Hasiera » Proiektuak » Berdintasuna

Berdintasuna

 2024-2025 IKASTURTEA 

Prestakuntza Dual Intentsiboa egiten ari dira Harrobiako hiru neska eta zazpi mutil (2024/10/14)

Genero berdintasuna

Prestakuntza Dual Intentsiboa egiten ari dira Harrobiako hiru neska eta zazpi mutil:

  • Ane (INBOOST TOURISM) eta Ines (CHOMON) Marketina zikloko ikasleak.
  • Nerea (CURVES) Egokitzapen Fisikoa zikloko ikaslea.
  • Aitor (UKABILKA), Unax (FEEL WELL) eta Aimar (VIVAGYM) Egokitzapen Fisikoa zikloko ikasleak.
  • Markel (ITP AERO), Ander (TECNALIA), Joel (AVRIX) eta Koldo (VIRTUAL4) 3D zikloko ikasleak. Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.

 

Berdintasuna sustatzeko lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2024/10/11)

Genero berdintasunaUrtero bezala, bigarren mailako ikasleek berdintasuna sustatzeko lau ordutako formazioa jaso dute.

Urtxintxa Eskolako Leire eta Iki, talde bakoitzaren neska-mutilekin indarkeria mota ezberdinak prebenitzeko dinamikak egin dituzte.

 

 

 

 2023-2024 IKASTURTEA 

Erasmus+ beka lortu dute Harrobiako neska bat eta mutil bat (2023/11/20)

Genero berdintasuna Harrobiako erdi mailako zikloetako Goiatzek (Kirola) eta Ikerrek (Informatika) Erasmus+ beka lortu dute.

Martxoan hegaldi bat hartuko dute, Goiatzek Irlandara eta Ikerrek Italiara.
Haien egonaldiaren berri emango dizuegu gure sare sozialetatik.

 

 

 

 

 

Urrian genero berdintasunaren aldeko ekintzak egin ditugu Harrobian (2023/11/02)

Genero berdintasuna

Batetik, bigarren mailako ikasleek lau ordutako formazioa jaso dute Urtxintxa Eskolako Leire eta Bernarren eskutik.
Bestetik, urriaren 26an, 9 langile (5 emakume eta 4 gizon) bildu ginen lau urteko planerako ekintzen zerrenda egiteko, Murgibeko Garaziren laguntzarekin.
Arlo honetan lan handia dago egiteko baina bidean gaude!

 

 

 

LH duala programan Harrobiako beste neska bat hasi da (2023/10/18)

Genero berdintasuna

LH duala programan Harrobiako beste neska bat hasi da: dagoeneko hiru neska eta bi mutil daude.
Marketina zikloko Nereak DEIA enpresan, BEKA bitartez, web eta sare sozialetarako multimedia-edukiak sortu eta hobetuko ditu.

Zorionak Nerea eta eskerrik asko Alberto emandako aukeragatik!

 

 

 

 

 

 

LH Duala programan daude Harrobiako bi neska eta bi mutil (2023/07/19)

Genero berdintasunaLH Duala programan Harrobiako bi neska eta lau mutil daude:

  • Marketina zikloko Nereak EMAUS enpresan, KONTRATU bitartez, sare sozialak eta webgunea kudeatuko ditu.
  • Marketina zikloko Inharrek INBOOST TOURISM enpresan, KONTRATU bitartez, community manager lanak egingo ditu.
  • Marketina zikloko Bihotzek INCRESS INNOVA enpresan, KONTRATU bitartez, sare sozialak kudeatu eta edukiak landuko ditu.
  • 3D zikloko Adrianek TECNALIA enpresan, BEKA bitartez, industria-aplikazioetan 4.0 edukiak diseinatu eta sortuko ditu.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.

 

 

 

 

 2022-2023 IKASTURTEA 


Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak
(2022/11/21)

Genero berdintasuna

Azaroaren 21ean (astelehena), 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatuei Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zizkien Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.
Isabel Busto eta Eduardo Arechagak 29. ekitaldiaren ongi etorria egin ondoren Ariana Solorzano, Itoitz Legarreta y Aritz Miranda Lanbide Heziketako ikasleak, haien esperientzia kontatu ziguten.
Harrobiako Marketina, Informatika eta Kirola zikloetako ikasleek parte hartu zuten LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jasoz.
Zorionak eta eskerrik asko Haizea, Jatsu, Koldo, Inhar eta Oier zuen kolaborazioagatik!

 

 

Azarotik LH Duala programan daude espezializazio kurtsoko neska bat eta lau mutil (2022/10/03)

Genero berdintasunaLH Duala programan espezializazio kurtsoko neska bat eta lau mutil hasi dira azaroan:

Estibalitzek, Aritzek, Asierrek eta Egoitzek IIS BIOCRUCES enpresan, BEKA bitartez, espazio birtualak eta eredu tridimentsionalak garatuko dituzte.
Liherrek, IBAR EZKERRA IKASTOLA S. COOP. enpresan, BEKA bitartez, errealitate birtuala, sorkuntza, kultura eta metaversoa elkartzen dituen ikerkuntza egingo du.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.

 

 

 

 

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jasoko dute bigarren mailako ikasleek (2022/10/03)

Genero berdintasunaUrrian bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jasoko dute. Urtxintxa Eskolako Ane eta Iki, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptu hauen inguruan eztabaidatuko dute: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Horretarako areto nagusian dinamika ezberdinak egingo dituzte.

 

 

 

 

 2021-2022 IKASTURTEA 

Gizonen artean kontziliazio erantzunkidea bultzatzeko gida (2022/06/29)

Genero berdintasunaIbilbide profesionalean, langileek, gizon zein emakume, zailtasunak izaten
dituzte lana eta beste bizi-erantzukizun batzuk kontziliatzeko. Nolanahi ere,
normalean zaintza eta kontziliazioaren erantzukizuna emakumeei dagokie eta hau aldatu behar den gauza da.
Gizonek zaintzaren ardura hartu behar dute justizia sozialaren eta beharrizan gisa….jarraitu irakurtzen.

 

 

Andrea González Harrobiako ikasleak, SpainSkills 2022 irabazi du (25/03/2022)

Genero berdintasunaCPES Harrobia BHIPko (Bilbo) 3Dko, bideo-jokoko eta ingurune interaktiboetako zikloko ikasleak lehen postua lortu du SpainSkills 2022ko podiumean: Espainiako txapeldun gisa igo da, eta EuropeSkill eta WordSkillen (Shanghai) lehiatuko da.

SpainSkills: Estatuko lehiaketa

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak trebetasun-lehiaketak antolatu eta sustatzen ditu (skill-ak ingelesez), Lanbide Heziketaren dibulgazio-tresna baliotsua eta ikasleak, irakasleak eta enpresak suspertzeko bitarteko bat osatzen dutenak. Skills-en Lanbide Heziketaren barruan ematen diren prestakuntza familia bakoitzeko lehiaketak antolatzen dira. Lehiaketa hau irabazteak Europako EuroSkills eta WorldSkills (Shanghai) txapelketetan zuzenean parte hartzera eramaten zaitu.

Zorionak Andrea!

 

 

Parekidetasunaren inguruko saioan parte hartu dugu Harrobiako irakasleok (22/03/2022)

Genero berdintasunaMartxoaren 22an, Urtxintxa Eskolaren eskutik Bilboko Udalak eskaintzen duen ‘Parekidetasunean hazi eta hezi’ programaren edukiak ezagutu genituen Harrobiako irakasleok.

Anek eta Anderrek, sistema bitarretik eta heteroarautik haratago zergatik joan behar garen azaldu ziguten eta intersekzionalitatearen inguruan dinamika oso interesgarria egin genuen.
Gure erantzukizuna da hezkidetza eta komunikazio ez bortitza bultzatzea ikasgelak espazio seguruak izateko.

 

 

SpainSkillseko saioak (18/03/2022)

Genero berdintasunaEuskoSkillsen urrezko domina lortu zuen eta, Harrobia ikastolako ikaslea den Andrea Gonzalezek, SpainSkills lehiaketan parte hartuko du ondorengo egunetan.

Aurrean daukan erronka berri honetan garaile ateratzeko, talde saioak antolatu dira aurreko hilabeteetan. Martxoaren 8an ospatu zen azkenengo saio hartan, Athletickeko jokalari ohia den Koikili Lertxundik, norberaren nortasunaren azterketa sakon bat egiten lagundu zigun, eneagrama eta bestelako herramintak erabilita. Horrela, Lanbide  Hezkuntzako Euskal Selekzioa osatzen duten partaide guztiek lehiaketarako estrategia lanak egin zituzten.

 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea. (2022/03/17)

Genero berdintasunaMartxoaren hasieran Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen bigarren aldaketa onartu da Legebiltzarrean.

EGBLren aldaketa honen helburua da berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako herrialde-itun bati bide ematea, eta, bereziki, politika horiek indartzea eta egoera juridiko-normatibo eta sozial berriaren ondorioz sortzen diren behar berrietara egokitzea.

 

 

 

Neskei euren gorputz eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabeko etorkizun bat eskaintzea eskatzen du martxoak 8ko kanpainak.  (2022/03/08)

Genero berdintasunaAurtengo martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpainak gizarteari neskek, eta emakumeek oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasan behar duten gehiegizko presioaz ari da,  gorputzen nahitaezko “perfekzioaz”, ezarritako edertasun-kanon zorrotzaz, hipersexualizazioaz eta gorputzen kontzeptualizazio gero eta merkantilistagoaz.

 

Erasmus+ beka lortu dute Harrobiako lau ikaslek (2022/03/03)

Genero berdintasunaInformatika zikloko Koldok eta Marketina zikloko Gorkak, Eñautek eta Nahiak Erasmus+ beka lortu dute.

Martxoaren 1ean hegaldi bat hartu zuten Italiara (Koldo eta Gorka), Alemaniara (Eñaut) eta Irlandara (Nahia) haien egonaldiari hasiera emateko. Hurrengo egunetan publikatu dugu zeintzuk enpresetan ari diren praktikak egiten.
Koldo, Gorka, Eñaut, Nahia, disfrutatu esperientzia paregabe hau!

 

 
Harrobia Ikastola, EMAKI foroan parte hartu du (2022/02/28)

Genero berdintasunaEMAKI, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako foroa da, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzen duten kirol-politikak sustatzeko. 2022ko otsailaren 28an EMAKUMEZKOEN PARTE-HARTZEA KIROL PRESTAKUNTZA ARAUTUAN izeneko saioan ikastolaren datuak eta iritzia komunikatu ditu Harrobiak. Hona hemen datuak.

 

 

 

 

Berdintasun faltari buruzko materialak eguneraketa. (2022/01/28)

Genero berdintasunaEmakundek gure gizarteko hamabi sektore ezberdinetan ematen den berdintasun ezari buruzko materialak eguneratu ditu. Besteak beste, kirolak, ekintzailetza eta enpresa ertainak eta txikiak, garraioa eta mugikortasuna, informazioaren gizartea, enplegua eta osasuna. Material sektorialak Emakunderen webgunean kontsulta daitezke. Informazioa eta materialak sektoreka Irekian.

 

 

Eta zuk… ikusten duzu? (2022/11/25)

Genero berdintasuna“Eta zuk… ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena” da kanpaina honen leloa, eta honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude.

 

 

 

 

Dale Candela erakunderako ikasleen animazioa (01/12/2021)

Genero berdintasuna3Dko 2. mailako ikasleek , animazio bat sortu dute #DaleCandela erakunderako. Animazio txiki hau asteburuan eskeini den kontzertu batean ikusi ahal izan da.

 
Kontzertu hau, erakundeak aterako duen diska bat aurkezten zuen. Diska honek lortzen duen dirua, ELA gaixotasuna jasaten duten pertsonak laguntzeko izango da.
 
Ikasturte amaierarako, Steel River taldearentzat bideoklip oso bat sortuko dute 3D zikloko bigarren mailako ikasleek. Argazkietan, Xabier ( bideokliparen Zuzendaria), Andrea (Pertsonai modelatzailea) eta Angela (Animatzailea) ikus ditzazkegu. 2. mailako 3 ikasle.
 
Eskerrik asko zuen lanagatik!! 

 

 

 

Harrobia ikastola, Bime Pro streaming tailerraren antolatzaile (2021/10/29)

Genero berdintasunaStreaming-a gaur egungo merkatuan dagoen arrakasta profesionala lortzeko lehian, pertsonok zein enpresek gure burua nabarmentzeko erabili dezakegun tresna eraginkorra dugu. Harrobia ikastolako Marketing eta 3Dko ikasleek teknologia berriak dakartzaten nabarmentze profesional horren abantai hori bereganatzea dugu helburu. Horretarako, bilboko Euskalduna jauregian, Last Tour, Game Erauntsia eta Azkue Fundazioarekin batera Streaming-a egiten irakasten duen tailerra antolatu dugu.

Urriaren 29-n izan den Bime Pro teknologia berriak sustatzen dituen ekitaldearen kontextuaren barne.

BIME PRO bezalako nazioarteko ekitaldi batera euskera eraman nahi izan dugu, tailerra euskeraz burutu dugu eta. Euskera, gazteak, balioak eta hauen presentzia Interneten garrantzia emanez. Saioa borobiltzeko, Yogurinha Borova Harrobiako ikasle ohia dena, inspirazio eredu izan dugu, bere sexualitatea, moda eta musika elkartzen dituen proiektu transmediaren berri eman digularik.

 

 

 

DEMAk sentsibilizazio-hitzaldiak eman ditu Harrobian (2021/10/18)

URRATS BATUrtero legez, bigarren mailako ikasleekin izan dira DEMAko lagunak aurten ere ekintzailetasunari buruzko mezua zabalduz. Marketin, Informatika, Kirol Egokitzapenean eta 3Dn izan dira Ane eta Luzia DEMAren partetik Enpresari lehiaketaren berri emateko. Bestelade, DEMAko hizlariekin batera Imanol eta Mikel ere izan dira gure artean, nork bere esperientzia ezagutarazteko ekintzaile bezala. Mila esker guztioi!

 

 

Zamudioko parke teknologikoan izan dira 3D animazioak eta bideojokoetako bi ikasle (2021/10/21)

URRATS BATHarrobiako ikasleak diren Angela eta Isabel Zamudioko parke teknologikoan dagoen BIC Bizkaian izan dira igaro den urriaren 21ean. Bisitaldian Fabrikazio gehigarriari eta 3D inprimaketari buruzko informazioa jasotzeko parada izan zuten.

 

 

 

 

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2021/10/07)

Genero berdintasunaIrailaren bukaeran, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten. Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptu hauen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.

Egoera berria dela eta, posiblea izan da pandemiaren aurretik erabilitako metodologia berreskuratzea, neurri haundi batean behintzat.
 

 

Andrea Gonzalez Harrobiako ikaslea EuskoSkills 2021 lehiaketaren txapenduna (2021/10/22)

TKguneMikel Roman eta Andrea Gonzalez, Harrobiako 3D’ko ikasleek #EuskoSkills lehiaketan parte hartu dute.

Urriaren 20a, egokitutako gaian oinarritutako pertsonaiak diseinatzen eta modelatzen eman zuten eta urriaren 21a pertsonaien teturizazioaren eta animazioaren txanda izan zen.

Txapelketa osoan zehar oso motibatutak egon ziren eta urriaren 21ean, arratsaldez, saria heldu zen; Andrearen burura txapela helduz. Bigarren postua Tartangako Iraiarentzat izan zen eta hirugarren postua Harrobiako Mikelentzat.

ZORIONAK BIOI eta parte hartu zuten guztioi!

 
 
 
‘Aldaketaren Kudeaketa’ formakuntzari hasiera eman diogu Harrobiako bazkideok (2021/09/28)

Metodologia berriakIrailaren 28an, Piedad Arbaizaren eskutik ‘Aldaketaren Kudeaketa’ formakuntzari hasiera eman genion.

Harrobiako bazkideok bi hilabetetik behin bilduko gara aldaketen kudeaketa modu osasungarri eta orekatuan ikastea helburua duen formakuntza osatzeko.
Pasadan ikasturtean egin genuen ikastaroaren jarraipena da eta lehenengo saio honetan elkarrizketaren osagaiak birpasatu genituen: lengoaia, emozionalitatea eta gorputza.

 

LH Duala programan hasi dira bi neska eta lau mutil (2021/09/27)

URRATS BAT

LH Duala programan beka bitartez SEI ikasle daude:
  • Marketina zikloko Haizeak ENVASES METALÚRGICOS DE ÁLAVA enpresan sare sozialak kudeatu, produktuen promozioak sortu, prentsa oharrak idatzi, merkatua behatu, etab. egingo ditu.
  • Marketina zikloko Jonek BIHOTZ GAZTEA ikastolan ikastolaren promozioa eta kanpoko komunikazioa burutuko du.
  • Kirola zikloko Olaiak eta Jatsuk FEEL WELL enpresan bezeroentzako entrenamendu pertsonalak egingo dituzte.
  • 3D zikloko Xabierrek TECNALIA enpresan aplikazio industrialetan 4.0 edukiak diseinatu, egin eta editatuko ditu.
  • 3D zikloko Mikelek HARROBIA Fundazioan ingurune industrialetan proiektuak garatu eta Play Station-erako proiektu bat egingo du. Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.

 

 

 

Martxan dira dagoeneko Ikasenpresako taldeak (2021/09/14)

URRATS BATETHAZI metodologiaren inplementazioari jarraituz, bigarren mailako ikasleek Ikasenpresa proiektuari heltzeko taldeak sortu dituzte.

Aurtengo proiektuek garatzen hasteko irrikaz gaude!

 

 

2020-2021 IKASTURTEA 

 

Kirol aholkularitza tekniko berritzailea Gizarte-bazterketaren eremurako (2021/05/29)

TKguneAthletic fundazioko teknikariei entrenamendu funtzionalaren joera berriak erakusteko aukera izan dugu, eta honetarako, zerbitzu hau garatu ahal izateko, ikerketa eta ikasketa prozesu bat egin behar izan dugu.

Zerbitzu honen helburua, Athletic Fundazioko teknikariei entrenamendu funtzionalaren joera berriak erakustea izan da, batez ere beren proiektuen saioetan inplementatu ahal izateko eta, horrela, gizarte-bazterketa arriskuan daudenei zuzendutako futbol-saioak osatu eta aberasten dituzte.

Zerbitzu honen bidez, entrenamendu funtzionala inklusio-balioak, hau da 4.0 balioak, desgaitasunak dauzkaten pertsonekin ez ezik baztertzeko arriskuan daudenekin ere lan egiteko baliabideak eta teknikak bereganatu eta indartu dituzte Athletic-fundazioko teknikariak.

 

 

Zahartze aktiboari buruzko proiektuan egindako topaketa birtuala (2021/05/06)

Zahartze-aktiboaGure Harrobiako irakasleek  (Rita Intxaurraga eta Raul Sánchez) San José de Calasanzeko beste Irakasle batekin(Astrid Villanueva) Arrigorriako eta Getxoko nagusien arteko topaketa birtuala antolatu zuten. Jarduera honen helburua esperientziak partekatzea audiokonferentzia baten bidez eta jarduera fisikoa egiten zen bitartean.

Hemendik Eskerrik asko topaketa honetan parte hartu duten Arrigorriako eta Getxoko nagusien taldeei eta haien begiralei Aitziber Alvarez eta Olalla Gaonari.

 

 

 

 Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du. (2020/03/08)

URRATS BATMartxoaren 8ko kanpainaren leloa “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.

 

 

 

Entzunez gero, ikusiko duzu. (2020/11/25)

URRATS BATKanpainaren leloa da “Entzunez gero, ikusiko duzu. Soilik adi dagoen gizarte batek antzeman dezake indarkeria ezkutuena “, eta gizartea sentsibilizatu nahi du adineko emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan, bereziki kontuan hartuta haien egoeraren zaurgarritasuna, besteak beste, biktimak ikusezinak direlako. Kanpainak, zentzu horretan, lagundu nahi du kasuak detektatzen eta emakume horiei errazten baliabide espezializatuetara gerturatzea.

 

 

Bideojokoen sektorean genero-arrakala.  (2020/12/22)

URRATS BATEmakumeak dagoeneko Espainian bideojokoetara jolasten duten guztien % 42 badira ere, sorkuntzari eta garapenari eskainitako lanpostuen % 18,5 baino ez dute hartzen, eta horrek eragiten du rol, pertsonaia eta narrazio sexistak erreproduzitzen jarraitzea. dagoeneko gure herrialdeko aisialdiaren eta entretenimenduaren sektore nagusia.

 

 

 

REAS Euskadik eta Alboan GKE-k “Genero-berdintasuna: ekonomia solidarioko erankundeentzako pistak” atera dute. (2020/12/22)

URRATS BAT

Argitalpen honen izenburuak adierazten duen   bezala, pista batzuk eman nahi ditugu,   ekonomia lantzeko modu jasangarrien aldeko apustua egiten duten enpresa eta   erakundeek aurrera egin dezaten genero-ekitatearen aldeko antolakuntza-   eraldaketako prozesuetan.

 

 

 

 

 

Koop SF34k emakumeei buruzko erakustaldia egin du San Frantzisko auzoan (2020/12/09)

URRATS BATEmakumeak, ekintzaileak izatea eta afrikar jatorrikoak izan dira Koop SF-k izan duen erakustaldiaren ardatz komunak. Erakusketarako itsas-garraiorako kontainerrak erabili dituzte. Informazioa ikusgai egon da urriaren 26tik 28ra bitartean Kantalojas zubian.

 

 

 

 

 

ETBko Ur handitan saiokoak Yogurinha Borovarekin egin dute grabaketa Harrobiako instalazioetan (2020/12/02)

URRATS BATLaster Ur handitan saioan Yogurinha Borova gorpuzten duen Eduardo Gaviña b isitan etorri zen pasa den astean programako ekipoarekin batera, programa grabatzera hain zuzen. Lastear saioa ikusi ahal izango dugu ETB1en.

 

 

 

 

LH Duala programan hasi dira 3Dko mutil bat eta Marketineko neska bat (2020/10/13)

URRATS BAT

Irailean eta urrian, LH Duala programan beka bitartez BI ikasle hasi dira:

  • 3D zikloko Aitorrek TECNALIA enpresan RA/RV aplikazioentzako 2D eta 3D edukiak diseinatu eta egingo ditu.
  • Marketina zikloko Ianirek EXPRESSIVE MEDIA PROJECTS enpresan proposamen komertzialak sortu eta jarraipena egingo du.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.

 

 

 

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2020/10/09)

Genero berdintasunaUrrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.

Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria. Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.

 

Yogurinha Borovari elkarrizketa egin dio ETBk Harrobia ikastolako instalazioetan (2020/09/19)

URRATS BATEduardo Gaviñaren bisita izan dugu Harrobia ikastolan irailaren 17an berriro ere. Oraingo honetan EITB kulturarako erreportai bat grabatzeko asmotan etorri dira ikastolara. Erreportaian bere ibilbideari buruzko galderak erantzuteaz gain, bere zaletasun eta idoloei buruz ere aritu dira solasean.

 

 

 

 

 

Repercusión del juego BerdinGO. (2020/09/10)

Genero berdintasuna

Hainbat egunkari eta hedabideek BerdinGO jokoaren inguruan artikuluak eta berriak egin dituzte. Besteak beste, Deia, El Correo, Gara, Naiz, Europa Prest.

 

 

 

 

2019-2020 IKASTURTEA 

 

Berdintasun-planak eta ordainsari-berdintasuna: (2020-10-15)

URRATS BATAtzo urriaren 14an, Estatu mailan, berdintasun-planak eta haien erregistroa arautzen duen 901/2020 Errege Dekretua (BOE 272) eta enpresek emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunean aurrera egiteko beharreko neurriak ezartzen dituen 902/2020 Errege Dekretua (BOE 272) onartu dira.

 

 

 

Eduardo Gaviñak Urrast bat sarietako ekintzaile sozialaren saria irabazi du (2020/06/23)

URRATS BATHarrobia ikastolako plan singularreko ikaslea izan den Eduardo Gaviñak, enpresaren sortze prozesua bukatu ondoren Urrats Bat egitasmoaren baitan egiten den negozio-ideien lehiaketa irabazi du, ekintzaile sozialaren atalean. Eduardo Gaviñak Yogurinha Borova Produkzioak proiektuarekin aurkeztu zen lehiaketara, euskara sustatu eta LGTB errealitatea eskoletara hurbiltzeko asmoa duen proiektua, alegia. Hemen duzue BIDEOA.

 

 

 

Parekidetasuneko saio batetan parte hartu dugu Harrobiako irakasleok (2020/06/22)

 

Genero berdintasunaEkainean, Urtxintxa Eskolaren eskutik ‘Parekidetasunean hazi eta hezi’ ordu bateko saioan parte hartu zuten Harrobiako irakasleek.

Josebak egindako aurkezpena ikusi ondoren hainbat zalantza sortu zitzaizkigun eta Alaznek argitu zizkigun guretzat berriak ziren kontzeptuak: cis-hetero araua, intersekzionalitatea, etab.

Atzo, ikasi genuen zein garrantzitsua den arlo honetan dauden errealitate ezberdinak ikustaraztea.

 

“BerdinGO!”, genero berdintasunari buruzko jokoa. (2020/05/26)

Genero berdintasuna

Deia egunkariak Harrobia ikasleek genero berdintasunaz sortutako jokoaren inguruan artikulu bat publikatu du.

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskutik enpresak DEMAren Enpresari lehiaketako epaimahaiaren aurrean aurkeztu du proiektua  (2020/05/25)

URRATS BAT

Bizkaiko Diputazioaren mendekoa den DEMA erakundeak antolatzen duen Enpresai ideia-lehiaketarako egitasmoan parte hartu du Eskutik enpresak, Kirola eta Egokitzapen Fisikoko 2. Mailako ikasle talde batek, Maiderrek, Iraiak, Iraidek, Clarak eta Nataliak osatzen dutena. Maiatzaren 25ean, eta teknologia lagun, Eskutik gimnasioaren aurkezpena egin dute. Etapa guztiak beteta, epaimahaiaren erabakiaren zain gelditu dira Harrobiako ikasleok. Zorte ona izan eta zorionak egindako lanagatik!

 

 

 

“Inspira STEAM at home” (2020/05/21)

 

Genero berdintasunaLa Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque colabora con la Universidad de Deusto en el ciclo “Inspira STEAM at home”, una serie quincenal de entrevistas online en directo a científicas y tecnólogas que comienza este miércoles, 20 de mayo, con la experta en inteligencia artificial Nerea Luis Mingueza. La iniciativa aporta visibilidad a mujeres profesionales de la ciencia y la tecnología, con el fin de que puedan ser un modelo que niños y niñas puedan tener en cuenta a la hora de elegir sus estudios o decidir su futuro profesional. Informazio gehiago.

 

 

 

 

Minutu bat Berdintasunerako  (2020/05/14)

 

Genero berdintasunaMinutu bat Berdintasunerako, gizon eta emakumeen arteko berdintasuneko politiketako sareak.

Irakurtzen jarraitzeko, Egizu klik irudian.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna (2020/03/08)

 

Genero berdintasunaHarrobian bat egin dugu Martxoak 8ko leloarekin: KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko.

 

 

 

 

 

Euskaraz hizkera sexista ekiditeko aholkuak (2020/02/10)

Genero berdintasunaEgunero konturatu barik hizkera sexista erabiltzen dugu; batzutan ez dugulako pentsatzen hitz egin baino lehenago  eta beste batzutan ez dugulako hitzik aurkitzen.

Beraz, hemen dituzue euskaraz hizkera sexista ekiditeko aholkuak.

 

 

 

 

 

Autodefentsa feminista eta maskulinitatea landu dute Marketina, Kirola eta Informatikako ikasleak (2020/01/13)

Genero berdintasuna

Marketina, Kirola eta Informatika zikloetako bigarren mailako ikasleek ‘Autodefentsa feminista eta maskulinitatea’ landu zuten 2 ordutako saioan. Urtxintxa Eskolako Ane etaJon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: harreman afektiboak, autodefentsa, genero sistemak, indarkeria sexista eta gizon ereduak. Guztira, Genero Berdintasunaren balioan 6 ordutako formazioa jaso du Harrobiako bigarren mailako ikasle bakoitza aurten.

 

 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna (2019/11/25)

Genero berdintasuna

Harrobia Ikastolan Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu. Egun garrantzitsua da, baina baita urteak dituen beste 364 egunak ere. 

Informazio gehiago.

 

 

 

 

 

Elkarbizitza lantaldearen lehenengo bilera (2019/11/20)

Agenda 21Ikasleen eta Ikastolaren arteko harremanen jarioa hobetzeko asmoz, Harrobiak martxan jarri du aurten ere Elkarbizitza lantaldea. Lantaldean ikasketa buruak, orientatzaileak eta A21 eta Normalkuntzako ordezkariek ordezkatzen dute ikastola; ikasleen partetik, berriz, gela guztietako ordezkariek hartzen dute parte. Ebaluazioa, Agenda 21eko gaia, Beldur barik lehiaketa, ekintzailetza, Gabonetako azoka edo ikasleekiko komunikazio-tresnak izan dira jorratutako gaiak, besteak beste.

