LP eta Duala euskaraz
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.
ORAIN DA UNEA. LH DUALA ETA PRAKTIKAK EUSKARAZ HARROBIAREKIN
Bizkaiko enpresa askok Harrobiarekin LH dual eta praktiketan kolaboratzen dute. Enpresa kolaboratzaile hauek guztiak gure web islatzen ditugu praktiketan egiten duten lana aitortuz eta zorionduz. Euskaraz praktikak egiteko aukera dagoenean, “txantxangorria” logoa jarri dugu.
“Bai Euskarari Ziurtagiria” duten enpresa eta elkarteak ere LH dual eta praktikak euskaraz egiteko aukera ona izan daiteke. Hona hemen ziurtagiridunen mapa. Sektoreka eta herrialdeka sailkatu ahal dira. 1268 enpresa baino gehiago.
Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria duten 447 enpresa dira, 85 oinarrizko mailan, 186 tartekoa mailan eta 176 goi mailarekin. 2023 urtean beste 14 enpresak lortu dute ziurtagiria. BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Ziurtagiridunak ere aukera onak dira.
Halaber, Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero hainbat jarduera euskaraz sustatu eta laguntzeko dirulaguntzak ateratzen ditu. Onuradunek ere aukera onak dira praktikak egiteko euskararen aldeko jarduerak egiten dituztelako:
a) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. 2021. 2022 .2023
b) Merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei eta
profesionalak. 1) LH eta praktikak euskeraz eta 2) Euskara planak. 2021. 2022 .2023
c) Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak. 2021.2022. 2023
d) Udalak, udal erakunde autonomoak eta mankomunitateak. 2021, 2022, 2023
e) Euskarazko aldizkariak. 2021, 2022, 2023
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero ateratzen ditu dirulaguntza batzuk hainbat jardueratan euskara sustatzeko. Onuradunek ere aukera onak dira praktikak egiteko euskararen aldeko jarduerak egiten dituztelako:
a) Lanhitz (euskara planak). 2020, 2021, 2022, 2023
b) Euskalgintza (kirola, teknologiak, aisialdia eta abar).2020, 2021, 2022, 2023.
- Ibilaldia 2023: Ibildeia.
o Landutako memeak enpresetan ematen diren gertaeren inguruan.
o 365 euskara hobetzeko esamoldeak. Enpresetan ematen diren elkarrizketetan txertatzeko.
o Ilustrazio batzuk.
Gure jardueretan honako jarduera eta dokumentuak erreferente ditugu:
LH dualean:
Euskaraz, Balioa Erantsi Lanari! LANEKI elkartea.
Kirol Arloan:
- Kirolean Euskara Sustatzeko Plana 2021 -2024. Kultura eta Hizkuntza Politikarako Saila.
Informazio eta Komunikazio Teknologietan:
- Euskararen ingurune digitala: Gomendioak 2021-2024. Euskararen Aholku Batzordea.
Lan mundua eta administrazioa:
- Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-2023. Kultura eta Hizkuntza
Politikarako Saila. - Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko, udaletarako zenbait gidalerroa.
UDALTOP 2021.
Orokorrean:
- Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024. Eusko Jaurlaritza.
- ESEP – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2012-2022. Euskararen Aholku Batzordeak.
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Txabi del Corte: txabi@harrobia.net