Harrobiako Kiroleko ikasleek Zunba Gold-eko Saioa bat gidatu dute

Harrobiako Kiroleko ikasleek Zunba Gold-eko Saioa bat gidatu dute

Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleek Zunba Gold-eko ordubeteko saio bat gidatu zuten San Jose de Calasanz Ikastetxean. Eskeini zizkiguten baliabideak primerakoak izan ziren: musika ekipoa, mikrofonoa, bozgorailuak… Frontoi osoan primeran entzun zen!! “Bizitzari Kantua” erronka barruko ekintzetariko bat izan zen. Gure ikasleak oso ondo egin zuten nahiz eta 100 pertsona inguru mugitzea erreza ez izan.
Eskerrik asko Calasanzeko langileei ekintza aurrera eramateko egin zuten esfortsuagatik!!
Eta zorionak gure KIROLEKO ikasleei!!

Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute

Informatika zikloko ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute

Hirugarren ebaluazioan, Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek Libera Makers lehiaketan parte hartuko dute eta atzo, urtarrilak 28, Zamudioko Parke Teknologikoko Tecnalia eraikinean egindako aurkezpenean egon ginen. SEO BirdLife -k eta Ecoembes -ek sustatzen duten Libera proiektuaren baitan Lanbide Heziketara bideratutako lehiaketa sortu dute ikasleek honako erronka bati konponbideak eta prototipoak bilatu dezaten: naturan dauden hondakinak batzeko edo naturara hondakinik ez heltzeko. Harrobiak bat egiten du LIBERA duen leloari ‘#basuraleza’-z kontzientziatzeko: ez da zure zaborra baina zure arazoa bada!

 

Libera Makers Libera Makers Libera Makers Libera Makers
Harrobia Ikastolako 3D-ko ikasleak Miramonen

Harrobia Ikastolako 3D-ko ikasleak Miramonen

Harrobia Ikastolako 3Dko zikloko ikasleak “Itxi Liburuak” ETB1eko istorio-programa berriaren grabaketan egon dira Miramonen. Bertan, Jon Maiak aurkeztuta, gure ikasleak Amaiurreko gazteluaren inguruko istorioari buruzko programan publiko bezala aritu dira. Telebistako barne funtzionamendua eta plangintzak duen garrantzia ezagutzeko aukera izan dute, benetazko grabaketa batean.

Bideoa IKUSI!

 

Mugikorraren gehiegizko erabileraren hausnarketa egin dute Marketina eta Kirola zikloetako ikasleek

Mugikorraren gehiegizko erabileraren hausnarketa egin dute Marketina eta Kirola zikloetako ikasleek

Marketina eta Kirola zikloetako lehenengo mailako ikasleek ‘Mugikorraren Gehiegizko Erabilera’ 2 ordutako sentsibilizazio saioan parte hartu zuten.

Basque Cybersecurity Centre-ko Itziarrek, hasieran, ikasleek erabiltzen dituzten gailu, aplikazio eta zerbitzuen ebaluazio bat egin zuen, gehiegizko erabilerak pertsonaren garapenean duen eraginaz kontziente izateko. Ondoren prebentzioaren inguruko estrategiak aztertu zituzten.

Martxoan beste saio bat egingo da Informatika eta 3D zikloetako ikasleekin ‘Bideojokoetan Zibersegurtasuna’ lantzeko.

C1 mailako euskara ikastaroa Harrobia Ikastolan

C1 mailako euskara ikastaroa Harrobia Ikastolan

Harrobia Ikastolan ekainera arte luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua hasi egin da.

Informatikako 3 ikasle, Egokitzapen Fisikoko 2 ikasle eta Marketina eta Publizitateko beste 2 izena eman dute C1 mailako euskara azterketak prestatzeko.

Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.