Aurkezpena
“Linux Mint 20.3 Cinnamon” GNU/LINUX sistema eragilea oinarritzat hartuta, 2022-2023 ikasturtean Harrobia ikastolako ekipo informatikoetan erabiliko ditugun honako “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioak garatu dituzte “Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak” (“MSS”) 1go mailako ikasleek:
1.“HARROBIX-MKT”:
“Marketina eta publizitatea” (“MKT”) goi mailako heziketa zikloaren 1go mailako ekipo informatikoetan instalatuko den “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioa.
2.“HARROBIX-KRL”:
“Natura inguruneko gidari lanak eta aisialdia” (“GIDA”) erdi mailako eta “Egokitze fisikoa” (“KEF”) goi mailako heziketa zikloen ekipo informatikoetan instalatuko den “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioa.
3.“HARROBIX-MSS”:
“Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak” (“MSS”) heziketa zikloaren, oinarrizko lanbide heziketako eta “Lanbide” ikastaroetako ekipo informatikoetan instalatuko den “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioa.
4.“HARROBIX-IRAK”:
Irakasleen eramangarrietan instalatuko den “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioa.
5.“HARROBIX-ONE”:
Aurreko bertsio guztiak biltzen dituen “HARROBIX” sistema eragilearen bertsioa.
Horrela, orain dela 11 urte software librearen alde egindako apustua berresteaz gain, aurrera pauso bat ematen du Harrobia ikastolak eta GNU/LINUX sistema eragileen eta software librearen aldeko hautua egiten dugu; gure ikasleek zein irakasleek erabiltzen dituzten sistema eragile zein aplikazio sorta ikastolaren esku geratuz.