Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena
Profesional honen jarduera askotariko gailuetarako bideo-jokoak garatzean datza. Horretarako, garapen-fase guztietan esku hartzeko aukera ematen dioten azken belaunaldiko tresnak erabiltzen ditu, baita errealitate birtual eta areagotuko aplikazio interaktiboak ere
Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:
- Bideo-jokoen programatzailea (Game Developper)
- Bideo-jokoak probatzeko arduraduna (Game Tester)
- Bideo-jokoa sortzeko prozesuaren arduraduna (Game Designer)
- Bideo-jokoen 2D eta 3D diseinatzaile grafikoa (Game Artist)
- Bideo-jokoen garatzaile independentea (Indie Game Developer)
- Errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta errealitate mistoko aplikazioen garatzailea
- Bideo-jokoetarako adimen artifizialean aditua
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
- ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
- LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
- EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
- Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
- Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
- Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.
FAMILIA: Irudia eta Soinua
IRAUPENA: 990 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Lanbide moduluak:
Bideo-jokoen programazioa eta motorrak. (140 ordu)
Diseinu grafikoa 2Dn eta 3Dn. (160 ordu)
Sareko programazioa eta adimen artifiziala. (100 ordu)
Errealitate birtuala eta errealitate areagotua. (100 ordu)
Diseinu, kudeaketa, argitalpena eta produkzioa. (100 ordu)
Prestakuntza praktiko duala enpresan. (390 ordu)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:
1. Lanean hastea
Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.
Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.
2. Trebatzen jarraitzea
- Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
- Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe.
- Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
- Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako notei dagozkie.
- Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
- Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako ikasketak beste ziklo batzuekin osa daitezke. Adibidez, Marketina eta Publizitatea.
- Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
- Profesionaltasun-ziurtagiriak:
- “Irudia eta Soinua” familian besteak beste.
- Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
3. Lana eta formazioa uztartzea
Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.
A. Sartzeko lehentasuna:
Lehentasuna izango dute hauetariko titulu bat duten pertsonek:
- Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.
- Sareko Informatika-sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria.
- 3d Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria.
Ondoren eta ordena honetan, ondorengo pertsonek:
- Beste goi mailako LHko titulu bat duten pertsonek baldin eta 3D arloan esperientzia duten.
- Beste goi mailako LHko titulu bat duten pertsonek, baldin eta 3D arloan ezagutza frogatu ahal duten.
- Goi mailako LHko titulurik gabekoek (esaterako, unibertsitateko tituludunek), baldin eta 3D arloan esperientzia edota ezagutza frogatu ahal duten.
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Goi Mailako Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa).
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Datak: Maiatzaren 6tik 24 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Espezializazio masterrerako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota.
E. Prezioak (2024-2025):
- Matrikularen kostea 110 eurokoa izango da.
- 100 euroko 10 kuota iraila eta ekaina bitartean.
F. Arautegi Orokorra: