Mikroinformatika Sistemak eta Sareak
Gure ikasleek honako hauek ikasiko dituzte: ordenagailuak muntatu, sistema eragileak instalatu, sare lokalak mantendu, zerbitzarietan Internet zerbitzuak konfiguratu eta web-aplikazioak kudeatu.
Modu honetan, mikroinformatikan oro har diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan lan egiteko gaitasunak lortuko ditu baita edozein ekoizpen-sektoretako enpresetan ere, euskarri informatikoa emanez.
Lan-aukerak:
- Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
- Informatika-euskarriko teknikaria.
- Datu-sareen teknikaria.
- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
- Mikroinformatikako saltzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
- Sistema-operadorea.
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Zikloa %100ean euskaraz.
- Banakako tutoretza eta orientazioa.
- ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
- Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
- Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
- Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).
FAMILIA: Informatika eta komunikazioak
TITULUA: Teknikaria
IRAUPENA: 2000 ordu (2 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
1. MAILA
Lanbide moduluak:
0221. Tresneria muntatzea eta mantentzea (231 ordu)
0222. Postu bakarreko sistema eragileak (165 ordu)
0225. Sare lokalak (231 ordu)
0226. Informatika-segurtasuna (99 ordu)
1664. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (60 ordu)
1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I (120 ordu)
0156. Ingeles profesionala (60 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (16 egun)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
0223. Bulegotika-Aplikazioak (231 ordu)
0224. Sareko sistema eragileak (168 ordu)
0227. Sareko zerbitzuak (189 ordu)
0228. Web aplikazioak (105 ordu)
1708. Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna (42 ordu)
1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63 ordu)
Hautazko modulua (84 ordu)
1713. Modulu arteko proiektua (50 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)
- HARROBIAko goi-mailako ziklo batera promozionatu:
- Beste ikastetxe bateko goi-mailako ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa):
- Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa.
- Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena.
- Web Aplikazioen Garapena…
- Erdi-mailako beste ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa).
- Ziurtagiri profesionalak egitea (Informatika eta Komunikazioak).
- Zure enpresa sortzea (Urrats Bat).
- Besteren kontura lan egitea.
A. Bete beharreko baldintzak:
- DBHko laugarren maila gaindituta izatea
- Erdi mailako sarbide-proba gaindituta izatea
- Teknikari tituluren bat izatea; hala nola, LH1 teknikari laguntzailea, BBBko 2. Maila, REM edo baliokiderik
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), DBH, Erdi maila, Erdi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.
E. Prezioak (2025-2026):
- Matrikula: 100 euro.
- Kuotak: 120 euro. 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
- Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
- Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
- Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
- Orientazioa eta enplegu agentzia.
F. Arautegi Orokorra:
