta merkatuan eta errealitatearekin bat egiten dutela zihurtatuz.

 

2019-2020 IKASTURTEA

 

“VRak modulu fisikoen beharra ekiditen du eta balidazio prozesuak malguago eta arinago bihurtzen ditu” (2020/06/23)

ELKANOErrealitate Virtualearen inguruko ikerketa bat garatu ahal izan dugu automozioan eta fabrikazio 4.0 arloetan, Irizar enpresarekin lankidetzan eta TKNIKA proiektuen barruan. Proiektu honek, autobus diseinuen hasierako faseetan balidazio teknikoak dituen beharrei erantzun bat ematea izan du helburu. Fabrikazio-prozesuaren barruan errealitate birtuala erabiltzeak, balioztatze zehatzagoa eta hobetua ahalbidetzen duenez, kostu ekonomikoan eta giza ahaleginean hobekuntza handiak ekarri ditzazke.

-Elkarlan izandako esperientzia positibo honen ondoren, zein nolako interesa duzue Errealitate Birtuala bezalako teknologia berritzaileen inplementazioan?

IRIZARko Berrikuntza taldean beti ari gara garapen berrietako prozesuak hobetu nahian. Gure produktuen fidagarritasuna bilatzeaz gain, garapen denborak eta kostuak jaistea beti da helburu handietako bat. Errealitate Birtualak modulu fisikoen beharra ekiditen du eta balidazio prozesuak malguago eta arinago bihurtzen ditu. 

2018an Harrobia Ikastolan egindako workshop txiki batean ikasi genuen VR teknologia nahikoa heldu bazegoela gure beharretara egokitzeko, eta froga bezala proiektu bat martxan jartzea erabaki genuen. Proiektu honetan, balidazio estetikoetarako iterazioa asko azkartzen direla ikusi dugu, eta beste arlo batzuetan VR-ak izan dezakeen potentziala ere bai. Hori dela eta, beste esparru batzuetan guretzat berria den teknologia honekin aurrera egitea erabaki dugu.

-Zuekin garatutako ikerketak, zein nolako garrantzia izan dezake zuena bezalako sektorean?

Badirudi gutxinaka VRa gailentzen ari dela sektore ezberdinetan, automozioan barne… beti ere bi ildotan. Alde batetik, bezeroari zuzenean ‘konfigurazio’ edo produktu gama erakusteko, marketing helburuekin. Bestetik, eta hau da gure kasua oraingoz, alde teknikoan ekarri ditzakeen onurak kontutan hartuta. Ez da erraza esatea ze sarrera erritmo izango duen VR-ak, baina nire ustez urte gutxi batzuk barru normala izango da diseinua eta ingeniaritza lanak betaurreko-kasko bat buruan jarrita egitea; izan ere dakarren esperientzia inmertsiboak era askotan lagundu dezake arlo teknikoetan.

Bidea egiten dugun heinean ikusiko ditugu ze alor berritan aplikatu dezakegun guzti hau, baina oraingoz dena egiteke dago eta interes handiarekin jarraituko dugu IRIZARretik eboluzioa.

-Zergaitik izan da interesgarria gurekin izandako kolaborazioa?

IRIZARri beti gustatu izan zaio gauzak pausoz pauso egitea, eta oinarri sendoekin proiektuei neurri egoki bat ematea. Zentzu horretan Harrobiarekin hurbileko harreman bat eraiki dugula uste dut eta etorkizunean sortzen diren behar izanekin elkarrekin burutuko ditugula proiektuak, elkarlanean haziz.

Orain teknologia berri hau pixka bat gehiago ezagutzen dugu eta Harrobiak dituen konpetentziak ere bai, beraz balorazio fase batetik hurrengo pantallara pasatzeko moduan bagaude.

 

IRIZAR VR Simuladorea (2020/06/22)

Fabrikazioko Balidatze Teknikoa Errealitate Birtualaren bidez (VTFVR) proiektuaren transferentziaren bideoa.

HEMEN proiketuan sortutako materiala.

 

Animazio eta Bideo-jokoen arteko sinergiak (2020/06/19)

Animazio Industria eta bideo-jokoen sinergiak proiektuaren transferentziaren bideoa.

HEMEN proiketuan sortutako materiala.

 

Hardware errealean frogatzen (2020/06/10)

ELKANO Tknikako proiektuak (Irizar eta Elkano) eta Pstalents proiektuak hardware errealean frogatzen; dena ondo egin dela baieztatzen.

 

 

 

 

 

 

 

Bideo-jokoen eta animazio-zinemaren arteko sinergia (2020/03/27)

ELKANODibulitoon-en eskutik, bideo-jokoen industriaren eta animazio-zinemaren arteko sinergiaren alde lanean jarraitzen dugu. Film fotograma batetik 3D eszenatoki interaktiboak sortzeko gaitasuna probatu berri dugu. Metodologia,erraza, emaitza ikusgarriak eman dizkigu.

 

Irizar autobus enpresarako VR simulatzailearen BETA bertsioa (2020/03/25)

IRIZARIrizar-ekin lankidetzan jarraitzen dugu, autobusen diseinu berrien balioztapen estetikoa lortzeko VR simulatzaile baten bitartez. Simulatzailearen BETA bertsioak, autobus prototipo berriak egungo ekoizpen bertsioekin alderatzeko aukera ematen dio Irizarri. Bi ingurune simulatu dira, bata Showroomerako eta bestea hiriarentzat.

 

VR triaje ALPHA frogatzen (12/03/2020)

TRIAGESendoa Ballesterosekin ( erizaintza irakaskuntza eta ikerkuntza saileko arduraduna) Triaje simulatzailearen Alpha bertsioa probatzen aritu gara. Aholku eta argibide interesgarriak eman dizkigu Beta bertsioari begira, aplikazioari bultzada bikaina emateko.

Bere jakintzaz baliatuko gara VR esperientzia murgiltzailea lortzeko asmoz.

 

 

 

 

 

Basurtuko ospitalean gure TRIAJE VR simuladorearekin jarraitzen  (2019/12/11)

TRIAGEBasurtuko ospitaleko larrialdietako harreran egon gara TRIAJE VR simuladorerako  neurriak hartzen.                                                                        

 

 

 

 

ELKANO pelikularen bideo-jokoa (2019/12/04)

IrizarHarrobia ikastolan ELKANO pelikularen bideo-jokoaren inguruko demoa garatzen ari gara, bi ikerkuntza proiektuetan. Beraz, GOYA nominazioa duen pelikula baten bideojokoan lanean gaude! Zorionak Dibulitoon-eko taldekideei!

                             

     

Bilera Basurtuko ospitalean TRIAJE proiektuaren inguruan (2019/11/15)

IrizarHarrobia ikastolako Ander Mendia irakalea, bilera izan du Sendoa Ballesteros, Laura Angulo eta Fernando Ugalderekin, Basurtuko erizaintzako profesionalak. Bilera honeta Triaje Vr simuladorearen inguruan hausnarketa egin dute, proiektuan jarraitu beharreko pausuak definitzeko.

 

 

VRaren bitarteko balioztatzea fabrikazio prozesuan (VTFVR) (2019/10/30)

IrizarProiektu hau autobusen fabrikatzailea den Irizarren enpresaren beharra asetzen duen proiektua da. Irizarrek bere fabrikazio prozesuaren hasierako balioztatze fasean VR simulazio baten bitartez denbora murriztea, balioztatze kopurua handitzea eta gastu zein karbono aztarna murriztea du helburu.
Irizarrek bere digitalizazio prozesuan VRaren erabilpena ikertu nahi du, fabrikazio 4.0aren eraldatze prozesuan alegia, eta Harrobia Ikastolak VRaren erabilpena Fabrikazio 4.0aren inguruan frogatu nahi du.

 

Triaje VR simuladorea (2019/10/30)

Simuladore BirtualakTriage VR simuladorearen proiekturako eskaneaketa bat egiten egon dira ikastolako irakasleek. Gure ikasketa burua den Nagore Susial hartu dute modelu moduan. Bera izango baita simuladorean agertzen zaigun gaixoa.

Besteak beste ikertu dira prozedurak, eskaneaketa hobetzeko, honen garbiketa errazteko eta ateratako texturak UV set berrietara egokitzeko. Ikerketa guzti hauek pipeline eta workflow berrien garapenerako egiten ari dira. Bideoak IKUSI.

 

Basurtuko ospitalean (2019/10/02)

Simuladore Birtualak“Emergentzia kasuetan, gaixoen klasifikazioaren entreneamenduaren hobekuntza, espazio zein gertaeren simulaketa eginda, errealitate birtualaren bitartez” proiektuaren inguruan bilera egin dute gaur Harrobia ikastolako Ander Mendia eta Basurtuko ospitaleko Sendoa Ballesterosek. Bilera horretan proiektuaren lehengo urratsak definitzen Laura Angulok lagundu die, triaje -an aditua den erizaintzako arduraduna. 

 

 

Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektua (2019/09/24)

Simuladore BirtualakIrailaren 24an Tknikako 19/20ko Ikastetxeetako Proiektuen hasierako bileran egon da Ander Mendia Harrobiako irakaslea. Bertan aurten “Emergentzia kasuetan, gaixoen klasifikazioaren entreneamenduaren hobekuntza, espazio zein gertaeren simulaketa eginda, errealitate birtualaren bitartez” proiektuan jarraitu beharreko pausuak aztertu dituzte.

 

Errelitate areagotua (AR), errealitate birtuala (VR) eta mixtoa (RM) hainbat sektoretan aplikatua ahal diren teknologia disruptiboak dira. Besteak beste, osasungintzan, kirolaren industria, txikikazko merkataritza, aisialdiaren eta entretenimenduaren eremua, turismo edo fabrikazioa.

HARROBIAk proiektuak garatzeko dugun gaitasuna eta esperientzia eta gure inguruneaz dugun ezagutza oinarri hartuta, gure inguruneari eta teknologia hauek dakartzaten berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

Gaur arte hainbat enpresarekin batera ondorengo proiektu hauek garatu ditugu:

1. Errealitate Birtualen bidezko fabrikazioaren balorazio teknikoa (VTFVR) -IRIZAR S. COOP.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. Larrialdietan gaixoak sailkatzeko entrenamendua hobetzea errealitate birtualaren bitartezko espazioak eta egoerak simulatuz – Basurtoko Hospitaleko Erizaintzako Saila.

 

3. Ikusentzunezko animazioaren bideojokogintza sektoreen arteko sinergiak lortzeko Teknologia aurreratuen garapena. – Dibulitoon Studios S.L.

 

 

Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Josu Cobelo: jcobelo@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.