LH Duala programan hasi dira Harrobiako beste BOST ikasle

by | Urr. 4, 2019 | LH Duala, Uncategorized

Irailean eta urrian, Harrobiako beste bost ikasle 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira BEKA bitartez. Guztira, 11 ikasle daude programa honetan: Kiroleko 2 neska eta 3 mutil; Marketineko neska bat eta 2 mutil; 3Dko 2 mutil eta Informatikako mutil bat.
Liherrek (3D), HARROBIA FUNDAZIOA enpresan ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatuko ditu; Oierrek (Kirola), GIMNASIO URTZI enpresan ekintza zuzenduak eta entrenamenduak egingo ditu; Borjak (Marketina), GEMAZING TOP enpresan online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatuko ditu; GAITUZ SPORT enpresan, Unai kirol begiralea izango da eta Mikel marketineko eginkizunak izango ditu.
Harrobiatik berriz ere eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.