Talent Film jardunaldian parte hartu dute Harrobiako ikasleek

Talent Film jardunaldian parte hartu dute Harrobiako ikasleek

Bilbao Ekintzako Nekane, Maria eta Ainhoa Harrobiara etorri dira Talent Film jardunaldia aurkeztera. 3 ordutako sentsibilizazio saio honetan, bigarren mailako talde guztiek praktikei eta lan munduari begira garatu beharko dituzten gaitasunak landu dituzte. Komunikazioa, talde lana, proaktibitatea eta esfortzua gaitasunen inguruko bideoak ikusi ondoren norberak hausnarketa egin du.

Ondorengo egunetan klasean jarraituko dugu gaitasun hauek lantzen. Honetan datza aldaketa metodologikoa!

Harrobiako zikloetako ikasleak hondartzan

Harrobiako zikloetako ikasleak hondartzan

Urtero bezala Harrobiako zikloko ikasleekin batera Sopelako hondartzara joan gara zenbait ekintza egitera. Urtero, bigarren mailako ikasleak dira elkar ezagutza sustatzeko ekintzak proposatzen dituztenak. Aurten ekintza garrantzitsuenetariko bat zabor bilketaren ingurukoa izan da, gure gazteok ingurumena zaindu behar dutela kontzientziatuz.
Ekintza guzti hauekin eta izan genuen eguraldi onarekin oso goiz atsegina pasatu genuen.

Kirol-instalakuntzetarako Marketina eta Salmentei buruzko hitzaldia

Kirol-instalakuntzetarako Marketina eta Salmentei buruzko hitzaldia

Harrobiako lehenengo mailako Marketina eta Publizitateko eta Egokitze Fisikoko ikasleak, kirol- instalakuntzetarako marketina eta salmenten inguruko hitzaldi batean egon dira.

Chano Jiménez izan da hizlaria eta kirola eta marketinaren arteko loturak azaldu dizkie. Gaur egunean Kirol-instalakuntzetan marketinaren erabilera funtsezkoa da, ikastaro berrien berri emateko, publizitatea egiteko… laburbilduz jendeari heltzeko.

Hitzaldi honen ostean konturatu egin dira ze nolako lotura duten bi mundu hauek kanpotik hain desberdin ikusten ditugunak. Paregabeko hitzaldia!

 

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.