Ikastolako berriak

2020ko Ibilaldia Elorrioko Txintxirri Ikastolan
Dakigunez, Ibilaldia edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da. Oraingo honetan, 2020ko maiatzaren 31n ospatuko da Elorrioko Txintxirri Ikastolan, eta familia zein lagunekin euskaraz ospatzeko eguna izatea nahiko genuke, ikastola eta euskal...

Agenda 21eko Udal Foroa egin da alkatearen partaidetzaz
Igaro den ekainaren 13an, ostegunarekin, Bilboko udaletxearen pleno-aretoan ikasturte honetako Udal Foroa ospatu zen; ekitaldiak Bilboko alkatea izan zuen buru eta Harrobia Ikastolako Egoitz Iturriotz partaide. Ekitaldian urtean zehar klima aldaketa, ohitura...

“SWB2019”-ko tailer praktikoetan parte hartu dutenen arteko zozketa
"SWB2019" proiektuaren tailer praktikoetan 21 ikastetxeko 850 ikaslek parte hartu dute eta horietatik 75 sartu dira 10 hazbeteko tabletaren zozketan. Irabazlea Ander Deuna ikastolako Eneko Aiartza da. ZORIONAK!!! Zozketaren bideoa hemen ikus dezakezue! Eskerrik asko...

Harrobiako ikasleak “Don´t Be Dummy” saria jasotzen
Orain dela hilabete pare bat Harrobiako Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t Be Dummy” lehiaketan parte hartu zuten eta ikastetxe kategorian BIGARREN SARIA lortu zuten. Atzo, ekainak 18,...

LH Duala programan hasi dira Harrobiako SEI ikasle
Gaur, ekainak 17, Harrobiako sei ikasle, hiru neska eta hiru mutil, 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira. Ikerrek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak...
