Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena
Profesional honen jarduera askotariko gailuetarako bideo-jokoak garatzean datza. Horretarako, garapen-fase guztietan esku hartzeko aukera ematen dioten azken belaunaldiko tresnak erabiltzen ditu, baita errealitate birtual eta areagotuko aplikazio interaktiboak ere
Lan-aukerak:
- Bideo-jokoen programatzailea (Game Developper)
- Bideo-jokoak probatzeko arduraduna (Game Tester)
- Bideo-jokoa sortzeko prozesuaren arduraduna (Game Designer)
- Bideo-jokoen 2D eta 3D diseinatzaile grafikoa (Game Artist)
- Bideo-jokoen garatzaile independentea (Indie Game Developer)
- Errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta errealitate mistoko aplikazioen garatzailea
- Bideo-jokoetarako adimen artifizialean aditua
HARROBIA balio erantsi gisa:
- Kurtsoa %100ean euskaraz.
- Banakako tutoretza eta orientazioa.
- ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
- Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
- Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
- Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
- Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).
FAMILIA: Informatika eta Komunikazioak
TITULUA: Masterra
IRAUPENA: 900 ordu (1 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
Lanbide moduluak:
5048. Bideo-jokoen programazioa eta motorrak (210 ordu)
5049. Diseinu grafikoa 2Dn eta 3Dn (240 ordu)
5050. Sareko programazioa eta adimen artifiziala (150 ordu)
5051. Errealitate birtuala eta errealitate areagotua (150 ordu)
5052. Diseinu, kudeaketa, argitalpena eta produkzioa (150 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)
- Unibertsitateko gradu bat ikastea: Ikus-entzunezko Komunikazioa…
- HARROBIAko beste goi-mailako ziklo bat ikastea:
- Beste ikastetxe bateko goi-mailako ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa).
- Ziurtagiri profesionalak egitea (Irudia eta Soinua).
- Zure enpresa sortzea (Urrats Bat).
- Besteren kontura edo Freelance moduan lan egitea.
A. Sartzeko lehentasuna:
Lehentasuna izango dute hauetariko titulu bat duten pertsonek:
- Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.
- Sareko Informatika-sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria.
- 3d Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria.
Ondoren eta ordena honetan, ondorengo pertsonek:
- Beste goi mailako LHko titulu bat duten pertsonek baldin eta 3D arloan esperientzia duten.
- Beste goi mailako LHko titulu bat duten pertsonek, baldin eta 3D arloan ezagutza frogatu ahal duten.
- Goi mailako LHko titulurik gabekoek (esaterako, unibertsitateko tituludunek), baldin eta 3D arloan esperientzia edota ezagutza frogatu ahal duten.
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Goi Mailako Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa).
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Espezializazio masterrerako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota.
E. Prezioak (2025-2026):
- Matrikula: 110 euro.
- Kuotak: 100 euro. 10 kuota iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
- Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
- Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
- Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
- Orientazioa eta enplegu agentzia.
F. Arautegi Orokorra:
