Joseba Martos Harrobiako Informatikako ikasle ohia

by | Ira. 30, 2019 | Uncategorized

Joseba Martos Harrobiako Informatikako ikasle ohia urriaren 15ean Parisera lanera joango da, DisneyLand Parisera ain zuzen ere. Lan taldeko “Team Leader” izendatu dute, hau da, besteen adina lan egin beharko du eta horretaz gain euren beharrizanak asetu.

Hau helarazten digu bere hitzetan:

“Proiektu hau garrantzitsua da enpresarentzat, Europan hazten jarraitzeko. Ez dakit ikara, zirrara edo guztia batera sentitzen ari naizen. Ez daukat zalantzarik nire gaitasunei buruz, baina kargua ondo ikuskatuz badirudi beldur pixkat ematen duela. Dena den, eta betiko moduan, guztiari aurre egiten ilusioz. Oso pozik nago egin beharrekoarekin eta enpresak izan duen konfiantzarengatik.

Asko pozten nau ikastolaren mugimendu mailak, merezi dozue 🙂 Ikaragarria da ikastola honela ikustea urteak joan eta gero. Zorionak! Lan bikaina egiten duzue eta.”

Eskerrak zuri Joseba eta hoberena opa dizugu Harrobia Ikastolatik. Zorionak!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.