TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Enpresa laguntzaileak
  • Matrikula
  • Ikasleen bloga
Gure ikasleek 3D edukien ekoizpen katearen atal guztiak ikasiko dituzte, ikus-entzunezko, bideojokoen zein aplikazio interaktiboentzako. Aldi berean, eduki horiek integratzen dituzten produktu amaituen garapena egiten ere ikasiko dute, bai bideoetarako, bideojokoetarako, aplikazio interaktiboetarako, errealitate birtualeko zein areagoturako.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • 2D eta 3D animatzailea
  • 3 D modelatzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-aplikazio eta -produktuen garatzailea
  • Grafista digitala
  • Eremu birtualen sortzailea
  • 3D efektu berezietako teknikaria
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-eduki editorea
  • Multimedia-sistema eta -errealizazioko teknikaria

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Irudia eta Soinua
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (atsedenaldia 11:30etatik 12:00etara)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
1086. Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea 198 1085. Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak 100
1087. 2D eta 3D elementuen animazioa 264 1089. Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak 100
1088. 2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak 198 1091. Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena 160
1090. Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa 231 0907. Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea 140
1094. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 E-200. Ingeles teknikoa 40
1095. Enpresa eta ekimen sortzailea 60
1093. 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua 50
1092. Lantokiko prestakuntza 360

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
    • Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da. Adibidez, Marketina eta Publizitatea.
    • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak:
    • “Irudia eta Soinua” familian.
    • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
  • Espezializazio masterra.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

LPK–Praktiketan laguntzen diguten enpresak honako hauek izan ohi dira:

Tecnalia Cerebrito Perez Bodega Crusoe Treasure Begira
Catsula Delirium Glasso TV Lofilmo Koop BVApps
Mr Jam Virtual Bilbao Beitxu Studios Mugikon

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa eta lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergotik datozen ikasleak.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

Informazio gehiago eskatu

3D zikloko ikasleek egindako bloga ikusi.

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies