Emakundeko ‘Volar’ dokumentala ikusi dute Harrobiako ikasleek

Emakundeko ‘Volar’ dokumentala ikusi dute Harrobiako ikasleek

Otsailaren 2an (ostirala), Kiroleko zikloko bigarren mailako ikasleek LOF lanbide moduluaren saio batetan Emakundek produzitutako ‘Volar’ dokumentala ikusi zuten. Bertan genero indarkeria pairatu duten 9 emakumeen testigantza eta istorioak agertzen dira. Emakume hauen bizitzak eta lanbideak guztiz ezberdinak dira. Ekimen honen helburua da jokabide bortitz horien atzean dagoenari barrenak ateratzea eta baita egoera hauek eragiten duten sufrimenduaz gure ikasleak kontzientziatzea ere.

Ikasenpresak urteroko azoka ospatu du Eibarren

Ikasenpresak urteroko azoka ospatu du Eibarren

Urtero egin ohi den bezala, aurten ere TKNIKAk sustatzen duen Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen duten enpresak ikusgai egon dira Eibarren jarritako bi karpatan. Azoka otsailaren 1ean ospatu da eta bertan Harrobiako 13 enpresak hartu dute parte, horietatik 10 stand-a jarrita eta beste 3 eszenatokian aurkezpena eginda. Aurtengo giroa, berriro ere, paregabea izan da, nahiz eta euria gogotik egin duen.

Informatika zikloko ikasleek gela berria prestatu dute Harrobian

Informatika zikloko ikasleek gela berria prestatu dute Harrobian

SARE LOKALAK eta MANTENUA lanbide moduluetan ikasitakoa praktikan jarri dute MSS erdi mailako zikloko LEHENENGO mailako ikasleek eta Harrobia ikastolako informatika gela berria muntatu dute. Irakaslea eta IKT arduraduna den Jonathan Carrillo-ren argibideak jarraituz aukera ezin hobea izan dute praktikan jartzeko landutako gaitasunak: sare lokala instalatu eta ekipo informatikoak muntatu. Eskerrik asko egindako lanagatik!

Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

Urtarrilaren 9an (astelehena), ekainera arte luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua arratsaldean hasi zen. Izena eman duten goi mailetako zikloetako 12 ikasleek C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE 3. maila) prestatuko dituzte eta erdi mailako biek B2.

Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.