Errealitate Birtual eta Fusionatua
2023-2024 IKASTURTEA
Osasuna arloan berrikuntza, errealitate birtualaren bidez (2024/03/07)
Harrobia ReViCom ikerketa-proiektuaren garapenean partner teknologikoa estrategikoa da. ReViCom izenaren atzean, gaixotasun kronikoak dituzten haurren ongizatea eta hezkuntza-garapena hobetzeko errealitate birtualaren erabileraren ikuspegi berritzailea proposatzen duen proiektua dago. Proiektuaren helburua haur hauen curriculum-ikaskuntza eta garapen sozioemozionala errazteko berezko ingurune birtualak sortzea datza, hezkuntza-esperientzia aberatsa eta pertsonalizatua eskeiniz.
Harrobiak, ReViCom proiektuaren garapenarekin, gure ikastetxeak berrikuntza teknologikoarekin eta hezkuntza inklusiboarekin duen konpromisoa berresten du, batez ere RV teknologia helburu terapeutiko eta hezitzailea helburuarekin garapen bat egiten dugulako. Honez gain, horrelako proiektuak sortuz, ospitaleekin eta elkarteekin lankidetza estuan aritzeko aukera ematen digu, kaltetutako haurren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, haien garapen integralerako ikuspegi berritzaileak eskeintzen ditugu.
ReViCom TKNIKAk, LHko zentroetarako berrikuntza lantzen duen erakunde publikoak, onartutako ikastetxeen arteko ikerketa-proiektu bat da. Proiektu mota hauek TKNIKA Sailburuordetzaren proiektu izenpean ezagutzen dira.
2022-2023 IKASTURTEA
REX KULTURA, Harrobia eta Dibulitoon-ek garatutako plataforma (2022/12/15)
Hazitek eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ikerkuntza textuinguru batean Harrobia ikastolak Dibulitoon enpresarekin batera, errealitate birtuala, metaversoa eta blockchain teknologiak elkartzen dituen proiektuan lanean ibili da azken urte honetan. Proiektuaren lehenengo urte honetan REX Kultura plataforma sortzeko aukera izan dugu, ikerkuntzaren ondorio askoren artean, prototipo exekutable bat lortu dugu, hone hemen Rex Kultura erakusten duen BIDEOA.
Plaiaundi ikastetxerako Mocap-ean oinarritutako proiketua (2022/11/10)
Tknikako Ingurune birtualetan, dabiltzaten Harrobia Ikastolako bi irakasleak, Mocap teknologia erabiltzen ibili dira. Plaiaundi ikastetxerako, Erizaintza laguntzailea, ziklorako, gaixoa ohetik gurpildun aulki batera mugitzeko beharrezkoak diren pausuak ikasteko VR esperientziaren lehenengo urratsen garapena egin da. Erizainaren eta gaixoaren mugimendu kaptura egin da, Rokoko Mocap teknologia erabilita; ondoren ingurune birtual batean integratzeko eta animazioak kontrolatzeko kontrolak gehitu ziren. Esperientziaren lehenengo urratsak izan dira, Mocap teknologiaren erabilpena ikertuz eta honek ikasteko aukera eman digu.Jada, Harrobia ikastolako Espezializazio ikastaroan, mocap teknologia berdina erabiltzen hasiak gara bukaerako bi proiektuentzako.
Harrobia Ikastola ETHAZI ikaskuntza sistema eremu birtualean (2022/10/04)
Aurten ere, Harrobia Ikastolako 2 irakasle ibiliko gara Tknikako “Eremu Birtualak” atalean, kaxu honetan, ETHAZI ikaskuntza sisteman Gela Interaktibo eta Inmertsiboentzat dituen aukerekin experimentatuz eta etorkizunean Euskal Herriko ikastetxe guztietan erabiliko diren hezkuntzaren erroak eraikiz.
2021-2022 IKASTURTEA
3D irakaslegoa Norbegiara doa bertako VR-a eta irakaskuntza lotutako proiektuan (2022/03/18)
Datorren hilabetean, 3D-ko irakasleak eta Tknikako ikertzaileak diren Ander Mendia eta Josu Cobelo Norbegiara doaz VR2020 proiektu europarrearen kontextuan.
Blender ikastaroekin jarraitzen dugu (2021/10/20)
Aurten, Tknikako espezializaio proiektuetan, aurreko urtean hasitako Blender ikastaroekin jarraitzea adostu dugu.
Aurtengo erronkak, nodoen funtzionamendua eta texturizaketa baliabideak aztertzea da. Azkenengo urtean, software libre honek aurrera pausu itzela emon du. Gure erronka, beste software komertzialetan egiten diren prozedurak Blenderrera egokitzea izango da. Besteak beste, Substance Painter bezalako programa batean egiten diren prozedurak egokituz software holandesera.
Erronka berria: garbiketa prozeduren simulazioa (2021/10/10)
Aurten, IES Don Bosco ikastetxeak behar duen simuladore espezifiko bat gauzatuko dugu. Erronka, laborategi batean lan egiteko beharrezkoak diren garbiketa prozedurak simulatzea izango da (traje berezia jantzi, zapaterorako fundak, eskularruak eta abar). Horrela ikasle berriek protokoloa ikasiko dute, VR simulazioa erabilita.
Sala inmerzibo eta interaktiboa (2021/10/05)
Tknikako espezializaio arloko proiektuan, aurreko urteetan irekitako Sala inmerzibo eta sala interaktibo proiektuekin jarraituko dugu. Dagoeneko gelak moldatu dira eta beharrezkoa den lan tresna teknologikoak laster eskuratuko ditugu.
2020-2021 IKASTURTEA
Unity ikastaroaren hasiera (2021/01/28)
Harrobia ikastolako irakaslea den Ander Mendiak prestatu duen “Iluminación y optimización de escenarios en Unity” ikastaroa hasiko da. Ikastaro honetan Euskal Herriko lanbide hezkuntzako irakasleek partu har dezakete eta bertan irakatsiko da, zelan sortu bideo-jokoetan zein simulatzaileetan erabiltzen diren eszenatokiak era modular eta optimizatu batean.
Hiru ikastaro abian (2021/01/14)
Gaur, urtarrilak 14, bilera egin da TKnikako egoitzan (Errenteria), datorren hilabetetan aurkeztuko diren ikastaroei data eta egitura emateko. 3 ikastaro berri aurkeztuko dira. Bat VR teknologiaren inguruan, bigarren bat 3D diseinu modularraren inguruan eta hirugarrena Blender softwarearen inguruan. Honen inguruan berri gehiago laster.
Kontzeptuei buruzko eztabaida (2020/11/05)
Tknikako ingurune birtualak proiektuaren barruan hurrengo kontzeptuei buruz eztabaidatu dugu. Helburua, koontzeptu hauek kontutan dituen workflow bat garatu eta honen inguruan ikastaro bat prestatzea izango da.
– Modular design (pausuak eta kontzeptuak)
1) Grid-ari egokitzen diren moduluak
2) Piboteen kokapena
3) Proxy kit: oinarrizko kit-a diseinatzea (aurreikusi beharrak)
4) Greyboxing
5) Final Kit
6) Assetak aldatu
7) Texel density
8) Trim sheet
9) “Modular” Vs “Unique”
– Argiztapena
1) Realtime, Mixed eta Baked (URP eta HDRP-n)
2) Lightmap-ak
3) Reflection Probe
4) Planar reflection probe
5) Light Probe
6) Oclussion Culling
7) Light limit per object
Blender softwarraren erabilera (2020/10/08)
Gaurko bileran, GODOT motorearen inguruan hitzegin dugu. Hurkok ikertzen egon da eta badirudi oso potentea dela. Gaur egun, 3D animazioa, ingurune elkareragileak eta jokoak goi mailako zikloan, Unity erabiltzen da gehien bat. Aurtengo ikerketekin Unreal edo Godotera pasatzea baloratuko da.
Blender softwarraren erabilera (2020/10/08)
Gaur, urriak 8, Tknikako espezializaio arloko bilera egin da bideokonferentzia bidez. Bertan 2021eko hasieran aterako dugun Blender ikastaroari buruz hitzengi da. Ze hizkuntzatan, norentzat eta abar. Aurrerago honen inguruan informazio gehiago kaleratuko dugu.
Blender softwarraren erabilera (2020/09/17)
Bilera honetan, definitu dira Gela inmersiboan zein gela interaktiboan beharrezkoak izango diren herraminta batzuk eta Blender zein Unreal softwareak ezagutzea erabaki da. Ikasturte amaieran hauen inguruan ikastarao bat eman ahal izateko.
Ikasturteko lehenengo bilera (2020/09/10)
Aurten ingurune “Errealitate birtuala eta fusionatua espezializazio arloa”-n, Harrobia ikastolako Ander Mendia 3Dko irakaslea arituko da. Ikasturteko lehengo bilera irailak 10an egin da eta bertan ikertu beharreko ildo berriak definitu dira. Besteak beste aurten: Gela inmersiboak, gela interaktiboak eta software berria ikertuko dira.
Hurrengo irudian, ikus ditzazkegu Tknikako instalazioetara egindako bisitan, ezaguturiko 3D inpresora industrial berriak.
2019-2020 IKASTURTEA
Proiektuak aurrera doaz (2020/03/31)
Naiz eta egoera zailean gauden, proiektuen formakuntza aurrera doa.
Gela birtualari dagokionez, Amazon Sumerian, Sansar, zein beste moduko esperientzi birtualak eta interaktiboak eskeini dezaketen plataformen egokitasuna aztertzen ari gara.
