Mikroinformatika Sistemak eta Sareak
Gizarteak dituen behar berrietara egokitzeko gure ikasleek ondorengo gaitasunak bereganatuko dituzte: ordenagailuak muntatu, sistema eragileak instalatu, sare lokalak konfiguratu, zerbitzarietan Internet zerbitzuak mantendu eta web-aplikazioak kudeatu.
Titulazio ofizial honekin honako hauek ikasiko dituzu:
- Ekipoak eta periferikoak muntatu, instalatu eta konfiguratu.
- Mahaigaineko eta zerbitzariko sistema eragileak (GNU/LINUX eta Windows inguruneak) instalatu eta mantendu.
- Sare lokalak (kableatua, rack-ak, proxy-ak, suebakiak, sarbide puntuak) instalatu, konfiguratu eta mantendu.
- Zerbitzarietan Interneteko zerbitzuak (DNS, direktorio aktiboa, DHCP, terminal server, SSH, FTP, Proxy-cache, IIS, Apache) instalatu eta mantendu.
- Web-aplikazioak (HTML-CSS, moodle, wordpress, sare sozialak, mailchimp ) konfiguratu eta kudeatu.
- Informatika-sistemetan segurtasun neurriak ezarri.
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Ziklo honekin edozein goi-mailako ziklo bat egin dezakezu.
- Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
- ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
- LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
- EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
- Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
- Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
- Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.
FAMILIA: Informatika eta komunikazioak
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
1. MAILA
Lanbide moduluak:
0221. Tresneria muntatzea eta mantentzea (231 ordu)
0222. Postu bakarreko sistema eragileak (165 ordu)
0223. Bulegotika-Aplikazioak (231 ordu)
0225. Sare lokalak (231 ordu)
0226. Informatika – segurtasuna (99 ordu)
E100. Ingeles teknikoa (33 ordu)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
0224. Sareko sistema eragileak (168 ordu)
0227. Sareko zerbitzuak (189 ordu)
0228. Web-Aplikazioak (105 ordu)
0229. Laneko prestakuntza eta orientabidea (105 ordu)
0239. Enpresa eta ekimen sortzailea (63 ordu)
0231. Lantokiko prestakuntza (380 ordu)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:
1. Formatzen jarraitu
Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak erdi mailako tituluak aukera ematen dizu:
- Goi mailako edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.
- Erdi mailako beste edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.
Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak zikloaren jarraipen gisa goi mailako ziklo hauek gomendatu daitezke Harrobian jarraitzeko:
- 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak.
- Marketina eta publizitatea.
Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak zikloaren jarraipen gisa goi mailako ziklo hauek gomendatu daitezke beste zentro batean:
- Sareko informatika sistemen administrazioa.
- Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
- Web aplikazioen garapena.
- Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
Profesionaltasun-ziurtagiriak:
- “Informatika eta komunikazioak” familian besteak beste.
- Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
2. Lanean hasi
Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.
Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.
Aurki ditzakezun lanbide nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:
- Informatika-sistemen teknikaria.
- Ekipo informatikoak instalatzeko eta konpontzeko teknikaria.
- Urrutiko laguntzaile teknikaria (erabiltzaileen laguntza zentroetan).
3. Lana eta formazioa uztartzea
Lanaldi partzialean lan egiten duten askok eta askok ikasten jarraitzen ohi dute.
Estas son algunas de las empresas que colaboran con Harrobia en las Prácticas-FCT:
- Bilbo.
- Informatika produktuak eta konponketa teknikoak.
- Bilbo.
- Autismoaren Espektroko Nahasteak dituzten bizkaitarren familia elkartea.
- Trapagaran.
- Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH, Batxillergoa.
- Igorre.
- Enpresentzako informatika soluzioak.
- Web orrien garapena.
- Bilbo.
- Informazioaren teknologiak zerbitzuak.
- Mantenu, konponketa eta proiektuen kudeaketa.
- Leioa
- Laguntza tekniko informatikoa.
- Ordenagailu sistemen konponketa.
- Zamudio.
- Informazio eta komunikazio Teknologia Aurreratuen Sistemak.
- Bilbo.
- Herritarren Zientzia Behatokia.
- Do It Yourself Biologiaren prestakuntza, sustapena eta garapena.
- Getxo.
- Segurtasun soluzio integralak.
- Bilbo.
- Edozein gailu informatikoaren prestakuntza, konponketa eta etxeko mantentzea.
- Bilbo.
- Adituentzako informatika denda.
- Erandio.
- Ekipo informatikoak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko proiektuen garapena.
- Software librearen zabalkundea.
INFORMÁTICA INTEBI
- Arrigorriaga.
- Ordenagailuen instalazioa eta mantentzea.
- Bilbo.
- Ingeniaritza, aholkularitza eta IKT zerbitzuak.
- Bilbo.
- Aholkularitza, transformazio digitala, outsourcing eta segurtasuna IKTen arloan.
- Santurtzi
- Ordenagailu denda espezializatua.
- Leioa
- Erabiltzaileari arreta zerbitzua saila.
- Trapaga.
- Transformazio digitala eta berrikuntza teknologikoa.
- Bilbo.
- Ordenagailu denda espezializatua.
- Asua.
- Zibersegurtasuna, komunikazioak eta software garapena.
- Portugalete.
- Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH eta Batxillergoa.
- Bilbo.
- Salmentarako estrategia digitalak.
- Erandio.
- Ordenagailuen mantentzea, laguntza hardwarean, komunikazioetan eta interneten.
- Getxo
- Aholkularitza, instalazio eta prestakuntza zerbitzu profesionalak.
- Barakaldo.
- Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH, Batxillergoa.
- Loiu.
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxillergoa.
- Getxo.
- Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.
A. Bete beharreko baldintzak:
- DBHko laugarren maila gaindituta izatea
- Erdi mailako sarbide-proba gaindituta izatea
- Teknikari tituluren bat izatea; hala nola, LH1 teknikari laguntzailea, BBBko 2. Maila, REM edo baliokiderik
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademiko digitalaren originala eta 2 fotokopia (DBH: 1,2,3,4. mailetakoak) edo erdi mailako zikloetara sartzeko probaren gaitasun-egiaztagiriaren originala eta 2 fotokopia edo Teknikari espedientearen originala eta 2 fotokopia.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Aurrematrikula on-line edo modu presentzialean egin daiteke.
- On-line eginez gero, eskabidea etxean beteko da eta zentroan NANa eta espedientea entregatuko da.
- Modu presentzial batean eginez gero, zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda nahi beste aukera adierazi beharko ditu ikasleak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.
D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.
E. Prezioak (2020-2021):
- Matrikularen kostea 100 eurokoa izango da.
- 100 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.