Nuclear Corps Playstation-rako bideo-jokoa egin dute Harrobiako ikasleek

Nuclear Corps Playstation-rako bideo-jokoa egin dute Harrobiako ikasleek

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko ikasle talde batek, kalitate profesionala duen Nuclear Corps Playstation bideo-jokoa sortu eta garatu egin dute, Playstation Talents programaren barruan. Lehenengo aldia da horrelako esperientza bat garatu dugula Harrobia Ikastolan, baina emaitzak ezin hobeak izan dira: bai lortutako produktuarengatik zein ikasitakoarengatik. Gainera ikasleak oso motibatuta atera dira proiektu honetatik eta nota bikaina lortzeaz gain, benetako lan-talde bat direla erakutsi dute. Bestalde, bideo-joko profesional bat egiteko kapazak direla erakusteko aukera izan dute, eta beraien balio profesionala frogatzeko portafolio eta C.V. ezin hobea dute orain. Azkenik, nabarmendu trebezia teknikoa lortu dutela eta proiektu honi esker, proaktibitatea, komunikazioa, lan-taldea, erantzukizuna eta zeharkako beste balore batzuk ere garatu dituztela.

 

Harrobiako 3D-ko ikasleek Anbulantzietarako VR simulatzailea egin dute

Harrobiako 3D-ko ikasleek Anbulantzietarako VR simulatzailea egin dute

Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera dute. Anbulantzietako osasun arloko profesional berriak prestatzeko eta trebatzeko VR simulatzailea baten diseinuan eta garapena egin dute.

Anbulantzietarako VR prestakuntza simulatzailea

Proiektuaren helburuak Osakidetzak duen benetako behar bat asetzen du. Harrobia Ikastolak lehen aldiz anbulantzia batera sartzen den osasun profesionalaren prestakuntzarekin lotutako arazoa identifikatu zuen. Osasun arloko profesional bat anbulantzia batean lan egiten hasten denean lehengo aldiz, ez ditu ezagutzen anbulantziaren barruan dauden elementu guztien kokapena, eta larrialdi egoera batetara iristea, profesionalak behar dituen elementuen kokapena eta xedapena jakin gabe, oso arriskutsua izan daiteke.

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko lau ikasleek erabaki zuten erronka hori egitea beren ikasketetan azken proiektu gisa. Bezeroarekin harremanetan jarri ziren, errealitate birtualean ikasteko eta trebetasuna hartzeko esperientzia diseinatu, erraminta garatu, bezeroari aurkeztu. Momentu honetan, erraminta martxan jartzeko irtenbide teknikoak bilatzen ari dira.

Gure YouTube kanalan bideo guztiak.

Aplikazio ezagutu ezazu bideo honen bitartez.

Ez galdu egin genuen elkarrizketa.

Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoa sortu dute

Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoa sortu dute

Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoa sortu dute, umeentzako balioetan oinarritutako mahai-jokoa , BerdinGO! izenekoa. Harrobian erronken bitartez ikasten dutenez, taldeka eta modu praktikoan lan eginez aurrera eraman dute proiektu interesgarri hau. Egia esan, proiektu errealetan lan egiteak asko motibatzen ditu ikasleak eta lan mundura hurbiltzen die, beraz, ETHAZI eredua Publizitatea eta Marketina modu praktikoan ikasteko aukera paregabea ematen die.
Mahai-jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hau da, jolasaren bitartez modu entretenigarrian barneratzea.

Mahai-jokoa 0tik egin dute ikasleek, hau da, lehen pausua kontsumitzaileen beharrak aztertzea izan da eta ondoren, behar hauei konponbidea bilatzea, jokoa garatuz.

Garapen luze baten ondoren esan beharra dago harro gaudela gure ikasleetaz mahai-jokoa salgai baitago.

Hemen BerdinGo! YouTube kanalean ikusi ahal dituzuen bideoak, holan guztiok jokatzen jakingo dugu.

Zorionak lanagatik! Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek BENETAZKO mahai jokoa sortu dute!!!!!!

Harrobiako 3D-ko ikasleek ekitaldi handien diseinua VRn sortzen

Harrobiako 3D-ko ikasleek ekitaldi handien diseinua VRn sortzen

Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera ematen duen Ethazi metodologiari esker, ekitaldi handientzako diseinurako eta garapenerako errealitate birtualeko aplikazio baten kontzeptuan, diseinuan eta garapena egin dute.

 

Ekitaldi handien diseinua VRn

Proiektuak “Last Tour International” ekitaldien kudeaketa enpresaren benetan duen behar bat asetzea izan du helburu. Harrobia Ikastolak musika jaialdi handien antolaketarekin zerikusia duen arazo bat identifikatu zuen: jaialdiaren ekoizpen fasean, gaur egun jaialdiko elementu bakoitzaren kokapena 2D mapa batean planifikatzen da. Hau dela eta, ekitaldiaren eguna iritsi arte eta instalazioa burutu arte ezin da diseinuaren azken emaitza zein izango den jakin, eta egoera horretan aldaketak oso konplexuak eta garestiak dira. “Ekitaldi handien diseinua VR”n aplikazioak 3D ingurune birtualaren bitartez jaialdiaren diseinua modu errazean antolatzeko aukera ematen du. Honetaz gain, erabiltzaileak zuzenean ikus dezake proposatutako diseinuak nola funtzionatuko duen jaialdiaren eguna baino lehen eta modu errealista batean.

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko bi ikasleek erronka hau garatu dute zikloko azken proiektuaren barnean eta bere osotasunean hartu dute parte: bezeroarekin harremanetan jarri, errealitate birtuala ekoizteko tresna esperientzia diseinatu, esperientzia garatu eta bezeroari aurkeztu egin diote.

Sortutako erraminta oso emaitza ona izan du eta bi ikasle hauek beren startup sortu nahian dabiltza eta produktua estatuan dauden musika jaialdi guztietara saltzeko asmoa dute, Last Tour International-en lankidetzarekin.

Aplikazio ezagutu ezazu bideo honen bitartez.

Ez galdu egin genuen elkarrizketa.

Harrobiako 3D-ko ikasleek MrJam musika eskolarako aplikazioa egin dute

Harrobiako 3D-ko ikasleek MrJam musika eskolarako aplikazioa egin dute

Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera ematen duen Ethazi metodologiari esker, MrJam musika eskolarako errealitate birtualeko aplikazio baten kontzeptuan, diseinuan eta garapena egin dute.

Music Studio Trainer

Proiektuaren helburuak MrJam online musika eskolarak duen benetako beharra asetzen du. Harrobia Ikastolak etorkizuneko musika estudioetako langileen prestakuntzan zerikusia zuen arazo bat identifikatu zuen: MrJameko ikasleek musika estudio batean dagoen makineria garestia eta hauskorra erabiltzen ikasi behar dute, materialarekin kontu handia izan behar dute, baina ezinbestekoa da aurretiko prestakuntza izatea. “Music Studio Trainer” MrJamek bere eskolan duen estudio bera birsortzen duen ingurune birtuala eskaintzen du. Honela, benetako hardware erabili aurretik entrenatu ahal izango dute.

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko bost ikasleek erronka hartu zuten ikasketetarako azken proiektu gisa. Bezeroarekin harremanetan jarri eta errealitate birtualean ikasi ahal izateko esperientzia diseinatu, garatu eta bezeroari aurkeztu zioten. Emaitza oso ona izan da eta sortutako aplikazioa MrJam musika eskolak jadanik erabiltzen du ikasleak prestatzeko.

Aplikazio ezagutu ezazu bideo honen bitartez

Ez galdu egin genuen elkarrizketa.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.