TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Informazio osagarria
  • Matrikulazioa
Kirola gogokoa baduzu, Egokitze Fisikoa goi mailako kirol-zikloa aukera ona da zure etorkizuna kirol mundura bideratzeko. Etorkizun handiko ikasketak dira, bai lan-munduari dagokionez, bai unibertsitatean sartzeari dagokionez. Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • Entrenatzaile pertsonala.
  • Osasuna hobetzeko zerbitzua emailea.
  • Monitorea kiroldegietan edo gimnasioetan
  • Kirol-ekintzen zuzentzailea eta kudeatzailea
  • Musika zein musika gabeko taldeko ekintza zuzenduen gidatzailea
  • Uretako soroslea

+ GAINERA

Bilbo handian ziklo hau euskaraz ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.

  • LH Duala (ikasten duzun bitartean lan egin)
  • ERASMUS (LPK – Praktikak atzerrian)
  • EGA/HABE ikastaroak
  • Banakako tutoretza eta orientazioa

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
IRAUPENA: 2000 ordu
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (irailetik ekainera)
Ikusi Oinarrizko Curriculum Diseinua

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Praktika aldiaren ondoren lan egin nahi duenak lanean hasi ohi da praktikak egin dituen enpresan bertan, betiere enpresan jasotako formazioa positiboa izan bada. Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu azkar sartu ohi da lan-merkatuan. Egungo datuen arabera, lan egin nahi duen ikasleen %100ek lanean dihardu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio. Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste formazio-ziklo batera sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da.
  • Kirol modalitate guztietako zikloetara sartzea, kirol teknikari edo kiroleko goi-teknikaria gisako tituluren bat daukaten kiroletan espezializatzeko xedearekin.
  • Euskal Kirol Eskolak eskaintzen dituen aktibitate guztietara zuzenean sartzea, titulu ofizial bat lortzera bideratuta daudenak; gainera, zikloa egin izanagatik baliozkotzeak eta konpentsazioak egongo dira.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko edozein modalitateren bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. Eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

OHARRA: Behar beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Hau egiaztatzeko ikasturte hasieran ikasleak proba bat egin eta gainditu beharko du. Ikusi igeriketako konpromisoa.

Informazio gehiago eskatu

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies