TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Enpresa laguntzaileak
  • Matrikula
  • Ikasleen bloga
Gizarteak dituen behar berrietara egokitzeko gure ikasleek ondorengo gaitasunak bereganatuko dituzte: ordenagailuak muntatu, sistema eragileak instalatu, sare lokalak konfiguratu, zerbitzarietan Internet zerbitzuak mantendu eta web-aplikazioak kudeatu.

Titulazio ofizial honekin honako hauek ikasiko dituzu:

  • Ekipoak eta periferikoak muntatu, instalatu eta konfiguratu.
  • Mahaigaineko eta zerbitzariko sistema eragileak (GNU/LINUX eta Windows inguruneak) instalatu eta mantendu.
  • Sare lokalak (kableatua, rack-ak, proxy-ak, suebakiak, sarbide puntuak) instalatu, konfiguratu eta mantendu.
  • Zerbitzarietan Interneteko zerbitzuak (DNS, direktorio aktiboa, DHCP, terminal server, SSH, FTP, Proxy-cache, IIS, Apache) instalatu eta mantendu.
  • Web-aplikazioak (HTML, web 2.0 tresnak, moodle, google drive, wordpress) konfiguratu eta kudeatu.
  • Informatika-sistemetan segurtasun neurriak ezarri.

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Ziklo honekin edozein goi-mailako ziklo bat egin dezakezu.
  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Informatika eta komunikazioak
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (atsedenaldia 11:30etatik 12:00etara)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
0221. Tresneria muntatzea eta mantentzea 231 0224. Sareko sistema eragileak 168
0222. Postu bakarreko sistema eragileak 165 0227. Sareko zerbitzuak 189
0223. Bulegotika-aplikazioak 231 0228. Web aplikazioak 105
0225. Sare lokalak 231 0229. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
0226. Informatika-segurtasuna 99 0239. Enpresa eta ekimen sortzailea 63
E100. Ingeles teknikoa 33 0231. Lantokiko Prestakuntza 380

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

Informazio gehiago eskatu

Titulua eskuratu ondoren honako bi aukera hauek dauzkazu:

 1. Trebatzen jarraitzea

Mikoinformatika-Sistemak eta Sareak erdi mailako tituluak aukera ematen dizu:

  • Goi mailako edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.
  • Erdi mailako beste edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.

Erdi mailako informatika zikloaren jarraipen gisa goi mailako ziklo hauek gomendatu daitezke:

  • 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak.
  • Marketina eta publizitatea.
  • Sareko informatika sistemen administrazioa.
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
  • Web aplikazioen garapena.

Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.

2. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

Aurki ditzakezun lanbide nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Informatika-sistemen teknikaria.
  • Ekipo informatikoak instalatzeko eta konpontzeko teknikaria.
  • Urrutiko laguntzaile teknikaria (erabiltzaileen laguntza zentroetan).

Informazio gehiago eskatu

LPK–Praktiketan laguntzen diguten enpresak honako hauek izan ohi dira:

JGN Beep Elurnet Lauro ikastola
PCBox Versia Sarintel Urretxindorra ikastola
Digwind Mod PC EHU-Cidir Aixerrota ikastetxea
Akira Games Sermicro Cove Norte Barakaldoko Salestarrak

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • DBHko laugarren maila gaindituta izatea
  • Erdi mailako sarbide-proba gaindituta izatea
  • Teknikari tituluren bat izatea; hala nola, LH1 teknikari laguntzailea, BBBko 2. Maila, REM edo baliokiderik

B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia
  • DBHko espedientea

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • DBHaren espedientearen batez besteko nota.

Informazio gehiago eskatu

Informatika zikloko ikasleek egindako bloga ikusi.

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies