Harrobian tresna telematikoak erabiltzen ari gara jarduera lektiboarekin jarraitzeko

Harrobian tresna telematikoak erabiltzen ari gara jarduera lektiboarekin jarraitzeko

Martxoak 27ra arte, eskola-jarduera presentziala aldi baterako eten da baina Harrobian tresna telematikoak erabiltzen ari gara jarduera lektiboarekin jarraitzeko.

Ohiko ordutegia jarraituz, Discord eta Google Meet erabiliz irakasleek antolatutako bideohitzaldietan parte hartzen dute ikasleek. Material didaktikoa partekatzeko Google Drive, Google Classroom eta Moodle erabiltzen ari gara. Gainera, uneoro zalantzak ebazten ari gara Gmail eta Txata erabiliz.

Ikaskuntza prozesuarekin ez jarraitzeko aitzakirik ez dago!

LH Dualaren inguruko bilera egin dugu Harrobiako lehenengo mailako ikasleekin

LH Dualaren inguruko bilera egin dugu Harrobiako lehenengo mailako ikasleekin

Lehenengo mailako ikasleak Harrobiako Areto Nagusira konbokatu genituen LH Dualaren inguruan informazioa emateko. Dualeko prestakuntzaren koordinatzailea den Nagorek planaren ezaugarri nagusiak azaldu zizkien eta ikasleen zalantzak argitu zituen.

Ordaindutako 1100 ordutako esperientzia lortzeaz gain ziklo bukaerako nota igotzeko aukera dute plan honetan parte hartzen duten ikasleek.

Aurten 4 neska eta 8 mutil dauzkagu duala egiten: Informatikako 1, 3Dko 2, Marketineko 4 eta kiroleko 5. Emaitzak onak dira baina hobetzeko esfortzua egingo dugu.

Informatika zikloko ikasleek gela antolatu dute ETHAZI ikasketa eredua erabiltzeko

Informatika zikloko ikasleek gela antolatu dute ETHAZI ikasketa eredua erabiltzeko

Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek hirugarren ebaluazio osoan zehar ETHAZI ikasketa eredua erabiliko dute. Ikastetxe batean mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronkari aurre egiteko ekipoak sortu ditugu eta gelaren antolaketa aldatu dute lan egiteko: ordenagailuak mugitu, kableak antolatu, sarea konfiguratu, etab. Hasierako egun hauetan oso motibatuta ikusi ditugu, horrela jarraitu!

Errealitate birtuala eta Bideo-Jokoak

Errealitate birtuala eta Bideo-Jokoak

PROIEKTUEN AURKEZPEN EKITALDIA

Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloan garatu diren proiektu aipagarrienak topagune formatu berri batean aurkeztuak izan dira. Honetan, ikasturtean zehar egin diren proiektu ikusgarrienak eta bikainenak, Errealitate Birtuala edo Bideojokoak bezalako teknologia berrietan interesa duten enpresa esanguratsuei aurkezteko aukera izan dugu.

Ekitaldi honen bitartez, ikastetxeak erabiltzen dituen erraminta berritzaileenak erakusteko aukera izan dugu, baita TKNIKA proiektuei esker garatutako ikerketa-lan interesgarriak eta TKGune programaren barruan egiten diren proiektuak jasotzen dituzten abantilak azaltzeko aukera ere izan dugu.

Alor desberdinetako hamabi enpresa gonbidatu dira ekitaldi honetara eta interes handiz parte hartu dute. Hauen artean nabarmentzen ditugu: Last Tour International, Basurtoko Medikuntza eta Erizaintzako Irakasgunea, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Saila, Etorkintza Fundazioa eta Bilboko Udaletxeko ordezkariak.

Harrobiako zikloetako ikasleek birziklapenaren inguruko tailerra egin dute

Harrobiako zikloetako ikasleek birziklapenaren inguruko tailerra egin dute

Harrobiako lehenengo mailako ziklo guztietako ikasleek 1,5 ordutako tailer bat egin dute birziklapenaren inguruan. Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, hirugarren urtez antolatzen du BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpaina.
Aurtengo helburua hiri-hondakinen hierarkia ezagutzea da: murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatu.
Gure ohiturak aldatzea ezinbestekoa da; planetarekiko erantzukizun bat dugu!

 

Birziklapen tailerrak Birziklapen tailerrak Birziklapen tailerrak
Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.