Mugikortasun-ekintzak: EuskoSkills
“Euskoskills 2018” Txapelketa, Lanbide Heziketako edozein Ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago. Derrigorrezko baldintza da, parte hartzaileek 2019an abenduaren 31an 22 urte baino gehiago ez izatea.
“EuskoSkills 2018”-ko Txapelketa edo modalidade bakoitzerako Ikastetxe Integratu erreferente bat aukeratu da eta bertako irakasle bat da txapelketa antolatzaile burua, “JEFE ADITUA” deritzona.
3D sailean, aurtengo edizioaren antolakuntza Tartanga-ren esku gelditu da. Proban parte hartu dute Harrobiako Mariñe eta Beñat, Tartangako Asier eta Lander, eta, azkenik, Ceinproko Janire eta Imanol.
Hona hemen domina-zerrenda:
- Urrea: Asier (Tartanga)
- Zilarra: Mariñe (Harrobia)
- Brontzea: Janire (Ceinpro)
Asier Euskadiko ordezkaria izango da Madrilen ospatuko den SpainSkills txapelketan. Zorionak!
Mariñe (2017-2018)
- ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
- Emandako erreferentziatik originaltasunez desbideratu zen eta kontzeptualizazioan, testurizazioan, materialetan eta modelaketan egindako lan txukunak bigarren postua lortzeko balio izan zion.
Beñat (2017-2018)
- ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
- Epaileek gehien azpimarratu zutena bere pertsonaiaren testurizazioa eta argiztapena izan zen.