Hasiera » Proyectos » SWB – Software bilduma

SWB – Software bilduma

Bizkaiko ikasleen artean euskarazko software librea sustatzea da proiektuaren xedea.

Harrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloko 2. mailako Noelia Bautista, Asier Goienetxea, Eneko Quintero, David Valle eta Markel Miranda ikasleek zenbait GNU/LINUX sistema eragile eta aplikazio bildu dituzte “SWB” aplikazioan; Android, Ubuntu eta Windows sistema eragileetarako, mahaigaineko zein web aplikazioak dira bilduman jasotako aplikazioak, besteak beste. Horiez gain, erdarazkoak eta software libre ez diren zenbait aplikazio ere aurki daitezke.

Egitasmo honen baitan, DBH 4. mailako ikasleentzat erabat doakoak diren tailer praktikoak egiteko aukera eskaintzen zaie Bizkaiko ikastetxeei.

Horiek Harrobia ikastolan edo parte hartzen duten ikastetxeetan egiteko aukera dago; Harrobia ikastolan eginez gero, goiza osatzeko, “SWB” tailer praktikoez gain, Marketina, Kirola eta 3D tailerrak egingo dira.

Software librearen nondik norakoak azaltzeaz gain, “SWB″ aplikazio bildumaren hainbat atal landuko dira “SWB” tailer praktikoetan.

“SWB” aplikazioaren aurkibidea ikusi.
“SWB» aplikazioaren iturburu-kodea deskargatu (577 MB).

 MAHAIGAINEKO BERTSIOAK

 

 

Windows bertsioa deskargatu (67 MB).

 

 

 

Linux bertsioa deskargatu (45 MB).

 

 

 

 WEB-BERTSIOA

Irudian sakatu “SWB” web-bertsioa abiaraztearren:

Bilboko udaleko BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN lehiaketaren ideia irabazlea 2018. urtean.

Tailer praktikoen irabazlea «SWB2019» (2019/06/24)

Espezializazio TKnikaHarrobia Ikastolako “SWB2019” tailer praktikoetan irabazle atera den Ander Deuna Ikastola-ko Eneko Aiartza bere TABLETA jasotzen. ZORIONAK!!!

 

 

 

 

 

 

“SWB 2019” (2018-2019 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

21 ikastetxek eta 850 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Zunzunegui BHI, Eskurtze BHI, Eguzkibegi ikastola, Beurko BHI, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Ander Deuna ikastola, Asti Leku ikastola, Andra Mari ikastola eta Itxaropena ikastola.
Honako ikastetxe hauek Harrobiara etorri dira tailer praktikoak egitera: San Adrian BHI, Barandiaran BHI, Bera Kruz ikastola, Artxandape ikastola, Bihotz Gaztea ikastola, Aixerrota BHI, Zubi Zaharra ikastola, Kirikiño ikastola, Aresketa ikastola, Gabriel Aresti BHI eta Urretxindorra ikastola.

“SWB 2018”  (2017-2018 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

17 ikastetxek eta 700 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Luis Briñas BHI, San Nikolas ikastola, Eguzkibegi ikastola, Minas BHI, Zorrotza BHI, Ander Deuna ikastola, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Asti Leku ikastola, Kirikiño ikastola, Zubi Zaharra ikastola eta Aixerrota BHI.
Honako ikastetxe hauek Harrobiara etorri dira tailer praktikoak egitera: Itxaropena ikastola, Aresketa ikastola, Urretxindorra ikastola, Gabriel Aresti BHI, Artxandape ikastola eta Bihotz Gaztea ikastola.

“SWB 2017” (2016-2017 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

21 ikastetxek eta 700 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Laudio ikastola, Aixerrota BHI, Minas BHI, Kirikiño ikastola, Artaza Romo BHI, Andra Mari ikastola, Luis Briñas BHI, Larramendi ikastola, R. M. Azkue ikastola, Artxandape ikastola, Zubi Zaharra ikastola, Eretza Berri BHI, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Eguzkibegi ikastola, Jado ikastetxea, Asti Leku ikastola eta Uribarri BHI.
Honako ikastetxe hauek Harrobiara etorri dira tailer praktikoak egitera: Itxaropena ikastola, Aresketa ikastola, Urretxindorra ikastola eta Gabriel Aresti BHI.

“SWB 2016” (2015-2016 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

24 ikastetxek eta 985 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Luis Briñas BHI, R. M. Azkue ikastola, Itxaropena ikastola, Laudio ikastola, Artxandape ikastola, Zubi Zaharra ikastola, Aresketa ikastola, Andra Mari ikastola, Urretxindorra ikastola, San Adrian BHI, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Gabriel Aresti BHI, Begoñazpi ikastola, San Nikolas ikastola, Kirikiño ikastola, Minas BHI, Txurdinaga behekoa BHI, Asti leku ikastola, Eguzkibegi ikastola, Eretza Barri BHI, Uribarri BHI, Deustuko ikastola, Artaza Romo BHI eta Larramendi ikastola.

“SWB 2015” (2014-2015 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

25 ikastetxek eta 971 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Aixerrota BHI, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Andra Mari ikastola, Aresketa ikastola, Artaza Romo BHI, Artxandape ikastola, Asti leku ikastola, Ballonti BHI, Begoñazpi ikastola, Betiko ikastola, Beurko BHI, Deustuko ikastola, Eguzkibegi ikastola, Gabriel Aresti BHI, Itxaropena ikastola, Kirikiño ikastola, Laudio ikastola, Rekaldeberri BHI, San adrian BHI, San inazio BHI, San Nikolas ikastola, Solokoetxe BHI, Uribarri BHI, Urretxindorra ikastola eta Zubi Zaharra ikastola.

“SWB 2014” (2013-2014 ikasturtea)

Espezializazio TKnika

28 ikastetxek eta 1000 ikaslek parte hartu dute.
Honako ikastetxe hauetan eskaini dira tailer praktikoak: Artxandape ikastola, Botikazar BHI, Ibaizabal ikastola, Uribekosta BHI, Zornotzako Andra Mari ikastola, Gabriel Aresti BHI, Axular BHI, Erandio BHI (Altzaga ikastola), Itxaropena ikastola, Zubi Zaharra ikastola, Aresketa ikastola, Assa ikastola, Kirikiño ikastola, Uribarri BHI, San Adrian BHI, San Inazio BHI, Asti Leku ikastola, Txintxirri ikastola, Begoñazpi ikastola, Deustuko ikastola, Bihotz Gaztea ikastola, Muskiz BHI, Ibarrekolanda BHI, Urretxindorra ikastola, Aixerrota BHI, Zalla BHI, Eguzkibegi ikastola eta Herri Ametsa ikastola.

Para expresar dudas u opiniones sobre este proyecto:

Joseba Bilbao: jbilbao@harrobia.net

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.