Hasiera » Proiektuak » Mugiment

Mugiment

2019-2020 IKASTURTEA

Orientazio zerbitzua Gorlizen (2019/12/20)

MugimentGorlizko Udalan egon gara Orientazio Zerbitzua antolatzen. 

Zorionak guztioi lortutako emaitzengatik!

 

 

 

Mobildurango (2019/11/10)

MugimentMobidurango orientazio zerbitzu berria aurkeztu du Durangoko Udalak Landakoko osasun zentroan. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea eta Durango jarduera fisikoko erreferentea izatea du helburu zerbitzu honek. Orientatzailea Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi-mailako teknikaria da. Harrobiko ikasleentzako beste lan aukera bat etorkizunari begira

Orientazio zerbitzua Gorlizen (2019/10/19)

Mugiment

Gorlizen izan gara Orientazio Zerbitzuen emaitzen azterketa egiten. Jarduera fisikoari bultzada ematen. Zorionak lortutako emaitzengatik.

 

NBE-ren “Juega Vive” Proiektua (2019/10/11)

MugimentNBEren proiektuaren aurkezpenean egon giñen. Juega Vive jolasaren eta kirolaren bidez indarkeria  eta drogen kontsumoa saihesteko ekimena da.

Mugiment lurralde mailako koordinazio bilera (2019/09/26)

Dimako saioa

Mugiment lurralde mailako koordinazio bilera eduki dugu. Beste gai batzuekin batera Euskadiko jarduera fisiko eta kirolaren lege aurreproiektuari buruz aritu gara.

Bediako jarduera fisikoko orientazio zerbitzua (2019/09/16)

Dimako saioa

Aurkeztu egin dugu Bediako jarduera fisikoko Orientazio zerbitzua. Zerbitzuan erabiltzen diren tresnak eta esperientziak Harrobiko ikasleekin partekatzen ari gara etorkizuneko lan aukerak hobetzeko asmoz.

 

2018-2019 IKASTURTEA

Oinarrizko jarduera fisikoko orientatzaile ikastaroa (2019/05/11)

Dimako saioa

Jarduera Fisikoaren orientatzaile oinarrizko ikastaroan ikastolako ikasleentzat informazioa jasotzen.

Lemoako orientazio jarduera (2019/04/12)

Dimako saioaLemoan JardueraFisiko -ko orientazio zerbitzuaren jarraipena egiten. Bide luzea dugu oraindik ohiturak aldatzeko tresnak menperatzeko.

Durangoko saioa (2019/04/05)

Dimako saioaDurangon jarduera fisikoko orientatzaile  zerbitzuaren lehenengo pausuak ematen. KEF-eko ikasleentzat etorkizuneko aukerak sortzen.

Dimako saioa (2019/03/28)

Dimako saioaDiman jarduera fisikoa bultzatzeko sareak sortzen. Gaurko elkarlana etorkizuneko aukerak.

Adinekoen Arreta Plana (2019/03/15)

Adinekoen Arreta PlanaAurreko egunean aurkeztu zen Osakidetzako AAP-Adinekoen Arreta Planaren I Gurutzetako Ospitalean. Bertan aurkeztu genituen Mugimenteko jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak.

Lemoako jarduera fisikoko Orientazio zerbitzua (2019/02/13)

Lemoako jarduera fisikoko Orientazio zerbitzuaPasadan asteazkenean aurkeztu zen Lemoako jarduera fisikoko Orientazio zerbitzua. Orientazio zerbitzua Mugiment egitasmoaren barruan dago eta pertsona inaktiboak aktiboak bilakatzea du helburu. Zerbitzuan erabiltzen diren tresnak eta esperientziak Harrobiko ikasleekin partekatuko ditugu laster. Deia egunkarian ere ikus dezakegu berria.

Jarduera Fisikoa-ren orientatzaile ikastaroa (2019/02/09)

Jarduera Fisikoa-ren orientatzaile ikastaroaAsteburu honetan  Azpeitiko Udala-n Jarduera Fisikoa-ren orientatzaile ikastaroa amaitu da. Ikasleen erantzuna oso positiboa izan da. Datorren ikasturtean Harrobiko ikasleekin partekatuko dugu bizi izan dugun esperientzia.

Mugiment Euskadi Koordinazio bilera (2019/01/29)

Mugiment Euskadi Koordinazio bileraUrtarrilaren 28an ospatu zen Euskadiko Mugiment koordinazio bilera Lakuan. Bertan Jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak landu ziren haien artean Orientazio zerbitzuaren ezarpena. Harrobiak sustatzaile modura gure esperientzia partekatu genuen eta bat egiten dugu hartutako norabidearekin.

 

Jarduera fisikoko Orientatzaile Ikastaroa (2019/01/25)

Jarduera fisikoko Orientatzaile IkastaroaOstiralean Mugiment Jarduera fisikoko Orientatzaile Ikastaroa hasi zen. 17 ikasle (5 emakume eta 12 gizon) etorri ziren ikastarora. Harrobian ikastaroaren edukiak gure KEFeko zikloan sartzeko lanean ari gara.

 

Euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoa da. Jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen ditu, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez.

HARROBIAN uste dugu sektore emergentea eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat politiketan lehentasunezkotzat jotzen dela. Horregatik, gure helburua ezagutza sortzea, espezializatzea, irakasleak eta ikasleak trebatzea da, euskal gizarte aktiboa lortzeko erronkari erantzuteko. 

HARROBIAk Denon Artean Mugitu, Aldi Baterako Enpresa-Elkartean parte hartzen du eta ikastetxe-proiektuak sustatzen ditu. ABLE honek Mugiment egitasmorako estrategiaren ezarpenerako IDAZKARITZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK kontratatzeko lizitazio-prozedura irabazi du.

Lan horiek 2017ko ekainaren 30etik 2019ko abenduaren 30era arte garatuko ditugu, kontratua bi urtez luzatzeko aukerarekin, 2021eko abendura arte. Erakunde esleitzailea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila izan da.

 

Informazio gehiago

Elkarlanean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Fernando Garrigós: fgarrigos@harrobia.net

Raul Sanchez: rsanchez@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.