Euskara ikastaroa
Eskaintza osoan ematen diren heziketa zikloetako ikasleek euskara ikastaro ofiziala eta homologatua egiteko aukera daukate.
Ikastaro honetan HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatuko dute, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.
- Egutegia: azarotik ekainera.
- Ordutegia: 15:00etatik 17:30etara, bi egun.
- Iraupena: 120 ordu.
- Tokia: Harrobia.
- Prezioa: 16-18 urte bitarteko ikasleek 78 €. Gainontzeko ikasleek, 350€.
