TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Enpresa laguntzaileak
  • Matrikulazioa
  • Ikasleen bloga
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: merkataritza-azterketetan oinarritutako marketin-politikak definitzea eta haien jarraipena egitea, eta produktuen eta/edo zerbitzuen sustapena eta publizitatea komunikabide eta komunikazio-euskarri egokietan egitea, horretarako beharrezkoak diren publizitate- eta sustapen-materialak landuta.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • Community Manager
  • Publizitate agentzietan langile
  • Komunikazio-teknikaria
  • Merkatua eta iritzi publikoa aztertzeko teknikaria
  • Ekitaldien antolatzailea
  • Marketina eta publizitate teknikaria erakundeetan
  • Harreman publikoetako teknikaria

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Merkataritza eta Marketina
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (atsedenaldia 11:30etatik 12:00etara)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 198 1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea 140
0930. Marketin-politikak 198 1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak 80
0931. Marketin digitala 198 1009. Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua 100
1010. Merkataritza-ikerketa 132 1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana 80
0179. Ingelesa 165 1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea 100
1014. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta 100
1012. Marketineko eta publizitateko proiektua 50
1013. Lantokiko prestakuntza 360

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
    • Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da. Adibidez, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak.
    • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak:
    • “Merkataritza eta Marketina” edota “Administrazio eta Kudeaketa” familietan.
    • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

LPK–Praktiketan ondorengo enpresen laguntza izatea espero dugu:

Trupp Publicidad Udal Urolako TV Eventosfera Soporte Kreativo
Kultur Kabia BilbaoDirecto Mediasal 2000 FF Global Events
Contraste 2CV TV Triangulo Publicidad Imagine Grupo

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa eta lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik datozen ikasleak.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

Informazio gehiago eskatu

Marketina zikloko ikasleek egindako bloga ikusi.

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies