Informatika zikloko ikasleek Bizitzari Kantua erronkan parte hartu dute

Informatika zikloko ikasleek Bizitzari Kantua erronkan parte hartu dute

Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek Bizitzari Kantua erronkarako galdetegiak prestatu dituzte.

Egun hauetan, erronka honetan parte hartzen ari diren beste ziklo batzuetako ikasleak elkarrizketak egitera joango dira nagusien egoitzetara. SITE batean eskuragarri izango dituzte sei galdetegi datuak jasotzeko eta bertatik erantzunak ere kontsultatzeko aukera izango dute.

Eskerrak ematen dizkiegu Informatikako ikasleei egindako lanagatik!

Marketin eta Publizitateko ikasleek diseinu estrategikoko, marketin digitaleko eta publizitateko hiru agentzia bisitatu dituzte

Marketin eta Publizitateko ikasleek diseinu estrategikoko, marketin digitaleko eta publizitateko hiru agentzia bisitatu dituzte

Harrobiako  Marketin eta Publizitateko bigarren mailako ikasleek Zorraquino, CrisisCreativa eta Hooper Ink komunikazio agentziak bisitatu zituzten EIDE Basque Design elkarteari esker.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dute agentzia bakoitzaren lan prozesua, antolaketa, posizionamendua eta eskainitako zerbitzuak.

Lehen geldialdia Zorraquino aholkularitza estrategikoko eta digitaleko agentzia izan zen. Iñaki Lecue, Negozio eta Ikerketa arloko aholkularia, diseinuak arazoak konpontzeko orduan duen garrantziari buruz hizketan aritu zen, eta ikerketak, diseinuak, teknologiak eta marketinak erabiltzailearen esperientzian duten garrantzia azpimarratu zuen.

Bigarrenik, ikasleak CrisisCreativa estudiora joan ziren. Crisitinak eta Gorkak, agentziaren sortzaileek, bi kontzepturen batasunari buruz hitz egin zuten (Krisi + Sortzailea), eta nola bat egitean esanahi berria hartzen duten. Gorkak, halaber, LEAN metodologiak erabiliz agentziako lan-prozesu guztiak nola kudeatzen dituzten azaldu zien ikasleei.

Azken geldialdia Hooper Ink diseinu- eta publizitate-agentzia izan zen. Arretxabaleta anaiak diziplina anitzeko sortzaileak dira eta beren lana beren bizimodua bihurtu dute. Sormenaz eta inspirazioaz hitz egin zuten, eta ikasleei ideiak ikuspegi desberdinetatik emateko argibideak eman zizkieten.

Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia
Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleen erronka

Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleen erronka

Harrobian erabiltzen dugun ETHAZI ereduarekin jarraituz, gimnasio batean eskeini ahalko zuten produktu bat sortzea eskatu genien Egokitzapen Fisikoko 2.mailako ikasleei.

Entrenamendua, musika, ingelera eta teknologia bezalako edukiak eskatu zitzaizkien eta talde bakoitzak sortutakoa oso interesgarria izan da.

Kasu guztietan lehen mailako Egokitzapen Fisikoko ikasleak izan dira bezeroak eta hauei “feedback” eskatu zaienean, emaitzak oso positiboak izan dira.

Lan bikaina!!

Informatika taldeko familiekin orientazio saioa egin dugu Harrobian

Informatika taldeko familiekin orientazio saioa egin dugu Harrobian

Informatika taldeko familiekin ordubeteko orientazio saioa egin genuen Harrobian. Ikasturte hasierako gurasoen bileran egindako eskaerari erantzuna ematea beharrezkoa zen eta ikasle gehienek goi mailako ziklo bat ikasi nahi dutenez aukerak aztertu eta zalantzak argitu genituen Harrobiako orientatzailea den Vickyren eskutik. Informatikako zikloaz gain, badaude 3D, kirola eta marketina egin nahi duten ikasleak. Horregatik, ostegunean, otsailak 6, egingo dugun ate irekietan ere parte hartzeko gonbidatu genituen.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.