 

 

Harrobiako bi proiektu aurkeztu dira DEMAren Enpresari sarietarako  (2019/11/11)

URRATS BATHarrobiako Kirol eta Egokitzapen Fisikoko bi taldek aurkeztu dituzte beraien enpresa proiektuak DEMAk antolatu ohi duen Enpresari ideia lehiaketarako. Lehenengo fase honetan aurkeztutako ideia guztien arteko hautapen bat egingo da, ondoren tutoreak esleitu eta proiektuaren garapenari ekiteko. Amaieran, 10 proiektu izango dira saria jasoko dutenak. Animo, gazteok!

 

 

Emakunde (2019/11/07)

Genero berdintasunaHarrobia  Ikastolako zuzendariak Emakunderen eskutik genero berdintasunaren plaka jasotzen.

 

 

 

 

 

 

Kirola, Informatika eta 3D zikloetako ikasleek Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute (2019/10/31)

Genero berdintasunaBigarren mailako Kirola, Informatika eta 3D ikasleek zikloen arteko erronka batean parte hartu dute eta Beldur Barik lehiaketan bideo bat aurkeztuko dute.

Helburu hau lortzeko, irailetik hona, Urtxintxa Eskolak eta Bilbao Ekintzak emandako 7 ordutako sentsibilizazio saioetan genero berdintasuna eta zeharkako gaitasunak (talde lana, proaktibitatea, komunikazioa, esfortzua) landu dituzte.Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez, teknikoak ez diren gaitasunak eta BALOREAK gure curriculumean indartzera animatzen gaituzte eta horretan lanean ari gara! Erreprodukzio zerrenda IKUSI.  

 

Bare the label modaren ohianean murgiltzeko asmoz jaio den Harrobiako enpresa berria izan da (2019/10/18)

URRATS BATPlan singularreko ikaslea den Leticia Ibarrondo diseinatzaileak bere marka propia jarri du martxan. Marka Bare the label izena dauka eta Urrats Bat egitasmoaren barruan sortutako proiektua da, Bilbao Ekintza Garapen Agentziarekin batera. Laster bere diseinuak nonahi ikusiko ahal ditugu!

 

 

 

Zikloetan berdintasuna lortzeko bidean  (2019/10/15)

Genero berdintasunaHarrobia Ikastolako zikloetan nesken matrikulazioa pixkanaka gora doa, normalean “mutilen” zikloak direnetan.

Aurten, Informatikan %12a, Kirolean %20a, 3D %12a eta Marketinean %33a neskak dira. Kopurua gora doa eta horretan ari gara lanean zikloen artean berdintasuna lortzeko eta ez egoteko “mutilen” edo “nesken” zikloak.

 

 

Ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio saioak eman dira Harrobian (2019/10/04)

URRATS BATBizkaiko Diputazioaren mendekoa den DEMA erakundea Harrobian izan da urriaren hasierako bi asteetan ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio-saioak ematen. Sentzibilizazio horiek Enpresari lehiaketaren aurkezpen-kanpainaren baitan egin dira, eta ikastolako Marketin, Kirola, Informatika eta 3D eta bideo-jokoetako ikasleek hartu dute parte. Saiootan lehiaketaren aukezpena egiteaz gain, ekintzailetzari buruzko oinarrizko kontzeptuak landu dira eta Lucia Bonilla ekintzaileak bere esperientziaren berri eman die ikasleei. Gogora ekarri behar da iazko edizioan Harrobiko Neftali Serranok 9. saria jaso zuela Enpresari lehiaketan. Animo eta ekin!

 

 

LH Dualean geroz eta neska gehiago  (2019/09/10)

Genero berdintasunaHarrobiako sei ikasle, hiru neska eta hiru mutil, 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira. Beraz, %50 neskak direla ikusten dugu, pixkanaka LH Dualean nesken kopurua igotzen doa. Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.

 

 

HARROBIAK Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera
aitortzen duen ziurtagiria lortu du 2019ko maiatzaren 13an. Ziurtagiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du.

Gure Estrategia Planean genero-ikuspegia sartu dugu eta ikasturte guztietan pertsonen arteko berdintasuna sustatzen diren jarduerak garatzen ditugu. Hauetako batzuk, proiektu honetan islatzen ditugu, baita ikastolako berrietan eta sare sozialetan ere.

Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:

Nagore Susial: nsusial@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.