Hasiera » Heziketa Zikloak » LH duala

LH duala

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.
Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.
Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
“Lan eginez ikasi, baina ez lan egin ikasiz”.

LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.

  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.
  • Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen.
  • Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

Diego (2018-2020)

  • ‘Egokitzapen Fisikoa’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • BAI GYM enpresan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: ekintza zuzenduen monitorea eta egokitzapen fisikoko entrenatzailea.

Uxue (2018-2020)

  • ‘Egokitzapen Fisikoa’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • CURVES enpresan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: egokitzapen fisikoko entrenatzailea.

Iraide (2018-2020)

  • ‘Egokitzapen Fisikoa’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • CURVES enpresan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: egokitzapen fisikoko entrenatzailea.

Egoitz (2018-2020)

  • ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • ASTI LEKU ikastolan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzea.

Yaiza (2018-2020)

  • ‘Marketina eta Publizitatea’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • SOLID VIRTUAL enpresan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzea.

Iker (2018-2020)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • TECNALIA enpresan ekainaren 2019tik ekainaren 2020ra urte beteko BEKA du.
  • Eginkizuna: ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatu.

Aingeru (2017-2019)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • GAITUZ SPORT enpresan urriaren 1etik ekainaren 2019ra BEKA du.
  • Eginkizuna: Kirol begiralea gelan eta uran.

Iker (2017-2019)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • D&A INNOVATIVE SYSTEMS enpresan urriaren 1etik ekainaren 2019ra BEKA du.
  • Eginkizuna: I+D sailean SW erantzunen garapenean laguntza eman.

Galder (2017-2019)

  • ‘Marketina eta Publizitatea’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • EPIC GAMES BILBAO enpresan urriaren 1etik ekainaren 2019ra BEKA du.
  • Eginkizuna: Marketinaren planifikazioan, programazioan eta exekuzioan laguntza eman.

Maitane (2017-2019)

  • ‘Marketina eta Publizitatea’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • CURVES enpresan abuztuaren 27tik ekainaren 2019ra BEKA du.
  • Eginkizuna: online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzea.

Aingeru (2017-2019)

  • ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • SERMICRO enpresan irailaren 3tik ekainaren 2019ra BEKA du.
  • Eginkizuna: ekipoak instalatu, sistema eragileak kudeatu eta zerbitzuak mantentzea.

Eneko (2017-2019)

  • ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • ASTI LEKU ikastolan ekainaren 2018tik ekainaren 2019ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzea.

Mariñe (2017-2019)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • TECNALIA enpresan ekainaren 2018tik ekainaren 2019ra urte beteko BEKA du.
  • Eginkizuna: ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatu.

Lezuri (2016-2018)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • ASTI LEKU ikastolan ekainaren 2017tik ekainaren 2018ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: ikasleen artean kirol jarduerak eta euskara sustatzea.

Aser (2016-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • TECNALIA enpresan ekainaren 2017tik ekainaren 2018ra urte beteko BEKA du.
  • Eginkizuna: ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatu.

Julen (2015-2017)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • METROPOLITAN enpresan ekainaren 2016tik ekainaren 2017ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: igerilekuan soroslea, ekintza zuzenduen monitorea eta fitness aretoko begiralea.

Gorka (2014-2016)

  • ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • COVE NORTE enpresan ekainaren 2015tik ekainaren 2016ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: ekipamendu informatikoaren mantenua burutu bai enpresaren zein bezeroaren instalazioetan.

Endika (2014-2016)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • METROPOLITAN enpresan ekainaren 2015tik ekainaren 2016ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: igerilekuan soroslea, ekintza zuzenduen monitorea eta fitness aretoko begiralea.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!