Ikastolako berriak
Kiroleko zikloko ikasleek Miribillako Eskolan talde dinamikak egiten
Harrobia Ikastolak Miribilla Eskolarekin akordio bat egin zuen otsailean bazkalorduko eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko. Astean behin, ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko LEHENENGO mailako ikasleak Miribilla Eskolara hurbiltzen dira...
Orientazio saioa informatika zikloko ikasleentzat
Apirilaren 27an (osteguna), ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko BIGARREN mailako ikasleekin orientazio saio bat antolatu genuen Harrobia Ikastolan. Bertan, ikasle ohiak diren Egoitzek eta Alexek INFORMATIKA familiako goi mailako...
MSS zikloko ikasleak informatika gela berriak prestatzen ari dira
‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko lehenengo mailako ikasleak Harrobia ikastolako bi informatika gela muntatzen ari dira irakaslea eta IKT arduraduna den Jonathan Carrillo-ren argibideak jarraituz. Aukera ezin hobea dute praktikan...
Harrobia Ikastola Korrikarekin bat
Harrobia Ikastolak 20. KORRIKAn parte hartu du. Gaur, apirilaren 6an, 18:15ak aldera lekukoa hartu dugu 1803km-an, Gorte kalearen bederatzigarren zenbakian hain zuzen. Eguraldi eta giro aparta euskararen alde korrika egiteko!
Harrobiako ikasleen %50ek enpresetan praktikak euskaraz egiten dituzte
Martxoaren 2an, 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa hasi zuten bigarren mailan dauden ikasleek. Informatikako erdi mailako zikloko ikasleek praktikak hezkuntza zentroetan eta informatikako enpresetan egiten ari dira. Kiroleko goi mailako zikloa...