InnXR aplikazioarekin probak egiten jarraitzen dugu. Euskelec-eko aurkezpenerako egindako eszenatoki pertsonalizatuak beste ikerkuntz bide berriak zabaltzen dizkigu.
Solid Virtual-ek Unity-ko asset bundle formatuan igo zuten eszenatokia eta horrek aukera berriak ireki ditzake gela birtualaren “erabiltzaile”-ari.
Aurtengo helburuen eta erroken batzarra (2019/12/19)
Proiektuaren partaideen artean, aurtengo erronken eta helburuen egoera zein den baloratzeko batzarra izan genuen. Aurtengo proiektua bi atal ditu:
– Gela inmersiboa-birtualak eta Lan Heziketara egokitzeko ebazpenak ekarri, bai beharren eta inplementazioaren inguruan.
-Formakuntza ber pentsatu, non irakasleek perfil desberdinak izan behar duten. Tknikan garatzen diren proiektuen inguruko ezagutza edukitzea eta horrek ekar dezakeen onurak modu interesgarri batean azalduz.
Errenterian Tknikako batzarra (2019/12/05)
Gela inmersiboen eta birtualen inguruko proiektua aurrera doa. Tknikako Errenteriko bulegoetan bildu gara honetaz eztabaidatzeko. Ikusi behar dugu nola eraman genezake proiektu hau FP-ko zikloetara ETHAZI ereduarekin.
Eszenatoki baten modelaketa (2019/11/26)
Solid Virtual-eko INNXR aplikazioan probak egiten jarraitzen ditugu. Helburua, gela birtual baten kontzeptura eta beharretara zein modutan egokitu daitekeen baloratzea da. Hurruneko komunikazioaren ahots-entzunezko komunikazioa eta errendimenduaren inguruko probak egin ditugu. Tknikan Euskelec-ek garatuko duen prototipoa erakusteko plataforma bezala aukeratu da. Esperientzia hobetzeko eta kustomizatzeko, eszenatoki bat garatzea adostu dugu. Hemen egindako lana, eszenatokiaren modelaketan.
TKnikako lehen batzarra (2019/10/10)
Tknikako taldekoek egindako batzarrean, aurten Tknikan irekitako proiektuen inguruan hitz egin zen. Horren artean, SOLID VIRTUAL-eko InnXR aplikazioa probatu da, irakaskuntzarako eduki dezakeen inplementazioa frogatzeko. VR-rako ingurunea prestatzeaz gain, aplikazioaren kontrolak eta ematen dituen aukerak probatu dira.
TKnikako Udako Ikastaroa (2019/06/26)
2018-2019 IKASTURTEA
TKnika ikastaroa (2019/05/23)
Hemen dugu Errenterian Ander Mendiak Harrobiako 3D eta Bideo-jokoak-ko irakasleak emandako Tknikako ikastaroaren 3 argazki.Ikastaroan edukiaren atal bat 3D proiektuetan HDRI irudiak erabiltzen ikastea argiztapen errealistak lortzeko izan da eta ondorengo argazkietan hau ikusten dugu: Alde batetik 3D-n egindako kafetera bat, bestetik 360 gradutako irudi ekirektangularra eta azkenik integrazio bat, kafetera benetazko argazki batean sartuta.
TKnika “AR/VR ikastaroa”(2019/03/14)
Egun hauetan, Tknikan, Ingurune birtualak proiektuaren barnean, AR/VR ikastaro bat ematen ari da Harrobiako irakaslea den, Ander Mendiak. Ikastaroa 4 sesio ezberdinetan bananduta dago, hauetan, 360 graduko argazkiak, Unity, Panellum, Metaverse, TinkerCad, Roar, Open Space eta beste programa batzuk irakatsiko dira.
TKnika ikastaroa (2019/02/07)
Aurten, Tknikako “ingurune birtualak” proiektuaren barruan, ainbat ildo garatzen ibili gara. Alde batetik garabia simuladorea eta hololens betaurrekoen posibilidadeak aztertzen jarraitu da, eta beste alde batetik, HDRI eta 360 argazkilaritza aztertu dira.
HDRI teknika, ingurune erreal baten existitzen dan argiaren kaptura lantzen duen displina bat da. Normalean, jarraitzen dan prozedura, luzea eta konplexua da, baina prozedura hau arintzeko Ricoh Theta V 360 argazki kamera frogatu da. Emaitzak EV gutxiago lortzen dituzte eta kalidadea orokorrean ez da ain ona, baina prozedura askoz arinagoa da.
Hurrengo pausan HDRI argiztapen hau 3D ingurune virtual baten frogatuko da. Baita honen erabilpen posibilidadeak eta hardware abiarazpena.
Beste alde batetik eta 360 kamerarekin segitzen dugula, 360 bizita birtualak automatizatzeko aukerak probatzen ari gara.
Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:
Ander Mendia: amendia@harrobia.net