TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Informazio osagarria
  • Matrikulazioa
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: merkataritza-azterketetan oinarritutako marketin-politikak definitzea eta haien jarraipena egitea, eta produktuen eta/edo zerbitzuen sustapena eta publizitatea komunikabide eta komunikazio-euskarri egokietan egitea, horretarako beharrezkoak diren publizitate- eta sustapen-materialak landuta.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • Produktu-buruaren laguntzailea
  • Marketin-teknikaria
  • Publizitate-teknikaria
  • Harreman publikoetako teknikaria
  • Marketin- eta komunikazio-gertaeren antolatzailea
  • Publizitate-enprestako baliabide-laguntzailea
  • Komunikabideetako emanaldien kontrolatzailea
  • Merkatua eta iritzi publikoa aztertzeko teknikaria
  • Landa-laneko teknikaria
  • Inkestagileen ikuskaria
  • Inkesta- eta zentsu-agentea
  • Merkatuak ikertzeko datu-kodifikatzailea

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo handian ziklo hau euskaraz ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • HEZIBI (ikasten duzun bitartean lan egin
  • ETHAZI metodologia.
  • ERASMUS (LPK – Praktikak atzerrian).
  • EGA/HABE ikastaroak eta ingelerako ikastaroak.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Merkataritza eta Marketina
IRAUPENA: 2000 ordu
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (irailetik ekainera)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 198 Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea 140
Marketin-politikak 198 Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak 80
Marketin digitala 198 Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua 100
Merkataritza-ikerketa 132 Merkataritza-ikerketako landa-lana 80
Ingelesa 165 Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea 100
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta 100
Marketineko eta publizitateko proiektua 50
Lantokiko prestakuntza 360

Ikusi Oinarrizko Curriculum Diseinua

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Enpresa bat sortu edo Freelance modura zerbitzuak saldu. Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan. Egungo datuen arabera, lan egin nahi duen ikasleen %100ek lanean dihardu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio. Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste formazio-ziklo batera sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da: 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak.
  • Profesionaltasun ziurtagiriak egitea:
    • “Soinu eta Irudia” edota “Administrazio eta Kudeaketa” familietan.

Ikusi Hezkuntza Saileko web orria.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

Enpresa laguntzaileak

LPK – praktiketan ondorengo enpresen laguntza izatea espero dugu:

Trupp PUBLICIDAD Udal Urolako TV EVENTOSFERA Soporte Kreativo
Kultur Kabia BilbaoDirecto Mediasal 2000 FF GLOBAL EVENTS
Contraste 2CV TV Triangulo Publicidad Imagine Grupo

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa eta lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik datozen ikasleak.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

Informazio gehiago eskatu

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved